ANAITASUNA

1977.EKO IRAILAREN 1EKOA

346. ZENBAKIA

35 PTA.


[AZALA]

APALAREN DEFENTSAN


AURKIBIDEA

3. Editoriala

4. Euskara zaila ala Parlamentari tontorik

5. PSOE eta homosexualak

6. Flandestarrak gure artean

7. Nafarroa oi Nafarroa

8-9. Krisiaren ondotik

10-11. Nazismoa al da aukera?

12-13. Suez eta Itsaso Gorria

14-16. UDBkoekin solasean

17-20. Txinan heziketaren esperientzia

21. Komikia

24-26. Gernikako Batzarreak eta euskara

27. Parabolak

28-29. Minorka

30-31. Odolaren Mintzoa

34-35. Musika

36. Parabolak

37-39. Emakumeak

40-41. Sukalderako saltsak

42. Kalekoa

Maketapena: Erramon Zumalabek.

Muntaiak: Txomin

Argazkiak: Arkoila

Moldiztegia:

Gráficas San Pedro

Part. Alzola, 2

BILBO

Leg. Gor.: BI-1753-1967


Editoriala

Apalaren defentsan

Egun, 31 gau ilun eta larri betetzen dira Apalaren gose greban. Gose greba luze eta historikoa.

Apala, ETAko militantea, herriaren aldeko militantea, gartzela batetako erizaindegi triste batetan —guztiak dira tristeak— etengabeko gose greban dihardu, berak dioenez: "ez banaute libre uzten: hil arte". Militantzian hezitako mutil bat dugu Apala, Euskal Herriak daraman burrukan forjatua. Beraz, ez da txantxetan ibiltzen; ibiliko ere.

Hau ikusiz bazter guztiak mugitu dira Euskal Herrian, oihu bat haizatu da airean: Apala askatu.

Donostiako burrukak izugarriak izan dira, zeren jendeak garbi ikusten baitu, Apala libratzeko herri mugimendua dela duen harma eta biderik hoberena. Oroit gaitezen amnistiaren kasuarekin; oroit gaitezen... Iruinekoa ere ikaragarria izan da. Han herri honen balioa eta oldarra. Han zetzan gure indarra. Halere betiko memeloek kondenatu egin dute honako bide hau; diotenez probokatzaileek sorturiko manifestazioak omen; bai zera! 25 mila pertsona probokatzaileak direla nork sinets lezake? "!Ah, los partidos mayoritarios de orden!". Kaka zaharra! Euskal militante batek hiltzerako bidea hartu du, herri hau maite duelako, herri honetan sinesten duelako, herriaren alde diharduelako.

Nork askatuko Apala? Gorteak ez, noski, gobernuak sorturiko arazo bat baita.

Baina, jakin beza gobernuak, jakin bezate hobe esan, bi gobernuen konplizitateak probokatu baitu situazio hau, jakin bezate hemen ez dela bakerik izanen. Probokatzaileei —beraiek egiten dutena probokazio bat da— errespuesta ematen diegula.

Mementu hauetan Apalarekin oroitzen gara; halaber ere, bere amarekin, bere amaren bakartate tristearekin. Asko sufritzen dute euskaldunen amek; ETAkoen amek. Arestiren poesia batek dioen bezala:

 Etarren amek asko sufritzen dute

...

77/VIII/29


Euskara zaila ala parlamentari tontorik?

DEIAk, 1977.eko Agorrilaren 24ean, lehen horrialdean, erdaraz, albiste hau zekarren: Kataluniako parlamentari sozialistek katalanez egindako zuzenketa bat zela eta, Madrileko kongresuak zera erabakia zuela, espainol Estatuko edozein hizkuntzatan egindako eskribuak onhartuko zirela, ondoan espainierazko itzulpena jartzekotan.

Berri horrek euskararekiko daukakeen ondorioagatik, Euskal Herriko parlamentariengana joanez, hona hemen DEIAk gehitzen zuena: Asimismo, fuentes parlamentarias del Partido Nacionalista Vasco han declarado que "es posible que la minoría vasca presente alguna enmienda o tenga alguna intervención en euskera, aunque todavía no está concretado nada sobre el tema, dado que es un idioma bastante complicado".

DEIAk dioena egia bada —eta DEIA, orain arte behintzat, Euskal Herrian dugun egunkaririk onena dugu— zer pentsa eman behar digu PNVeko parlamentari "ezezagun" horiek esandakoak.

Lehengo eta behin, ezin aipa daiteke, atxakia gisa, ez dutela euskararik eginen, espainolek, katalan eta galegoa guti edo aski ulertu arren, euskaraz tutik adituko ez luketelako. Itzulpena eskatzen denez gero, haiek euskaraz ez konprenitzea ez da eragozpen bat. Hortaz, modu bakarra dago esaldi hori interpretatzeko: ez dutela euskaraz eginen, beraientzat konplikatuegia delako. Holaxe ulertu du Luis Alberto Aranberrik ere; bai eta biharamunean DEIAn bertan, adarra ederki jo ere. "Maravillose un peneuvés / de ver que en su tierna infancia / todos los niños en Francia / sabían hablar francés..."

Norentzat da euskara zaila? Hura ez dakienarentzat. Ez dakien alemanarentzat espainiera bera ere zaila den bezalaxe.

Unamunok, duela urte asko, euskara zailegia zela eta, laster hilko zela esan zuenean, blasphematu zuela egin genuen guztiok oihu. Oraintsuago, Suárezek katalan eta euskaraz nuklear physikarik ezin azal zitekeela Parisen deklaratu bezain laster, geure jantziak urratu genituen, furia sainduz beterik... Eta horra non ditugun PNVeko parlamentari batzu, aurrekoen memelokeriaz oraindik antza jabetu gabe, gauza berbera esaten. Baina hori bai, diferentzia batez: berauk, haik ez bezala, etxekoak ditugula (hobe ez, PNVekoak izanki!!) eta etsaiei arrazoia ematen dietela.

Euskararen alde jo eta ke gabiltzanok euskara zaila delako mytho eta atxakia ustela kentzen ahalegindu behar ukan dugu. "Baietz gizona, ikas ezak, ikas daitekeen zerbait duk eta!". Alferrik, ba datoz gure parlamentariak eta, prentsaren bidez, lau haizeetara bestela aldarrikatzen dute. Ederra.

Jaun horientzat euskara konplikatua da, zaila. Eta horrexegatik, konplikatua delako, berek ezin dute erabili. Bego. Arrazoi berberaz, ordea, euskara hain zaila izan arren hura ikasi egin dugunok supergizontzat hartu beharko gaituzkete. Baina euskara ikasi dugunok ez dugu hori onhartzen. Gu ez gara supergizonak, gizon huts eta normalak baizik. Ondorioz, euskara zailegia zaielako, hura ezin ikasi dutenak, guk subgizontzat jo beharko dituzkegu. Eta ba dirudi holako gixonskak direla, hain zuzen, euskaldunon interesak Madrilen defendatzen ari diren batzu.

Elebitasuna aldarrikatzen duten patres patriae horiek, gero, eginez, monolinguismorik lotsagarriena besterik ez darabilte. Bihar etziko euskal khroniketan holaxe gera ledin besterik ez balitz ere, ba dirudi sistimaz, euskaraz ERE, egin beharko lituzketela "euskal" parlamentariek beren eskribu eta komunikatu guztiak. Baina ez, euskal kulturaren alde omen dauden jaunok, orain arte bezala, euskaldunokiko bereizkeriaz segituko dute, eta beren lanak, erdara hutsez, holaxe emanen dizkiekete gero ere euskaraz deus argitaratzen ez duten erdal kazetei, euskarazko prentsa argitaratzen aski trabailurik ez dugunoi, noski, haik itzultzeko "grazia utzirik.

Izan ere errua gurea da, gauza bat baita Parlamentarios Vascos eta beste bat, guk merezimendurik gabe erantsi diegun Euskal Parlamentariak delako kargu ohoragarriegia.

Xabier KINTANA


Euskal Herrian

PSOE eta homosexualak

Demokrazirako ate zabaltze honetan, galego, euskaldun eta katalanekin batera, beste sozial baztertu guztiak (emakume, langile kinki, puta, homosexual, dibortziogurakoak...) beren eskubide orain arte ia modu eta maila berean ukatuen alde hasi dira agertzen. Lortuko ahal ditugu guztiok!!

Bide honetan abiaturik azaltzen da, hain zuzen ere, EUSKADI SOZIALISTA aldizkari PSOE tarra. Agorrileko zenbakian (no 7) itxuraz zaharberriturik dator, baina lehengo lepotik burua. Izenaz aparte, bi artikulu dakartza, erdaraz ez datozelako, euskaraz eginak direla pentsarazten dutenak. Zein euskalkitan edo euskara moduz dauden, ordea, enetzat behintzat misterio guztien gaineko misterioa da. Guztiz astabelarriztagarriak direla, soilki, esan dezaket.

Aldizkari horri, gure irakurle batek bere gutunean ongi azpimarratu duenez, Indaleki Hestu-Mesturen garaiko antieuskalduntasuna bera dario, eta interesgarria da, bestalde, beren hitzen tranpan erori direla oraino ikusi nahi ez duten itsu ordenazaintzaileei, PSOEk behin eta berriro gogorazten diela hor, BERA izan dela Euskal Herrian Ekaineko hauteskundeetan NAGUSI absolutua, BERA euskaldunon bozeroale kalifikatuena, BERA euskal jendeen helburuak hobekienik dauzkana, etab. etab. etab. Jokora prestatu zirenek onhar bitzate orain ondorioak.

Ez naiz ni, seguraski, problema honetaz mintzatzeko egokiena. Beti uste ukan dut, eta holaxe dut eritzia orain ere, problema bat planteiatzeko eta konpontzeko aproposenak problema hori zuzenik bizi edo eta pairatzen dutenak direla, haiek dakitela, inork baino hobeto, zer esan eta zer egin. Eta onerako edo txarrerako, batek jakin!, ez dut nik —dakidala behintzat— holako esperientziarik.

EUSKADI SOZIALISTA, dena den, behar bada nik baino informazio hoberik duen baten eskuz, homosexualitateaz informe moduko bat dakar. Arazo horrek munduan zehar daukan hedadura aski garbi azaltzen du, datu estatistikoak emanez. Ondorioz, homosexualitatea, aberrazio bat barik, sexualtasuna ulertzeko beste modu bat dela seinalatzen du, bereizkeriarik gabe tratatu eta errespetatu beharrekoa.

Ni neu erabat konforme nago. Holaxe konpondu dute arazoa, dirudienez, Europako Estatu askotan. PSOEk dioena geurea ere egiten dugu. Honaino ez da zer esanik.

Ba da horretan, ordea, kontu zatar bat, faltsukeria nabari bat. GAUZA BAT aldarrikatzen duen alderdi batek, bere praxisean ere GAUZA BERA betetzen duela erakutsi behar baitu, sinetsia izateko behintzat. Eta homosexualei doakienez, PSOEk ba du bazterretan kontu zikinik Eta hurbilekorik.

Honez gero mundu guztiak dakien sekretua da. Politik mailan bederen. Duela denbora gutti, PSOErako idazkaria aukeratzeko orduan, ba zegoen (OMENik gabe). Nadiuskori itzala egiten zion beste politikari famatu bat PSOE barruan, eta beronen kandidaturaren kontrako arrazoi pisutsurik aurkitu ezinik, Madrilen bizi den donostiar de Euskadi ezagun batek, hura homosexuala zela salhatu zuen publikoki batzarrean, horregatik kargurako desegokia zela gaineratuz.

Pertsonalki, niri beti iruditu zait, beraiek hitza darabilten zentzu pejoratiboan, putaseme eta marikoirik haundienak, hain zuzen, besteri, ixiltzeko azken arrazoitzat, horixe esaten diotenak direla. Gauza ezaguna da, bestalde, beste askoren artean, Julius Caesar bera ere homosexuala zela, eta ez du inork ukatzen horregaitik politikari ona zenik.

 Hitzak ari bira, dugun egina —zioen Etxapare zaharrak, eta arrazoia. Hitzetan barik, eginetan ezagutzen da gizona. Hortxe dugu, exenplu bikaintzat, itxuraz homosexualen alde ari den alderdi bat, praktikan beraien kontra bereizkeria lotsagarriak darabiltzana. Deklarazio politez fida gaitezen.

Xabier ARMENDARITZ


Euskal Herrian

Flandestarrak gure artean

Ihazko Aberri Egunean, Gernikan diputatu flamenko batek, Willy Koijpers-ek, ikurrin bat atera zuen goardia zibil harrituen aurrean. Bere ausartzia komisaldegian gogorki ordaindu behar izan zuen, bere hitzetan egurra franko jaso zuen eta.

Aurtengo udan W. Koijpers belgikar kantari talde batekin berriro etorri zaigu Euskal Herrira. Dituen asmoak asko dira: lehengo eta behin euskal politikariekin harremanetan hastea, etorkizuneko Europar Parlamentuan Herrien bozari bere tokia gertatzen hasteko. Horrez gainera Belgika-Euskal Herri artean ekonomi harremanak jarri nahi lituzke, eta horretarako Arrasateko zenbait kooperatibari bisita egin die gure gizonak.

Willy Koijpers diputatu nazionalista da, eta ongi ulertzen ditu euskaldunok geure hizkuntza eta kultura nazionalen alde darabiltzagun ahaleginak, beraiek ere Flandesen antzekoak egin dituzte eta.

Belgikako gobernuak euskaldun atzerriratuak onhartzeko izan duen jarrera, neurri batez, Willyren pausoen ondorioa izan da.

Euskal Herrian egon diren artean, euskal herri ekintza herri ekintza guztietan parte hartuak izan dira flamendarrok: Loiolako Herri Irratiaren aldeko jaialdietan, Pertur-en omenaldian... Horixe bai dela nazioartekotasuna egiaz erakusteko modua!

X. Kintana


Euskal Herrian

Nafarroa oi Nafarroa

Ez dugu kantarik egingo, ez negarrik ere, zenbait idei eta pentsamendu azaltzen saiatuko gara.

Gure nafar inguruari buruz zerbait esango dugu. Hainbat gauza esan dezakegu, hainbat gauza esan genezake. Hemengo Centro democraticoaren joera bereziari buruz, beste joera batzuren artean, hitz egin dezakegu. Hauteskundei begira, arrakasta handia izan du Nafarroan Centroak. Hiru diputadu eta hiru senadore atera dituzte. Bederatzitik sei. Besteak PSOE eta PNVoak dira. Guztira hiru. PSOEko joera aldatu egin da Nafarroan. 1936.ko estatua PSOE-k izorratu zuen Nafarroan. Orain aldiz, Euzkadiren alde nolabait dago. Centrokoak dakigunez, kontra daude. Benetan kontra. Burruka hasteko prest daude, burruka gogorra, gogortasunez beterik dagoena. Centro guztiaren pisuarekin, Oligarkiaren diru guztiarekin, Estatu espainolaren laguntza neutronika guztiarekin. Haien aurrean, zenbait jende, zenbait herri, zenbait interes ezberdinak altxatzen dira. Oportunistak ere ez dira gutti: Eskuinaldean, ezkerraldean eta ezker abertzal aldean ere. "Navarra no es vasco", esaten ohi da eskuinaldetik. "El problema nacional vasco es una quimera de burgueses y pequeno-burgueses" eta... "Nafarroan ez da bakarrik hori, absurdo eta irreala baizik ere". Nor hitz egiten ari da horrela? P.C.E. ote? Ez dakit, nik pertsonalki ez ditut publikoki orain arte baiezpen horik entzun. Nor ba? UNAI-en zenbait hizlariengandik entzuna ditut horrelako hitzok Erriberan Euzkadiren alde propaganda egiten ari zirenengandik. "Bueno aqui no hemos puesto la Ikurrina, porque a vosotros esto de lo vasco os viene muy gordo" eta 60 entzuleetatik 40 atera, minduak, jotak, atetara.

Nora goaz? Ze interes berezi eta sakratu defenditzen dute, espainolistak ez diren horiek?Ze metodo zientifikoz baliatzen dira? Ze klase burruka esterilizatu eta birus kontrakoa daramaten? Medikuak izango ote dira? Zergaitik ez da esaten modu berean, "Bueno, como vosotros no sois trabajadores directos, esto del socialismo y la lucha de clases os vendra muy gordo" Gure nortasuna berreskuratzeko burrukan ari den Nafarroa honek errespetu gehiago merezi du. Gure seme alabak, ikastolan eta Lyceotan euskara lantzen bizitza hobetzen, burruka eta sozialismoa prestatzen ari diren gure haurrek ez dute inolako mongolitoak izan gurarik,

Estadu honetako zapalkuntza kulturala eta sozialaren kontra burrukan garenok ez dugu nahi etxean ez otsorik ez bostgarren kolumnakorik. Eta mesedez aipa ez beza Marxen izena!. Santa Teresa eta Santo Domingo aipa dezakete nahi badute, eta abia daitezela Francisco Franco saindugaien bidetik! Han Centrokoak, gaurkoak eta orduko tradizionalistak aurkituko dituzte. Beraiekin abia daitezela "marxista" berri horik! Guk aldiz, kendu egin zitzaiguna berreskuratu nahi dugu. Deuseskaldundu egin zitzaiguna berreuskaldundu nahi dugu, eta horretarako borondateak eta gogoak ematen digun nahiaz baliatzen gara. Eta gogoak eta nahiak gauza asko ematen baitaki.

Bilbon, lehengo egunean, zentral nuklearraren kontrako manifestapenean, gutun ireki bat irakurri zen euskaraz eta erdaraz. Bi gutunak Bizkaiko Diputazio foralari bidaliak. Euskarazko gutunean tranpa ttiki bat egin zuen itzultzaileak. Hona hemen nola zegoen idatzita gutunaren sarrera: "Bizkaiko forugabeko Diputazio Foralari": Forugabeko diputazio forala. Hori da Centrokoek Nafarroan lortu nahi dutena. Foru gabeko, euskara gabeko, herri gabeko, kontrol gabeko, langile gabeko, euskaldunik gabeko diputazio forala. Haien "fueros" eta foruak ez dira berdinak. Haienak, "ley paccionada, art. 345 año 1840, ala 38, ala 1940" eta delako funtzionaltasun juridiko eta artifizialetan oinharriturik daude. Gure foruak aldiz, burrukan, odolean, hizkuntzan, historian eta nahiean.

