<< Hasiera

1.26. MENDATA             <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Txondorra

LEK.: Txondorra.

INK.: Se iteko?

LEK.: Iketza itteko.

INK.: Suk iños egin dosu olangorik?

LEK.: Bai, iños iñddu bai. Ori iten da, e, egurrek txikitzen die tamaño batean, otxenta edo. Da ebaitte su, meti itte osu. Metie.

INK.: Eta metie non, se lekuten eiten da?

LEK.: Kanpoan. Lurrien in bi osu. Lelengo ipintte xako bedarra, bedar berdie. Da gero lurre ganea botate xako.

INK.: Setarako tapetan da ori?

LEK.: Ba ori, arnasaik artu estixen. Egosteko.

INK.: A lekue preparau iten dosu?

LEK.: Bai, a leun, leun ipin bi osu, ba, leun, aldatzien ba, kaiden txarto iten da. Leun, leutadie, leutadie in bi de.

INK.: Bueno, selan ifinten dosus egurrek?

LEK.: Egurrek, sutunik. Lelengo erdixen bat ipinten da, da gero axen kontran kontran kontran.

INK.: Aren kontran, es?

LEK.: Kontran.

INK.: Bueltan, bueltan, bueltan?

LEK.: Bueltan, bueltan.

INK.: Eta gero se iten yako orduen? Suk in dosu ori, in dosu txondorra eta se iten da gero?

LEK.: Gero an doa keta, keta, keie, keie botaten, botaten, eitten, eitten.

INK.: Su emoten yako, orduen?

LEK.: Bai. Su emote xako.

INK.: Segas emoten yako sue, ba?

LEK.: Brasiegas.

INK.: Brasiegas, ez?

LEK.: Brasie.

INK.: Eta non ifinten yako brasie, ba?

LEK.: Gu, e, a erdiko egurre atara ite tzagu, esta? Da gero andik goittik botate geuntzen.

INK.: Eta suk selan dakixu nos dauen egosite, ba?

LEK.: Ba, ya keya akabau itte xako ta. Ya keya akabau itte xako ya egosten danien.

INK.: Eta egosten asten danetik akabau arte senbat denbora pasetan da gitxi gora-bera?

LEK.: Selako txondorra dan. Andixe bada a geyau, txikixe bada gitxiau.

INK.: Eta suek, suk askenengo txondorra eta ori nos in dosu? Oin senbat denpora?

LEK.: Ba nik eitten neben ixengo die, bai, urte asko berrotasak urtiek. Soldau joan orduko ingo gindusen da.

in bi osu

egin behar duzu

estixen

ez dezan

axen

harexen

ite tzagu

egiten diogu

keya

keia

itte xako

egiten zaio

neben

neun

berrotazak urtiek

berrogeitaka urteak