ANAITASUNA
1978.EKO ABENDUAREN 15EKOA
374. ALEA
50 PZTA.
AURKIBIDEA
3. Aurkibidea.
4. Editoriala
5. Diskoak Hamabostero. Karlos Arko.
6. Erreferendumaren ondoren. J. Idigoras. (Konstituzioren gaitzesteak Euskal Herrian sortutako ondorioetaz.
8. Adio konstituzio. Txepetxa.
9. Barragarria izandu zen. J. Agirreazkuenaga (Aurreko alean agerturiko Alexen Herri Batasuna eta EAJko neokarlistak artikuluari erantzunez.
10. Estatuaren terrorismoa konstituzionaldurik. Alex. (Arrasateko azken gertaera latzek argi erakutsi dute Estatuaren terrorismoaren irudi odoltsua).
11. Berriz ere zigorpean. Mendizabal. (Orain hiru urte legez, errepresioa nagusituz doa Euskal Herrian).
12. Zan-zen Euskadin (Jarraipena). Borja Barandiaran.
14. Hamabost egun hankaz gora. Iñaki Zabaleta eta Begoña Zia.
16. Ohar laburra.
18. Hemen eta han berdin da. M.J. Esteban (Bretoindarren burrukak ere erakarri du berengana frantses estatuaren errepresioa).
20. Masak eta Eliteak. Galtzagorri. (Prozesu iraultzaile batetan masei dagokien protagonismoaren garrantziaz).
22. Emakume bertsolari batekin elkarrizketan M. A. Landa.
24. Kontseilu Nagusiaren euskotasunaz X. Kintana. (Zergatik eusko eta ez euskal? eusko hitzaren jatorri eta zentzu arrazistaz).
27. Etiopia. Andolin Eguzkitza (Bernardo Atxagaren obra honetaz egindako kritika.)
29. U.E.Uren berriak. Martín Orbe (1979.ko euskal unibertsitaterako programa).
30. Pretty Baby neskato polita. Joseba Sarrionaindia.
32. Fisikari euskaltzale batekin hizketan. Ramon Garai (Begoña Zurimendi Abraldes-i, euskaldun ikasia eta euskarazko tesina baten egileari egindako elkarrizketa).
34. STE-EILAS. Eukene (Irakaskuntzako sindikatu honen arduradunarekin berbetan.
35. GIZAKI. Gentz
36. Moda osasuntsu bat (Marathoiak ugaltzen ari zaizkigu euskal herriko bazter guztietan. Honetan Bermioko Sanmarthonez zenbait gogoeta).
37. Medikuntza eta kirola. J.M. Arzubiaga (Kirolaren praktikan ematen ari den gorakadaz honi aplikatzeko medikuntza egoki baten premia nabari da.
38. Komikia. Xabier Etxenike.
39. Gramatika. Zenbakien erabilera (1). J.R. Etxebarria.
40. Gurutzegrama. Larry Trask.
41. Kaleko eta Labyrintoa.
ANAITASUNA
KOORDINAKETA
J.R. Etxebarria
ERREDAKZIOA
J. Llerandi, T. Trifol
ERREDAKZIO KONTSEILUA
J. Agirreazkoenaga, M. Alvarez, B. Atxaga, J. Aurre, J.R. Etxebarria, X. Kintana, E. Knör, J. Idigoras, J. Llerandi, E. Martin, T. Trifol, I. Urtasun, I. Zabaleta.
ARABA
E. Knör.
BIZKAIA
J. Llerandi
GIPUZKOA
I. Urtasun, A. Oiartzabal
IPARRALDEA
M. Lanatua
NAFARROA
I. Zabaleta
NAZIOARTEKOA
T. Trifol, M. Alvarez, A. Eskisabel, M.J. Esteban
IDAZLE ETA LANKIDEAK
J. Artzelus, X. Gereño, J.M. Torrealday, A. Eguzkitza, P. Agirrebaltzategi, I. Azkoaga, J.L. Alvarez (Txillardegi), A. Loroño, J. Mendizabal, J. Azurmendi, M. Haranburu, M. Lasa, R. Ordorika, E. Entziondo, S. Lafitte, M. Pagola, K. Anakabe, J. Sarrionaindia, J.J. Bakedano, Natxo de Felipe, F. Alaña, J. Etxebarri, B. Barandiaran, K. Arko, J. Iturbe, M. Otazurialde.
MAKETAPENA
R.Zumalabe, J.Etxebarri.
KOMIKIAK
A. Olariaga, I. Lauzirika, B. Zia, X. Etxenike, Gentz.
PUBLIZITATEA ETA HARPIDETZA
J. Idigoras, A. Uria.
IDAZKARITZA ETA ADMINISTRAZIOA
Zabalbide 68-entlo. BILBO
Tfnoa: 4335808
MOLDIZTEGIA
Iparragirre S.A.
Carretera de Galdacano s/n. BILBO
Lege Gor: Bi-1753-1967
Editoriala
Urtea joan zaigu. ANAITASUNArentzat hain zaila gertatu den urte hau iragan zaigu, eta nola edo hala, 1979.era bizirik sartzea lortu egin dugu. Etxe honetakook ederki dakigu honaino iristeko zer nolakoak egin behar izan ditugun. Irailean kaleratu genuen ale bakarrean, mirakuloski bizi ginela esan genizuenean, ez ginen inolako gehiegikeriaz ari. Gero apurka apurka eta mirakuluaren mirakuluaz, burua zerbait altxatzea lortu du ANAITASUNAk, nahiz eta noiz arte jakin ez.
1979.eko urtea laster hasteko da. ANAITASUNAren 26. urtea izanen da berau. Zenbaki hau zuen etxeetara ailegatzean, hasita dagoke agian. Berriz ere, urte berriaren beldur da gure errebista, ez baita itxuraz hau ere gure salbamenarena izanen, eta 2000 harpidedun berririk egiterik ez baldin badaukagu, biziki zaila izango zaigu hurrengo hamabi hilabeteetan irautea.
Hala ere, gure posibilitateen eskastasunetik, euskal prentsari eupada bat ematen saiatuko gara ANAITASUNAtik. Aldizkari hobe, profesionalago, interesgarriago eta irakurgarriago bat eskaini nahi genizueke. Ahal denerokoa den hau, egiazko hamabosterokoa bihurtzen ahaleginduko gara.
Gure helburua gero eta libreago, independienteago eta zabalago izatea da, ez baitugu inolako alderdi, koalizio edo bestelako indarren menpeko ANAITASUNArik nahi. Gure Herriaren askatasunaren bidean saiatzen diren indar orok, euskaldun eta herrikoi eritzi guztiek beren tokia daukate gure horrialdeotan. Ez zaio inori inolako zentsurarik inposatuko eta artikuluen firmatzaileak dira beren eritzien erantzule bakarrak.
Urte berri bikain bat opa nahi dizuegu ANAITASUNAko langileok. Biziki ona gerta dakiola Euskal Herriari, eta hain zorion bernen premiatan dauden euskara eta euskal prentsari.
"BAI EUSKARARI"
Jaialdia - 1978.eko Ekainak 17 - San Mames
Euskaltzaindiak egindako "BAI EUSKARARI" Deiak ekainaren 17an San Mames-en 50.000 lagun baino gehiago bildu zituenak, ba du azkenean disko eta zintaren forma.
Orain publikatu den grabaketa, egun horretan euskararen alde esandako guztia datorkigu eta egin diren grabaketa piraten balioa, zenbait dendetan ezlegalki salgai egon direnak, gezurreztatzera datorkigu.
