<< Hasiera

1.7. URIBE-ETXEBARRI           <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Esnea eraman, arropak ekarri

INK.: Suk esan dosu len bogadea edo.

LEK.: Bogadie.

INK.: Ser da bogadie?

LEK.: Bogadie da gure amak, jolin, lau andrak nik estaitx selan bixirik dekosen. Bost ume, da bogadie, or sakukada bogadie Bilbotik ekarri etze aberatzan lekutik. Ordun Bilbon bere ba urik... uregas be ondo es, Bilbon bere erregular. Eta ekarten auen olango bogada sakue, beteta. Da gara emen garbittu, emen jabonau, yoan erraka txarkora an garbittu, gedo ekarri, siketu da eguestenien entregau.

INK.: Eta nos ekarten eban, astelenien?

LEK.: Ekarten eun astelenien eta eguastenen entregau. Bost ume, aitte biarren beti argiñe. Beixek e ikusgarrixek etxien eukitten eusen. Ta bogadie in bakarrik es. Astoa, asto andi bet eta astoa beteta esnes, errepartidu Bilbon. Da gero onantza ekarri bogadie sakue, onantza. Lelengo beseririk beseri Bilbon "hasta" diputasiñoan aurres aurrerarte. Soas. Astoagas be es, e. Astoa Atxurin itxi. Kuartille txakur txiker bat pagau. Txakur txikerra ba..., esetu su? Es.

INK.: Es.

LEK.: Suk estosu esetu. Txakur txiker bat pagao a kuartie. Da Atxurin asi se diputasiñorarte, bueno, "más o menos" andik. Errepartidu eta igual sortziretako Etxebarrin bueltan.

dekosen

dituen, daukazan

erregular

dirudienez

auen

zuen

gedo

gero

beseririk beseri

bezerorik bezero

bes

ere ez

su

dozu

pagao

ordaindu