5.11. URKETA
<ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>Subeak behia egoskitzen duela edo Sugea eta behia
LEK.: Eta behin behia usatuia balinbada, subiak egoskiik…egoskitzen badu aldi bat subiak, behia joaan da xuxen subia den lekhian, eta zuri eztu esneik emaan eh gio behiak, esnia, eztu balio behiaan deiztiaan egoitia, fini, despeditzen ahal duzu behia.
INK.: Ez da bipera ttipi hetarik?
LEK.: Ez ez kulevra hola luzia eh! nik ikhusi dut aldi bat, ba aldi bat ikhusi dut hori eta aita zenak erran zautan behiak esneik ez eman eta behia largatu giniin eta marrrumaka joan zen: - behauk segitu, subiak egosia dik , segitu giniin eta behia iratzelekhuian, iratzelekhuian zen behia, subia jin zen hat eta izterrin joan zen goiti subia, subia hil giniin makil batekin behiaan izterrian johan zelaikan.
INK.: Behia ez zen kontent orduan?
LEK.: Etzen kontent ez, ba aldi bat ikhusi dut ene bizian.
subea |
sugea |
usatuia |
ohitura hartua |
egoski |
batu, esnea hartu |
aldi bat |
behin |
joaan |
joanen, joango |
lekhian |
lekura espero diteke |
eztu |
datiboarekilako komunztadurarik gabe; eztu emanen zuri |
gio |
gero (ik. hemengo erran nahia) |
despeditzen |
saltzen, igortzen, |
kulevra |
fr. ‘couleuvre’, esp. ‘culebra’ |
largatu |
lagatu, libratu, igorri |
iratze |
garo |
hat |
harat |
johan zelaikan |
zoalarik |
Zeru zaharra
<ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>LEK.: Zeru zaharra agertzen ari da.
INK.: Eh?
LEK.: Zeru zaharra agertzen ari da.
INK.: Zeru zaharra?
LEK.: Ba.
INK.: Erten da?
LEK.: Ba leheno hala erten zen, ikhusten giniilaik bluia jaltzen hola, belhar-sasoñian, hedoia johan, zeru zaharra agertzen da, belharra hedatzen ahal diuk, aita zenak, aitatxik erten ziin: to! zeru zaharra agertzen ari uk, belharra hedatzen ahal diuk.
bluia |
azula, urdina |
jaltzen |
jalitzen, ateratzen, irtetzen |
diu |
dugu + toka |