PSOE eta Centrokoak estatutu berriari buruz elkar hizketan ari dira aspalditxo honetan. Batek jakin nolako estatutua izanen den hori! Beraien komunikatuen arauera, biak, PSOE eta Centro heuren jarrera eta ideologi pozizioak gordetzen dituzte. Han dabiltza erdaldun horik region berezi honen izenaz kezkaturik. "Si fuese vasco-navarro todavía lo aceptaríamos" esan omen du Centroko batek". "Hombre, pues si no es más que por eso ya lo cambiaríamos también" erantzun omen diote PSOEko erdaldunek. (Kasu: Guztiak dira erdaldunak).

País Vasco Navarro delako memelkeri bururatu eta erdaldun horrek EUSKARAZ EZ DU SENTSURIK, beti, Euskal Historia existitzen denetik behintzat, PAIS VASCO NAVARRO hori EUSKAL HERRIA DEITZEN DELAKO. Ez al da izanen euskara ofiziala? Ez al zaio region berezi honeri euskal izena ipini behar? Euskal Herria har bezaten orduan. Euskal-Herriak ez du behin ere beste izenik eduki. Ah! PSOE eta CENTROko gizon emakume horik euskaldunak balira, izenaren arazo hau absurdo bat gertatuko litzaiekete!

Haien navarrismoa Nafarroa gero eta erdalduntzeagoan datza. Gurea gero eta euskalduntzeagoan. Ez dago erdibiderik. Nafarroa, eta ez soilik Nafarroa, baizik eta Euskal Herri guztia deseuskaldundu nahi dute. Bide asko prestatu dute horretarako. Burruka luze honetan erdi suntsiturik geratu gara euskaldunok, desherriratuak geratu gara, arima galtzeko arriskuan ipini gaituzte. Gero eta gorago gure nortasunaren mugak igo dira Iparralderantz, Euskal Herri guztia suntsitu arte. Ez, ez dute lortuko. Herria jadanik esnaturik dago. Esnatze honetan borondate eta laguntasun guztiak behar ditugu. Ez, Nafarroa ez da ormarik gabe utzitako etxea, argiaren pausa lekua baizik.

T. Trifol


Langileak

Krisisaren ondorioak Bizkaian

Egun Europa osoan ditugu krisisak Bizkaian ondorio handiak izan ditu. Gehien sufritu dutenak entrepresa txiki eta erdikoak izan dira. Baina ez da krisis jeneral hau izan entrepresa hauen haustearen kausa bakarra. Garrantzi handikoa izan da bertako kapitalista eta jauntxoek eraman duten zuzendaritza modua. Gure kapitalistok oso ohituak egon dira faxismoaren babesean nahi zutena egiten: langileak ahalik eta gehien zapaltzean, produkzioa epe laburrerako irabazietara zuzentzen saiatu dira. Joera honen erruz krisisari aurre egin ezin dioten lantegi zahar eta desorganizatuekin aurkitzen gara. Adibide bezala hemen ditugu krisis gogorrean sartu diren hiru entrepresa.

Aurrera

Sestaoko lantegi hau, 1.875. urtean fundatua, Bizkaian daudenetarik zaharrenetarikoa da. Gaur 460 langile ditu. Ura kanalizatzeko hodiak, balbulak, eta akzesorioak egiten saiatzen da.

Aurrerak bere produktuak komertzializatzeko merkatu zabala izan du eta beraz ekonomia sendoa, baina 1.969. urtean galtzeak agertzen hasi zitzaizkion, handituz joan diren galtzeak eta egungo egoerara bultzatu dutenak.

Asko izan dira Aurrerak duen krisisaren kausak baina bi aipagarrienak: alde batetik entrepresaren gestioa eta administralgoa, zeren ez baitute lantegia modernizatzen eta produkzioa arrazionalizatzen jakin eta nahi. Bestalde entrepresa txiki eta erdikoari batez ere kalte gehiena egin dion azken urteotako krisis jenerala.

Aurrerak duen krisisaren ondorioak pasa den Martxoan hasi ziren azaltzen, orduan 189 langile sei hilabetetarako kaleratuak izan ziren. Une hartan Aurrerako problemak entzute handia izan zuen. Hainbat manifestapen, greba eta elkartasun borroka izan zen Bizkaian zehar. Geroago, Maiatzan, "suspensión de pagos" deklarazten da eta zuzendaritzak produkzioa gelditzeko bidea prestatzen ziharduen. Uztailaren 21ean langileak, PLANTILLA DESEGITEKO ESPEDIENTEAREKIN aurkitu ziren. Zuzendaritzak lantegia desegin nahi du eta 460 langileak kaleratu. Langile hauen etorkizuna nahiko zaila da, batez ere kontutan hartuz, gehienak —%70— 45 urtetatik gorakoak direla. Baita ere kontutan hartu behar ditugu entrepresaren etxeetan bizi diren 154 familia eta beren dirutik dependatzen duten 186 jubilatuak.

"Delegación de Trabajo" delakoak Irailaren 15ean erabakiko du espediente hau. Aurrerako langileak honen aurka daude, zeren, diotenez, lanpostua gizonaren lehen eskubide bat baita.

Joyería y Platería S. A.

Gernika aldeko entrepresa inportanteena da, 900 langile duelarik. Busturiako TREBOL entrepresaren jabe bakarra da. Beraz, 1.200 langileen lanpostua kontrolatzen du. Bere kapitala % 60 batetan UNCETA familiarena da. % 26 aleman kapitala eta bestea banatua. Urtean 1.000 milioi inguru fakturatzen du eta hauetatik % 30 esportaziorako da.

1.977garreneko Martxoan Arcocha gerente jauna konpetentziara joaten da eta handik laburrera entrepresaren egoera katastrofikoa argitaratzen da. Zorpe handiak, nominak, lehen gaiak etabar ordaintzeko zailtasunak agertzen dira. Gaur etorkizun iluna du entrepresa honek.

Bankuak, hartzekodun printzipalak Auditoria bat kontratatzen dute balantzeak aztertzeko, eta honen eritziz entrepresa 400 milioitan GAINBALORATUA dago. Gainera 1.973garrenetik aurrera, azaltzen zuten irabazien ordez 200 milioiren galketa izan da —deklaratutako irabaziak kobratuak izan dira noski.

Egoera honetara eraman duten arrazoiak izan dira: bankuekin eta probeedoreekin zorpetze politika, kostu eta prezioen arteko desfasea (askotan kostu azpitik saltzen zuten, batez ere esportatzeko), baita izan duen "periodo de maduración" luzeegia.

Momentu honetan ikusten da:

1.- Entrepresak aurrera egiteko 500 milioitako kapital berria behar dela gutxienez, gainbaloratzea betetzeko eta produkzioa bizkortzeko.

2.- Zuzendaritza hutsunea betetzeko eta antolatze kaos egoera gainditzeko, beharrezkoa da egungo zuzendaria kendu eta berria kontratatzea.

3.- Produktibitatea handitzea beharrezko bada, lanaren berrantolatze eta arrazionalizatze bat behar dela, langileek hau onhartzeko.

4.- Ez dela soluzioa langilerik kaleratzea eta krisis honetatik atera daitekeela; langileak, beti bezala pagatu gabe, krisisaren errurik ez baitute.

Gaur langileak Unceta familiaren, lurraldeko jauntxo hauen joera salatzen dute zeren entrepresa deskapitalizatu badute, gainera, orain saldu nahi dute, Gernikako lurraldean honek izango zituen ondorioak kontutan hartu gabe.

Hijos de Mendizabal S. A.

Durangoko entrepresa honek ferreterian lan egiten du; torlojuak, zartaginak, kateak etabar egiten. Hau ere historia handiko entrepresa izan da, gerra aurrean 600 langile zituen Bizkaiko handienetarikoa eta bere arloan Europako garrantzitsuenetarikoa izanik. Ordutik hona beherantz joan da; azkenotan 200 langile ditu eta orain guztiak kaleratu nahi.

Mendizabal familiak ere deskapitalizatze prozedura eraman du entrepresa honekin. Azken urteotan terrenuak etxegintzarako saltzen saiatu dira, beraz konstrukzio negoziotan sartuz, fabrika alde batetara utzi dute, hain produktiboa ez baita.

Mendizabalen lan egiten duten gehienak ere, 40 urte baino gehiago dute eta bertan hainbat urtetan lan egin ondoren —batzuk 20 urte daramate— orain geldiketan aurkitzen dira.

URTSA


Munduan barrena

Nazismoa al da aukera?

Alemaniako talde eta alderdi neonazien gorakada salhatuak; Italiako faxisten aktibitateak; berauen segurtasun publikoa Espainian; Denboraren denboraz, Hego Amerikak dauzkan Txile eta Argentinako gobernamendu nazi eta faxisten indar berritze hori; Tailandian, ideologia berezi horren ezarpena, eta azkenez baina ez azkenean, South-Africa eta Rodesiako konnotapen berriak, guztiek batera, kasualitatez edo txiripaz sortu ez den poligono batetan pentsa erazten digute. Bertitzeak, ohi denez, kontinenteetako puntetan kokaturik, gero eta gehiago argitzen dira, gero eta gehiago argitzen gaituzte. Beraz, zoriak ala ustegabeak eman ez dizkigun fenomenoak dira. Planifikapen estrategiko baten ondorioak besterik ez dira.

Elkar laguntza eta anai arteko harreman berezietan sarturik dauden estatu neonazi horiek azpijoku honetan, zoriak ez duela batere agintzen azaltzen digute: Garbi dago Alemaniak Argentina-ri, Brasileri eta South Africa-ri emandako laguntza. Garbi ere, Italiako kristau demokratek Alemaniatik hartutako laguntza eta prestamenak Txileko gobernamenduari "inter posita persona" dela bide, Tailandiako fabrika alemandar batzuren bitartez, Pinochet Jeneralari eta bere juntakoei, lodiera ttikitako fusilak, bai armadarentzat, bai polizia guztientzat, saldu dituzte Alemaniakoek Saltze hau ezina izan zen Hockler eta Koch etxe nagusietatik egitea, bertoko langileak eta syndikatuak kontra zeuden eta.

Britainia Handia berak ere, South Africak finanziaturiko mogimendu faxistak sortzen ikusi ditu eta Frantzian berton ere, Chirac-en aldamenean "cagoulards" antzeko talde faxistak, perretxikoak bezala hazten ari dira. "Fenomeno berri" honen aurrean, lan hypotesis bat berehala sortu behar da. Hots: Nazismo eta faxismoren aukera hau, multinazionalek, zenbait buruzagi taldek eta garrantzi handiko militar taldek harturiko aukera berbera zatekeala pentsa dezakegu. Gaur egungo gobernu formula eta modu demokratiko burges guztien ordeak egiteko batik bat. Honela eginez, Europako langile mogimendu ikaragarriak, gero eta aurrerazaleagoak diren herri indar politikoak mozteko ahalmena izanen dute esku batean; USSRetako eta Varsoviako tratadukoen botere militarra deuseztatzeko aukera, bestean.

Analysis honetan Kissinger-en "indar guztien ekilibrioa"ren doktrina ez da baztertu behar. Paradoxikoki, teoria honen mozkinek nazi-faxista hori indartu dute. Historian zehar, sorgingaiaren kasu hau askotan eman da ere! Zaila eta arriskugarria da egite historikoak batera eta batetan aztertzea, are zailago denbora bereko analysisak izatean.

Etorkizunaren pausoak ezagutzeko, eguneroko hartzen ditugun albisteak elkarrekin lotzea eta horretaz espekulapen pittin bat egitea izan daiteke gure ahalbidea. Elkar lot ditzagun hilabete honetako albisteak esaterako: 1) Alemaniako gobernuak talde ezkertiarren kontra arturiko neurri gogorrak, nazi alderdiarenganako biguntasuna eta kristau-demokratek nazistekin dituzten harremanak W. Brandt-ek salhatzen ditu. 2) Gerra denborako nazistaren ihestea Italian non Defentsarako ministrari kristau demokratak eskuak sartu baititu, bertan Italiako inteligentzi zerbitzuaren haztarnak susmatzen direlarik. 3) Alemanian nazismoaren indar berritze honeri buruz, Sovietar Batasunak egindako salhadura. 4) Alemania bonba neutronikoa fabrikatzeko posibletasunaz istudiatzen egongo zatekeelako albiste susmogarria. 5) Eta Alemanian ere, harmen esportapenak eta ondorioz, fabrikapena, gero eta handiago, gero eta baliotsuagoa izaten deneko albiste izugarria, egiazko albistea, non haien komunikabidez langeldiketaren kontra burrukatzeko dela esaten baita, non egia hutsa BUNDESWEAR bera, Yalta eta Postdam-en harturiko akordioaren kontra, horretaz lehen interesaturik dagoela ikusten baita eta albiste horien gainetik, South Africak beren lehenengo bonba atomikoa egiteko urratsak prestatzen ari delako albistea.

Aipatu ditugun datoak kontsideragarri eta erabilgarriak dirateke: Lehenik, Alemania eta Estatu Batuetako interes multinazionalak elkar loturik daudela ikusten dugu. Maliobra honetan, Pentagonoa, Europako Armada kapitalistak, eta Hego Amerikako armada batzuk ere parte hartu dute.

Lan hypotesis hau baieztatu gerazten dela lirudike eta teoria bihurtzen da.

Baina lehengaiak produzitzen dituzten herri erdidesarroilatuetan eskusartze harmatu bat egitea, oraindik ez da posible, ez da bidezkoa, Europako gobernamendu demokratikoak aldatzen ez badira behintzat. Eta hori da kakoa, hori da buruhaustea: Aldatzen ez badira behintzat!. Bitartean, herri erdiaurreratuak, Munduko aberastasunak hobe eta arrazionaltasun gehiagorekin banatzea eskatzen eta lortzen ari dira. Objetiboki, bidezko eskatze hau, pilatze kapitalistaren kontra doa, akumulapen kapitalista lortu ezinik. Horregatik ba, akumulapen prozesu honetan, interes handi horiek duten ahalbide bakarra, zera da: lehengaien prezioetan geraldia. Hau lortzeko, eta berauen prezioak gainjartzeko kontrol koloniala eduki behar dute. Eta kontrol koloniala harmaren bidez lortzen da bakarrik.

Hau dela eta, guk ondoko posibletasunak aipatuko ditugu: Mogimendu faxista eta nazistak gero eta indartsuagoak ikusten direla, eta indar berritze honetan kapital handiak edo ta interes multinazionalak interesaturik daudekeela. b) Interes hauek 1931-1944 urteetan zehar baino, harmagailu gehiago egiten dituztela. c) Akumulapena egiteko, herri erdiaurreratuetan kapitalak eskuak sartu behar ditu eta eskusartze hori harmatua izanen dela. d) Eskusartze hau Europako gobernamendu guztien gainetik pasatuko da eta horretarako oraingo gobernamendu demokrata-burgesak deuseztatu behar dira. Europako gobernamendu demokratiko hauen ordez, gobernamendu faxistak egitera joko dela. Europako politik alderdi indartsuenak edozein nazioetako harmada izaten direla eta alderdiok, harmaturik daudenez garrantzitsuenak direla.

Mogimendu nazi faxistak indartzen diren neurrian, USSR eta Varsoviako tratadukoen kontra burrukatzeko arriskua, posible da orduan. Ez ditugu bi errealitate hauk ahantzi behar: 1a) Bigarren gerran, nazismoaren aldetik USSR izan zen kolpe gogorrenak hartu zituen herria. 2a) Yalta-ko tratadua egin baino lehen Stalinen hitz aipagarriak: Europan eta mundu osoan bakea gordetzeko modu bakarra, zera zen: Alemania nekazal herria bihurtzea.

K. Epaikarika


Munduan barrena

Suez eta Itxas Gorria, gerrarako gurutzabideak

Lybia eta Ethiopiaren arteko gorabeherak ongi aztertzeko beharrezkoa dugu herri hauen geografi posizioa eta bertan nahastatzen diren interes berezi eta batzutan guztiz kontrakoak gogoan edukitzea. Horretarako, "bipotentzia handien arteko gatazka" edo ta "ekonomi interesak" ematen dizkigun ikuspuntu sinpleetatik kanpoan, ipini behar dugu gure azterketa hau.

Aipatu ditugun bi ikuspuntu hauk problema osoaren faktoreak dira jakina, baina ez ditugu horregaitik beste faktoreak ahantzi behar. Hauen artean, Estatu Batuek dauzkaten barneko interes ezberdinak (Alderdi eta gobiernoaren alde batetik, Armadarenak bestetik) aurkitu ditugu. Afrika barneko interesen artean, herri batzuren nagusigo nazional nahia, berauen gabezia ekonomiko eta soziala, zenbait gobernamenduen desgastea ere topatzen da. Azkenez, erlijio eta etnia ezberdinek sortzen dituzten gorabeherak edo eta herri nortasunaren kontra jarritako muga artifizialek ateratzen duten problema ez dugu inola ere ahantzi behar.

Carter Jaunaren eta Pentagonoko indar atzerakoienen artean, sokatira eta gatazkak daudela ikusteko, Estatu Batuek, Hego Amerikan pratikatzen duten politikari so egitea besterik ez da behar. Carterrek gizaeskubideak defenditu nahi ditu, Pentagonoa bitartean Amerikako gobernamendu faxistak defenditzen ari da. Sokatira bera, URSS-an barne ikus dezakegu. Eurokomunismoa dela eta armadakoengandik ideologia edo taktika berri honen hartu duen zafraldia, ederra izan da benetan. USSR-ko armadan 1954tik hona, ez da inolako arazketarik, egon, eta historikoki USSR-ko armadak imperialismora darama.

