<< Hasiera

1.10. MUNGIA        <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Bilbon erderaz egin behar. "Tratanteen" hizkuntza ferietan

INK.: Lagunekas eta iñor egon da erdaldunik? Edo estosue isan problemarik?

1 LEK.: Guk euskara beti egin du emen, e.

2 LEK.: Bai. Ondo yakiñ es arren, yoaten isen garan lekuen, Bilbora edo yoan bear, seuseran arregletan ixin gara. Baya euskera inddu ostian be.

INK.: Bilbora joateagas, an erdera egin bear san.

2 LEK.: An erdera derrigor...

1 LEK.: En bear san. Klaro, bai, an erdera in bea san, se euskera estakienak egoten dire. Es, euskera dikienak badau Bilbon be bardiñ euskeras, se konprak eitten Saspi kaliatan ta beti ibilde euskeldunetan euskera beti. Dendan e...

2 LEK.: Baye euskeldunek Bilbon egon arren bere eiñ estaude iten ixin euskera oaño. Oin bai itten deude. Autobusean yoanta egun beten bere Bilbora. Ta ni, ni distantzin eon nitzen, baya besto batzuri an eurrerau gixon batek, olantxe ba euskera berbetan, ta "que hablen en cristiano!" esa otzen.

[...]

INK.: Su ibili sara ferietatik, esta?

1 LEK.: Bai.

INK.: Eta an selan berba eiten san geienik?

1 LEK.: E?

INK.: Euskeraz egiten san, erderas egiten san geienik, tratuek eta?

1 LEK.: Erdelduneas erdera, ostantzien euskera. Tratantiak kanpokoa badire, montañesak edo asturianuek, kasureko, orrekas ya erdera be'ostean bertokokoagas euskera beti.

seuseran

nola edo hala

dikienak

dakitenak

erregletan

konpontzen

estaude

ez dute

ostian be

bestela ere

oaño

orain arte

derrigor

nahitaez

yoanta

joanda

en bear san

egin behar zen

be'ostean

baina bestela

montañesak

Cantabriarrak