Diskoaren balore musikala aztertu baino gehiago, euskal kulturaren alor desberdinetatik, euskararen jaiaren arrakasta posible egin zutenen dokumentu intenporal bezala, duen esannahi globala azpimarkatu eginen dugu. Grabaketa ere, horrelakoxea dugu eta horretarako, lan egin zuten kantariek, kirolariek, poetek, musikoek, lokutoreek, akademikoek, dantzariek eta abarrekoek. Baina nagusiki, publikoaren presentzia da kontutan hartu behar duguna; partizipazio eta erreibindikaziozko ahotsak eta alaitasun kolektiboa dira grabaketaren protagonistak, eta herri partizipaziozko giro horretan daude lan honen egiazko karakteristikak: informe bizi eta oso batenak.
Zorionak eman behar dizkiegu, grabaketaren eratzaileei, prezioaren merketasunagatik; disko edo kaseta bi, baten preziotan. Salmentetaz biltzen den diruaren parte bat, Euskaltzaindiarentzat, gure hizkuntzaren sendotzerako izanen da.
MENDITIK MUNDURA
Xabier Amuriza
IZ-109-D
Amurizaren lehen lan diskografiko ofizial honetan, bertsolari honen gartzelaldian zehar sortutako "Menditik Mundura" liburuaren poemak musikaturik agertzen zaizkigu.
Duen izaera bizi eta espontaneoaren kausaz, bertsolaritzak ez baldin badu orain arte diskoetan expresabide egokirik aurkitu, honetan, kantu legez estrukturatzen saiatu dira.
Kantutegi tradizionala oinarri nagusitzat harturik, errima, neurri eta kopla berriak erabiliz, bertsolaritzaren forma zaharren berritatzailea den Xabier Amurizak, beste dinamismo bat eman nahi izan die grabatutako bertsoei. Lortutako erresultatuek bere posibilitateetatik ihes egin diote. Erabili diren musikoen kalitate eskasak, desenfokatu egin du diskoaren helburu originala. Musika sinplea, eta batzutan, eduki liriko interesgarria duen disko batentzat, desegokia eta gaizki bideratua.
LORE BAT, ZAURI BAT
Xabier Lete
Herri Gogoa HG 181 LS
Durangoko Disko eta Liburu Azokan aurkeztu zitzaigun X. Leteren album berri hau, bere aurreko obraren hildo poetikoari jarraitzen zaio.
Literaturki, poetaren intimitatea hunkitzen duten gure herri eta jendeei egindako maitasunezko kantuak ditugu, eta solidaritatea, etab. sortarazten duten kantu hauek, inpresionatu egiten gaituzte. Disko honetan agertzen diren kontzeptuen artean, lehenago ere hautatu zuen Chile-rena, Kataluina, askatasuna, mendia, eta abar daude, hauen balore poetikoa ezaguna da eta beren egituren konprenigarritasunagatik denontzat errazak gertatzen dira. Valverdek eta Letek beren indarrak batzen dituzten kantuetan, perfekzio nabari bat agertzen zaigu. Laburki esateko, Leteren nortasuna, aurrerapen berririk gabe, bere neurri osoan agertarazten digun disko bat.
ZANTIRETU
Anton Larrauri
Lejoako San Juan
Bautista Abesbatza
Columbia - SCLL 14.106
Anton Larrauri, abangoardiazko konposatzaile ezaguna, bere ikerketazko hildoari jarraitzen zaio. Oraingotan komentatzen dugun disko honetan, errekurtsuz joria eta tradizioz beteriko obra herrikoi batez hornitu du Lejoako San Juan Bautista Abesbatza.
Larrauriren indar estetikoa, abesbatzak indarturik agertzen zaigu. Ohizko klasizismo ezagun batetarantz jo zitekeen honek, indartu egin du Larrauriren obra eta, batez ere, Jose Ignazio Sarriak zuzendari bezala, lortu duen ahots egituraren bikaintasunari esker.
Disko bikain honetan, batu egiten dira euskal abesbatzen klasizismoa eta Larrauriren abangoardismoa, herritar jatorrizko abesbatza tradizionala errespetatzen duen musika leherketa batean.
KARLOS ARKO
Euskal Herria
BAIETZA = DEMOKRAZIA = ASKATASUNA?
GAITZESPENA = ESTATU KOLPEA?
Modu honetan presentatu izan da Konstituzioa, eta horrela haizatu dute komunikabide estatal guztietaz (telebistaz, irratiz, prentsaz), ez du ematen, beraz, aukeratzeko orduan inolako zalantzarik izan zitekeenik.
Estatuko politiko nagusi guztiak, Suarezetik hasi eta Abril Martorellekin bukaturik, Carrillo eta Felipe Gonzalez-en bedeinkapenaz, eta bestelako elizmutilen laguntzaz (ORT-ko San Romá kasu), bat etorri dira Konstituzio hau Konkordiarena, errekontziliapenarena, demokraziarena, askatasunarena zela esateko. Horregatik, "espainol" guztiok geure baiezko botua eman behar genion halabeharrez, ala bestela: Estatu Kolpea (eta eskaini ere egin ziguten honen parodia bat Galaxia operazioaz), terrorismoa (Estatuaren instituzioena honetan sartu gabe), lapurreta, kaosa eta desordenua lirateke gaitzespenak ekarriko zituen ondorioak.
Eta xantaia politiko honek sortutako koakzio eta beldurrezko giroan, hain zuzen, inoiz Konstituzio bati egin zaion gaitzespen portzentaiarik handiena eman da.
ABSTENTZIOA EZETZA GAITZESPEN OSOA
Gipuzkoan % 56,55 % 12,95 % 69,50
Bizkaian % 56,06 % 9,50 % 64,56
Nafarroan % 34,00 % 11,29 % 45,29
Araban % 40,71 % 11,38 % 52,09
Euskadi mailako datuak harturik, baietza % 34koa izan dela ikus daiteke, eta honen barnean sartu behar ditugu: UCD, PSOE, PCE, ORT, PC (karlistak), CCOO, UGT, SU, beldurra, komunikabideak eta lista elektoralak elaboratzean agertutako irregulartasunak.
Aritmetikoki esateko, Hego Euskal Herriak % 62 batez gaitzetsi egin du Konstituzioa.
Politikoki, egia da % 66 hori alda lezaketen bestelako faktore batzu egon litezkeela. Ikus dezagun:
Egia da herri guztietan, bataz beste % 15 bat legez jo daitekeen abstentzio teknikoa ematen dela. Baina egia da ere, mundu osoko herri demokratikoetan, opzio bakar baten aldeko kanpaina intoxikatzaileak (gurean baietzaren aldekoa), ez direla hemen bezain lotsagabeki egiten eta, ez direla boterean dagoen alderdiak (UCD) eta kontsentsuko beste alderdiek hain monopolizaturik egoten, baietzaren kontrakoak ahots gabe utzi arte. Eta gainera gure kasuan, artikuluaren hasieran aipatu dudan legez, beldurraren botuaz jokatu dutela hartu behar dugu kontutan, baietza eta Estatu kolpea kontrajarriz.
Ene ustez, Estatu mailako % 34ko abstentzioa, % 6ko ezetzaz baturik, Konstituzioen historia osoan zehar, sekula eman den gaitzespenik kontzienteena izan da.