Aurrera daramatzadan ikuspuntu hauk betetzeko, Txinako interesek, bai propioek eta bai Europako nazioetan gain ipinitakoek, Afrikako kanpotar arazoetarako politik kontuetan, soluziobide bereziak eta aurrera eramateko jabetasuna lortzen dituzte. Batzuetan bi potentzia handienatik independentzi taktika jasoz, beste batzutan, nazio hauei dagozkien defentsa blokeetatik alde eginez. Txinaren kasua Angolan, eta Frantziaren kasua Lybian esaterako.

Fenomeno hauetatik ikusmen garbi bat ateratzeko, plano eta egoera horien ezberdinentasunaz konturaturik, danak batera, bata bestearen gainean ikustea beharrezkoa dela deritzogu.

Lybia Mediterraneon kokaturik dago. Kokatze honek ez du USSRrako garrantzi bizirik, itsasalde hauk kontrolpean edukitzeko behintzat. Baina, hala eta guztiz, Suezeko kanalatik datorren nabigazioa kontrolatzeko eta bertatik Europarantz doazen itsasbideetan tanpoi bat egiteko, bai du garrantzia Lybiak.

Cairoren jarrera berria ulerarazteko ba, beste alternatiba batzutan pentsatu behar dugu. Hauen artean, ondoko biak, gehiago egon arren, posiblegarriak dirateke:

a) Israelekoekin Cairo gero eta gehiago daukan zailtasunaren aurrean —Sinaitik Israeldarrak ez erretiratzea edo Palestinako aberriaren ezintasuna, esaterako— Egyptoren eritzi publikoa nola edo nola bete behar du Sadatek. Dakigunez, Palestinako arazoa gero eta gordinago dago. Beguin, Israeleko lehen ministraria Estatu Batuetako kongresoarekin egon eta gero batez ere. Hauek horreri, armak fabrikatzeko eta jasotzeko prestamen ekonomikoaren berri jakin ondoren, ez du Sadatek lo handirik egin.

b) Fahmi, Egyptoko kanpotar arazoetarako ministraria oso gaizki errezibitua izan da Moskun. Errezibitze honek USSR eta Egyptoren arteko harreman txarren berri ematen digu. Bai gogoa zeukala Sadatek USSRen aldeko laguntza atzemateko!

Lybiaren jokoan, Sadatek beren fermetasuna eta gogortasuna erakutsi nahi izan die Sovietarrei.

Bestaldetik, Gadafi-ren gobernamendua oso ongi finkaturik dago, gero eta gehiago daukan botere ekonomiko dela bide, edo Europa aurrean daukan jarrera ona edo ta berton Europakoek egin dituzten negozio eta inbersioak direla eta, oso zaila deritzot, Gadafi eta Lybiaren abiadura deskarrilatzea.

Bitarte horretan Lybia eta Algeriako laguntasuna sendotu egin da, benetako ardatza sortuz. Algeriak, gatazka honetan ez du bitarteko baten langintza soilik bete, halaber benetako aliatu baten eginbeharra ere izan du, eta mozkinak izanez gero, guztiak atera ditu. Saharako gatazkarako laguntza lortu du. Hemendik aurrera Lybia edukiko du partaidea arazo horretan. Hala ere, ez dugu ahantzi behar Lybia eta Algeria Mediterraneoko energi potentzi handienak direla. Suezeko kanala hersten badute, ondorioak ez dira hemen sentituko.

Hau dela eta, Etyopiaren arazoa grabeena dela deritzogu, Eritreako nazional arazoa alde batetik, barneko nekazal erreforma eta Somalian amerikarrak dauzkaten interesak beste aldetik. Djibutiko kasuan, Yemen eta Etyopia berak dauzkaten interes ez berdinak gerrate luze bat sor dezakete. Horregatik batak ala bestek itsas gorriaren kontrola lortzeko prest daude. Atlantiko aldetik Mozanbike eta Angola garrantzi handiko gurutzabideak dira. Petroliuntzi guztien bideak kontrolatzeko moduan. Hego Afrikako eta Rodesiako gatazka aurrera badoa USSR izanen da garaile. Gaur egun ere, Varsoviako tratadukoek O.T.A.N.-eko logistika guztia deusezta dezakete. Amerikarrak orduan, Ipar eta Hego Ameriketatik datozen bideetatik soilik abiatzeko gai izanen dira.

USSR-eko itsas armadak, itsas gorriaren eta Suezeko kanalaren ateak libre izateko daukan premia kontsideratu behar dugu halaber. Horregatik, Etyopiaren joko honetan, gauzak, gero eta grabeagoak izanen dira. Gauza hauetan Cuba ere parte har dezake (1), eta gauzak eta interesak nahastatzen badira, Israel eta Siria ere sartuko dira. Munduaren bakea, bakerik badago, apurtu ahal izanen da.

K.Epaikarika

Ohar: (1) Artikulu hau inprimategira bidaltzean, Cubak, gatazka honetan parte hartu duela jakin dugu.


Elkar ikuska

UDB-koekin solasean

 Bretainia, Frantziako Ipar-mendebaldean kokatuta, bost eskualdez osoturik dago: Ille-et-Vilaine, Côtes-du-Nord, Finistère, Morbihan eta Loire-Atlantique. Hiri burua du Rennes. Itsas portu nagusienak, Nantes eta Brest dira. Nekazaritza eta Arrantza dira herri honetako lanbide nagusienak. Bretainiak 2.598.000 bizilagun ditu. Hauetariko 650.000 inguruan bretoieraz mintzatzen dira. Bretoiera keltar hizkuntza bat da.

Egunotan Euskal Herriaren problemak eta arazoak ezagutzeko nahiaz U.D.B.'ko (1) militante bi izan dugu gure artean. Bata Yannig Quénéhervé da. Bestea Alan Le Gal. Alan, Martxoaren udal hauteskundeetan Vanes-eko kontzejala hautatu izan da. Haiengana jo dugu guk ere Bretainiari buruz hitzegiteko asmoz.

Anaitasuna: Zer dela eta Euskal Herrian Alan?

Gure Alderdia U.D.B. Charte de Brest sinatu duen alderdi bat duzue. Hemen Euskal Herrian H.A.S.I.k sinatu du ere karta hori. Karta honen helburua, zera da: Europa'ko herri ttiki eta zapalduen arteko laguntza aurreratzea, proletal herriartekotasunean finkaturik dagoen benetako laguntza aurrera eramatea. Horregatik gauzkazue hemen. H.A.S.I.rekin eta Euskal Herriarekin harremanetan sartzeko. Zuen esperientziak edo ta gureak, elkar uler arazteko.

Eta zer da U.D.B. Yannig?

Galdera hori erantzun baino lehen, Bretainia zer den eta nola dagoen jakin behar da. Gure herri kontzientzia oso berria da. Gerra baino lehen minoria bat besterik ez zegoen. Minoria hori, edo behintzat minoria horren zenbait pertsonek Alemaniako naziekin kolaboratu zuten. Alemania garai horretan autonomia eta hizkuntzaren alde ahalegin guztiak egiteko prest zegoela, esaten zelako. Ondorioz, gerra amaituz gero, Pariseko administralgoak, jo eta ke ari zen gure herriaren kontra, gure kultura eta nortasunaren kontra. Orduan Bretoiera mintzatze-arren, mundak kentzen zizkizuten. Faxistak ginela esaten zuten Paristarrek. Jakina, ez zen hori egia, baina Paristarrei joko maltzur hau oso ongi zetorkien. Alde batetik demokratak bezala agertzen ziren, bestaldetik bretoiera eta herri kontzientzia deuseztatzean Hexagonoa eta Oligarkiaren kultura zabaltzen ari ziren.

Herri industriaztatu bat al zarete?

Ez, oso gutti. Nantes eta St. Nazaire dira gure eskualde industriaztatuenak. Pariseko administralgoak, eskualdekatu du Frantzia guztia. Eskualdekatze berri honetan, Nantes eta St. Nazaire, Bretainiatik kanpoan ipini du. Eskualde hauek orain, Loire-Atlantique departamendua osotzen dute. Gure burruka da ba, eskualde horik Bretainia barruan berriro ere sartzea.

Hango jendea bretainiarra dea?... Bretainiarra al du burua? Bretoiera mintzatzen al da?

Bai. Dudarik ez, bretainiarrak dira eta hala kontsideratzen dira guztiak. Bretoiera ez da mintzatzen. Arras galdurik dago eskualde hauetan.

Bretoiera, beste lau departamenduetan mintzatzen da.

Zein da hizkuntzaren egoera?

Oso larria. Atzerakada handiak izan ditu azkenengo 40 urteotan. Parisetik ez dugu inolako laguntzarik hartu. Oztopoak bai, denetarikoak eta non nahi. Euskal Herria etortzean Ikastolaren egoera ezagutu nahi izan dugu. Bilbok, larritu gaitu, euskara oso gutti mintzatzen da eta.

Pesimistak zarete orduan?

Ez. Ezin daiteke esan hori. Bretainian jende gazte pilo bat ari da bretoiera ikasten. Lehen, horrelako mugimendurik ez zegoan. Gau eskolak ere antolatu dira.

Zuen ustez, zein da bretoiera aurreratzeko arrazoia? Zergatik hitz egin behar duzue bretoieraz?

Herri bat osotzen dugulako. Hizkuntza hori herriarena delako. Kontsumozko gizarte honeri oztopo bat jartzeko.

Nola oztopo bat jartzeko? Ez al duzue denok frantsesa ulertzen?

Bai denok ulertzen dugu, baina ez da gurea. Azken batez, hizkuntzaren arazoa sozialismoaren arazoa da. Gu autogestioaren alde gaude. Ez dugu sinestu nahi sozialismo super humanoetan.

Sozialismoa aipatu duzu Yannig. Bretainiari buruz zein da P.C. eta P.S.ren oraingo portaera?

Zertxobait kanbiatu da. Ez dute sekula indar handirik eduki. Orain, taktikaz edo, joera berri bat sortzen ari dira. Udal hauteskundeetan heurekin batera joan gara. Guk, U.D.B.koek 37 aukera atera ditugu. Garaipen handi bat izan da guretzat. Lehen, besterik ez genuen Bretainia osoan. Bretainiarrek beti eskuinera jo dute. Badakizue... gehiengoa nekazari eta baserritarra da. Galizian bezala. Bretainian, tradizioz, eskuinaren alde botua beti eman da.

Orain aldiz, ezkertiarrok arrakasta handia izan dugu udal hauteskundeetan.

Zein da Bretainian Syndikatu indartsuena?

C.G.T. eta C.F.D.T. dira. Bata komunista klasikoa. Bestea, gehien bat sozialistek kontrolatzen dutena.

Bretoi syndikaturik ez al dago?

Ez. Ez dago. Ez dugu behar hori orain arte ikusi. Bestaldetik ez dugu indar handirik horrelako gauza bat muntatzeko. Gure egoera eta zeuena, nahiz berdin xamarrak izan, ez dira berberak. Azken batez, langileen arazoa da hori. Gu alderdi politiko bat gara.

Eta azkenerako esango al diguzue zer den U.D.B. eta zer egin nahi duen?

Bai. Orain bai, esango dizut. L'union démocratique bretonne, Bretainiako alderdi sozialista bat da. Bretainia guztia, ekonomian, sozial arloetan politikan eta kulturan, bretoi ikuspuntu batez, sozialistatu nahi dugu. Bretoi sozialismo bat, Munduko sozialismo baten barruan, eraiki nahi dugu. Gure sozialismoa teoria marxista onhartzen du eta berton finkaturik gaude. Hala ere, mugimendu herritar bat izan nahi dugu. Horregatik gure artean kristau asko kokatzen da. Gure base soziala langileria da. Ogibide liberaleen artean eta burges ttikien artean indartsuak gara ere bai. Burgesak, monopolioak eta oligarkiaren jauntxoak, gure benetako etsaiak dira. Herri guztien etsaiak diren bezala. Gure oraingo helburua estatutu bat lortzea da. Gu, ideologiaz, ez gara geure herriaren independentziaren alde ez kontra ere ez. Herriak antolatu behar du arazo hau. Gure herria nora, gu haraxe joango gara.

Eta Europa federalista batetan Frantziarekin batera joango al zarete ala ez?

Hori ere, herriak esan behar du. Gu, oraingoz ez gara errepresentagarriak. Zuek, euskaldunok, guk baino bide gehiago egin duzue. Gu aldiz, oraintxe hasiak gara. Herria nora, gu hara. Hori da gure lemapena. Tamalez, gure herria, pixkanaka pixkanaka, higitzen ari da. Horretaz, ezin dugu deklaraziorik egin. Herriarekin batera joan behar dugu. Herriak orain estatutu baten alde dago. Hau bakarrik, lorpen handi bat dugu.

Honekin amaitu dugu elkar hizketa. Jadanik Bretainiara berriro abiaturik daude. Hemendik, burrukari gogor jarraitzea bihotzez desiratzen dugu.

T. Trifol


Txinar heziketaren esperientzia (2)

1977.eko Martxoaren 13tik 31arte irakasle eta profesional talde bat Txinara heldu zen, bertako heziketa esperientzia ezagutzeko nahian.

Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolakoa den Kepa Perez-Urraza irakaslea, talde horretan zegoen. Utz diezaiogun berari hango gorabeherak esatea.

4.- Gaurko egoera: Eskolaurrea, heziketa Orokorra, Unibertsitatea, e.a.

Haurtzaindegian umeak 6 hilabeterekin sar daitezke. Lantegi eta hauzategi gehienetan haurtzaindegiak daude, guraso biek lan egin ahal dezaten. Dohainikakoak dira, hau da, ezer ordaindu gabe. Kung Txiang deritzon Shangaiko hauzategi batetan gaude. Hauzategi horretako eskolaurrea ikusi genuen. 3 urte eta erdiz sartzen dira. Eta haurrek lana eta ikasketa loturik doan heziketa bat hartzen dute. Eta zeintzu dira eskolaurreko aktibitateak?

- Ikasketa arloan. 6 urtez liburu erraz errazak irakur ditzakete. Politika ere esplikatzen zuten: andereinoa Junan deritzon ibilaldi iraultzaile famatu bat esplikatzen ari zen. Beste gela batetan irudiketa egiten zebiltzan.

- Ekintza artistikoak: dantzak, soinu eta koreografia egiten. Eskuak, hankak eta gorputz osoa mugitzen, besoak aurrera eta atzera, garbitasuna eta abar egiten. Den dena kantaren bitartez. Jolasak ere geletan zeuden: bizikletan ibiltzen eta abar.

- Lana: bonbilak sartzeko kartoi batzu tolesten ari ziren. Txiki txikitatik lanerako sentimendu bat hartzen dute. Eskulanak, geuk egiten dugun erara, bukatu ondoren zamar potora bota beharrekoan, han gizartearekiko aportazio bat egiten dute. Eta nazioaren aurrerakuntzan parte hartzen dute. Tolesturiko kartoi horik hauzategiko lantegi batetan erabiltzen dira.

- Haur guztiak ikastetxe bertan jaten dute eta biagoa botatzeko koltxoiak gela barruetan daude.

1. haroko ikastetak

7 urterekin, eskolaurretik irtenda 1. mailako ikasketak egitera sartzen dira. 7 urtetatik 12 urtetararte. Hemengo Oinharrizko Heziketa Orokorra da. Egunero 6 ordu sartzen dute. 4 goizetan eta bi arratsaldetan. Igandeetan libre edukitzen dute.

Shanghaiko Kung Txiang hauzategi borretan ikasten diren gaiak hauxek dira: Politika, Txinar Hizkuntza, Matematika, Fisika, Higienea, Historia, Geografia, Musika, Irudiketa eta Soinketa.

Ikastetxe bakoitzean komite iraultzaile deitzen den batzorde batek bertako irakaskuntzaren martxa esplikatzen digu. Komite honen barnean langileen, irakasleen eta ikasleen ordezkariak daude.

Egiten ditugun galdera guztiak erantzuten dituzte. Beste gauza askoren artean hauxe diote: Heziketaren helburua proletalgoaren ekintzaren jarraitzaileak sortzea dela. Eta ikasleek, liburuetako gaiak ikas ahala, lurgintzako, industriako eta militar alderdiko gauzak ikasi behar dituzte.

Lana: haurrek paperezko fitxa batzu paketeetan ipintzen dute. Fitxa horik osategietan erabiltzen dira. Shanghaiko beste eskola batetan umeek elektrizitateko entxufeak muntatzen ari dira. Eta Tsinán deitzen den eskola galtzerdiak egiten dituzte.

2. haroko ikasketak

12 urtetatik 17 urtetararte. Hemengo B. U. P. eta C. O. U.ko ikasketak dira.

Ikastetxe hauetan, lana, ikasketa eta ikerketa batera nola eramaten den argiago eta zehatzago ikusiko dugu. Irakaskuntzaren egin dituzten aldaketak, bertako premien eta egiten diren esperientzien arauera egiten dira.

Lana, ikasketa eta oporren portzentaia hauxek dira:

Urte bat

12 hilabete

6 hilabete

 6 hilabete

4-Ikasi

1-Lana

1-Oporrak

4-Ikasi

1-Lana

1-Oporrak

Ikasketak:

- Txinera klasea: 52 haur klase batetan. 15 urte. Agresioari buruzko gai bat aztertzen ari ziren. 1949.eko Agorrilean idatzitako artikulu batetan amerikarren laguntza, ez laguntza bezala baizik agresio bezala ikusi zuten.

- Matematika eta geometria: klase praktiko bat. Elkarrizketan zeuden. Liburuek irudi asko dute.

- Ingelesa. 12 urterekin ingelesa ikasten hasten dira. Liburu ona, ariketa askorekin. Ahozkatzen ari ziren. Andereinoak dena ingelesez hitzegiten die.

- Fisika: Poleak eta abar azaltzen zeuden. Muralak, ere bai. Geletan hainbat haur daude.

