<< Hasiera

1.18. ZEANURI        <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Euskaraz berba egin, eta zigorra

INK.: Emoten yatzuen kastigurik edo, kastigu espesialik edo, euskeraz egiten sinduenari klasean?

LEK.: Bai. Ba, emote euskuen guri, sapatu arrastien errosario erresetea aurreti, klasean. Bakarrik erresatara, (???) rosarioa. Euskeras eiten ginduneri señale bat eukite gindun, ba gause bat, besteak emonda. Da askeneko eukite uanak sapatu arrastien errosarioa erresau bear ixite euen aurreti. Axe akorduen dauket.

INK.: Eta ori señale ori ser san?

LEK.: Ba ixite san, e, gantxo bat erropak eskegitekoa edo orritikuxe gausa bat.

INK.: Euskera batua dala eta es dala... Suretzako ser da, ona, txarra ala?

LEK.: Nitzako ona, se gu soldadu yoan ginean, orduen amasortzi urtegas, ba naparrakas da gipuskanukas eskiñan aituten, e, oin...engo moduan, oin obeto aituten gara.

INK.: Oin euskera batua dauelako?

LEK.: Bai, bai.

INK.: Euskal Telebista aituten dosu ondo?

LEK.: Bai. Dana es baya, ba, ondo. Bai. Gustetan yat sano. Se len gipuskanuri de naparrari, sobre todo, es geuntzen aituten erdirik be. Da oin bai. Oin Gipuskoara yoan nai gipuskanu bategas egon nai napar bategas egon, on aituten gara. Ikisi in dugu asko oin.

INK.: Su kamineru isen sara beti, es?

LEK.: Bai.

INK.: Su kamineru isen sarenean se iten ixin dosu, euskeraz ala?

LEK.: Segun selako lagunek, euskeras, da gero objeto bat etorri askero euskeras estakiena, ba erderas ein bear aregas.

uanak

zuenak

akorduen

buruan, gogoan

orritikuxe

horrelakoxe

ginean

giñen

aituten

ulertzen

sano

asko