ANAITASUNA

IX URTEA N.º 102

Dep. Legal SS. 1092-1959

Suplemento de la hoja Anaitasuna de Guipúzcoa

BAGILLA (6) 1963


Sierra Leonatik

 IRAKURLE: Oraingo ale onetan gauza berezi bat aurkituko dozu: aldizkaritxoaren orrialde guztiak arlo beraz diardue, Oestafrikara urtero joaten diran euskal arraintzaleen arloaz. Gure erabaki onegaz zu naigabetuteko bildurra izan dogu, baiña, azkenez, berori iruditu jaku egokiena.

Izan be, arraintzale orreek gutarikoak dira, euskaldunak eta bizkaitarrak geienak. Ezin doguz aaztu, ba. Eurak egin oi daben guztia, gure izen on edo txarrerako izango da, Bizkaiaren anditasunerako edo lotsarako. Orregaitik, ezin gara egon euren egiteak ezagutu barik, euren estutasun ta gora-beera danak ezagutu barik. Al dogun guztia egin bear dogu gure anai orreek aurrerapen geienak izan daiezan, ta euren bizi-modua obeagotu ta leundu daitean. Eureri emondako tratu txar guztiak ez doguz guregan sentiduko?

Baiña, batez be, kristiñau garanez, euren erlijiñozko problema andiak ezagutu bear doguz. Jaungoikoak galdu ez daiala, bein da barriz, joko au.

 Letra txikiz idatzitakoa A. IMANOL BERRIATUA-rena da. Eskerrik-asko berari.

Ba-dakigu zuen arteko askotxuri bidegabekoa iruditen jakela A. Imanol-en idazerea, erderazko berba larregi erabilten dauzalako. Baiña, guk, zuen eritxi guztiak errespetatuz, oar bi egin gura deutsueguz onetzaz:

Aldizkariak beti errespetatuko dau bakotxaren idazerea. Idazlea —eta ez aldizkaria— da artikuloen egille bakarra.

Euskal idazleen artean, A. Imanol ezta edonor. Asko, ixildu bear giñake zietz bere aurrean. Eta besteak, ager deiguela guztiori euren idazerea, eta guk jakingo dogu nori jarraitu. Baiña, MESEDEZ, aldendu alkar gorrotoak, orrekaz miñ asko egiten deutsagu euskerari-ta.


Sierra Leonatik

Euskal arraintzaleen Oestafrikako barriak

Euskalerrian bizi gareanok ez dakigu ondo an zer jasoten dan

Euskalerrian bizi zareenok, ez dakizue ondo emen zer pasetan dan. Periodistak ez deutsuee egia osoa esaten. Gauza asko itxiten ditue tinteruan, periodikoan ipiñi barik. Bearbada, eurak-bere ez dakie ondo emengo situaziñoa; edo, jakiñarren, bildur dira dana esaten.

Orain iru urte, sei kronika eskribidu nituan Bilbaoko Correo Español-en. Iñoren bildur barik idatzi nebazan. Irakurlerik geyenak, pozarren leidu zituen nire artikuluak. Baiña baten bat, betiko asarratu zan nigaz arrezkero.

Igaz, emengo situaziñoaren gaiñean berba egiten asi nintzan Bermeoko pulpituan. Ez eusten bigarren berbaldia egiten itxi. Egia, askotan, garratza izaten da. Ori gorabeera, Aita Santuak sarritan esan deutsuee periodisteri, beti eta gauza guztien gaiñetik egia esateko.

Emen Oestafrikan, azkenengo zazpi urte ontan aurrerakuntza aundiak egin dira. Ori ezin leiteke ukatu. Baiña oraindiño asko falta da, gauzak bear dan moduan egoteko.

Gaixoen etxea dala, arraintzaleen errekreaziño tokia dala, kontratua dala, Madrilleko laguntziñoa dala, erosle ta saltzailleen arteko errelaziñoak direla ta eztirela, gauza asko dagoz emen, obeto egon bear leukeenak.