- Historia: Historiari zentzu politiko bat ematen diote. Zeren historia iraultzaile batek gizartearen aldaketak azaldu behar baititu. Liburuetan ikas ahala Museo Historikoan ere ikasten zuten. Museo honetan, Ikasleek, taldeetan banaturik, irakasleen azalpenak entzuten zituzten. Museo hauk historia irakasteko, didaktika aldetik guztiz egokituak zeuden. Berdin egiten zuten monumentu artistikoekin: Jauregi Inperiala, Pekineko harresiak, hilhobiak, tenpluak eta abar. Toki hauetan zera azaltzen zen: nork agintzen zuen, herriaren egoera, gatibuen altxaketak nekazarien zergak eta abar. Beraz politika eta klase burrukaren norabidea ere lantzen da.

- Soinketa: Patioan eta 5 minutu egunero. Disko batetako militar musika entzunez 1250 haurrek patio handi batetan soinketako ariketak egiten dituzte. Besoak, hankak gerria, eta abar.

Lana:

Pekineko "Escuela Secundaria n.º 15" delakoan, ikastetxe berak sortutako tailerretan umeak lanean ari dira. Ikasle denek gelaka, urtean 2 hilabetetan lan produktiboan parte hartzen dute. Tailer batetan 12 haurrek (neska zein mutil) fresadoretan eta tornuetan garabientzako pezak egiten dituzte. Istripurik egon ez daitezen mural bereziak edonon daude.

Beste tailer bat: gasolinaz erabiltzeko labetxoak egiten dira. 20 haur. Muntaia osoa egiten da. Filtruak, torlojuak, plakak eta abar.

Eraiketa: Ormak prestatzen eta neskak zein mutilek lana berdin egiten dute. Hanwtxouko "Sue Txi" eskolan lan alderdian hauxe ikusi nuen: Mekanikako tailerra. Haizagailuen motoreak egiten dituzte: txapak, induzioak kableak eta muntaia osoa. Gero konprobatu egiten da. Kanpoko langileak ere ba daude irakasle berezi bezala.

Granjan lanean: arrozaren, kotoiaren eta gariaren haziak ereiten dira.

Kantoneko "Mei Txaou"ko hauzategian, te landarearen uzta denean, eskuz landu behar denez gero, bertako eskolako haur guztiek lana egiten dute.

Produkzioa, irakaskuntza eta ikerkuntza batera doaz Esate baterako elektrizitatea fisikako liburuetan ikas ahala, praktikan konprobatu egiten da. Gainera haurrek, muntaia prozesuari aportazioak egin diezazkiokete. Beraz sistima hau ikerkuntza modura erabiltzen da.

Ereiten dituzten haziak nolako emankorrak diren edo ez aztertzen dute. Gero nekazariek hazi aukeratuak erein ditzakete.

"Sue Txi" eskola borretako granjak 500 hazi. onak landu izan ditu. 20 hazi onenak aukeraturik, orain inguruko produkzio brigadek lantzen dituzte. Beraz ikasketa, lan produktiboa eta ikerkuntza zientifikoa elkarrekin lotuta daude.

Sanital alderdia:

Txinan sanital arloak garrantzia handia du. Ikastetxeetan zera egiten ikusi nuen:

Begietako soinketa: Bozgorailu batekin eta haurrek begiak hertsirik egunero 5 minututan ariketak egiten dituzte hatzaparrekin begiak igurtziz.

Injekzioak ipintzen: biruelako bakuna haurrek elkarri jartzen diote. Gero herrietara eta hauzategietara joaten dira prebentzio alderdia edonondik zabalduz.

Akupuntura: Orratzaren bitartez gaixoak konpontzen dira. "Osagile oinhutsak" deitzen diren neska-mutilak, hemen ikasi ondoren herrietatik zabaltzen dira. 15 urtekoak dira.

Ikasleek mendietan belarrak bildu eta landu egiten dituzte. 30 landare eta hosto berezi laborategian lantzen ari dira.

Ekintza artistikoak: Ia txiki txikitatik artistiko alderdirako, txinarrek joera eta zaletasun handi bat agertzen dute.

Pekineko eskola batetan zera eskaini ziguten: Musika tresnak jo; dantza denak kontenidu politiko batekin. Ikustekoa da: haurren adierazpen indarra, arrankea, bizitasuna, Ekilibrioa...

Militar heziketa:

Militar alderdia ere ikasi egin behar da: diziplina, lerroak, taktikak, oinharrizko harmak ezagutuz: granada, baioneta, burruka. Fusil, tiroa ere egiten dute. Mutila edo neska izan, berdin egin beharra dago.

Unibertsitatea

17 urterekin, 2. mailako ikasketak amaitzen dituztenean, den-denak, neskak zein mutilak, 2 urtetan lanera joaten dira: lantegietara, granjetara, komunetara, eta abar.

Bi urte horik lanean bete ondoren eta unibertsitatera iristeko bide hau jarraitzen da:

1. Lantoki bakoitzean (ai industriako lantegia edo lurgintzako komuna) joan nahi dutenek eskaera bat egiten dute.

2. Lankide guztien artean nortzu joan behar diren edo ez honako puntu hauxei buruz erabakitzen da:

- Ikasle-langile hori lanean famatua izatea.

- Langile ideologia edukitzea.

- Lan politiko bat lantokian egitea.

- Besteenganako laguntza joera lantzea.

- Harturiko ardurak betetzea.

3. Aukeratuak direnek, unibertsitatean elkarrizketa bat edukitzen dute bertan sartu edo ez erabakiz.

Txinan unibertsitate moeta bi daude:

- 1. Unibertsitate arruntak.

- 2. Lantegi bakoitzeko unibertsitate teknikoak.

Lehenengo moetari buruz Medikuntza eta Maisutza irakasten duten unibertsitateen berriak emango ditut.

Medikuntza Fakultatea:

Pekineko Laguntasunaren ospitalean dago, Beronek, haren irakaskuntzaren ardura darama. Ikasleek eguneko gaiak ikasi ondoren, klase klinikoak hartzen dituzte. Ikerketa zientifikoa eguneroko gaixotasunekin lortu behar den gauza bat da: pulmonia, anestesia, farmazia, pediatria, barnekirurgia, eta abar.

Ospitale bertan medikuntzako agerpen bat ikusi genuen: Irakasle bat eta 50 ikasle. Gaia: bizkarrezurra, beronen konposapena eta samako gaixotasunak. materialea: laminak, hezurrak, samako haragia eta abar.

Mao Tse Tungek medikuntza arloaz zera esan zuen:

1. Sanital arloa, langile, nekazari eta soldadu guztien zerbitzuan egongo da.

2. Prebentzio alderdia zainduz gaixotasunak etorri baino lehen hartuko ditugu.

3. Europako eta Txinako medikuntza elkarrekin batuz eta bakoitzaren alderdi onak aztertuz.

Pekineko Ospitalean, lanarekiko eta jandoldeekiko zegoen dibortzioa orain konponduta daude. Mendikuntzako tratamendua teorian eta praktikan batera doaz. Orain Txinako medikuntza tradizionala eta Mendebaldekoa bat egin direnez gero % 70 gaixo operaziorik gabe sendatu dira.

Gaur egun Ikasleek aportazio ederrak egiten ari baitira Txinako medikuntzari eta txinar Herriari.

Normal Unibertsitatea:

Unibertsitatea hau Pekinen bisitatu genuen. maisutza irakasten da. Bertako komite iraultzaileak hauxe esan ziguten: "Txinako proletalgoaren Iraultza kulturalaz geroztik, Irakaskuntza, bere norabideetan eta programaketan aldatu beharra zegoela ikusi genuen. Eta halaxe jokaturik:

1. Ikasleak onhartzeko sistima: langile, nekazari eta soldaduen artetik hartuak izango dira.

2. Irakaskuntzako urteak laburtuak izango dira.

Lehen unibertsitatean 5 urte, orain 3.

3. Irakasleak izango direnen formaketa ideologikoa landu: Historia, Ekonomia, Politika, eta abar. Gainera sozial eta politikazko ekintzetan parte hartzen dute.

4. Teoria eta praktika integratu. Unibertsitate honetako ikasleak (gero eskolako irakasleak izango direnak) bertan sorturiko lantegi eta tailerretan lan egiten dute. langile, eta nekazari batzuk, unibertsitatera etorrita, klase bereziak ematen dituzte.

5. Gaiak laburtu eta irakasteko erak aldatu egin ditugu. Ikasleek personalki eta taldeka problemak konpontzen ikasi behar dute autoikasketa delako bat sakonduz. neurri guzti hauk gizartearen zerbitzurako asmatu dira. Gizarte sozialista bat indartzeko". Beraiek esaten ziguten "oraindik esperimentaketa".

Unibertsitate honek 2 milioi liburu ditu bere liburutegian.

2 urtetan lana egiten egon direnez gero, unibertsitatean daudenean soldata bat jasotzen dute. Lanean bost urtetan ibili badira, soldata osoa jaso dezakete.


Anaitasunaren komikia (11)

Airko [Komikia]

Irudiak: Antton Olariagak

Gidoiak: Xabier Kintanak


Gernikako batzarreak eta euskara. «Euskararen geroaz berriz ere» (2)

1850-garrenekoetan sarri esaten da erdaraz eta euskaraz irakurri zela izkribu bat baino gehiago eta baita irakurri ondoan euskaraz azaldu zela ere eta eztabaida luze eta bizia izan zutela hizkuntza bietan nahi izan zuen orok parte harturik. Berdin gertatzen da 1852-garrenekoetan (6).

1850-garrenekoan hau irakur dezakegu euskaraz, 76 orr. eta urrengoetan argitaraturik baitator:

"Jaun guztiz arguitsuba.III onen bosteco batzaarrian Berorren Mesediac icentau eban guizon-talda edo comisinoiac icusi ta aitu ditu, astiro ta ardura andijagaz, Vizcaico buru edo Diputaciño generalac emon deutsazan eracutsi, aguiri, edo documentu balijo andicuac, milla zortzireun eta ogueta emeretzijan, urrijaren ogueta bostian, emon zan leguiaren betetasunaren ganian; baita bere alan Diputaciñoiac, cein erregue-uri edo corteraco autu ciran Jaunaac aoz emon deutseezan azaldeera ta arguitasunac: eta azterturic gustija astiro, ciatz eta gogotic, erabagui dau adierazotia berorri, emon daguijon baija, baldin badericha, urreengo gauza oneei, ceintzuc diran:

"Leleengo. Vizcaico Batzaar oso, edo Junta Generalac, autortu ta adierazo daguijala alabantzaric andijeneen diñaac dirala bertaco buru edo Diputaciñoiac artu dituzan neurrijac: baita D. Timoteo Loizaga, ta D. Francisco Hormaeche, erregue-uri edo cortera bialdurico Jaunaac, eguin ditubezan aleguiñac; eta bardin milla zortzireun ta berrogueta zortzico Batzaar oso edo Junta Generalian eguin zan aguindu baten indarrez icentau zan guizon-talda edo comisinoiaren eguitadaac; emonic guztijai ta bacochari esquer andi ta beraarizcuac bete ditubezalaco ain osaro, vizcaitar on ta leijaleen guisan, eureen lan ta eguin-biarrac, milla zortzireun eta ogueta emeretzijan, urrijaren ogueta bostian, emonico leguiaren betetasunaren ganian.

"Bigarren. Vizcaico buru edo Diputaciño Generalac guztiz ondo eguin ebala, beguiraturic oi daben sen, centzun, ta acerteriagaz ez ontzat emotian Loizaga ta Hormaeche Jauneen escabidia, ciñuela ichiten eutzeela, Vizcaijaren icenian erregue-uri edo Cortera juateco emon jaqueen eguiquizun ta cargubari; eta orain bere ez dabela ontzat emon biar, ezpada barriztau ta sendatu bertaco buru edo Diputadu Jaunaac eta beraarijaz icentaurico batzaar edo comisiñoiac eguin ebeen auquera edo eleccinoia, biurtu ditecen erregue-uri edo cortera premiñiac escatuten dabenian.

 "Irugarren. Elduten danian dempora au, eta ecin ontzat emon leizan leguez Vizcaijac, oraintzuban foruetan sarturico gauza barri edo novedadiac, milla zortzireun ta ogueta emeretzijan urrijaren ogueta bostian emonico leguiaren leleengo zati edo articuluba austen dabenac leguez, escatu daguijuela Erreinuco Gobernarijai biurtu deijuela Vizcaico semiai oraindic falta jaqueena foruac osoz euquiteco, Vizcaitarrac ain gogotic nai ta gura dabeen leguez.

"Laugarren. Uste ta icharoten ez dan leguez, escabide au autortu ta emongo ez balebee, arturic leenaz eureen jaquiturija ta centzunac eracutsico deutseezan neurrijac, eta adierazoric aurrez eurai onduen derichuen leguez, baña errespeto ta modu onagaz, ez jaqueela emendic calteric etorrico vicaitarren zucen edo derecho cimentugarri ta veneragarrijaai, juan deitezala milla zortzireun ta ogueta emeretzico urrijaren ogueta bosteco leguiaren bigarren zati edo articulubac diñuan berbaaldi edo audiencijara, eta an zaindu ta defendiu daijeezala al dabeen sendotasun, iraupen, fede, ta eureen jaijot-lurrari deutseen maitetasun ta eraaspenac iracatsico deutseen jaquiturija, asmo ta neurri guztijacaz, gueure foru, auquera, escubide, ecandu, ta usadijo onac; eta besteric ecin danian, ez bacarric ez daguijeela ontzat emon eureen icenian ecetan cercendu ta guichitutia, ezpada adierazo daguijeela arguiro vizcaitar guztijac eureen vijotzetan dauqueezan guraari vicijac, aurrerantzian bere euquiteco eureen forubac osotasun ta betetasun guztijan: onelan Jaungoicuaren laguntasunac, eta Erreinu guztico batzaar edo Cortiac, ta gueure Erreguiñaren Gobernarijeen zucentasun, justicija ta biguntasunac biurtu deijuezan egunen baten eureen iraupen senduaren saritzat.

"Vizcaico buru edo Diputaciño generalac emongo dau contu ciatza, bere eta erregue-uri edo cortera juateco auturico Jauneen eguitada guztijeena Batzar oso edo Junta generalian, leleengo batuten danian. Baña alambere Berorren Mesediaren ezaguera ta jaquiturija goratubac erabaguico dau zucenen, onduen, ta egoquijeen derichona. Guernican Maijatzaren zortzigarrenian, milla zortzireun eta berrogueta amar garren urtian.Jaun guztiz Arguitsuba.— Domingo Eulogio de la Torre.— Serapio de la Hormaza.— Juan Francisco de Yandiola.— Juan Bautista de Anítua.— Pedro de Jane.— Jose Pantaleon de Aguirre.— Florencio de Mendieta.— Cárlos Adan de Yarza.— Antonio de Arguinzoniz.— Manuel de Jane.— Pedro María de Albiz.— Gaspar de Beláustegui.— Vicente de Belarroa.— José María de Bernaola.— Saturnino de Antuñano.— Manuel de Ubieta.— Vicente Bellido.— Antonio Julian de Ozamiz.— José Francisco de Aboitiz.— Juan Miguel de Capánaga.— Juan Leon de Onagoitia.— Marcos de Lebario.— Juan Antonio de Arana.— Bonifacio de Vildósola.— Casimiro de Ariz.— Lázaro de Elejalde.— Eusebio de Uribe.— Juan Antonio de Barinaga.— Juan Cruz de Arrate.— José de Echevarria.— Pedro María de Recalde.— Domingo de Uria.— Rafael de Guardamino.— Juan Antonio de Sagarmínaga.— Juan Antonio de Cortina.— José Vicente de la Mella.— Juan Pedro de Arandia.— Luis de Urquijo.— Agustin de Embeita.— José María de Urcullu.— Benito Santos de Garay-Artabe.— Domingo de Astarloa.— Donato de Arechavaleta.— Domingo de Zavala.— Castor de Pertica.— Juan Antonio de Ortuzar.— José María de Lámbarri.— Nicolas Ambrosio de Anítua."

"Este dictámen que se leyó con su version bascongada en medio del silencio mas profundo, dió lugar á una discusion corta y si bien algun tanto animada, al mismo tiempo decorosa y digna, cual convenia á la gravedad vital del asunto que se debatia, tomando parte en ella varios señores apoderados, no para apoyar el dictámen, pues nadie se levantó á combatirlo sino para dar francas esplicaciones dirigidas á patentizar el arraigado, profundo é indeleble sentimiento de amor á sus instituciones inmortales, á sus buenos usos y costumbres, que todos los vizcainos abrigan en sus corazones, y por unanimidad quedó aquel aprobado.

"Acordóse al mismo tiempo, á consecuencia de la indicacion que hizo el señor apoderado por Bilbao, D. Eulogio de Larrínaga, y de lo que en nombre de la comision de fueros se manifestó, que se consignase en el acta de esta sesion el deseo vivísimo de la Junta, de obrar de comun acuerdo y en union fraternal, en cuanto fuese dable, con las otras dos provincias hermanas, en todas las gestiones que, con arreglo al dictámen aprobado, se hubiesen de entablar, deseo que tambien lo significaron por su parte los dignos representantes de aquellas provincias en las estensas esplicaciones que dieron en el seno de la misma comision con sumo placer de ésta."