Euskal Herrian, askatasun sozial eta nazionalen aldeko trajektoria luze batean zehar, biziki politizaturiko herria izanik, gaitzespen hori are kontzienteagoa izan da, eta Hegoaldeko lau probintzietan eman den bataz besteko % 62ko gaitzespen horrek argiro frogatzen du Euskal Herriko populuaren gaitzespenezko borondatea, askatasun nazionalik eta langileen eskubiderik onartzen ez duen Konstituzio baten aurrean.
Ekainaren 15.eko indar erlazioa aldaturik
Triunfalismoetan erori gabe, langileen garaipen bat bezala balora dezakegu erreferendum hau, zentralismo eta kontsentsuzko politikaren aurka.
Konstituzioa, Estatu mailan lortutako gehiengo antidemokratiko batez inposatuko diguten arren, erantzuna emana dago, eta gobernuak eta kontsentsuko alderdiek hartu dute kolpea, eta ihazko ekainaren 15ean lortu zuten indar erlazioa aldaturik gertatu zaie, eta ba dakite aurrerantzean ezin izango dutela beren hegemonia luzaro mantendu.
Erreferendum honek, bada, Estatuko herrien eta langile klasearen eskubideak lortzeko, egarri den borondate demokratiko argi bat erakusten du.
Orain ez dute balio sasikonponketek, atxakiek eta manipulazioek eta alarmaren botoi gorria biztu egin da, demokraziaren ezartzeari erantzunik eman gabe, boterean jarraitu nahi dutenentzat.
Konstituzioaren kanpainaz
Ez nuke neure artikulua bukatu nahi, Euskal Herrian zehar baietza edo ezetzaren alde egindako kanpainen aipamen berezi bat egin gabe eta alderdi edo koalizio desberdinek sortarazi duten interesa, konparatiboki aztertu gabe.
Telebistak, prentsak eta irratiaK eskaini diguten halabeharrezko intoxikazioa beren alde izan arren, ekainaren 15eko alderdi majoritarioek galdu egin dute lehenago, herriaren aurrean zeukaten irudia, eta UCD, ORT, PCE eta PSOE-ren mitinetan agertu izan den herri partizipazioa barregarria izan da ia; eta azken bien kasuan, Euskadin eragin inportantea daukaten alderdi langileak izanik, gauza bera nabaritu ahal izan dugu.
Bestalde, planteiamendu zentralisten hondamenaren ondoren, PNV gogortu egin da Euskadin alderdi elektoralista bezala, bere barne kontraesanak inportanteak eta duda mudazko politika bat eraman arren. Esan daiteke abstentzioen % 55 horretatik, 45a PNV-ren oinarriari dagokiola, nahiz eta oinarri hori bere zuzendaritzaren politikaz ados izan ez eta Konstituzioari eman dion gaitzespena bere zuzendaritzarena berarena baino kontzienteagoa izan.
Abstentzioaren % 10a, ezker abertzalearen zenbait sektoreri dagokio, urnek sortutako higuin historikoagatik, konstituzioa gaitzesteko, abstentzio aktiboaren bidez nahiago izan duena. Kontutan hartzeko beste faktore bat, 18-21 urteko gazteen botuena dugu, hauetarik % 60 baino gehiago boturik ezin emanik gelditu da, lista elektoralak gaurkotu gaberik baitzeuden. Honek hautatzaileen % 6 bat suposatzen du, gehienetan ezkerrekoak, eta konkretukiago ezetzaren aldeko ezker kontsekuentearen barnekoak.
Kanpainan zehar interesik handiena bereganatu duena, ezker abertzalea izan da, eta zentzu honetan, Herri Batasuna koalizioa, ezkerreko alternatiba bati erantzun nahiz eta plataforma unitario bat topatu nahiz ari diren Euskal Herriko sektore zabalak batu egin dituen elementu berri bat bezala agertu da, eta ez bakarrik Konstituzioaren aurrean, bai eta Hauteskunde munizipal eta jeneraletarako eta estatuturako ere, epe laburrerako programa bezala.
Herri Batasunak lortu egin du UCD-ren gobernuak inposatutako blokeo informatiboa haustea eta, ahotsez 150.000 hautatzaile baino gehiagorekin konektatu egin du. Bilboko Kirol Pabeiloia (10.000 baino gehiago), Anoetako Belodromoa (15.000 baino gehiago), Gasteiz, Iruiña, Tolosa eta Hego Euskal Herriko eremu osoan zehar, hau gobernuari eta alderdi "majoritarioei" egin zaien desafio bat izan da, eta bai eta ere, "politika posiblearen artea dela" uste dutenei eta "ezin dela emango dizutena baino gehiagorik eskatu" eta "holokaustoa" burjeseriak inposatutako erregelak onartuz ebitatzen dela uste dutenei; "holokausto" hori, burjeseriaren erregela horien barnean doala konturatu barik, eta erregela horiei "Konstituzioa" deritzela.
Geroari begira
Horregatik, masokismorik gabe, eta Viriato (Numancia), Guzmán el Bueno (Tarifa), eta General Moscardó imitatzeko intentziorik gabe, eta ez Kerenski edo Berlinguer ere, ba dugu geure aurrean, errespontsabilitate historiko garrantzitsu bat, hau da, gure herriaren esperantzak ez zapuztea. Konstituzioak hau frogatzeko balio izan du eta beronen erresultatuek ekainaren 15eko mitoa hautsi dute; baina hau ez da izan egiteko ditugun batailetarik bat baizik. Estatutua eta Udal Hauteskundeak ditugu hurrengo helburuak eta horien alde burrukatu behar dugu, baina ez bata bestearengandik banatuz, Estatutua elaboratzeko ez da ekainaren 15ean agertutako indar erlazioen arauera egin behar. Eman diren aldaketa koerlatiboak kontutan hartu behar dira, sortu den egoera berriaren arauera, eta zentzu honetan, hauteskunde munizipalak dira funtsean panoramika alda dezaketenak.
Konstituzioa onartua izan da, esango digute. Eta, beraz, marko horren barnean onartu behar da estatutua. Eta hauxe da bat ez gatozen puntua, zeren hemen arazoa ez da konpontzen estatutuari egin dakizkiokeen apaindura progresistetaz; arazoa beronen onartzeko inposatzen diguten muga, sabaia da, eta muga horik Konstituzioak markaturik daude.
Ondorioz, aldatu behar direnak "sabaiak" dira, eta burruka arlo horretan planteiatu behar dugu.
Jon Idigoras
Euskal Herria
Konstituzio espainolaren eguna joana da. Historia da jadanik. Orain politikari asko jo eta ke ari dira matematika erabiltzen, errealitatea beren gustuetara egokitzeko. Harrigarria bada ere, lehen uneko deklarazioetan, talde guztietako ordezkariek zioten arrakasta izugarria ukan dutela. Holakorik! Hemen, kontsolatzen ez dena kontsolatu nahi ez duelako da. Gure ustez, ordea, labankada ederra egin dute alderdi estatalista majoritarioek, gobernua barne, Euskal Herriari dagokionez. Eta arazo honetaz mila eratako iruzkinak egin direnez, ez zaigu besterik otu, bertsoak idaztea baino. Negar egitea baino sanoago dela uste dugu.
Konstituzio espainolaren eguna joana da. Noiz helduko ote da konstituzio euskaldunaren eguna?
Abenduaren seigarrenean
ederrak gaude ikusiak.
Erreferendu egun horretan
pasa dira komediak.
Jende guztiak botaziotan
jarriak zeuzkan begiak.
Triste geratu dira azkenik
euskaldunen etsaiak.
