Ahogorria eta iraka
Hemen aipatzen dena beste nonbait ere bildutako narrazio etnografiko baten bertsioa da; ahogorri deitu landareak erroa hain barna igortzen du non erraten baita dirua emanen zaiola erro osoa aterako edo idokiko duen aitzurlariari.
LEK.: Ahogorria bezala da hoi, fin... bertze bat da, apepres familia bera.
INK.: Iraka?
LEK.: Horra: iraka, iraka.
INK.: Hum hum, iraka eta ahogorria ez dira berdin?
LEK.: Ah eztira berdinak ez, iraka, biak tzarrak dira berdin, ogietan zen iraka, bertzea ahogorria pentzetan jiten da eta treflian hasteko hanitz, trefletan azkarki bada.
INK.: Eta dena…
LEK.: Eta erroa iten du izigarri barna, lehenoko abarats horiek, baziren laborariak hola aintzurrekilan eta ibiltzen zirenak hoien atheratzen, eta emaiten, bazen batto, aberats bat ahantzi dut zer zuin izena: Charles(vielle?)? eta harrek emaiten omen zituin hogoi sos edo eztakit zonbat ahogorria bere puntarekin atheatzen balibazuin osoa, orai dena bere erroaekin, barnago joan behar zen phalaarraekin edo, hausten zen puntatik.
INK.: Ez zen ateratzen?
LEK.: Ah ah ez denak ez, guti.
INK.: Ederki, zaila zen.
LEK.: Izigarri barna iten du erroa, izigarri barna, izigarri barna erroa, hostoa zabal du, hostoa zabal du eta gio ontzen delaik taakoa bezala bihikatzen da gorri gorria eta gio hazia botatzen du.
iraka |
fr. ‘ivraie’ |
tzar |
gaizto |
ogietan |
gari-landetan |
pentze |
belarra ekartzen duen landa |
treflian |
trefla fr. ‘trèfle’, gazt. ‘trébol’ |
hasteko |
beti ere |
azkarki |
hanitz, asko |
abarats |
aberats |
batto |
bat (izenordaina) |
harrek |
harek |
sos |
fr. sou |
phalaar |
burdin zabaleko pala mota baten izena zulo egiteko hain zuzen erabiltzen ohi dena |
iten |
egiten |
taakoa |
tabako |
bihikatzen |
urkultzen |
Barreta
<ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>Barreta eh be! guk behientzat erten dugu guk barreta, behi bat bethi susara delaik, oai bethi behiak hogoietik susaratzen dire, eta behiak zonbait aldiz susaraltzen ziren umeik etzutelaik iten, barret...bethi susara zen, eta ordian hasten ziren zezena bezala orroka, ordian behiantzat erten zen barreta…behi barreta.
barreta |
susaltzen den eta ernaltzen ez den egoera patologikoa daukan behia; |
fr. ‘vache nymphomane’; behi putatua |
|
behientzat |
behiez |
erten |
erraten, esaten |
susara |
behiaren beroaldia |
hogoietik |
hogoi egunetarik |
orroka |
orroaz |