1.8 ZARATAMO
<ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>Kartzela kontuak
Da abenduen bostien ekarri euskun ogeta saspi prision probinsialetik ya erreklamaute "consejo de guerra"-ra, Bilbora ekarri euskun.
Ni, beste iru edo lau alkate da gaueko ordu bixetan etorri sien papel bateas "como familiar", kapitana eta gero sarjentoa ta beste paisano bat etor sien gaueko ordu batetan dirutoragana. Da nik eneun yakin eser, klaro. Da iñok be es, bestek be es, gaubien etorri asko. Da seak, dietorak: "no, este señor no le puede sacar, porque yo soy responsable. Mañana pasau tiene consejo de guerra".
Urrungo goxien, or bedratziek inguruen, e, nik eneuen esauten a be, mutille, ordenantzie euki una. Ta a ordenantzie, mutille ego san entzuten eurrien, diretoragas. Ta urrengo goxien geitu osten bedratzietan. Salara etorri sen. Yakiñ euen nongo salan nauen be. Etorri sen da: Saratamo!, geitu euen, da "presente!" nik, ba ofisiala eo seuse dalakoan. "Presente!", altxau nitzen da, yoa nitzen da: Atzoko bixitea, euskeras esa osten, da: atzoko bixitea. Kapitanana? Ta, bai, gaubean etorri de. Bera ta sarjentoa ta paisano bat papel bateas libertadan "como familiar" ataateko. Ta diretorak au ta au esantzo taa estotze itxi.
Oroskokoa san mutille, "tal" Petralanda. Beitisu, presoa a be. Da arexek esa osten.
Eta gero, alan parau sen, atara ostien; asko ataraten eusan. Bai, gaubien etorri te "fulano tal" geittu te. Gaur arte.
dirutoragana |
zuzendariarengana |
geitu osten |
deitu zidan |
eneun |
ez nuen |
eo seuse |
edo zerbait |
asko |
ezkero |
esantzo |
esan dio |
esauten |
ezagutzen |
beitisu |
begira zazu |
una |
zuena |
esa osten |
esan zidan |
eurrien |
aurrean |
alan parau |
hala suertatu |