Joera berri hau betiko eta firmeki 1854-garren urtean eginikako batzarretan hontzat hartua gelditu zen Gernikako batzarren barruko arautegiarekin batera. Hain zuzen ere 29-garren artikuluak honela dio: "Se dará principio con la lectura de expedientes y documentos en idioma castellano, y se continuará en el vascongado, procediendose en la discusión en ambos idiomas hasta que todos los apoderados queden suficientemente instruídos de los asuntos que se ventilen" (7). Baina arazo hau lehenagotik zetorren, zeren 1833-garren urtean jadanik barruko arautegiaren proiektoa aurkeztatu baitzen eta gorago aipatu dugun euskararen gaia ere horrelatsu sarturik baitzegoen eta baita geroago 1850-garren urtean ere (8) eta ikusi ahal izan dugunez egin ere hala egiten zen, lehenagoko kolonizazio joera hutsa nolabait mantsotuz, koofizialitatea ontzat hartu beharrean aurkitu baitziren herriaren eta Europako ideologia erromantikoaren eraginez, egungo egunean ere Euskal Herria eskaka ari den eta nonbait pitintxo ezerez bat lortzen hasi den gauza berbera, Gernikako eta beste eskualdeetako batzarreak 1876-garren urtean galerazi zituztenean horruntz zihoan eboluzioa eten baitzuten, lehenago 1839-garrenean, aurrera jarraitzen utziarren, gure istituzioen soberania ukatu zuten bezalatsu, Bizkaiko jaun edo andre zenak, eta besterik ez, errege edo erregina liberal izeneko bihurtuaren atribuzioak hartuz, guk aspaldiko eskubidez genduen libertatea, amaika aldiz errespetatuko zela zin eginikakoa, liberalismo berriaren libertate uniformera homologatzeko asmoz sator lanari ekin baitzion. Eta horrela egin zen mirakulua, libertatea eta uniformismoa harrezkero, otsoa eta bildotsa elkarren ondoan baketsu eta zoriontsu bizi daitezkeela uste duen buru arinak bezalatsu, elkarren ondoan ezar daitezkeela sinistarazi nahi baitzion gure etsai bakoitzak bere buruari. Jakina, bildotsaren kaltetan, baina hori ez da esaten, bihotzaren erdian gelditzen da, eta izpiritu inperialista erdi izkuturikako eraginaren maltzurkeria bere bidea egiten ari zen.

Ez dugu ahaztu behar 1854-garren urteko batzarrotan eskerrak eman zitzaizkiela ordurarte itzultzaile ofizioa bete zutenei. Honela agertzen da 184 orr.: "y, à mocion de un señor apoderado se dieron tambien gracias al padre de provincia D. Juan Bautista de Anitua y demas traductores".

Mundu guztiak dakienez txanponak, nahiz urrezkoa izan, nahiz zilarrezkoa, nahiz bestelakoa, alderdi bi ditu eta ikus dezagun guri dagokigunaren beste alderdia.

Zer gertatzen zen, ostera, eskoletan? Bilbon liburu zaharren denda duen J.R. LLano-k erakutsi zizkidan esku izkribuetarik atera nituen erretratu batzuez baliatu naiz urrengo datorrena hona aldatzeko, orduko giroa egoki ematen dutela aditzera uste baitut:

"A consecuencia de quejas producidas por diferentes vecinos de esta Anteiglesia de que V. enseña á las niñas de la escuela la doctrina cristiana en lengua castellana, siendo este pais y con especialidad este pueblo enteramente vascongados, hé reunido la mañana del dia de ayer la junta local de 1a. enseñanza y hecho presente los deseos de estos morijerados vecinos y abundando tambien en los mismos se ha acordado en sesion celebrada dicho dia lo que sigue:

"1o. Que se la escite á V. que por cuantos medios la sujiere su penetracion instruia á las niñas en la doctrina cristiana y demas deberes relijiosos en el idioma vascongado en la forma que hasta el presente se há verificado.

2o. Que se invite al comisionado ecclesiastico (sic) que tenga la bondad de pasar á la escuela de niñas un dia á la semana (siempre que sus ocupaciones le permitan) á inspeccionar los adelantos ó imponer con sus exortaciones en los principios relijiosos y morales en el idioma vascongado, que tan raigados (sic) estan en estos habitantes.

"Lo que comunico á V. para su conocimiento, advirtiendo á V. que igual comunicacion se ha dirigido al Señor Gobernador civil de la Provincia.

"Dios guarde a V. muchos años.

"Cenarruza 4 de febrero de 1863.

"El Alcalde.

"Sra. Da. Gregoria Pucina, profesora de la escuela publica de niñas de Cenarruza".

Baina bost egun geroago erantzuna hartu zen Bilbotik honela zioena:

Zigilu bat dago urrengo hau dioela: "Junta de Instrucción Pública. Vizcaya. "Por su comunicación de fecha 4 del corriente me he enterado con estrañeza de que dando pábulo á quejas infundadas producidas por varios vecinos de esa Anteiglesia, haya V. intimado á la Maestra de la escuela pública de la misma para que enseñe la doctrina y demas deberes religiosos en el idioma vascongado, siendo así que debe V. saber que los profesores sólo tienen obligacion y deben enseñar tanto este ramo como los demas que componen el programa en Lengua española ó castellana.

"Si el vecindario y Sr. Cura párroco están interesados en que los deberes religiosos se les enseñe en dicho idioma vascongado, puede este último, cuando guste, pasar á la escuela en las horas destinadas esclusivamente á dicha enseñanza y hacer á las niñas las esplicaciones que tenga por conveniente; pero de ninguna manera deberá la Maestra salirse en sus esplicaciones del idioma español.

"Por tanto, se servirá V. retirar la intimacion hecha á la Maestra tanto por escrito como de palabra y consultar la ley en lo sucesivo antes de tomar ninguna resolucion relativa á instruccion pública.

"Dios guarde a V. muchos años.

"Bilbao 9 de febrero de 1863.

"El Gobernador Presidente

"Gregorio Pesquera.

"Jose M. Gaviria.

"Sr. Alcalde Presidente del Ayuntamiento y Junta de 1a. enseñanza de Cenarruza".

Honela agertzen da horri egiten zaion erantzuna, ordea:

"Al remitir á V.S. la renuncia que de sus respectivos cargos han hecho los señores que componian la junta local de instruccion primaria de esta Anteiglesia, no puedo menos de poner en su conocimiento la extrañeza con que á su vez se ha enterado esta junta de su comunicacion de fecha 9 del corriente.

"En primer lugar, prescindiendo de las quejas producidas por varios vecinos, quejas que la junta no se aventura á calificarlas de infundadas como lo hace V.S. sin prestar prueba alguna para ello, no creya (sic) era merecedor de reconvencion alguna por el solo hecho de poner en conocimiento de la junta local las quejas que algunos vecinos tubieron por conveniente producirlas, alegando de aqui de que hé dado pabulo á las tales quejas, como si yo hubiese andado detras de los vecinos para que se quejasen.

"Antes de la intimacion hecha á la maestra, y despues de recibidas las quejas, consultó la junta segun sus cortos alcances la Ley de instruccion publica del año 1857, que sin duda es la vijente, y no hallando en ninguno de sus capítulos que la doctrina cristiana se enseñe en lengua española ó castellana, como lo asegura V.S. en comunicación, la junta local no pudo menos de tomar en consideracion las quejas del vecindario por una novedad tan trascendental que por su propia conveniencia y en perjuicio de la juventud queria introducir la maestra, novedad que tanto mas se hacia sentir, cuanto que en ningun pueblo de la circunferencia se habia intentado tal cosa, aun cuando la lengua castellana se halla mas esparcida, como sucede en la inmediata villa de Marquina.

"La ley vijente de instruccion publica interpretando sabiamente la razon natural y teniendo en consideracion los diversos idiomas del Pais há establecido con mucha prudencia en su articulo 2o. "que la enseñanza de la doctrina cristiana ha de ser acomodada á la capacidad de los niños" y como se há de acomodar la doctrina en castellano á niños que no comprenden tal idioma? ¿que se diria de un profesor que intentase explicar la doctrina en latin, por ejemplo en un Bilbao, donde no se sabe este lenguage? Lo mas que conseguiria el tal profesor seria el que los niños y niñas encomendarian á la memoria el catecismo latino: ¿y de que les serviria esto si no lo comprendian? Pues lo propio sucede en quererse empeñar a que los vascongados aprendan la doctrina en castellano.

A. Irigoyen

(6) Ikus 1850-garrenekoa, 49, 62, 63, 123 orr., 1852-garrenekoetan, 63, 75, 81, 102, 110, 111, 117, 122, 123, 124, 125, 126 orr.

(7) "Apéndice. Reglamento interior de las Juntas Generales de Guernica tal como quedó aprobado definitivamente en las celebradas el año 1854", 193 orr. eta urrengoak. Ikus baita 114-122 orr.

(8) 1833-garrenekoan, 20 orr. eta urrengoak, 45 orr. eta urrengoak, "Suspéndese la discusión acerca de los proyectos de reglamentos por oposición del Sr. Presidente (Su Señoría el Caballero Corregidor Presidente)", 48-49 orr. 1850-garrenekoan, 130 orr. eta urrengoak.


Parabolak

Aberats gaiztoaren eta Lazaro baserritar pobrearen parabola

(Irakur Lk. 16: 19-31)

Behin batean, ba zen Araba aldean finantzar aberats bat, kolperik jo gabe (edo gehiegi jota baina ez lanean) inguruko lurralde gehienak bereganatu zituena; eguna joan, eguna etorri, arrosarioak eta egundoko orgiak bere etxean beti.

Lazaro baserritar behartsua, han ibiltzen zitzaion sarritan, erdi negarrez, gehiago ez errentarik igoteko eskatuz.

Baina egun batean, tortilak jirabira eman zuen. Eta finantzarrak, guztiz argaldurik, ipurdia garbitzeko akziorik gabe, lanean nekaturik —Lazaro libre eta berearen jabe ikustean— honela zioen:

— "Ene, ene, Aita Abraham! erruki zaitez nitaz, eta esaiozu Lazarori:

erdi damuturik nagoenez,

Eliza Ama Sainduaren karitatez,

eta "Ordena Publikoa"gatik,

errespeta ditzala nire giza-eskubideak

eta "kristau" anaitasun batean biziko garela biok.

Eta Abraham-ek erantzun:

— "A, puta seme hori! Gogora ezazu lehen zeureak eta besterenak jaten zenituela, eta gero Lazarori buru gainean kaka egiten zeniola. Gainera, zuen eta gure artean, klase leze bat dago eta ez hemendik horra, ez hortik hona, ez dago joaterik".

Eta berriz aberatsak:

— "Ba esaiozu Plantio-ra joan dadin hemen zer gertatu den kontatzera (ze han bost anaia ditut) albait azkarren Suitzara edo Txilera joan daitezen".

Eta Abraham-ek:

"Lasai, lasai egon zaitez! Han ere izango baitituzte Marx eta profetak. Hauek aspaldi adierazi zuten zer gertatuko zen eta ez badiete sinesten, Lazaro joan arren ez dira asko aldatuko —honi tripak atera baizik—".

Amen

Afari handiaren parabola

(Lk. 14: 16-24)

Gure gizartean, zer jende triste zebilen ikusiz, Jesusek parabola hauxe kontatu zuen:

"Gizon batek lagun arteko afari itzeeela prestatu zuen Parte Zahar aldean eta lagun itxurako asko gonbidatu zuen.

Afal ordua heldu zenean, telefonoz dei egin zien gonbidatuei esanez: Zatozte! dena prest baitago!

Baina bapatean guztiak beren etorriezina adierazten hasi ziren:

— Ni intelektual errespetagarri bat nauzu; eta neure lizentziatu eta doktoratu tituluek ez naute egokitzen horrelako materialkerietarako, barka...

— Obispaduan esan zioten: Gu, ba dakizu ondo, jainko okupazio garrantzitsuetan gabiltza beti. Gainera oso serio, barauzale eta moralak gara, barka...

— Eta beste batek: Asko sentitzen dut, baina ni exekutibo moderno bat naiz; eta "negozio afari" bat ez baldin bada, denborarik ez! barka...

— Laugarrenak: Ni ba... ezkon berri-berria naiz... hainbat denbora itxaron ondoren... jakina!... ohea epel-epela... barka, e!

— Eta azkenekoak: Nola ni burjeskeria horietan? Oso politikari konprometatua nauzu. Nik "afari politikoak" bakarrik... barka!

Hori entzutean, telefonoa utzi, kalera atera eta

baserritar, analfabeto,

puta, arrantzale,

sifilitiko, lapur,

ijito, marikoi,

ateo, masoi,

adultero, langile,

eskale...

guztiak bildu eta afaltzera gonbidatu zituen esanez:

Zatozte, zatozte, Jainko Semeok!!!

Zeren nik lehenengoz gonbidatu nituen haietarik

inork ez baitu probatuko afari hau".

Eta Jesusek:

"Benetan esaten dizuet,

Humore eta askatasun gehiago ez duten pertsonengandik,

Euskal Herriak ere ez dezakeela askorik itxaron".

Amen

Thomas Münzer


Minorka

Behin baino gehiagotan entzuniko izena, baina beti beste batzurekin lotuta. Batxilergo denboretako "Mallorca, Menorca, Ibiza, Formentera y Cabrera" zerrendatik, Balearetako irla handietarik ezezaguna dugu Minorka. Estrata turistiko gehienetatik at, karakteristika propioekin agertzen zaigu, eta, dudarik gabe, pertsonalitate historiko eta kultural berezirekin. Ideia motz bat ematearren —ez baita gehiago posible— eta Minorkari hurbiltze bat bezala, hona hemen artikulu hau.

Minorka geografiaren aldetik

Irla honek 700 Km2 inguru ditu, luzera-zabalera maximoak 48 Km eta 19 Km izanik. Ez du mendi alturik, soilik erdi inguruan mendikatea ttiki bat altxatzen da, berton Toro mendia egonik, garaiena, 360 m-takoa. Hain zuzen, mendi honen tontorrean Santuario bat dago, Maria Birjinari dedikatua, irlaren patroia berau.

55000 bizilagun ditu; hiri nagusiak, Maó —horrela idazten baitute gaztelaniazko Mahón— eta Ciutadella —Ciudadela, halegia—, izanik; lehena Ekialdean eta bigarrena Mendebaldean. Bizibidea denboran zehar asko aldatu da, eta gaur egun laborantzara dedikatzen direnak —denbora batetan okupazio nagusia— 10 % dira. Lanpostu gehien ematen duten lanbideak bitxiteria —bitxigintza— eta larru industria dira, beraietara dedikatzen direnak langileen 60-70 % inguru izanik. Enparadua, zerbitzu sektorean sar daiteke. Horrela izanik, Minorkak Balearetako bizitza maila garaiena du, eta promozionatzeko turismoaren beharrizanik ez du ukan. Hala ere ba da turismorik, baina beste irlekin gonbaratuz, oso urria da.

Minorka historia aldetik

Historiarik gertaerez eta pasadizoz betea inork baldin badu, hau Minorka da. Mediterranio itsasoan zehar ibili ziren eta diren herri guztiek Minorkan jarri dute beren oina. Irlaren lehen bizilagun ezagunak, Keltak ziren. Beraik ziren Neolitikoaren zibilizazio paregabe baten eraikitzaileak. Haztarnak, monumentu eran ugari geratu zaizkigu: taulak, talaiot-ak, kobak, nabetak, eta abar. Gero Feniziarrak, Grekoak, Kartagotarrak, Erromatarrak etorri ziren. IV mendean giristinatu zen.

Bandaluak eta Bizantziotarrak pasatu ziren, eta arabiarren "razzia"petan geratzen da X menderarte, noiz Cordobako kalifaren pean sartu baitzen. Kaliferria suntsitu zenean, Deniako erregepean geratu zen, gero Majorkako erregepean, eta azkenean, Jaume Ia Balearetara heldu zenean, Minorka konkistatu gabe geratu zen.

1287.ean Alfonso IIIak irla bereganatu zuen eta bertako populazio autoktonoa esklabu gisa saldua edo itsasoan itoa izan zen. Birpopulaketa katalan jendez egin zen. Urte batzu ondoren, Aita Santuren Bulda baten kausaz, Majorkako erreinuko parte bat bezala agertzen da, nahiz eta gero Aragoako Pedro IVarekin berriro Aragoara itzultzen den. Erdi Haroko gorabehera guztiak Minorkak pairatzen ditu: goseteak, izurriteak, eta abar. XVI mendean,I Turkoak bi aldiz sartzen dira, irlako populazio erdia hilez edo deportatuz.

XVIII mendeak ematen dio Minorkari berezitasun aparta. 1708.ean, Espainiako koroaren suzesioa zela eta, Minorkan britanikoak sartzen dira, eta 1713.ean Gibraltarrekin batera, Utrech-eko tratatuan Ingalaterrari ematen zaio agintean. Ingeles dominapen honek Espainiako desgobernuari erremedio jarri zion: abel hazkuntza hasi zen, komunikazioak indartu ziren, eta abar.

1756.ean, Frantsesek okupatzen dute irla, baina ingelesen eta Frantsesen arteko tratatu batez, Ingalaterrara bueltatzen da 1763.ean. 1781.ean, berriro Frantsesak, Espainolekin orain, sartzen dira, eta 1728.erarte irauten dute, urte horretan britanikoak irlaz birjabetzen baitira. 1802.ean, tratatu batez, Minorka Espainiara itzultzen da. XIX mendea Espainiako historiarekin lotuta dago, XX a bezala, eta, beraz, ez da hau tratatzeko tokia.

Minorkaren hizkuntz egoera

1287.ean Aragoako Alfonso IIIak, —El liberal deitua— katalanez birpopulatu zuen irla osoa. XVIII mendearen hasierararte, katalan kontzientzia dago: jendea katalanez mintzatzen da. 1714.ean Felipe Vak bere posesio guztietarako ordena batzu zabaldu zituen, zeinetan tokiko hizkuntzak eta ohiturak baztergarriak baitziren, zentralismo baten asmoarekin. Honen kausaz Catalunya osoan atzerakada kultural bat nabari da, baina Minorka ingelesa zenez, eta ingelesak askoz ere toleragarriagoak, katalangoaren foko bezala agertzen da mende guztien zehar. Bitartean, 1756.ean, Frantses dominazioan, lehen gaztelaniazko eskola jartzen da.