Propagandatan izugarrizko
bonbaketa sufriturik.
Telebista, irrati ta beste
guk ez dugu holakorik.
Baietz jakina denek batera,
ez dute gura besterik.
Horrela izanik guk ez genuke
Euskal Herrian bakerik.
Adolfo, Santi, Felipe eta
Juan Carlosen lagun onak!
Oraingo txandan ez dira izan
oso bigun zuen penak.
Bizi garen burruka honetan,
Biba gudari kutunak!
Askatasuna lortzeko presto
gaude gaurko euskaldunak.
Euskal Herriak ez du onartu
espainiarren legea,
nahiz 'ta Madrilen kontsentsu bidez
ongitxo jaio umea.
Edozertara, guk ba dakigu
hori ez dela gurea.
Eta ez errekonozitzeko
ba dugu eskubidea.
Pesoetarrak hor ari dira
azalezinak azalduz,
abstentzioari hogei ta hamar
edo guttienez kenduz.
Ezetzak eta boto zuriak
ere poliki ahaztuz.
Azken batetan, gehienok baietz
esan dugula frogatuz.
Espainiari begira dauden
alderdi politikoak,
Majoritario izen ponpoxoz
dioskuez betikoak.
Ehuneko hogei ta hamabost
hemengo monarkikoak.
Horixek dira lagun maiteok
baietzaren aldekoak.
Gobernukoak tonto ez dira
'ta omen daude urduri,
Adolfo bera ere bide da
geratu zur eta larri.
Ikas dezala errepresioak
zer fruitu duen ekarri.
Herri zapaldu honetan gaude
askatzearen egarri.
Galizia ere oso beroki
zaigu azkenik hasia.
Botatzerako ez da azaldu
bizilagunen erdia.
Nazio ttikien arazoa
ez baita gauza bitxia.
Hainbat gudarik burruka latzez
emana dute bizia.
Gaztelania lege indarrez
bultzatzerako aukera.
Gure hizkuntzaren aurka beti
diglosiaren ikara.
Euskaldunok asko ez baina
behintzat memelo ez gara.
Aukeratzeko dudarikan ez,
guretzat bego euskara.
Estatutua ez da izango
batzuk nahi zuten bezala,
Exigitzeko dugun indarra
ez da benetan makala.
Hasteko, behintzat, guk nahi duguna
osorik nazionala,
Nafarroa ere ondo sartuta
bere barruan daukala.
Pentsa dezagun, gaurtik aurrera
zer beharko dugun egin.
Zer modutako etorkizuna?
hori nahi genuke jakin.
Euskal Herria errealitate
bihurtuko dugu arin.
Horretarako lan egin gogor
euskaldunok elkarrekin!
Gure indarra handitxoa da
egon arren banatua.
Batzean dugu abertzaleok
garaipenaren gakua.
Jende guztia helburu batez
burrukan oso lotua,
errealitate egin dezagun
Euskal Herri askatua.
Txepetxa
Euskal Herria
"Barragarria izandu zen" (Anaitasuna - 371-372 h. 13)
Baten batzuen ahoan, batasuna hitza maiz entzuten ari gara, baina azkenean eztasuna bihurtzen zaie, eguneroko ekintzabidean. Eta eztasun delakoa oinarritzat, urgaineko berba jarioa, berba hotsa, eraso kritiko bati eusteko gai ez dena.
Eta hau guztionen froga, irakurri dudan Alex-en artikulua hartzen dut orain haritzat (EAJ.ko neokarlistak eta Herri Batasuna. Anaitasuna n.º 371-372, hor. 13).
Kalifikapenak eta ondorioak datu subjetibo eta faltsuetan oinarritzen direnean ez da harritzekoa egileak erastea Euskadiko Ezkerrako ekintzari, hitz zerrenda hau: demagogoa, erreformista, xinplea, inozoa eta abar.
Baina goazen ba, datu zehatzez arazoa aztertzera, eta azkenean irakurleen esku uzten dugu erabakia.
PNVk, beren proposamen zapaltzailea, ekintzabide baten ondorioz, egiten du, eta inguruko akolito guztiak, onartzen dute ekintza, "terrorismo" delakoaren kontra, manifestapenean parte hartuz.
Euskadiko Ezkerrako erakundeek behingoan erreakzionatu zuten, urriak 12an, kontra azalduz, erakarriko dituen ondorioak aztertuaz batez ere, delako manifestapen horrek (EGIN, n.º 320, urriak 12, hor. 5). Beste batzu ere kontra azaldu ziren.
Beste alde batetik PNV eta PSOE batez ere, E.K.N. (Eusko Kontseilu Nagusia) nahi zuten burutzea manifestapena, hau da, Euskal Herriko parte batetan dagoen erakunde batek. Baina Euskadiko Ezkerreko "batzorde iraunkorrak" eta E.K.N.n duen ordezkariak argi eta garbi salatu zuten, manifestapena eta maniobra zikina, azalduz, alderdi batzuen ekintza zela, eta E.K.N.-k zertan jarraitu beharrik ez zuela.
E.E.ko ordezkariak, ETAko batzuen judizioan parte hartu behar zuela eta, ez zuen posible bilera berezian egotea, baina EEren ekintzabidea, argi eta garbi utzi zuen (EGIN, n.º 321, urriak 13, h. 5).
Beraz ez gabiltza inoren atzetik. Guk gure ekintzabidean herriaren eta langileriaren interesak defenditzeko gai gara, arerioak bereiziz une bakoitzean.
Gero ondoren urriaren 26an (EGIN, n.º 332, hor. 32) Herri Batasunak konbokatoria berri bat egin zuen, eta Euskadiko Ezkerrak berriz ere, juxtu hurrengo egunean, (EGIN, n.º 333, h. 5) azaldu zuen ez zuela ere bidezko ikusten H.B.k konbokaturiko manifestazioa.
Beraz, "azken orduko ateraldia" H.B.koa gertatu zen, fetxak kantatzen duten arauera. Eta gure ustez, irabazi baino, gehiago galtzen zuen herriak, delako azken orduko ateraldian.
Uste dut ba, gauzak beren lekuan jarririk daudela. Ba dirudi artikulu egileak, azken batetan dena enfrentamentu moetara mugatzen duela ekintzabide baten izana eta projektua. Iraultzailetasuna enfretamendu moeta baino gehiago dugu, mami edo euki soziopolitiko bat, ekintzabide pluriformalean burutua, maila guztietan.
Baina arazo hau, beste batetan aztertuko dugu.
J. Agirreazkuenaga
Egin
1978 urriak 13, ostirala
Defenderá en Madrid a presuntos miembros de ETA (m)
Bandrés no asistirá a la reunion del CGV
SAN SEBASTIAN (EGIN). - La coalición electoral Euskadiko Ezkerra anunció ayer mediante un comunicado que su representante en el CGV, Juan María Bandrés, no asistirá a la sesión extraordinaria que con motivo de la convocatoria por parte del PNV de una manifestación contra la "violencia terrorista", se celebrará hoy en Bilbao por la tarde a instancias del PSOE.
En la nota de Euskadiko Ezkerra se señala que la fecha de la celebración de la sesión extraordinaria coincide con un juicio contra presuntos implicados en actividades de ETA militar en el que el senador esta de defensor.