Emen eta edonon, gauzak ondo jartzeko, fatore asko ipiñi bear dira lanean. Eta fatore orren artean, periodikoetan idazteko libertadea guztiz da inportantea. Egia esateko askatasuna, Jaungoikoak emoniko eskubidea, ze gauza ederra!

* Periodistak bildur dira dana esaten?

* Egia askotan garratza da

Patroi batzukaz berbetan

 Freetown-en, playa eder bat dago. Ondartza zoragarri bat. Bazter baten, klub elegante bi ikusten dira. Euretariko batera joan giñean lau patroi eta neu. Pozik egozan lau patroyak. Eurentzat, amaitu zan aurtengo atunetea Oestafrikan. Ille bi t'erdi igaro zituen berton arraintzan; eta urrengo egunean, febreruaren amarrean, urtengo eben Bermeorantz. Errefresko batzuk edaten gengozan bitartean, onen antzeko alkarberbetea euki genduan.

— Zez? Pozik zoaze etxera? —galdetu neutsen nik, ANAITASUNA-n idazteko asmoazgaz.

 — Bai orixe. Naikoa arraiña atrapa dogu, eta orain tiki taka goaz Bermeora.

— Zenbat tonelada atrapa dozue ba?

 —Eun ta berrogetamabostna. Ille t'erdirako, arrain asko. Aurten gaiñera, iñoizko preziorik onena dauko arraiñak.

— Zeuek bakarrik zoaze etxera?

 —Ez. Beste barku asko-bere bai. Berrogetabost untzi etorri gara aurten Oestafrikara: ogetamasei Bermeotik, sei Lekeitiotik, bat Motrikotik, bat Ondarrabitik eta beste bat Vigotik. Emen, amasei bakarrik geratuko dira. Beste guztiak, ogetabederatzi, danak Bermeokoak, etxera goaz.

— Zergaitik priesa ori? Ez dago emen irabazkuntzarik ala?

 — Bai, ba-dago. Baiña alan ta guzti-bere, gure mandako itxasoan emen baiño geyago irabazteko esperantzea daukogu antxobatan. Ba-daki berorrek: azkenengo urteotan, bokartak asko balio dau Españian; eta gaiñera, ango ibilkerea emengoa baiño milla bidar obea da arraintzaleentzat. Au ikusita dago. Ona, goizago etorri bear da; urrirako ona etorri, eta zezeillaren (febreruaren) azkenetan barriro etxera.

— Olan bada, aurten zegaitik zoaze Bermeora zezeillaren asikera barrian, illaren akaburarte itxaron barik?

 — A! Aurton emen, gauza txar asko jazo dira. Alde batetik, Amerikanoak, arraiña erosten deuskuenak, edozelan tratatu gaitue berbaz eta egikeraz. Ez dakie nortzuk garean. Ez dakie euskaldunak gareana. Ez gaitue ezagutzen. Euskaldunakaz ezin leiteke jokatu edozelan.

— Segi, segi.

— Guk laurok beiñik bein, eta beste batzuk, gure antzera, diru asko galdu dogu Amerikanoen erruz, euren ordena okerrakaitik.

— Eta zuok, arraintzaleok, gauza guztiak egin dozuez ondo?

 — Ez ba, ez ba. Geuk bere artezagoak izan bear geunke, zuzenagoak, ondraduagoak. Kolaboraziño geyago euki bear geunke geure artean, eta konfiantza geyago alkarrekaz. Berba baten esateko, inportantzia geiago emon bear geunskioe gizonaren balore moraleri geure bizimodu guztian.

 Onen antzeko alkarberbetea euki genduan Bermeoko lau patroyak eta neuk Freetown-eko playa ertzean, zezeillaren bederatzian, zapatuz, arratsalde beranduan.