XIX mendearen hasieran katalunierarekin unitate linguistikoaren sentimendua galtzen da, eta dialektu-kontzientzia agertzen da: orain, jendea minorkeraz mintzatzen da. Honen karakteristikak hauk dira: katalan nahiko arkaikoa, purua —hots, gaztelaniarekin eta frantsesarekin ez hainbeste nahastua—, anglizismoz eta lokalismoz betea.

Azken denboretan, egoera diglosiko bat hasten da: minorkera eguneroko hizkuntza izan arren, publikazioetan, eskolan eta abarren gaztelania erabiltzen da. Elizan ere, sermoiak minorkeraz egin —1930.erarte—, baina beste manifestapen guztiak gaztelaniaz.

XX mendearen hasieran Catalunyan nabari zen "Renaixença" ez zen Minorkan nabaritu, pertsona pare bat salbu (aipagarria da Ruiz i Pablo Ciutadellaterra). Hala ere, 1911.ean, Minorkako Ateneoan, folklorearen errekuperatzea tratatu zen, eta denbora horretakoak dira irlako lehen estudio zientifikoak, ez folklorearenak soilik, arkeologiarenak ere.

Gerrak ekintza guztiak pikutara bidaltzen ditu, eta soilik 1950-55.etan hasten da Seminarioan errekuperapen lan bat. 1960.ean liturgian herri hizkuntza sartzen da, Apezpikuaren oposizioarekin. Gero, une batetan, katalanez mintzatzea separatista izatearekin nahastu izan da, nahiz eta irlako populazioaren 98 %-a minorkeraz mintzatu.

Gaurko egoera diglosikoa jarraitzen dela esan daiteke: eskoletan ez dago ez katalanez klaserik ez katalan hizkuntzarik. Institutuan, ordu bat astero, eta boluntarioa. Dena dela, irakasle denek, edo gehienek, hizkuntza ba dakite eta ez litzaieke problemarik sortuko klaseak herriaren hizkuntzan ematerakoan.

Minorkako problema hizkuntz problema baino kontzientziapen problema da. Gazteriaren parte bat ba dago kezkatuta, baina ba dago oraindik zer egin. Adibidez, alderdi politiko gehienek gaztelaniaz ateratzen dituzte beren panfletuak, nahiz eta gero katalanez-minorkeraz mintzatu. Hizkuntz batasunaren problema ere ba dago: katalanismo baten izenean, bartzelonismo bat nabari da nonnahi, eta hizkuntzan ere. Baina Minorkatarrek, orain arte probintziano gisan baztertuak, ba dute zer eskaini: beraien berezitasun guztiak, eta ba dute ere zer exigitu: beraien pertsonalitate linguistikoa errespetatua izatea.

I. Zuazo

ESKERRAK: Beharrezko dut —eta oso atsegintsu da niretzat— Joani eta Josefinari eskerrak ematea, eman zizkidaten erraztasunak eta informazioak ordaintzeko beste biderik ez baitut aurkitu.


Odolaren mintzoa edo Xalbadorren maitasunaren samina

Liburu hunen funtsa zuretu duzia?

Beraz ikusi duzu bere nagusia;

zortaka ixurtzerat hor baitut utzia

herri huni diotan maitasun guzia.

Gazte naiz oraino eta haatik beldurrez nago maiz gure aurreko belaunaldien asturu gaitza ere pairatu beharko ote dukegun, Fernando Aire Xalbadorrekoak jasan duen patu eta halabehar gogorrari eutsi beharko ote diokegun, gure asabok bizi ukan duten ezinbiziak berak jota iraun beharko ote dukegun geure denboraren luzean, eta zoritxarrez liburu eder, goibel eta hits hala nola, egileak berak bere buruaz erraten ohi zuenez, gogo iluneko hau irakurriz gero, ez zaio etorkizunari askosaz baikorrago igartzen, ez dago benetan zertan pozik izaterik, hain baita ikaragarria Xalbadorrek zortaka isuri duen maitasuna eta kontra zuen ezintasuna.

Sumatuz euskaldunak, ospetsu nahian,

guretik deus ez duen hizkuntza mihian,

sofritzen egoiten naiz horien erdian,

gutaz ahalgetua, nigarra begian.

Ez amodioa bakarrik, bai eta haren izakera bere ere utzi du nafarrak liburu honetan isurtzen. Gogo iluna dario liburuari, oroz gainetik sendikor zen gizakiaren gogo beltz bera, ezinaren ezinaz nonbait hala bilakaturiko izpiritua. Eta askotan hortxe gabiltza kanpaia jotzen ea egilea kontutan hartu behar ote den bere obren azterketan. Nolaz uler genezake "odolaren mintzo" hau Fernando Aire zelakoa zen jakin ukan ez bagenu? Nor legoke prest Etxahun Zaharraren biziaz bihi bat ere jakin gabe, bere izpiritu latzaz, hots, bere bertsogintza zakar eta ederraz ezer esateko? Bai, jaunok, baina bertsolariak ez omen dira poeta, ez ei dira parnasoren partaide izateko behar den poetikotasun nahikoaren jabe, ez omen dute horrenbesteko ohoreren edukitzeko karnetik merezi. Euskal bertsogintza herritarraren arauei jarraikiz, puntuak direla bide, eta orobat adierazpenaren nolakotasuna bezala figuren ederra eta indarra ere, ez dago bat ere zalantzarik, ene gustuko eta ene aburuz, Euskal Herrian eduki dugun POETA handi bat galdu dugula. Agian bateon batek hobeak aurki litzake, nik neuk ez dut euskal literaturan hau baino hobeagorik datekeen maitearen deskribaketarik oraindinoko ediren:

Oi, ene maite ezin ukana, zoin zaren xarmegarria!

Maite dut zure begitartea, maite zure boz eztia,

halaber zure irrigozoa, zure izaite guzia;

zuretzat baizik ez dut begirik, zare ene iguzkia

gau eta egun zuri pentsatzen deramat ene bizia.

ez eta amore horrexeri zaion maitasuna adierazteko molde fin eta ikaragarriagorik:

Martxoko hormak galduko duen lore pollit goiztiarra,

ta eihartzerat bortxatua den aizeak hautsi abarra;

ene bihotza ez ditaikea gauza horier konpara?

Nehoiz enea ez da izanen maitatzen dutan izarra,

hortaz oroituz maiz etortzen zaut nigarra begietara.

Eta horrela da beti sendimenduen adierazpenean, horregatik Euskal Herri berezi hori, inolaz ere arkadikoa ez dena, agian betikotz galtzekotan dagoena, Espainiako erdaraz idazten zuen Pio Barojak, nik neuk eta beste askok maite dugun, erreal zein ez, Euskal Herria ikusi eta dastatu gura duena, irakur beza, otoi, liburu triste hau.

Liburua ederto aurkezturik dago, oso ondo moldatua eta hitzaurre biz hornitua, bata Emile Larre-rena eta Xalbadorrena bestea. Azken honen aintzinsolasa, dotore, herri hizkera literari ederrean emanda, esaldi laburreko, hiztegi aberatsaz eta ironia fin eta zuzenaz, lar bihurgunerik gabekoa, euskal menditarrek ohi duten lakoxea:

"Bainan etxaldeari egin kalteaz eta etxekoer pairarazteaz dut bakarrik damu; ez osagarriaren mendratzeaz, hogoi urtez laburtu banu ere ene bizia. Hola iduritzen zaut, nik ere eman dutela ene bizitik puxka bat gure herri maitearentzat.

Liburuan agertzen diren doinuak, euskal kantu zaharren melodiak badira ere, ez dira edozelako, obran agertzen diren kanten neurrikoak baizik, oso aire sendimental, barnekoi eta lasaiak, alegia. Etsenplu bi ematekotan hauk jarriko nituzke adibide, "Esperantzarik gabeko amodioa"ren melodia sarkorra eta "Gure artzain etxolari"ko doinu hitsa.

Andolin Eguzkitza


Ba dakizu, mundu cane honetan indar xahutzen dugu lauso bila, eta lauso horien arteko bat, ez ahulena, sogile fin bat izatearena da, inongo lanetan edota miseriatan partaide izateko ibiltzearena, Nadamiro hura bezala. Aldous Huxley izkribatzaile fantastikoak, esate batetarako, peiote dosi gogorra hartu omen zuen heriotzearen atetan zegoenean, muga horretan, azkenengoan, zein ikusmira azaltzen ote ziren jakitearren. Arratsaldeon, jaunak. Honela hasi natzaizue mintzatzen, ene burua zuritzen, eta ez da gutxiagorako zeren nigan ez baita tipia ikusle grina hori, eta grina moeta hau beti baita lotsagarri, ahulezien adierazgarri, eta termometro. Artikulu bat idaztea psikoanalistaren sofan etzanez hitzegiten hastea den neurri berberean da lotsagarri. Arratsaldeon, bada, jaunak, hemen nadukazue zuen artean strip tease egiteko asmoz.

Bai, pertsonaia baten bila nenbilen aspaldidanik, eskaleren bat edo, horrialde hauetara ekartzeko, handi eta ttikien ikusmira bihurtzearren. Baina eskaleak, alde hauetan ugari badabiltza ere, gizon zailak izaten dira normalki, bakartateak mania asko erakartzen dituelako, maniak eta mesfidantza. Eskale batekin hitz egin ahal izateko, espiarena egin behar da, atzetik ibiliz harrapa dezakezu bakar bakarrik. Eta harrapatzen duzunean, magnetofono erdi gorde bat eraman beharra daukazu sakelean. Eta batez ere, kontu handia izan behar duzu egiten ari zenarekin, espektakulu —status quo— bihurtzen ari baitzara bizitzaren sekretu banaka batzu. Gehiegi, massa.

Ia etsita nengoen, beste artikulugai batzuren bila hasi beharra zegoen. Baina, zer izaten diren gauzak, hor non, duela zenbait hilabete, aproposa izan zitekeen gizaseme baten aurrean arkitzen naizen. Gizasemea —"Pinotxo" dei geniezaioke hemendik aurrera— erditik ebakitako Citrioen zahar batetan eseria zegoen, hirurogei urtekoa edo izanen zen, eta arreta handiz iharduten zuen bere metro t'erdia baino gehiago zen txartel bat izkribatzen. Gutxi gorabehera, Pinotxok —motza eta buruhandia, geure herrian zapaburu ezizenez ezagutzen genituen anaia haien antzekoa hau ipintzen zuen, ortografiarik gabe eta esku baldarrez: "Gaur pena handi bat daukat Gernika gaurko egunez bonbardeatu baitzuten orain dela berrogei urte"... eta ez zihoan bakarrik, zakur bat ere ba zeraman, eta katurik bazentz orain ez naiz gogoratzen. Beste txartel asko zeuden autoaren alderditan, zintzilika, eta textuak zein baino zein bereziagoak ziren, eta atsotitzez, kantatxoz eta abarrez beterik zeuden. Aurrekaldean, baitaere, bere seme atzeratuaren erretratu bat ere ba zuen, eta leiendak zioenez, hamabi urtez hila omen zuen. Bere xedeak atzeratu guztien, eta pobre guztien alde dirua batzea, horixe eta ez beste ezer. Horregatik paseiatzen omen zen, hain estrafalarioki, eta horregatik, baitaere, antolatzen omen zituen jaialdi komikoak berak parte hartuz, jakina —eta beste zenbait ekintza altruista. Bilboko pertsonaiak, pentsatu nuen nirekiko, Begoñako santua, Artekaleko drogeroa, torero hura...eta Pinotxo. Zeren Pinotxotaz galdetu nuenean oso ezaguna zela konturatu bainintzen berehala,: a bai, atzeratuen alde diru eskean ibiltzen dena, a bai gizon xelebre bat auto xelebreago batekin ibiltzen dena, a bai, jaialdi batetan ikusi nuen... esaten zidaten botxeroek.

Laster erabaki nuen, bizkaieraz egingo nion elkar hizketa —horretarako hamaika lan hartu behar banituen ere— zeren, ahaztu egiten zitzaidan, elkar hizketa batetarako zita eman nionean euskalduna zela esan baitzidan, bizkai bizkaieran, esanez baitzidan, bizkai bizkaieran, esanez baitaere nola ohitua zegoen gauza horietara, telebistan programa hospetsu batetan egona zela, eta Bilboko egunkarietan sarritan egin ziotela toki. Deputamadre, esan nion nik, ene euskara klaroan. Eta bere tabernan azalduko niola esan nion, taberna daukat hauzune hartan, han galdetuz gero erraz helduko zara nigana, denek ezagutzen naute. Ba dakizue, artikulugai bat ez da egunero aurkitzen. Eta joan, joan naiz,ez da bi ordu ere handik etorri naizela.

Taberna gela koadratu bat da, eta ia mendian dago, hondoan sukalde liliputiarra ikus daiteke gortina berdexka (uste dut hau dela kolorea) batzuk uzten duten zirrikitutik. Mostradoreak ez du izanen bi metro eta zerbeza eskatzen duzunean, zuzenki edo ontziz edanen duzun galdetzen dizute. Eta urrak, pipitak, eta ardoa saltzen da. Eta karameluak, bezero gehienek ez baitute hamar urte baino gehiago. Eta koinak botila batzu, eta armaiarna sare ttiki bat 103 zuri eta 103 beltzaren artean. Ez nuen pobrezia hori aurkitzea pentsatzen,eta amateurra naizenez (urte askotako, gainera) poto eginda gelditu naiz beltzez jantzitako emakume baten aurrean. Ene pertsonaiaz galdetu diot.

— Ez dago hemen, Madrilen da.

— Noiz etorriko da.

— Ez dakit, hemen ez dakigu ezer, diruak hartu eta finalera joan zen, Atletirekin, eta ordudanik han dago...zertarako nahi duzu?

— Bada, begira, hau, zera, eta abar, emakumeari darion tristeziak ez du permititzen gehiago.

— Nik ez dakit zer aurkitzen dioten, nik behintzat ez diot ezer aurkitzen, ezer onik, bai bai hospetsua da, hori bai, baina niri ez esan umorearen kontu hori, umorearen kanpoan izanen du, etxean ez du horrelakorik... emakumearen irrifarra urtetako etsipenak dibujatzen du, urrutitik ari zait, non plus ultra, zer kondatuko didazu zuk niri esanez bezala.

Ume sarda batek erosten duen bitartean —hauzune horietan, sardetan ibiltzen dira haurrak, antzarrenak bezain konpaktuak dira— burua datorkit behin baino gehiagotan aipatu didaten esaera. hots, kanporako burdina, eta etxerako herdoila; eta gogoratzen dut baitaere Miguel Hernándezen semeak kazetalari bati esan ziona, ez zuela batere amodiorik bere aitaganako, bere aitaz ez zela urguilos sentitzen, zori txarreko aita bezala jotzen zuela. Eta bere amak asko sofritu zuela poetarekin, pobrezian utzi zuela eta abar. Eta zer esan bertsolari batzutaz, plazan pailazo eta etxean zorri zirenetaz?... horrelako asko egon —eta ezbeharrez betetako emakume konstante bat izan da kasu horietan— eta ttikitan, gurasoen erritak jasotzen genituenean, "bertsolari bat baino okerragoa haiz etxekoontzako" entzun izan dugu, emakumea beti da galtzaile. Cesar Vallejoren emaztearen deklarazioak, gauza bera adierazten zuen, zaila zela artistaren emazte (edo lagun, berdin da) izatea, bazterturik gelditzen ez dela harrigarri izaten.

Bada Pinotxorekin, berdin, zeren bera ere artista baita.

 Artista bat dela uste du —jarraitzen du emakumeak— eta azken aldi honetan, alfer galantorrek, jan lo eta txartelak zirriborratu besterik ez du egiten. Bere burua goratzeko egiten du hori, nonnahi atera nahi du, bere burua ikusi. Hogeitamar urte berarekin bizi naizela, eta ordudanik ez dut lana ez den gauzarik egin, jai eta aste egoten naiz hemen, eta etxera joateko —oraindik periferikoagana den beste hauzune batetara, jakina— ordu erdia behar dut, zuk esanen didazu... eta ene alabak, bai neskato horrek, beste horrenbeste, baina berak ez, bera zazpiretako total eginda, hori, ezer ez, horixe ezer ez... Taberna, emazteak salatzen duen megalomania horren adierazle diren erretratuz beterik dago: batetan, txirrindulari jantzirik agertzen da beste batzurekin batera, baina —heldu berri den bezeroak dioenez— sekulan ez da izan txirrindulari. Futbolari jantzirik ere azaltzen da. Eta torero hospetsu baten dedikatoria daraman beste erretratua ere ba da. Eta espainol komiko batena ere han dago, txartel handiaren erdian kokaturik, eta han zera ipintzen du Pinotxoren lagun handia dela. Boxeolaria ere dago, Urtain, baina hau dedikatoriarik gabe.

Hemen ez dugu batere maite, bezeroentzat ere gaiztoa da eta egundoko iskanbilak sortzen ditu sarritan, eta emakume hau, santa bat delako tratatzen du tratatzen duen moduan, horrek ez du merezi ezer, hemen ez du engainatzen inor... ekiten dio bezeroak.

— Gizon zuria da, ondo hitzegina, eta zuri euskalduna dela esan badizu ere, ez da, Castillakoa da eta, gaztetan ikasi zuen euskara.

— Bai, baino zerbait egin du ondo, ezta, ez al dago ondo euskara ikastea?

— Bai, ondo dago —erantzuten dit bezeroak— baina gizon batek ez du ukatu behar bere sorterria.

Nik, dagoenerako, defendatzailearen papera hartu dut, eta beste erretratu batetarantz jotzen dut. Honetan, mostradore atzeko emakumeak besoetan ume bat duela, eta karroza batetan eserita agertzen da. Sinestezina bada ere, bera ez da agertzen: bizikleta bat dago bakar bakarrik karrozaren aurrean, lehen planuan, berorri tiratzeko erabiliko zena, noski. Bere semearen bataio egunean egina izan zela dio bertan, eta hauzuneko guztiak joan zirela, "jendea eta artistak". Orduan zera esaten diet, bere gauzatto onak ere ba dituela, gero, bataio hura, adibidez, aski alaia izanen zela.