Beneficia al centralismo
En cualquier caso, la coalición asegura que a pesar de este inconveniente "no apoya la convocatoria del día 28 y califica esta iniciativa del Partido Nacionalista Vasco de desacertada, con consecuencias aún difíciles de prever, pero en todo caso —dice la nota— consecuencias que en nada favorecen a la unidad de las fuerzas políticas vascas". Más adelante EE afirma que "el único beneficiado de acciones como la propuesta es el centralismo, el cual se va a encargar de utilizarlo debidamente y que en ningún caso ayuda a la tan necesaria normalización que sólo llegará por el camino de las medidas políticas que abunden en el respeto de los derechos y aspiraciones de nuestro pueblo. Mayor gravedad adquiere esta errónea idea en el momento en que en la Constitución han sido rechazadas todas las enmiendas vascas".
Finalmente Euskadiko Ezkerra insiste en que "quiere afirmar que su postura sea conocida en la reunión del Consejo General Vasco y que por lo tanto. cualquier decisión que pueda tomar el organismo preautonómico sea por mayoría y nunca por unanimidad de las fuerzas que lo componen".
Telegrama de Bandrés
En este orden de cosas el senador Bandrés ha enviado el siguiente telegrama al Consejo General Vasco:
"He recibido el telegrama de esa secretaría convocando reunión extraordinaria del Consejo, a la que no acudiré por tener que actuar como defensor en juicio inaplazable, señalado el mismo día por la Audiencia Nacional. Muestro mi disconformidad con convocatoria cuando el Consejo no se reunió en momento tan importante para Euskadi como el representado por la discusión de la Enmienda Foral en el Senado.
Ruego conste mi deseo de que en esa ocasión el Consejo como corporación mantenga sus precedentes de libertad e independencia por encima de toda opción de cualquiera de las fuerzas políticas que lo componen. Ahí llega la nota escrita de la coalición de Euskadiko Ezkerra al Consejo. Cordialmente: Juan Mari Bandrés. Consejero de Transportes y Comunicaciones del Consejo General Vasco."
Mitin en Sestao
Por otra parte, un portavoz de esta coalición ha anunciado con motivo del mitin con el que inician la campaña constitucional de Euskadiko Ezkerra y que está previsto se celebre en Sestao el próximo domingo, esta coalición explicará con detalle su postura ante la manifestación convocada por el Partido Nacionalista Vasco.
OIC: "Afianzará la derecha centralista"
Por su parte, la OIC anuncia en un comunicado hecho público al respecto que "la actitud del PNV, lejos de suponer un paso adelante en la normalización de Euskadi. tiende a afianzar la derecha centralista y su línea de recorte de libertades e imposición de medidas represivas". Según la OIC-EKE esta organización afronta la manifestación contra "la violencia terrorista en los términos siguientes:
La postura del PNV, no es en todo caso una actitud frontal exclusivamente dirigida contra ETA, sino muy principalmente dirigida contra todos aquellos elementos consecuentes que defendemos el reconocimiento del derecho de autodeterminación y nos planteamos un claro rechazo de esta Constitución.
B) Consideramos la posición del PNV como una maniobra que tiene por objetivo legitimar la Constitución y el Referendum, maniobra mediante la que pretende dejar bien sentada su aceptación global de la Constitución, independientemente de la actitud táctica que pueda adoptar frente a su electorado.
C) En cualquier caso, la posición del PNV favorece a la derecha, UCD y AP, en la medida que la lucha contra la actividad armada de ETA pasa exclusivamente por una democratización profunda de la vida en Euskadi, lo cual implica una línea de claro ataque a las posiciones de la derecha a través de la movilización del pueblo y la exigencia de dicha democratización. La actitud del PNV, lejos de suponer un paso adelante en la normalización de Euskadi, tiende a afianzar a la derecha centralista y su línea de recorte de libertades e imposición de medidas represivas".
Euskal Herria
Estatuaren terrorismoa konstituzionaldurik
Burjes demokraziaren sostengu diren indar armatuak edo Estatuaren terrorismoa erakundetu eta konstituzionaltzeko, lehenik antiterrorista legea aprobatu zen Madrileko parlamentu ganbaran. P.N.V.ren 28ko manifestaldiak inperialismoaren sugarra berpizturik, eta U.C.D.ren beste bidelagun sozialinperialisten eskutik, Martin Villak ixilpeko beste 15 puntu antiterrorista jarriak ditu martxan.
Hori dela bide, horra! Arrasaten ordenu zaintzaleek erasotako txikizioa. Herri atzeratu eta ezjakin batean bageunde bezala, gainean, Arrasateko gudariek pistolaz eraso ziela eta lotsagabekerizko komunikadu gezurti bat zabaltzen dute. Halako lotsaren lotsez, Euskal Kontseilu Nagusia bera ere informaketa zehatzago bat ematera beharturik aurkitzen da. Martin Villak, ordea, gaizki hartzen ditu Txiki Benegasen deklarapen zehatzak, eta bere gezur ofizialaren kontra atera delako, gogor erantzuten dio.
Erantzuna
Herriak, ordea, bat batean eta sutsu erantzun zuen. Ostegunean bertan Lenizko bailara osoa greba orokorrean geratzen da, eta hurrengo egunez, azaroak 17, Gipuzkoa guzia, entrepresa oro, banka, fabrika, denda denak ixten dira, eta herri gehienetan asanblada eta manifestaldi handiak egiten dira. Berdintsu erantzun zuten Bizkaiako zenbait herri eta entrepresatan. Gazteiz eta Iruiñan ere ez ziren herri manifestaldiak faltatu. Dena dela, aipatu beharrezkoa da greba honetara ez zutela deitu nahi izan alderdi eta sindikatu handienak, adibidez, P.N.V., PSOE, CC.OO., UGT, eta abar. Baina Gipuzkoak eta Euskal Herriak ez du halako artzain makilen beharrik, heldua baita, zorionez. Bestalde, irrati-telebista eta komunikabide orok greba eta manifestapen egun horretako informaketa guztiz gainetik, eta gutxietsiz baizik ez zuten eman.
Greba orokorraren ondoren ezker alderdiak zein baino zein prestuago ibili ziren. EIA, EMK, LKI eta beste ere ohiturazko komunikatu eta hileta batez konformatzen ziren. Hain zuzen, Arrasateko gertaerak argitu, erantzukizunak eta Martin Villaren dimisioa eskatu berriro, eta kito! KASeko alderdiek bakarrik hartu zuten Herriko borrokaren haria, eta ahariari adar bietatik helduz indar errepresiboen deuseztatzea eta KAS alternatibako gutxieneko puntuak eskatu. Bide horri loturik, azaroak 18rako KASeko indarrak eta Amnistiaren aldeko gestorek antolaturiko hileta eta manifestaldia atera zen aurrera. Zenbait milaka manifestari zamaturik, katedraletik Avdara, hibaia bailitzan gainezka, eta ehundaka armadakoek ilunbean, kale mutur guzietarik eraso, egurtu eta zanpatu gintuzten, ondoren etengabeko kepote, pilota eta barrikadekin jarraituz. Komunikabideek egundoko gezurrak zekartzaten hurrengo egunean. Irratiak mila bat pertsona aipatu zituen eta telebistarentzat (hilik ez bada behintzat) ez ginen existitzen ere. Herriaren lehentasunari, eta dagokion bezala bere mobilizapenari lehen lekua utziz gero, etorri zen agudo asko esperoko erantzun armatua. Baina, espainol indar armatuak dira nagusi, eta hor dabiltza arnasik hartzen uzteke, errepresioak, kontrolak, katxeoak eta atxilotze ugariak. Areago, ez da nahikoa, ordea indarkeria eta euskaldun sailak atxilotzea. Errepresioa zuritzeko goitik behera gezurtatu eta engainatu behar, eta, adibidez, Arrasaten Zabarte, garai batean ETAkoa izandakoa, gero amnistiatua, eta orain HASI alderdiko borrokalaria, bere emaztea eta beste lagun bat atxilotzen dituzte, eta gezur borobilez jositako ageriak zabaltzen komunikabideetan zehar, ETAko komando bat armekin harrapatu dutela, etab. asmatuz. Berdintsu gertatu da garai batez Polimili izaniko eta egun EIA alderdiko diren ekintzaile zenbaitekin.
