<< Hasiera

3.34. PASAIA          <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Sareak

INK.: Olakoa, bueno saria esan dezu, ezta? Red, saria.

LEK.: Bai, saria da.

INK.: Ori edozein sare klase, ezta?

LEK.: Bai, bai, abek arrastakuak. Ez, eztia denak berdiñak, e?. Antxua ta arrapatze an saria, ta leatza ta arrapatze ana ezta berdina, bai.

INK.: Zer diferentzia daukate?

LEK.: Ba, beste klase batea montatuak, eta nailonakin intako, bueno, saria antxua arrapatze ana re nailonakin iña da, baño miak, karreteko ariya bezelakuak ta bestiak berriz loriyaguak.

[...]

Arrasteruetan norbeak joste ute. Arrasteruetan dia ofiziyokuak, bakitenak josten. Mariñela da baño baki saria konpontzen. Gu berriz, guk austen balin bada, ba, itxea ekartzian emakumiak, ba, zulo aundiya balin baa guk iten deu pasaratu. Zuk bakizu zer dan pasaratzia, noski? josten jakingo zu...? Ilbandu, ilbandu iten deu guk. Bañon emakumiak emen leorrian ateatze zu ta oyek ite ute malla por malla.

INK.: Asko konpontzen... puskatzen dia sariak?

LEK.: Ez, oañ eztia konpontzen... zea austen. Lenokuak algadoya zian ta ayek beriala joaten tzian, bañon oain dena nailona nola dan, ezta erreza.

INK.: Eta leenago ateraldi bakoitzean bai, zulatu? Edo ez?

LEK.: Ez, denboraliak o askotan, o nunbaitian teink itian o... nunbaitea engantxatzen zanian, orduan taka! autzitze zan... Bano oañ gutxiyo austen da.

intako

egindako

teink egin

trabatu

autzitze

hausten