Bai, esaten du emazteak, baina esan dizut, orain bere azkenetan dago, eta ba dakusa ezer egiterik ez daukala, eta gainera inork ez dio lagundu, atzeratuen etxe bat, egoitza, egin nahi zuen, baina inork ez zion eskurik luzatu, bakarrik utzi dute beti.

Pinotxorentzat, bere seme atzeratua bere bizitzaren sustraia bide da, autoan ere beronen erretratua zeraman, eta tabernan beste bi daude: lehenean, kanposantuko hilobia ikusten da, eta haurrari buruz aingerua zela dio; eta bestean, haur hilaren erretratua, kaxan jarri eta gero egina, eta alboan Bilboko egunkari batetan egin zioten artikulua, doluminak emanez, erantsirik dago orman. Han daude, tabernan zintzilik.

Pixkabanaka, bezeroa nagusitzen joan da gure bileran. Emakumea bigarren mailara pasatzen da, eta horrela dagoela sekulan hitz egin gabea dela dirudi, ixiltasunaren profesionala dela. Bere erdi irrifarra, eta begitartea, oso intelijentea da.

Eta bezeroak, orain dela hogei urte eramaten ziren traje batekin dotoretsuki jantzia bera, funtzionaria dela esaten dit, eta beste lan bat ere ba duela, asko atera behar duela bere alaba eta lobak aurrera ateratzeko. Zeren —esaten dit beste irrifar periferiko horietako batekin— berdin mintza baikintezke honen senarraz eta ene suhiaz, hau ere berdina baita. ... kristorenak, baina etsipenaren sordinaz, esaten ditu bigarren gaizkile honetaz, gaizkile esaten zuen berak. Bere alabarekin ezkondu zena ere, gizaseme hospetsua izan omen zen, baina hau motokrosean, ausardia sobera omen zeukan, baina beste bertuterik ez. Eta nik hauzunetako kirol zerrenda egiten dut buruz: boxeoa, ziklismoa, eta aspaldi honetan motokrosa. Eta bezeroaren historia, emaztearenaren berdina da. Star sentitzen diren senarrak, emazte eta haur zorigaiztoko batzu. Eta pobrezia, konstante bezala, pobrezia imintzio bakoitzean.

Pasoliniri irakurri nion: gizarte honetan heziketa, parking bat besterik ez da, eskolan aparkatzen dute ume bat lanerako balio duen arte. Aparkaturik dagoen bitartean, ez du ikasten bizitzarekin —errealitate pertsonalarekin— zerikusirik duen gauza bakarrik, lausotu egiten dute, eta zoratu, kontsumoaren txinpartak erakusten dizkiote. Parkinetikan irteten duenean, kolpe izugarria hartzen du ume horrek, bere errealitate latza ikusiz, ikasi dituenak, eta amestutako xedeak, lortezinak direla berarentzat konprenituz... eta Erromako suburbioetan, lapurrak, proxenetak eta beste hortikan sortu dira, heziketa irreal batetik, lausogarri batetik.

Bariaketak dira nik gaur, nahi gabe, azaldu ditudanak. Jazz periferikoa, pobreziaren harmoniak.

Eta nola bukatzeko esaera biribil bat aurkitu beharra daukadan zera esanen dut: Estatuek, zapalkuntza eta kontrol makina batzu direnez gero, lauso sortzaile direla hein berberean, demokrazia parlamentariaren lausoa sortu dutela adibidez Europako alderdietan. Baina garbi ikusten dugu, ikusi behar dugu, benetako errealitatea,errealitate bakarra: Piraña monstruos batzu bezala, konplize dira gaur makina bat milioika jende ataundar baten erhaiketan. Beste hitzetan esanda: zirku honetan, pailazo bakoitzaren atzean, bibote nazi bat azaltzen da.

Eta honela ari da betetzen beste Abuztu bat.

bernardo atxaga


Musika

Herriko eta eskolatu musikaren dikotomia historian zehar

Gaur egun Euskal Herrian, herriko musika eta eskolatu musika deritzenek harreman gutti dadukate, kasu berezi eta txiki batzu kenduta. Banaketa honen arrazoiak era askotakoak dira eta heldu da hau aztertzeko eta konpontzeko ordua, musika gure arte bat denez goratzeko eta heziketa barne batetan sartzeko. Alde batetik euskal musikalari formalak, historian ikusten denez, musika arrotzagatik gehiago arduratu dira, bai eta inguruko merkatuekin, herriko doinuak aztertu eta aberastu ordean, eta herriko musika bati dedikatu direnek, askotan ez dute mediorik eduki ikertu eta ikasteko, eta besteetan, erabili duten musika, seriotasun guttirekin izan da, eta hola herriko musikak oso gutti irabazi du.

Atal honetan nahi nuke arazo hau aztertzea, baina bide honetan gai zabal hau ikusirik, nahiago dut historiari begirada labur bat ematea, dikotomia hau nola azaldu den ikusteko.

XVIII mendean Erromantizismoagatik karakterizatua, herriko musikak indar handi bat hartzen du. 1764. urtean Azkoitian eta Bergaran erakusten dira antzerki saio batzu eta beren artean euskarazko opera komiki bat; orkestra txiki bat ere sortzen da, Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Paisen lehendakariak, Xabier Ma. de Munibek bertan parte harturik.

Euskal Herrian opera berandu baina erromantizismoaren ateetan sartu zen, herriko musika eta hitzekin, zeren eta garai hartan, arteak, herriko musika une bezala hartu beharra eduki zuen.

Iztueta folklorezalea jaiotzen da eta historiak ezagutzen duen lehen bertsolaria, Fernando Amezketarra, plazara irteten da, XIX mendeko musikari eta olerkari zerrenda luze baten aurrean: Bilintx, Xabalotegi, Jose Bernardo, Xenpelar, Zabala, Pello Errota, Etxahun, Txirrita, eta abar.

Txistulari makina bat egiten dira eta lehenengo izen famatuak entzuten dira, Juan de Barrutia, J.B. Bareño, Pepe Antonek. 1785.urtean, Iztuetak dioen bezala, txistuaren lehenengo erregelak eskaintzen ditu. Eta txistulariak giza funtzio bat hartzen du herrian: Ez bakarrik bestak eta jaiak alaitzeko, baizik eguneroko zeregin batetan, ezkontzetan, santuegun eta hauzo guztien jaietan parte harturik. Eta txistu doinua laguntzaile hartu gabe herriko daitamen gai bezala onhartzen da.

Kantu aldetik, herriko musika birbaloratzen da. Pedro Garat tenoreak 1783. urtean, Maria Antonieta Frantziako erreginaren gortean gure kanta hoberenak kantatzen ditu.

Ezberdintasun bat agertzen da Ipar eta Hego Euskal Herriko musikalarien artean. Iparraldekoek, beren musika joaten diren tokietara eramaten dute. Hego Euskal Herrikoak kontraz euskal doinuak ahaztu eta irteten direnak beste folklore arrotzetara dedikatzen dira. Hola Blas de Laserna nafarroarrak, Madrileko gortean bizi eta 800 tonadilla baino gehiago egin zituen (Madrileko "castizo" doinuaz).

1824. urterarte ez da argitaratzen lehen dantzaren historia, hau Iztuetak egina, eta 1826. urtean Iztueta berak "Euskaldun antxiña-antxiñako, ta aren lendabiziko etorkien dantza oneritxi, pozkarri, gaitzik gabeko soñu gogoangarriak, beren itz neurtu edo bertsoakin" deritzon liburua argitaratzen du, eta bilketa honekin, Euskal Herriak, bere historian gutti idatzitako herria, lehenengoz, holako neurriko folklore lan bat mundura presentatzen du.

XIX mendeko lehen erdian, herri doinuaren beste argitarapen batzu ere agertzen dira, Chaho, Lamazoa, Adrien Barthe eta abarrenak eta bilduma honi esker, gure herriko musika, mendirik mendi galtzeko arriskutik libratzen da. Baina bilketa honek neke handi bat daduka eta bera herri doinua musikal lege batzuren menpean finkatzen da, herri erritmuak, eskalak eta tonal legeak bazterturik. Beste alde batetik bilketa hauek herri musika inprimatzea posible egiten dute eta formalki, eskolatu musika mailan jartzen da, bi eratako musikan elkartasun prozesuan, zeren eta, konpositoreek, ordurarte burjes batzar eta saloietan ezkutatuak, herri gaiak ikasi, aztertu eta erabiltzen asten dira, lehenengo maila batetan tresnagatik arrarotuta, baina lasterka musikalariek berek herri gaiak baturik. Elkartasun prozesu hau XIX mende guztian agertzen da. Gure musikak forma bideetan unibertsaltasun bat hartzen du baina esentziaz gehiago abertzalizatzen da ere.

Bibl. LA MUSICA VASCA - Arana Martija

ERLETXE


Parabolak

Zilegi ote...?

(Irakur Lk. 6:1-5)

Urte hartan, Jesus lanean ari zen Ezker Aldean.

"Altos Hornos"en greba luze eta konponezin baten ondoren, langileak miseria gorrian zeudelarik, lantegiko jabe basatiak kateatu eta fabrikak berenganatzen hasi ziren.

Orduan, Obispadura deituz, faris... (barka!) Eliza Ama Sainduaren jakintsu batzuk esan zieten:

— "Zergatik egiten duzue zilegi ez zaizuena? Ez al dakizue "propietate pribatua" berezko eta oinharrizko eskubidea denez, eta gure Apezpiku Jaunak sakralizatu duenez, giza eskubideak zapaltzen ari zaretela, demokraziaren aurka bekatu mortalenetako bat eginez?". Orduan Jesusek:

— "Eta zuek ez al duzue inoiz irakurri, Davit-ek, beharrean aurkitu zenean, nola Aita Jainko ber-beraren fabrikak espropiatu zituen? Eta ez al duzue inoiz irakurri Jainkoak dena denontzat egin zuela; eta bortxaz eta zerrikeriaz kapitalak bereak eta besterenak irentsi dituela, eta rekotxineo gehiagorako, zuek ur bedeinkatuz zuritu duzuela lapurketa hori?

Ba, bene-benetan diotsuet:

KAPITALA LANGILEENTZAT EGIN ZELA, ETA EZ LANGILEAK KAPITALARENTZAT"

(Eta amorru bizitan, isipu kolpez bota zuten Jesus kanpora).

Amen.

Fariseu eta publikauaren parabola

(Irakur Lk. 18:9-14)

Behin batean, parabola hauxe esan zuen Jesusek Haizkorri puntan (elizetan sartzea galerazia baitzuen).

Bi pertsona Donostiako "Buen Pastor" katedralera joan ziren otoitz egitera: bata, gipuzkoar entrepresari bat, eta bestea, inguru haietako andreputa bat.

Entrepresariak, zutik, honela zioen harro-harro:

— "Eskerrak ematen dizkizut, jauna! ez naizelako besteak bezalakoa: lapurtia, zapaltzailea, indarzalea edo marikoia; ez eta, hor dagoen andreputa hori bezalakoa ere. Abertzale naiz, Garizuman barau egiten dut eta neure lantegietan har(rapa)tzen dudan guztitik, hainbat limosna ematen dut Elizan".

Atzean zegoen andre hark ordea, apaltasunez eta isil-isilik, honela zioen:

— "Erruki zaitez nitaz, jauna! Nik ez dut bizimodu hau aukeratu eta. Hor aurreko entrepresari horrek lan gabe utzi du nire senarra, eta seme-alabak aurrera ateratzeko ez dut beste ogibiderik".

Eta Jesusek amaitu zuen esanaz:

— "Bene-benetan diotsuet: puta galanta zela, bai horixe! baina lehenengo otoizlari hura, ordea!!!

Amen.

Samariar onaren parabola

(Irakur Lk. 10: 25-37)

Behin batean, norbaitek galdetu zion Jesusi:

— "Eta nor da nire lagunhurkoa?"

Orduan, Jesusek hauxe kondatu zion:

"Fernandez jauna Bilbotik Donostiara zihoan. Goardia Zibilen kontrol batean, eta "en acto de servicio" tirokatua izan zen eta erdi hilik utzi zuten hantxe bandiduek.

Kasualitatez, Apezkizu Jauna pasatu zen orduantxe handik; baina bere laguntza "terrorismoaren defentsatzat" ulertua izan zitekeela, eta badaezpadan, azeleratu eta ez ikusiarena egin zuen.

Ondoren, Agirremendizabal jauna pasatu zen handik bere "R-12"an eta mespretxuz beterik esan zuen: Ba! Fernandez du abizena: hau ez da gutarra!

Azkenez, ijitoz betetako karromato zahar bat pasatu zen handik, eta zauritua ikusirik, berarengana joan eta errukitu ziren: behin-behineko sendadura bat egin zioten eta berekin harturik Donostiako Erresidentziara eraman zuten; han bere osakera ordaindu eta gainera hurrengo egunean protesta bat adierazi zuten egunkarian.

Hiru hauetatik, nor izan zela zaurituaren lagun-hurkoa iruditzen zaizu?"

Eta besteak erantzun:

— "Hartaz errukitu zena".

Orduan Jesusek:

— "Ba joan zaitez eta zeuk ere berdin egizu".

Amen.


Sexual harremanak III. Emakumearen orgasmoa edo maginal orgasmoaren mitoa

Egia da, genioen bezala, emakumearen sexualitatean oztopo handia dela umedun geratzeko beldurra. Bainan, nahiz eta gutti izan, ba daude antisorgailuak erabiltzen dituzten emakumeak gure herrian. Eta beldur hori galduta ere, atseginezko sexual harreman batzu daramaten emakumeak oso gutti dira. Zergaitik?

Beti esan ohi da, emakumeentzat orgasmora irixtea oso zaila dela. Nik esango nuke: ez emakumeentzat bakarrik, baizik eta denentzat, oso zaila da orgasmoa lortzea, hobe esan, ezina, erantzunik ematen ez duen gorputzaren zati bat kilikatzen ba dugu. Eta hau da emakumeen hoztasuna esplikatzen digun arrazoia.

Normalki, sexual harremanak, gehiago izaten dira gizonaren emakume "hartze" bat, huts hutsik. Gizonak, bere zakila emakumearen maginan sartzen du, asetzen danean atera egiten du, eta kito. Hor bukatzen da sexual "hartze" hau, gizonaren atseginerako eta umeak mundura ekartzeko.

Honetan ere, desberdintasunak ba ditugu teori eta praktika batzuen eta besteen artean. Batzuk hala diote: "Emakumeak, beraz, ezin du sexu atseginik sentitu; sentitzen duena biziotsu bat besterik ez da". Teori hau, atzerakoiak dira defendatzen dutenak. Emakumeari, edozein moetako sexual bizitza uka egiten diote.

Besteek berriz, honela diote: "Emakumeak, orgasmoa izateko posibilitate osoa du, sexual harremanetan eginkorki hartu behar du parte eta hoztasunez sofritzen duena fisikoki edo psikologikoki gaixo dago". Hau defendatzen dutenak, noski, aurrerakoiak dira.

Bainan ikus dezagun, nola esplikatzen duten aurrerapen" hau. Orgasmotaz hitzegiten dutenean, maginal orgasmotaz izaten da beti. Freud-ek zioenez, klitoriko orgasmoa, nerabezaroan normala da, bainan gero, emakumea gizonarekin harremanetan hasten danean, bere orgasmoa maginan izaten du, gizonaren sarketari esker. Hau honela sentitzen ez duten emakumeak —beti Freud-ek zioenez— ez dira normalak, gizontasun gehiegi dutelako gertatzen omen zaie hori.

Gizon "aurrerakoi" gehienek, teori hau fidelki sinestu dute, eta berekin dauden emakumeak orgasmoa lortzen ez ba dute, hotzak direla diote. Ez dute pentsatzen edo ez dute onhartu nahi, beren hutsa dela emakumearen hoztasun hori.

Gertatzen dena hauxe da: emakumeak ez duela maginan bere orgasmoaren tokia, baizik eta klitorisan. Zer da ba klitoris hau? Zakil ttiki bat dela esan dezakegu. Gizonaren zakilarekin bi desberdintasun ditu: ez dela pixabide eta neurria.

Klitorisaren helburu bakarra, sexual atsegina da eta kilikaduraren ondorioz, tentetu egiten da, gizonarena bezelaxe. Ba dauzka buruan nerbio bukaera batzu eta kilikatzen bazaio, orgasmora irixteko kinadak bereziki bidaltzen ditu zerebrura. Honelako sentikortasunik ez dugu aurkitzen ez maginan ez emakumearen beste genitaletan ere.

Maginaren helburua berriz, umaketa da, hots: hilekoaldia, zakilaren sarketa, haziaren uztea eta ume ateratze bidea. Maginak ez ditu orgasmoa sortzeko beharrezkoak diren nerbio bukaerak, beraz, "orgasmo maginala" izatea ez da posible emakumearen gorputzean. Magina, orgasmoa sortzeko adina sentikorra balitz, umeak izatea, den baino askoz mingarriagoa izango litzateke. Master eta Johnson-en, Kinsey-k eta beste batzuk egin dituzten ikerketak, garbi erakutsi digute hau, emakumearen anatomiari buruz.

Hala ta guztiz ere, emakume askok maginal orgasmoa izan dutela diote.

Batzuen kasuan, egia da orgasmoa izan dutela sexual harremanean eta hau sarketa bat izan dela, maitasun joku labur edo luze baten ondoren. Bainan maginal orgasmotzat hartu dutena, klitoriko orgasmo bat besterik ez da. Ezpain ttikiak eta maginaren sarrera kilikatzean, zeharbidez, kinadak klitorisera irixten dira eta orgasmoa sortu dezakete harreman normal batean, batez ere maitasun jokoan klitorisa kilikatua izan baldin bada.

Bainan hau ez da normalki gertatzen, gehienetan gizonak, nahiz eta jokuan klitorisa kilikatu, emakumea urduri ikusten duanean, sartu egiten da klitorisa alde batera utziaz, eta emakumea gogoz geratzen da, orgasmorik gabe.