Arraintzaleak ez dabe jakiten ze egunetan bizi diran be

Emen, gu gagozan tokian, ozta ozta igarten dira jayegunak. Arraintzale portua, erritik guztiz asago dago. Urrunegi —sei kilometro— bertara oiñez joateko. Katoliko eleiza bi bakarrik dagoz, eta biak urrun.

Orrezaz gaiñera, jayegunetan-bere, arraintzaleak lanean ibilten dira portuan. Eurentzat, egun guztiak dira bardin. Ni emen ez banengo, eta domekan domekan portuan arraintzaleentzako mezea emongo ez baneu, euretatiko askok ez leukee ziur jakingo asteko ze egunetan bizi direan-bere.


Sierra Leonatik

Amerikanuak eta euskal-arraintzaleak

Meza emotea ezta erreza

Domeketan eta jayegunetan, meza bi esaten dodaz: bat goizean ta beste bat arratsaldean. Lenengoa, goizeko amaiketan esaten dot, portuaren goiko mandan, arraintzaleak ez direanentzat, etxe partikular baten. Bertan batzen dira arrain fabrikako enpleaduen emazte eta umeak eta beste banaka batzuk. Itxas Apostoladuak ona bialdu ez banindu, jente guzti ori meza barik geratuko zan.

Baiña ez pentsa gero, meza ori emotea gauza erreza izan dana. Amerikanoak, arraiña erosten deuskuenak, gitxi lagunduten deuskue. Onen gaiñean zeredozer esan neutsuen aurreko kronikan. Gaurkoan esango deutsuet, niri neuri, neure lanean, ez deutela ezetan lagunduten.

Euren artean, danak ez dira bardiñak izango. Baiña aginduten dabenak beiñik bein, ez dabe aintzat artzen eleizgizonaren lana. Euren borondatez, obeto arraintzaleakaz ona ez banentor. Euren ustez, gauza espiritualak ez dabe ezer balio urrean.

Nik len, eritxi ona euki izan dot Amerikanoen gaiñean, amairu urte Cuban Norteamerikako kapitalisten artean bizi izanarren. Baiña orain, neure omeritxi au aldatuten asi naiz, emengo amerikanoak bertoko langille baltzeri, Euskaldun arraintzaleeri eta neuri emoten deuskuen tratua ikusita.

Aurten ona etorri nintzanean, leku egoki bat bear izan neban mezea emoteko arraintzaleak ez direanentzat. Emen amerikanoak, etxe politak daukez fabrikako jentearentzat. Etxe batzuk libre dagoz, zarratuta, iñor barik. Nik olako etxetxu bat eskatu neutsen domeka goizeko mezea emoteko. Ta eurak ukatu egin eusten, ta barraka loi ta zantar bat eskiñi, Jaungoikoarentzat leku guztiak egokiak zireala-ta.

Berba gogor batzuk euskaldunentzat

Entzun orain zer jazo jatan beste baten fabrikako bigarren ugazabagaz.

Emen, zuek ba-dakizue, etxe bat daukogu gaixoentzat. Etxe ori Amerikanoak itxi euskuen; baiña ondo ornidu barik: oge gitxi, maya gitxi, jezarleku gitxi.

Asikeran, gaixo askorik ez egoan ezkero, zelan edo alan arreglatu giñean. Baiña gero, gaixoak geitu zireanean —unada baten ogetairu gizon batu gintzazan—, batzuk bearen gaiñean lo egiten eben eta zutunik jan. Orduan, joan nintzan ni ugazabagana eta eskatu neutsazan mesedez iru oge ta sei jezarleku.

— Ez, zueri bapez —erantzun eustan berak—. Bermeon, oge bana ta jezarleku bana ba-deukozuez ala? Gaixoen etxean, palazio baten lez bizi zaree zuek. Ez da egia ala?

— Ez —erantzun neutsan erdi asarre—. Ori ez da egia. Bestela, erdu Bermeora. Ikusi gure erria ta arraintzaleen etxeak, eta orduan jakingo dozu zelan bizi garean Euskaldunok. Etxe baten baiño geyagotan telebisiñoa ta guzti ikusiko dozu. Erdu, erdu.

