<< Hasiera

1.36. ONDARROA    <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Belar txarrak

INK.: A ber, nik es dakit ser dan askixe da suk esplikau in be ostesu.

1 LEK.: Askixe da bedar txar bat. Berak produtoik eser estau emoten. Da solu itten dau sikiñddu bakarrik eta antxe berak artu. Ori goraka asko urteten bau, e, esta oten beste erremedixoik, goldias bueltau te labrantzie ipiñi barrixe. Beorrek txupau iten dau ta beorrek produtuik es.

INK.: Orreri askixeri entzun dosu iños mugitie edo deitzen?

1 LEK.: Au askixe da ta bestie beste familixako mugittie.

INK.: Se diferentzi dekie askixek eta mugitiek?

1 LEK.: Bixok die txarrak. A... mugittiek dakusanak granok eitte ittu, errosario modukoak.

[...]

1 LEK.: Beste bedar txar bat bada, ba.

INK.: Bai? Sein?

1 LEK.: Lekeittio bedarra.

2 LEK.: Emen, e, bai, ori esaten da, baño ortik, e, sier, e, or Gernike ta Mungixen da estotze...

1 LEK.: Bermio bedarra edo. Bermio bedarra.

2 LEK.: Bermio bedarra.

INK.: Da arek be arrosario moduko granuek dekos ala es?

2 LEK.: Bai, bai, bauke granu. Da granu ataten espada alperrik iseten da orrixe ta adarra ta kentzi, bardin urteten dau onek.

1 LEK.: Bardin, bardin.

2 LEK.: Baña ori leku gustitan da, e. Ni or Lurdesa jun nitzenian, dala iru lau urte, Frantziñ or eon giñen begire ta ba ortuei begire. Eta een!, an Lekettio bedarra bete bete iñdde da.

INK.: Bai, bai, bai.

2 LEK.: Asi ke guerixe da. Dana gueritzen da.

INK.: Bai, e?

1 LEK.: Bai, bai.

2 LEK.: Gero negun estau itten biarrik, baña udan bai. Udan txarra ortuarixentzako.

INK.: Axe da txarrena orduen, Lekeitio bedarra?

2 LEK.: Bai, bai.

1 LEK.: Dauenik txarrena.

2 LEK.: Udan bai.

produtoik

produktorik, alerik

solu

soro

bau

badu

dakusanak

dauzkanak

jun

joan

guerixe

ugaria