<< Hasiera

1.24. OTXANDIO         <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Hizkuntzak ikasten

LEK.: Guk musien eitten du atzaldien koadrillan xei lagunek. Ba emengo kostunbria da xei lagunek musien. Da erdeldun bi eukitten dus koadrillan, baie euskeras itten tzau. Berban batzuk urteten daure, batek, batek esaten dau erderas, baie nik dana euskeras. Ta gero kon... aittu ondo itten daure, da kontestau be bai, da...

INK.: Euskeras ala erderas, eurek?

LEK.. Euskeras eurek be asko, be, gausa asko esaten daure. Da eurek be gure dabe ikestie. Eurek be gure dabe ikestie.

[...]

Nik al bada, al ixin banau ikisi, danak ikisiko nebasen, idioma danak. Pasetan da eskola estus, e, eskas yuen da esiñ ikesi. Da erdera barres ikisi gendun, e... biergiñek, fabriken batea biarrien ibilli, emengo, Portugalete, Sestao ta orkuek eta arek euskera esekixien da guk erdera gitxi. Da aexekin ikesi bier. Da eurek be enpeñue eukitte eben euskera ikasteko. Emen, e, nik euki doasen biargiñe lagunetatik euskara ikesi gure estauenik esta, estot auki lagunik bat be. Da sarritten olgetan ero broman, e, preguntau: "onek ser esan gure xok? Bestiek ser esan gure xok?" Da esplikau. Da gero atzenien armonixan ba barre iñ.

kostunbria

ohitura

eskas yuen

ez gara joan

ittzen tzau

egiten diogu

barres

aldiz

daure

dute

esekixien

ez zekien

aittu

ulertu

aexekin

haietxekin

kontestau

erantzun

auki

eduki, izan

nebasen

nituezkeen

gurexok

nahi dik

idioma

hizkuntza

esplikau

azaldu