— Ez dot joan gura. Ezagututen dodaz Bermeotarrak eta ez dot euren erria ezagutu nai, euren antzekoa izango da-ta: loya, atrasadua, txarra.

— Oneekaz ez dago zeregiñik —esan neban neure barruan; eta gizonari agur eginda gero, Amerikanoeri geyago ezer ez eskatuteko asmoa artu neban.


Sierra Leonatik

Euskera barik, zertarako euskaldunak izateak?

Gauza gogorrak esan deutsuedaz. Ez neuka gura Amerikanoak jakin leyezan. Orrexegaitik idazten deutsuet kronika au euskeraz.

Gure berbeta zarrak bentaja aundiak daukoz. Ori ondo dakigu Afrikan bizi gareanok. Europa Ozidentalaren biotzean jayoak izanarren, emen ez deusku iñork ulertuten.

Itxasoan radiotik gau t'egun egiten dogu euskeraz, ta beste naziñoetako arraintzaleak ez deuskue ezer entenietan. Arratsaldeko seiretan berba egiten dogu portuko Euskaldun errepresentanteagaz, eta bildur barik esaten deutsagu geuri bakarrik komenietan jakuna; antxe egoten dira Amerikanoak, radio inguruan, agoa zabalik, kaixu ta artekadu, gure berba ulertu eziñik. Eurak erdi agindu egin deuskue, portura beiñik bein erderaz egiteko; baiña guk ezetz erantzun deutsegu, ez dogula gure oitura zarra ezegaitik aldatuko, erderea ta inglesa sortu orduko, ba-genbiltzan gu itxasoan euskeraz egiten-da.

Bertoko estranjeruak ez daukotsee Españoleri estimaziño aundirik. Lenengotan, geu-bere Español edo Italianotzat artzen gaitue; baiña gero, gure berbetea iñondik iñora ulertuten ez daben lez, nortzuk garen preguntetan asten dira, eta arrezkero beste kontsideraziño bategaz tratetan gaitue.

Ikusi dozuez, ba, euskerearen bentaja pratikoa. Jaungoikoarren, ez daigun galdu gure euskera maitea. Euskera barik, zetarako balioko leuskigu Euskaldunak izatea? Gure Euskalduntasunak galdu egingo leuke betiko bere errazoi printzipala.


Sierra Leonatik

Bildurbako arraintzaleak

Gure untziak, txikiak dira. Txikiegiak Afrikara etorteko. Ez dira emengo klimarako egokiak. Ez dauke barruan bape komodutasunik. Ta alan ta guzti-bere, ona datoz gure arraintzaleak. Euren meritua, izugarria da.

Amazortzi egun, gitxi gorabera, bear izaten dira bertora eltzeko. Zazpi egun Euskalerritik Canariasera. Canariasen egun biedo egoten gara, atseden pixka bat artzeko eta konpratxu batzuk egiteko. Gero, barriro itxasora; ta lau egun buruan Dakarrera eltzen gara. Orain, sartu-bere ez gara egiten errian. Cabo Verdeko farolaren urretik pasetan gara; eta arrezkero arraintzan asten gara, bost edo sei egunean, beerazka beerazka, Freetownera elduartean.

Urte batzutan eguraldi ona eukiten izan dogu; beste batzutan barriz, guztiz zantarra, batezbere Portugaleko kostatik pasetan garenean. Baiña barkuak, eguraldi onagaz zein txarragaz, asko mobitzen dira. Nik neuk trabesia guztian, ezin izaten dot mezarik esan egunik geyenetan.

Aurten, PERLA DEL PACIFICO deritxon barkuan etorri nintzan. Sierra Leonatik urre gengozala, gure untziak galdu egin eban errunbua. Lema patroyak —erdalduna bera— ez ekian luzerarik artzen.

