<< Hasiera

1.9. OROZKO                              <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Ogia egiteko "lebadura"

INK.: Eta ogie eitean, urune eta uresko masa orreri ser botaten yako ba ori yagiteko edo?

LEK.: Ba labadurea.

INK.: Eta ser da orea? Orea eta lebadurea esta berdin?

LEK.: Bueno, orea ta labadurea bardina da ixin, baña pues orea bertan itxite, etzekoa da, ta labadurea da ya kanpotik da. Dana da ixin bat.

INK.: Orea da etxean eiñe edo, ez?

LEK.: Bai.

INK.: Eta selan eiten da etxean?

LEK.: Labadurea, ba etxean itxi sortzi edo... Gaur, esarri, por ejenplos, da gero sortzi egun edo geau on bea dau mindu daiten, garratz ein yaken. Labadurea beda garratza.

INK.: Eta segas iten da ori, orea edo lebadurea?

LEK.: Ba, urune ta arturune nastarik beuko obeto. Etxen labadurea edo labadura erosie.

INK.: Etxe labadurea da ora eta erosie da labadurea, es?

LEK.: Bai.

Euskararen erabilera           <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

LEK.: Euskera asko or Gipuskoan entzute san gerra ta, ser da. Or San Sebastiñen bertan bere asko euskera. En jeneral.

INK.: Emen baño geau?

LEK.: Bai. Gerra, gerra osteien da, gerraurrean da be Bilbon da baño asko be geau ite sala Donostin, San Sebastianen. Geien ein emen baserrietan da... oiñ ya Oroskoko plasan da, selan da ba auskera len aldean asko entzuten da, bai.

INK.: Asko entzuten da, e?

LEK.: Emen, e, or gerrako ostein jaioko umeak eta serak, ba errie auskaldun erri dana ba Orosko auskerakoskotan isan da ta. Askok esekin da on be estaki banaka batek. Oñ ikisten da dabis bertan jaiokoak.

eiñe

egina

beuko

badu, badauka

on bea dau

egon behar du

osteien

ondoren

beda

behar da

geau

gehiago

nastarik

nahasirik

ikisten

ikasten