Besteen kasuan, gehienetan, maginal orgasmoa izan dutela diotenean, ez da egia izaten. Ez dute inolako orgasmorik izan. Zertarako eta zergaitik gezurketan aritze hau? Gehienetan, gizonari atsegin emateko.

Lehen, emakumearen balioa bere birtuteaz neurtzen zen, eta birtutedun izateko ez zuen atseginik izan behar sexual harremanetan. Atsegin hau gizonari bakarrik zegokion. Orain, teori berri hauekin, emakumeak orgasmoa izan behar du eta orain gizonak behar duena emakume bero eta suhar bat da. Bere jokeraren ondorioz berotzen dan emakume bat. Gizonaren arrokeriari min egiten dio bere maitatzeko moduak emakumean erantzun sutsu bat ez aurkitzeak.

Beraz, gauzak ez dira asko aldatu emakumearentzat. Lehen, bere sexualitatea zapalduta zegoen eta orain ere hala dirau.

Azkeneko urte hauetan, emakume asko dira psikiatrarengana joan direnak, hotzak zirelakoan, guztiz konplexaturik, bere senarrarekin harremanetan ez zutelako atseginik sentitzen. Noski, psikiatraren tratamenduaz ez zuten ezer aurreratzen... nola aurreratuko ba! Atzeratu bai ordea... konplexu honen ondorioz, zenbait gaiz sortzen dira emakumeen psikologian. Hori da txarrena, bere sexualitatea ondo bizi dezaketen emakume hauk, hau pasa behar izatea, Freud eta bere lagunen teoriei esker. Gizonek pozez onhartzen dute teori hau, eta asko gustatzen zaie artista batzu direla aditzea, emakume bero baten ezpainei. Horregaitik, honek ez ba du ezer sentitzen, "hotza" dela diote, bere "trebetasuna" zalantzan jarri gabe.

Eta hor ditugu neska liberalenetakoak, gizonari atsegin emateko, oso ondo pasatzen dutela esaten. Hotza izatea, neska batean, gaur egun oso gaizki ikusia dago. "Hori gure amonak eta gure amak ziren, guk asko aurreratu dugu, oso "progre" gara eta... beti ondo pasatzen dugu gizonekin sexual harremanetan".

Errealitatea ez da hau ba. Gizon artista hauk, oso harrituta geratuko lirateke, jakingo baluteke bere emazteek, lagunek, etab., gehienetan orgasmo baten itxura egiten dutela, nahiz eta ezer ez sentitu, harremanak sarketa hutsaren bidez eramaten direnean.

Zergaitik, nahiz eta arrazoiak hain garbiak izan, defendatzen dute mediku, psikologo, eta besteek, maginal orgasmoa? Beldurrarengatik.

Bai, gizonak beldurra du. Emakumeak, bere atsegin gunea klitorisean duela baldin badaki, bere sexualitatea hazitzeko ez du gizonaren zakilaren beharrik izango, eta gizonarentzat, bere zakila oso gauza garrantzitsua da, garrantzitsuenetakoa gizarte honetan!

Beste aldetik, gizonari sexualki atsegin gehiena ematen diona, maginan barnetzea da eta ez du hori galdu nahi.

Bainan arrazoi garrantzitsuena hauxe da: gizonak ez du emakumea beste pertsona bat bezala ikusten, ezin du ulertu emakumeak bere beharrik ez izatea pertsona bezala bilakatzeko, eta sexu arloan ere ez. Horregaitik, sexual harremanetan ez du nahi kontuan eduki emakumearen sexualitateak dituan berezitasunak, ez du nahi ulertu, harremanetan parte hartzen dutenen gorputzen erantzunak aztertzea beharrezkoa dela.

Gizon batzuk, hau kontuan edukitzen dutela uste dute, emakumeak erantzun bat ematen duela dirudielako, bainan ez da benetako atsegin bat, ikusi dugun bezala. Behin baino gehiagotan gertatu da, ezen gizon batek emakume bat "hotza" delako utzi egin duela, beste "beroago" batekin hobe aurkitzen delako. Beraz, gizona gordetzeko, beharrezkoa da bere "trebetasuna" berotasunez txalotzea.

Arazoa ez da emakumearena bakarrik, baizik eta gizonarena ere bai noski. Beti harreman faltsu hauen barruan, gizonak beharrezkoa du bere gizontasuna argi azaltzea, konplexatu egiten da ez ba du emakumean, sarketaren bidez, orgasmorik lortzen. Honela dakusagu ezen, harremanak ez direnean maila berdineko pertsonen artean ematen, meneratzaile bat eta meneratu baten artean baizik, ez batek eta ez besteak ezingo dutela atsegin osoa lortu.

Zergatik du emakumeak, gezurretan eta itxurapenetan ibiltzeko beharra? Gizonaren beharra duelako. Ez fisikoki, atseginik ematen ez dionez gero, bainan bai sozialki eta ekonomikoki ere. Emakumeak, ez badu lan postu bat izateko posibilitaterik, bere bizi modua gizon bat aurkituaz konpondu beharko du noski, ez dauka beste biderik. Eta gizon hori "arrapatzeko", berari gustatzen zaiona egin beharko, ohetik at eta ohean ere bai.

Nahiz eta dirua izan ere, gizarte honetan emakume bateri, ez ba da ezkontzen, ez zaio bere afektibitatea eta bere sexualitatea bizitzeko eskubiderik ematen. Ezkontzen ba da, derrigorrez bere senarra maite behar du hil arte eta ezin du beste harremanik eraman etxetik at. Beraz denok dugu afektibitate behar hori betetzeko, emakumeari, sozialki, gaur egun ezkontza besterik ez zaio ematen, bere senarra eta seme-alabak maitatzeko eskubidea eta obligazioa. Hau emakumearentzat txarra baldin bada, gizonarentzat ere ez da oso ona, nere ustez. Benetan, tristea da, askatasunez ematen ez den maitasun bat, beharrez ematen diren laztanak, jasotzea.

Ikusi ditugun oztopoak ez ditugu, noski, bi egunean gaindituko, bainan zerbait egiten hasi gaitezke gure harremanetan.

Lehenen, konplexuak alde batera utzi eta konfidantza guztiz, elkar ezaguketa bat lortu, izakerari eta gorputz sentikortasunari dagokienean. Presarik gabe, ez da beharrezkoa lehenengo egunean maila guztiak gainditzea. Garrantzitsua da, gizonak emakumearen gorputza ezagutzea, eta eginkizun honetan, emakumeok gara, lotsak eta beldurrak alde batera utziaz, ezaguketa honetan irakasle izan behar dugunak. Maginal orgasmoaren mitoa, betiko lurpera dezagun eta hasi gaitezen gu, gure gorputzaren posibilitateak aztertzen, autonomi osoz, gizonaren konpligarri bat besterik ez garela pentsatu gabe.

Gaztedanik masturbaketan ibili den neskak, honetan asko aurreratu du zalantzarik gabe, eta klitorisa nola tratatu behar den ondo daki. Bainan zoritxarrez, hain gogorra izan da eta da emakumeok gure sexualitatean sofritu dugun errepresioa, gehienak ez direla inoiz masturbatu. Eta norberak bere gorputza ezagutzen ez badu, zaila da beste bateri nola erantzuten duen erakustea. Beraz, klitorisaren garrantzia ondo jakin behar dugu nolakoa den. Emakumearen sexual atsegina hortik datorrela, urteak dira gizonek ere ba dakitela.

Egipton, faraonen aroan, emakumeei klitoridektomia egiten zitzaiela, aurkituriko momiek garbi azaltzen digute (Nefertiti-ri ere, moztu zioten klitorisa). Afrikar eta arabiarren artean, normala da ebaketa hau egitea, emakumeek atseginik senti ez dezaten. Ezkontzerakoan, gizonek ez dute nahi bere klitorisa duen emakumerik, zeren beste batekin joateko gogoa etorri dakiokela pentsatzen bait dute... Honela, ezer ez ba du sentitzen, bere eginkizuna zintzo zintzo beteko du, hots: etxea apaindu, umeak ekarri eta hazi eta senarraren beharrak betetzeko beti prest egon. Konturatu gaitezen "odol histori" hauk ez direla atzokoak, gaur egun ere herri askotan egiten direla tradizioz ebaketa hauk. Emakume aberatsei mediku batek eta behartsuei, atso zaharrek botila kristal batez. Bainan gure zibilizazioaren aldizkari, egunkari eta hauk zuzentzen duten gizon errespetagarriek, ez dute "txorakeri" hauk salhatuaz bere denbora galdu nahi. Ikusi nahi ez duena baino itsu hobeagorik ez dago mundu honetan... Emakumearen mugimendua da, zikirapen tortura hauk salhatzen ari den bakarra, oraingoz. Eta bere abotsa ahula da oraindik, asko direlako itotzeko interesa dutenak.

Bainan gure mendebaleko teorikoek, ez dute praktika basati honengandik, gure plazerraren gunea non dagoen ikasi. Komeni ez zaielako izango da?

Guk, behinik behin, ikasi dugu.

Jakin dezagun ba emakumeok, ez garela hotzak eta gizontasundunak, nahiz eta Freud-ek baietz esan, maginan orgasmorik sentitzen ez dugulako.

Jakin dezagun eta erakus diezaiegun gure gizonei, klitorisa dela emakumearen gorputzean orgasmoa sortu dezaken zati bakarra. Ikas dezatela, gurekin batean, biek atsegina izateko zein den teknika onena.

Eta ez badute ikasi nahi... bila dezatela beste alde batean, behar duten "zulo" hori; gu, emakumeok, zulo bat baino askoz gehiago garelaz konturatu bait gara!

Itziar Urtasun


Txinatar jatetxeak

Nora joan gintezke gaur afaltzera? Galdera honen ondoan, europar aho tradizionalena daukan Euskal Herri honetan gutitan egiten da txinatar jatetxe batetara joateko proposamendua. Alde batetik, egia da, Euskal Herrian —Madrilen, Parisen edo Bartzelonan ez bezala— ez dago txinatar jatetxe askorik. Baina daudenean ere, Bilbon kasu, jende asko ez da ausartzen bertara joaten, janari exotiko eta zotz xelebreen beldurrez edo.

Nolakoak dira Txinako janariak?

Aldez aurretik Txinako jakiak oso gozoak direla esan beharra dago. Tradizio eta kultura luze baten jabe izatea gastronomian ere nabari da. Kultur fintasunaren ispilu dira, halaber, plateren izen poetikoak.

Txinatarrek, logika onaz, mahaira ekartzen den guztia jatekoa dela kontuan harturik, hezurrik gabe zerbitzatzen dituzte arrain, okela eta fruituak, dena lasai eta inolako ardurarik gabe jateko. Guk okela eta barazkiak edo eta arraina eta barazkiak elkarrekin nahaste ditugun bezalaxe, txinatarrek okela eta arraina ere nahasi egiten dute sarri, ondorioa, harrigarri gerta badadi ere, oso gozoa izanki. Jaki gazi eta gozoak, halaber, maiz nahasirik prestatzen dituzte.

Saltsazaleak ere ba dira, eta horretan ere trebetasun haundia lortua dute txinatarrek.

Zer eska daiteke?

Txinatar jatetxeetara hobe da bakarrik barik, pareka joatea. Bi edo lau lagun, kasu. Zerbitzatzen dituzten platerak oso ugariak izaten dira, eta normalena denen artean pixka bana banatzea izaten da, denetarik probatuz. Hona hemen, lau lagun joanez gero, gomendatuko genituzkeen platerak:

 HASTEKO ZOPAK. Hiru dira oso onak: Marrazo hegalen zopa (de aleta de tiburón), Enara habiaren zopa (de nido de golondrina) eta zopa biper ozpindua (sopa picante de pimienta y vinagre). Txinako zopak oso lodiak izaten dira eta bero berorik ekartzen dituzte. Europar gusturako beroegiak. Kontuz, beraz, jatean.

Zopak, noski, nork berea jan behar du, nahi eta lagunen artea bakoitzak besteenetarik goilarakada bat dastatzea zilegi izan.

 BIGARREN PLATERAK. Chop Suey: izen honekin gure menestraren antzeko nahaste bat ezagutzen da. Barazkiak —batzu gordinik— ilarrak, aza zatiak, azenarioak eta soja-hazi erneak izaten dira ezti koloreko saltsa leun eta zaporetsu batetan bustiak. Hau chop suey guztien oinharria izaten da, baina gero zerena gustatzen zaigun kontutan harturik, era askotakoak eska ditzakegu: idikiaz, txerrikiaz, ganbekin, oilasko zatiekin, etab. Chop suey oso ugaria izaten da, edozeini gustatzeko moduka eta, noski, elkarren artean banatzekoa.

 Udaberriko erroiluak: barazkiz egindako kroketa modu batzu, atseginak. Bat bakarrik ekartzen dute, beraz zenbat nahi duzuen esan behar da.

 Perretxikoak banbuaz. Perretxiko edo onddo zatiak, banbu zati zuri bigunekin gisatuak. Oso gozoak.

 Oilaskoa almendraz. Hezurrik gabea. Delizia bat.

 Ganbak giltzurrunekin: nahaste harrigarri bezain gozoa. Dastatu beharrekoa.

 Txerriki gazigozoa (cerdo agridulce): Hauxe da platerik eztabaidatuena. Batzurentzat, niretzat ere bai, ezin ederragoa. Beste batzurentzat, ordea, enpagua emateko modukoa. Funtsean txerriki zati gazi frijituak dira, marmeladaz egindako saltsa gorri eztitsu batetan bustiak, biper berde, anana eta laranja zatitxoez lagundua. Kontraste handiko platera benetan. Gurmetentzat oso gomendagarria.

 Arroza. Katilukada bat arroz zuri ere eskatzea ona da, saltsekin nahasteko.

 BAZKALBURUKOAK. Hauk eska daitezke:

 Sagar frijituak edo eta banana frijituak, eztiaz. Gure gusturako sagar frijituak hobeak dira.

 Izozkia intzaur frijituekin izenekoa ere oso bikaina izaten da.

 EDARIAK. Txinatar edariak, arrosa hostoez egindakoak izan arren, ez dira, egia esan, hain onak. Larriak, enpagosoegiak izaten dira gure gusturako, baina, dastatzeko besterik ez bada ere, txinatar edaria (licor chino) edo eta sake japoniarra edan daitezke. Gutti, alkoholetan gradu asko dauzkate eta.

Edariok eskatzerakoan, kopa erotikoan ekartzeko esan daiteke, eta portzelanazko ontzitxo batetan zerbitzatuko dizuete. Ontzitxo horrek hondoan kristalezko bola bat dauka, edariz betetzean —ez bestela— txinatar neska bat, biluzik, agertuz. Zenbait jatetxetan, gainera, ontzi musikalak ere ba dauzkate, edatean ziztu moduko soinu bat soinu bat sortzen dituztenak.

Zotzak nola erabil

Eskatuz gero banbuzko edo plastikozko zotz famatuak ekarriko dizkizuete jateko, baina Europako sardezkaz jaten dute ia guztiek. Zotzak, egia esan, ez dira erabiltzeko hain aldrebesak, eta praktika pixka batez trebeki maneiatuko zarete zuek ere. Nahi baduzue, zerbitzariei laguntza eska diezaiekezue, usatzen ikasteko.

Prezioak

Artikulu honetan aipaturiko menu osoa, lau lagunen artean eskatzeko eta elkarren artean banatzeko egokia da, eta guztitara kontua ez da bi mila pezeta baino askoz garestiago izango, hau da, 500 bat pezeta bakoitzak.

Nora joan

Parisen, hauzategi latinoan bereziki, zenbat gura jatetxe txinatar dituzue. Gehienek jakien eta menuen prezioak atean argi eta garbi jarririk. Madrilen ere ba dira zenbait, eta orobat Bartzelonan; oso famatua da Palau de la Generalitat-en ondoan, hauzategi gothikoan, dagoen bat, La pagoda izenekoa.

Bilbon bi txinatar jatetxe ditugu. Bata, zaharrena, Elkano kalean, Hurtado de Amézaga ondoan; bestea, berriagoa, eta ez hain ona, handik hurrean, Zabalburun. Gure ustez onena eta gomendagarriena Elkanokoa da. Toki atsegin eta zabala da, eta jendez beteta egon arren, beti aurki daiteke bertan leku bat. Zerbitzua oso arina, eta merkea da gainera.

Animatzen bazarete, ba dakizue...

Jal Eon


Zapaburu birbiztua

[Binetak]


Zapaburu birbiztua

Kaleko [Bineta]

OLARIAGAKO


Aditz synthetiko batua

Agorrilaren 24ean, Donostian, Euskal Akademiak horretarako duen batzordea, goiz eta arratsalde, bildu egin zen, euskaltzain osoek aditz synthetiko batuaz bidalitako zuzenketa eta oharrak aztertzeko. Bileraren ondorioz, aditz zerrenda oso batzu osatu ziren, Agorrilaren 26an, Euskaltzaindiak, aho batez, ofizialki onhartu zituenak. Ba ditugu beraz batuta euskal aditzik inportanteenak. Orain hikakoak zaizkigu, soilki, geratzen batzeko.


Urrezko astabelarriak

Gasteizeko irakurle batek xerokopiaz bidalirik, hona hemen ANAITASUNA honetako astabelarrien zozketarako zenbaki guztiak dauzkan kandidatua.

Herri euskara jatorraren ispilu garden eta distiratsu horretan ba dute Peru Abarkaren segiziokoek non eta zer ikas.

***

¿GASTEA SEA?

¿ZALTXALLEA SEA?

ORDUN ZURE SAI GAOSTE

NAIBALINBADESUE ERABASI IRUROGEI MILLA PESTA ILLERO EDO ILLERO MINTZATUSASU URRUTIISKIÑATIKAN ETA GALDETUSASUE ELKANO ETA ANABITARTE'N ISENEAN