Konturatu barik, kantilletik urten genduan; eta urandian sartuta, gero ta geyago barruratu giñean itxasoan. Egun artan, arraintzu ona egin genduan; eta gu trankil, geure intxaur azaltxuan, Atlantiko erdian.

Baiña alako baten, arratsalde beranduan, merkante aundi bat pasatu jakun kostadutik. Ondo gomutetan naiz: New Yorkeko matrikulea eukon, eta AFRICAN PILOT izena. Joan zan barkua; urrundu zan apurtxu bat. Baiña gero, bost minutugarrenean, ausi egin eban errumbua eta gureganatz etorten asi zan. Gu arrituta, zergaitik ete zan. Urretu jakun barkua; eta aldarrika asi jakuzan barrukoak, ea galduta gengozanentz, ea laguntziñorik bear genduanetz preguntaka.

* EUSKALDUNEN UNTZIAK TXIKIAK DIRA

* EZ DIRA ANGO KLIMARAKO EGOKIAK

* EZ DAUKE BARRUAN BAPE KOMODUTASUNIK

* BARKU GALDU BAT


Sierra Leonatik

Euskaldunak, espirituz aberatsak?

 Aintxiña, egitada aundiak egin zituen Terranova aldera seroitan joaten zirean euskaldun arraintzaleak. Gaur egunean, beste orrenbeste edo geyago egiten dabiltza Oestafrikara atunetan datozenak.

Gauza guztiz egokia izango litzake, norbaitek emengo arraintzaleen istoria iñoiz egingo baleu. Benetako istoria baiña. Bere argiune ta baltzuneakaz. Istoria orretan gauza asko agertu litzakez. Gauza onak eta txarrak. Oker ez banago —uxala banengo—, beste gauza askoren artean, auxe agertuko litzake:

Gure arraintzaleak mundu guztiari erakutsi deutsoe, Euskaldunak langille leberrak direala. Euskalerria progresu materialean aurrera doala. Baiña, bearbada, ez deutsoe beste erakutsirik emon. Ta gaurko mundu onek, krisi ikaragarrian dagon mundu onek, beste erakutsi obeak bear ditu. Erri sanoak ikusi gura ditu, espirituz eta kulturaz aberatsak, gaurko soziedade ustel au osatuteko prest dagozanak.

Ea ba, noiz egiten dan istoria ori. Nik neuk, gaurko kronikan eta urrengoetan, neure inguruan pasetan direan gauzak esango deutsuedaz.


Sierra Leonatik

Lema patroiak

* ZER DIRA?

* GAUR-ARTE GEIENAK ERDELDUNAK DIRA

* ESKOLA BAT BERMION

Ona datozan barkuak, patroi biña dakarrez: lema patroya ta arraintza patroya. Lema patroyak, barkuaren zuzendaritzea dauko. Jabea izan ezarren, bera da legearen aurrean barkuaren erantzunbearra daukona. Berak daroa untzia bear dan tokira. Arraintzako gauzetan ez dauko aginpiderik, nautikako gauzetan baiño.

Arraintza patroya barriz, peskako gauzetan sartzen da. Berak aginduten dau nora joan ta nondik billatu arraiña. Berak gobernetan ditu arraintzako arazo guztiak.

Bizkaiko Itxasoan ibilteko, naikoa da arraintza patroya. Baiña Oestafrikara etorteko, derrigorrekoa da lema patroya; bera barik, ezin leiteke Espaiñiko Finisterretik pasa.

Arraintzearen eboluziño au gure artean gauza barria dan ezkero, Bermeon lema patroi gitxi egon dira. Gure barkuetako lema patroirik geyenak, kanpotarrak dira, erdaldunak dira. Batzuk onak urten dabe. Baiña geyenak, badaezpadakoak; ozta ozta dakie zabalerea artzen eta orrezaz gaiñera, ez dakie euskeraz berba egiten.

