<< Hasiera

4.13. SUARBE              <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Ultzia egiten

LEK.: Lemixikoik itten tzen larrain bet, ola redondoa. Ta ore itten tzen garbittu ta gero biltzen tziren, beyek kaka itten tzuten guzie biltzen tzen ore, bildu dena. Ta gero ultzi egin biño zortzi egunes edo lenago, kaka ore dena ureki bera, bera, bera iñ, ankaki gañera, e?.

INK.: Ankaki, e?

LEK.: Bai, bai. Te ore dena, larrañ ore dena patzen tzen auxe bezala dena bei kakaki. Pikorra, gari pikorra ez sartzeko ba lurrian. Ore gelditzen tzen zementoa bezala.

Ta gero an barratzen tzen garie, karri alorreti balak, ta dena barra, barra, barra, barra itten tzen denetik, ta gero estresieki xetu ore. Lemixiko buelta bat ibilli, ta gero buelta man arrei, lasto arrei. Ta berriz. Ta gero berriz ibilli, ta berriz buelta man, xetu artio. Ta gero aotza gelditzen (zen) gañen ta pikorra dena galditzen tzen an, kaka, moñiga arren zolan.

Gero aotza kendu, aotza xetzen tzen ore dana kendu zarriaki airian, airian, airian, airian. Zarria, ortza luze xamarraki, airian, airian, pikorrik artu gabe, kendu aotz ore.

Te gero itten tzen pikor ore dena bildu montonera. Ta gero aizetu, ore.

INK.: Pikor ure aizetu berriz?

LEK.: Aizetu, ta yoaten tzen illaune, gañen gariek tuen azal ore dena, yoaten tzen alde batera, ta pikorra bertzera.

ore

hori

bera, bera iñ

bera(tu) (ad.)

barratu

barreia(tu), zabaldu... (ad.)

karri

ekarri

man

eman

aotza

ahotza

pikor

bikor, ale, bihi, garau

xetu artio

xehetu, xehatu arte