Telebista eta irratiak konstituzioa burezurretaraino daraturutzen digun bitartean, burutzera doan burjes demokrazia indar armatuen kolpez, egunero ehundaka euskaldun gartzeleratuz, eta abar, nahiz eta Euskal Herrian Kostituzio honen kontra gehiengo bat egon, delako Kostituzioa, herri eta euskal demokraziaren (lege zaharra) kontra, komunikabideen manipulazioz eta Estatuaren terrorismoa legeztaturik eta instituzionaldurik (?) kostituzionaltzen digute.
Indar armatuen nerbioak
Martin Villa eta Mugica Herzog ez dabiltza alferrik, erre eta erre, terrorismoa ETAkoa dela bakarrik errepikatuz, indar armatuena, ordea, nerbioak omen. Hitz konprenigarriak halako inperialisten ahoetan. Gobernuak kontsentsuko bidelagun boteretsuekin elkarturik eraso du, baina euskaldunok zailduak gaude eta borrokan jarraituko dugu, Euskal Herriaren interesak eta, batik bat, bere langileriaren interesak defendatzeko ez dugu mediorik erreparatuko. Ez zaigu aukerarik ematen eta, errendizio osoa baino.
Alex
Euskal Herria
"...goizean eta gauean beldurrez, nork ikus eta nork entzun beldurrez..."
Jadanik erdi ahazturik genuen sentimendu hau, lehengoan KOSKA taldearen kantaren bidez gogoratu zitzaidan. 1975.ean agertutako kanta dugu hau, eta seguru aski lehenagotik eginda zegoen. Euskal Herriaren urte haietako giroa agertzen zuen kantak. 1978.eko azaroan sentimendu berdina hedatzen ari da gure herrian.
Frankisten erreformak, orain dela urte bete betiko burrukaren berplanteiaketa bat egin zuen, non sartu zituen tableroan: hauteskunde orokorrak, alderdi batzuen legeztapena, manifestazio eta hitz egiteko askatasun pixka bat gehiago. Era berean erreforma bati ekin zion, eta erreforma honen bukaera oraingoz, datorkigun kostituzioa dugu. Une honetan jadanik garbi esan dezakegu, oligarkiak ez duela herriak bere burrukaz lortu nahi dituen gauzetatik bat bera ere onartu
Militarren aurpegi haserrea
Dudarik ez izan erreforma honek gure herria integratzeko izan duen indarraz, Burrukalariak baretzeko erabili duten estrategia ezaguna da: ezer ere ez eman eta beti militarren aurpegi haserrea erakutsi. Honela lortu dutena ez de gutti izan, eta horrela indar politikoen lekua ez da 1975.ekoa. Oposizio eta ezkerreko Hainbat alderdik berplanteiaketa onartu du, beste era bateko planteiamenturik lortzeko unea ez omen delako. Guk ordea, ez dugu ikusten beraiek proposatzen diguten herritar programa bat ezartzeko modu majikorik, eta ikusten dugu batailaz bataila burjesia ateratzen dela garaile, eta langileriaren aldeko programa bat gero eta urrunago.
Euskadin, ordea, ba daude berplanteiaketa onartu ez zutenak, eta gure herriari eta gure langileriari beharrezko zaion planteiaketa baten alde jarraitu zutenak.
"Politiko" askoren ustetan hauen burruka minoritarioa, ez politikoa eta azken batetan irabazteko inolako garantiarik gabekoa zen. Politika iraultzailea masak iraultza bidean aurrera garamatzan programa baten inguruan batzea bada, ordea, ez legoke hain garbi goiko horien baiezpena. Izan ere, KAS-ek ez zuen berplanteiaketa onartu eta alternatiba bat aurkeztu zuen, eta gaur, 1978.eko azaroan programa hori, Herri Batasunak onartutakoa, herri honen sektore handi batek onartzen du, eta beraren alde mobilizatzen da: mitinetara doa, manifestazioetara doa. Eta ez bakarrik programa, bere burrukatzeko era ere onartzen du, eta horrela, KAS-en barruan dagoen erakunde harmatua eta Gobernuaren aparatuaren arteko burrukan norekin dagoen ba daki.
Errepresioa berriz
Izan ere, Gobernuaren asmoa ETA eta KAS alternatiba defendatzen zutenak aisladatzea zen, baina gauzak alrebes suertatu zaizkie eta gaur bloke hori indartsu dakusagu, aspaldi ez bezala.
Herri honek, berriro ere, Gobernua egoera beltzean jarri du: edo herri honen eskabide minimo horik onartu ala errepresioz zigortu. Oraingoan ere, errepresentatzen dutenaren estrategia zaharrari jarraituz, bigarren bidea hautatu dute. Horrela ulertu behar ditugu: Lege Antiterrorista, koartel berriak, Villa-ren 15 puntuak, Alemania, Inglaterra eta Frantziara bidaiak (teknika berrien bila) eta konstituzioa, guzti hau betirakotuko duena.
Lege historiko bat da, sistemaren errepresioak ez duela neurririk, eta ETA-koak atxakia harturik, noraino helduko den errepresio hori gaur ezin dugu jakin; ba dakigu ordea herriaren nahia ixilerazten saiatuko direla.
Honen aurrean, inoiz aipatu den zigorraren aurkako frontea beharrezko dugu. Baina ez gaitezen engaina, eta pentsa dezagun fronte hau ez dela egingo alderdien arteko hitzarmen baten bidez bakarrik, herriaren autoeraketa dugula tresnarik onena berau lortzeko.
Gobernuak ez du horrelakorik onartuko eta zigortzean, ekintza politikoari ateak ixtean burruka harmatua geldituko da berriro ere errepresioaren aurrez aurre. Egoera hau jadanik ezagutzen dugu. Hau ikustean nork esango dio ezetz esaldi famatu horri: "Hau beti bezala dago, gauzak ez dira bat ere ez aldatu".
Mendizabal
Euskal Herria
Hazi, Budismoan hazi da "Zan-Zen"a, baina denontzat interesgarritzat jo daitekeen dimentsio bat darama berarekin. Ez du, ordea, ideologia berezirik, Enomiya Lasalle eta Dürckheimen ustez.
Mundu-ikuskera batetan koka daiteke (gure kasurako kristau eta mendebaleko) konkretuki Bibliaren interpretapenerako, liturgiarako ba du bere garrantzia.
Aparteko garrantzia laguna amildegitik begiratzen duen maisuak du.
Lassallek dioenez, giza-arima sakonki ulertzeko gauza den edonor izan daiteke gidatzaile horietako bat, naiz eta Zen zer den ez jakin.
ANAITASUNA: Zer dela eta ukan du Zan-Zenak hain arrakasta handia Sartaldean?