Orrexegaitik, Bermeoko Kofradiak patroi eskola bat ipiñi dau Fraille Frantziskanoen komentuan. Eskolea igazko urrian asi zan, berrogetaz ikaslegaz. Maisuak, fraille gazte bi dira: Aita Francisco Arruti ta Aita Juan Azurmendi. Joan dan martian, berrogetamar patroiki presentatu zirean Pasayan esamiñetara; ta bat izan ezik, beste guztiak ondo urten eben. Arrezkero ba-daukogu, Oestafrikara etorteko, lema patroyak zenbat gura. Aurrera beti, gizonak!


Sierra Leonatik

Barku txikiegiak. Japoitarrak: euskal arraintzaleen aurretik

Len-bere esan deutsuet. Gure arraiñuntziak, txikiegiak dira emengo klimarako. Bero larregi egiten dau emen, ta gure barkuak ez dira emendik ibilteko erosoak. Alper enbarkaziño batzuk bentiladore onak euki, ezin da ondo lorik egin gure bodegetan.

Domeka baten, maistraki batzuk etorri zirean portura bertoko katoliko misioneru bategaz, gure barkuak ikusten. Aitarenka geratu zirean, gure logelak ikusi zituenean. Zulo orretan egiten dabe lo arraintzaleak? galdetu eusten guztiz arrituta.

Orrezaz gaiñera, gure barkuetan gauza guztiz gatxa da garbitasuna. Beti lanean, beti atun odol tartean, dutxa barik, ur gaza eskasagaz, soiñekoak ezin euki garbi. Eta garbi eukiarren, beti tximurrez beteta.

Orrexegatik, arraintzaleak portuan dagozanean edo portutik kanpora urtetan dabenean, inpresiño txarra emoten dabe Amerikanoen eta Afrikanoen euren aurrean. Euskalerrian Galiziko arraintzaleak emoten dabena baiño txarragoa. Ori ez dago ondo. Arraintzaleak eurak ez dauke erru guztia. Baiña danok egin bear geunke alegiña, batezbere arraintzaleen gurasoak eta emazteak, euskaldun izena puntu onetan ondo altu eukiteko, Afrikan, Indotxinan eta edonon.

Japoitarrak

* 28 enbarkaziñu ziran Freetownen.

* 1.200t. daukoz aundienak; 250t. txikienak.

* Untzi aundiak 90 gizon daroez. 3 illabete ta erdian igaroten dabe itxaso barruan.

* Beingoan, l.100t. inguru arraiñ ekarten dabez portura.

* Txikienak 26 gizon daroaz. Illabete ta erdi egoten da ur aundietan eta 130t. ekarten ditu.

* 28 km.-tik aurrerako palangreak daukeez. Lantxa rapidu batzuekin luzatzen dituez.

* Itxasoan aurrera arrantzetan dabe, eta erreztasun audiak daukeez bai arraiña atrapetako, bai an edo emen zaltzeko.

* Urte bi egiten ditue Atlantikun.

* Radar aparatu bereziak daukeez; arraiñetarako apartekoak.

OARRA: Datu oneek 1961-62'koak dira.

Euskaldunak

* 34 untzi joan ziran Oestafrikara: 26 Bermiotik, 6 Lekeitiotik, 1 Motrikotik, 1 Ondarrabiatik.

* 90t. ingurukoak dira.

* 16 gizon gorabera bakotxean.

* 155t. atrapatu ditue bakotxak, illabete ta erdian.

* Radarra: arraintzalien begi ona.

* Aurrerapenak: gure mariñel trebeen lebertasuna.

OARRA: Datu oneek 1963-koak dira.

Afrikako atunetea, gogorra da. Guztiz gogorra. Orrexegaitik, bein lau illabete igaro ezkero, arraintzaleak aspertuten asten dira, gogaituten, mingostuten, garraztuten, errimiña gero ta geyago sentitzen.

Euren meritua izugarria da. Kendu daigun txapela euren aurrean; eta lagundu deyoegun, bakotxak al dayan moduan, euren bizimodua leunduten, bigunduten, gozatuten.