<< Hasiera

1.11 ZEBERIO           <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

"Kriada" beharrak

1 LEK.: Krida? Nik denpora gitxi emon dot nik, krida baño etxean gurago ixin deustie beti. Beti astoan moduen bearran, estakixu? Beti laguntasune gure, etzean. Krida yoan bai, baye ni ensegida etzera ekarten nostien beti, beti.

INK.: Da non egon zara...?

1 LEK.: Ta krida ego nintzen Laudion be bai, da Bilbon beste etze baten. Laudion be bai etze onean, sano etze onean. Da gero in nindun, Laudion in nindun disparate bat.

INK.: Ser?

1 LEK.: Ba beste etze bat agartu yatan ondoan. "O sea que" iripaste nindun an, ba sortzi, sortzi ogorleko ilean, "cuarenta pesetas".

INK.: Ori oin senbet denpora ixin de?

1 LEK.: Ba asko, ya berrogeta bi urte eskondute daroat. Ba nik eukiko nindun orduen, amasaspi, amasortzi urte?

2 LEK.: Amasortzirik be es.

1 LEK.: Amasortzi urte edo olaintxe eukiko nindusen. Lelengo on nintzen or, Ermitabarriko, ba or etze nausien iru urte, niñera. Da gero yoan nitzen Laudiora, da Loudion o... "cuarenta pesetas" emoten ostien etxen baten, da bestean, ondokoan, niñera, "sincuenta" ofresidu ostien. Da aitei ta amari esan barik ara pasau nintzen, "cincuenta" iripasten. Ai! Baya yoaneko egunean asi ta geau, enindun yatordurik, yatekorik ikusten etxe orretan. Bearra bai, baya eurek, e, komedorean giltzapean yaten eurien da: "bueno, Francisca, coma usted lo que quiera". Da enindun eser eukiten yateko. Ni in nintzen gaixotu. Baya gaixotu, txarto parau nintzen da etor..., da ekarri naustien etzera. Da gero aik, lelengo etzekoak etorri yatasan atzera bille. Da aitek esa otzien: es, len egon da or. Uiñ bear in deiela etzean. Da, ba, alaintxe, etzean gero. Gero ya beti etzean. Ogerleko bigitik in nidun, bueno, disparate bat.

krida

neskame

niñera

ume zaintzen

sano

oso

ostien

zidaten

agartu yatan

agertu zitzaidan

naustien

ninduten

iripaste

irabazten

uiñ

orain

olaintxe

horrelaxe

bigitik

biren truke