AS-k: Zen-arekin zer ikusirik handiena duena, kristau mistika da, batez ere XIVgarren mendeko Ingalaterreko izengabeko batena. "Jakinezaren hodeia" deritza bere liburuari. Eckehartek eta San Juan de la Cruz-ek ba dute Zen-arekin zer ikusirik ere. Hemen Sartaldean Zen-aren jarraitzaileek ikertu dituzte hirurak berriro hain zuzen. Gainera Japoneko Zenaren maisuek ohore handitan dituzte.
Gaur egun benetako arimaren iraultza bat diraki. Aitortzekoa da gure mendebaleko kultura, efikazia konkretuaren zentzu zorrotzegi batek jota dugula. Gizakiaren irrika sakon bat baino gehiago, gauza azalezkotzat hartu egiten dira (zoriona galtzerdi pare batetzat). Ondo dago zientzi-arrazoinamendua, baina ez da aski. Teologia bera onuragarria da,ez gaitu asetzen ordea. Gero eta jende gehiago dabil itoka giro hestugarri hontan.
Hori dela eta, muga horik gainditu nahiz gertatzen ari da delako "arimaren iraultza" dela drogen, dela gogoetaren bidez.
Hau guztiau ihesbidetzat ez hartzea. Jainko pertsonal batenganako eta urkoarenganako maitasuna kristau sinesmenaren ardatza baita.
Zan-zenaren bidez oinarrizko zentzuaren zentzumena berreskuratu egiten da. Bizitzaren sustraiak kristau sinesmenaren bizipena berreskuratzen dira. "Belarria" begia irekitzean datza, sakonkiago entzuteko, ikusteko Berri Ona. Beraz, ez dago ihesbiderik nahiz eta zoritxarrez honela gertatu ahal izan. Moises Elias baten mistika salatzaileaz ari gara. Politikak, hitz laburrez, Mistika laguntzea.
Ez dago bizitza zuzenik gabeko "zen"ik, baina halako bizitzan exigentzia etikoak ez datozkigu kanpotik arimaren barnetik, askatasun osoz. Yahvearen hitza hurbil hurbil duzu aho-bihotzean bete dezazun (Dt. 30, 14).
Yahve-ren delako hitz hau Testamentu Berrian, Kristo da, dana eta behin betiko. Aitak esan diguneko hitza (San Juan de la Cruz-ek: "Subida al Monte Carmelo" XXII - 3 - 6).
Bai Lasallek, bai Dürckheim gaigabeko gogoeta moeta honek nola lagundu zituen Japoneko kultura eta bizikera ulertzen, lehenengoa diplomatiko zelarik, bigarrena misiolari.
Jainkoarekin topo egiten lagun gaitzake, besteak beste. "Inork ez du Aita ikusi, semeak izan ezik". Berari buruz burura dakigukeen oro ezin daiteke Bera izan. Horregatik arrazoimena, oraingoz bederen alde batetara utzi behar. Arrazoimena irixten ez denera, hel daiteke amodiozko arreta. Atlantikoko erdi-erdian arraunak utzi behar Izpirituak bere haizeaz oihalak bete ditzan.
A-k: Nola sartu zen gogoeta moeta hau Euskal Herrira?
AS-k: Gasteizeko apaiztegiko aita J. Oinatibiak, Dürckheim-en ikasle zen J. Castermane ezaguturik, "La Cerca" otoitz-etxera deitu zuen, gero Lazkaora.
Honela hasi ziren euskaldun batzu zen eserialdietan elkarrekin.
Gainera, Bilboko "El Mensajero" argitaletxeak Zen-ari buruzko liburu batzu argitaratu ditu.
Bibliografia (Gazteleraz)
E.M. Enomiya Lassalle. El Zen. Mensajero Bilbao. Zen camino a la propia identidad".
K. Durckheim, El Zen y nosotros. Mensajero.
D. I. Suzuki, La Gran liberación.
Zen entre cristianos, Herder Barcelona.
A. Schluter, Vida Nueva, n.º 112, 1978 pliego.
Borja Barandiaran
Juan Ramon Martinezi
Adiskide maite hori:
Elkarrekin azkeneko aldiz hitzegin genuenean esan zenidan: "Euskaraz ikasi behar dut, nola edo hala, baina laster. Esaidazu modu bat, zaila bada ere, agudo ikasteko".
Eta hortaz mintzatu ginen.
Euskaraz ikasteko hoberena, berehala hitzegiten hastea da... esan nizun nik. Hemendik aurrera, elkar ikusten dugun datorren alditik aurrera, nik beti euskaraz hitzeginen dizut.
Eta hau da Juan Ramon, nafartar gazte, periodista trebe, adiskide min, hau da hurrengo aldia... zure azken joanerako hurrengo aldia.
Zure ilusioarengatik, lanarengatik eta adiskidetasunarengatik, agur, beti arte.
Patxi Zabaleta
Durangoko euskal azokan ikusi nuen azken aldiz nik. Komunikabideei buruz egin zen mintzaldian aritu zen hizketan.
Laburki, hau ere esan zuen: "Euskal Herrian bi prentsa klase bereizi behar ditugu: euskal liberazio soziala eta nazionala nahi dutenak,... eta besteak". Mila esker, gu ere horretan ari baikara.
Eta Tomas Muro ere euskal kazetari zen. Eta ez zen euskaldun jaiotzez. Eta lana langilearen balio zela aitortu zion hitzari. Euskadiren alde lan eginez, euskaldun jatorra bihurtu zen, gure egunkarian.
Bartzelonako esnea asto pixa da
"Bartzelonan edaten den esnea, zerri eta balea koipez egina da". Arraroa baldin bada ere, berri hau zabaldu du EFE berri agentziak.
Bartzelonako Higiene Institutuak esan du zeintzu diren likido arraro horren lehengaiak edo materia primak: "zerri eta balea koipea, eta agian, asto pixa... edozein gauza, behi esnea baino".
Dirudienez, astoaren pixak esnearen dentsitatea du, eta horrela, laborategietan zenbait prozesu eginez, esne antzeko likido bat egin ahal da.
Noski, astoaren pixari zerri koipe pixka bat ere bota behar zaio, gurina lortzeko.
Tarradellas oso posibilista izango da, eta oso politiko gainera, baina ez dakit horrelako "esnerekin" luzaro biziko den. Agian, berak ez du edango. Izorra daitezen besteak!
Bahiketa egin eta dirua etorri ikastoletara
Gipuzkoako Hezkuntza Ministeritzako delegatua bahitu zuten bezain laster, Ikastolek 300 miloi hartu zituzten Madriletik.
Denok dakigun bezala, dirutza hori lehendik agindua zegoen, baina gobernuak ez zuen entregatzen.
Azkenik, ETA (p-m)k egin zuen bere ekintza eta berehala entregatu zuten dirua.
Parlamentarismo guztiak, elkar ikuska guztiak, alferrik izan ziren! Dirua prometatu egin zuen gobernuak, baina ez eman.
Garbi ikusten da, entsalada ondoren, purua sartu behar zaiela Madrileko agintariei. Hau da, elkar hizketa ondoren, kolpe eder bat.
Horrela bakarrik konturatzen baitira, Euskal Herrian engainuak sobra direla.
Euskal prentsa (Zeruko Argia eta Anaitasuna) ere zerbait pentsatzen hasi beharko da.
Baina gu ondratuegiak gara... eta "así nos luce el pelo".
Nafarroako eskuindarrak diru eske
Nafarroako eskuindarren ekonomia gaizki dabil. Benetan harrigarri baldin bada ere, horrela zioen "Pensamiento Navarro" egunkariak.
Nafarroako "Agrupación de juventudes tradicionalistas" taldeak ohar bat argitaratu du egunkari horretan, lokal bat alkilatzeko dirua behar dutela esanez.
Hona hemen, inperioko hizkuntzan, ohar hori:
"La Agrupación de juventudes tradicionalistas de Navarra, ante la precaria situación económica en que se encuentra debido a que todos sus miembros son jóvenes de 15 a 25 años, y necesitando urgentemente un local donde poder reunirse, se ve en la necesidad de pedir una pequeña ayuda económica a todos los navarros que sienten dentro de su corazón el sagrado lema de DIOS-PATRIA-FUEROS-REY".
Orain arte, ezkerreko partiduek bakarrik zituztela diru problemak, uste genuen, baina ba dirudi, eskuindarrak ere berdin dabiltzala.
Nafarroako eskuindarrek "Dios-patria-rey-fueros" oihu asko egiten dute, baina diru asuntuan, zimurrak dira. Beti bezala. Aberatsak dira beti berekoienak.
Iñaki Zabaleta
Anakroniko omen
Duela zenbait hilabete, "DIE ZEIT" aleman astekari itzaltsu eta guztiz ezagunean, editorialtxo bat agertu zen lehen plaman Euskal Herriko gertakariei buruz. Besteak beste, "anakroniko" zela zion, euskal Estatu bat eraiki nahia.
Hori dela eta, E. Knörr gure laguntzaileak honako gutuna egin zuen harako:
"Jaun-andereok!
Euskal Estatu lokabe bat eraiki nahi izatea "anakroniko" da "DIE ZEIT"-erako (30. alea, 1978). Eta nik, aleman jatorriko euskaldun honek, galde egiten diot neure buruari: Zergatik anakronikoa? Non dago ezarririk zenbat Estatu izan behar dituen Europak? Guri euskaldunoi —irlandarrei ez bezala, adibidez— epea bukatu zaigu?
Jakina, nik uste dut mugak erauzi behar direla. Baina gure hizkuntzak eta gure kulturak ezingo dute iraun, Espainiak eta Frantziak gu zapaltzen gaituzten bitartean. Eta oso zaila iruditzen zait niri gaur ere, etxean lokabe izan, Estatu bat izan gabe.
PNV Euskaltzaindiaren kontra
Euskal Estatutua gertatzen ari den batzordean, euskararen gaineko ardura erabakitzailea Euskaltzaindiak eduki behar zuela aipatu zenean, J. J. Pujana, PNVren ordezkaria, horren kontra agertu zen, Euskaltzaindia ez dutela guztiek onartzen esanez. Agian Pujana jaunak bere kideen beste euskaltzaindian pentsatzen zuen. Nolanahi dela, Euskaltzaindiaren aldeko proposamena aurrera joan zen, E.E. eta E.S.E.I.rekin batera, paradoxikoki, PSOE eta UCD ere alde irten zirelako. Ikus dezagun, ikas dezagun.
Edonor ote irakasle?
Ostegun arratsean. Telefono-deia: Estatu-eskola batetan euskara irakasteko lau irakasle behar zirela eta ea nik esaminatuka nituzkeen. Baietz.
Eguna etorri zen. Sei neska-mutil agertu ziren. Ahoz eta idatziz egin zuten esamina. Gero, etxean, begiratu nituen eta hiru ontzat eman.
Gaur, huts egin zuen neska baten kexa jakin dut zeharbidez: esamina oso zaila izan zela...
Hartu ditut orriak berriz eta honelako perla bikainak berehala topatu:
- Etxe urdinan.
- Liburu hau 300 orrialde dauka.
- Apaiza hura berandu heldu zen.
- Axularko liburuak.
- Hiru andereño ikusi dute hori.
- Joan zaitez etxe hara.
- Dut 20 urte.
Besterik, eta hori bezain larriagorik, bada. Ondoko esaldiak euskaratzen ez dakitenek irakasle izatea merezi dute?:
- En el caserío de arriba.
- Con este juguete haremos una casa.
- Te he visto en la calle.
- Me tomaron por bruja.
- Ahora sé las lecciones.
Eta abar eta abar.
Denbora luze-luzean, euskarak itxita eduki ditu ate asko, eskolan, administrazioan, kalean bertan... Orain, jakina, gauzak aldatzen ari dira. Baina edonor izango ote da irakasle? Ez dugu gutxieneko maila bat eskatu behar? Beste gaietan nahitaezkoa dena euskaran zergatik ez? Zer esango genuke erdal irakasle batek horrelakoak esan eta idatziko balitu?:
- Han traido bicicleta esta.
- Ayer vino el varvudo.
- Ziete camisas.
- Mi padre me traje desde Orio.
- La comida de tres hijo.
- Mañana vinimos a Bilbao.
- Graciaz a un tío sé vazco.
Nik ez dut onartzen ez ulertzen nola nahi duten zenbaitek bi neurri erabili: bata erdararako (edo berdin Matematika zein Musika...) eta bestea euskararako.
Ordua da, nik uste, euskararekiko geure epelkeria, axolaeza eta errazkeria uxatzeko. Bai eta umekeria guztiak. Eta azken hau esaten dudanean, behin Euskaltzaindiaren esamin bategatik entzun nuena dut gogoan: "faxismoa" zela esaminak egitea (!!).
Euskara ikasteko eta lantzeko, jakina, ez dugu bide gehiegirik izan. Hestutu ere ezin dugu gehiegi hestutu irakasle-gaia, edo andereño izan nahi duena, ikastolan, Estatu-eskolan edo arrats-eskolan (mesedez, ez dezagun esan "gau-eskola"!). Baina gehiegi hestutzetik edonor irakasle izatera tarte zabala bada. Joka dezagun horretan zentzudun eta zuhur.
E. Knörr
Arrate Irratia isildu
ARRATE IRRATIA isilerazi egin dute. Ez da bere borondatez mututu. Gipuzkoako Gobernari Jaunak eman dio, hitzik ez egiteko agindua.
Arrate Irratia 1959an sortu zen, eta Eibarren eta inguruetako herrietan entzuleria polit bat lortu zuen. Baina 1964ko Maiatzean, Fraga jaunari esker, isildu egin behar izan zuen.
Aurtengo ekainean, Don Pedro Gorostidi zuzendari jaunak birtzabaltzea lortu zuen; baina hazilaren 16an, berriro ere isiltzeko ordena eman diote. Hauxe da Arrate Irratiaren historia llaburra.
Euskal prentsak ez du ihardun luzerik egin arazoaz. Nonbait, hasi berria ere bai, eta erdi ezezaguna edo zen oraindik Arrate Irratia.
Guri, berriak pena haundia eman digu, batez ere irrati euskaldun bat zelako. Horregatik isilerazi dute hain zuzen ere, euskalduna zelako eta ez amateur batzuren entrepresa.
Edo eta ekainetik honantz bonbak jartzen ibili ote da? Ez, Arrate Irratiak ez du bonbarik jarri, baina euskaraz egiten zuen isildu ere egin gabe, eta horrek min ematen du bai Gobernu Zibileak eta bai Madrilen ere.
Horixe duk antena behar bezala probetxatzea, halajainetan!
Martin Villa mintzo
Martin Villa jauna mintzo denean, belarriak adi izaten dira eta mikrofonoak kili-kilietarako gogorik gabe.
Martin Villak Gutierrez Mellado Lehen Presidentorde jaunarekin ostera bat egin berri du Euskal Herrira.
Ikustaldia egin eta igande arratsaldez, Sondikako aireportuan zen, Madrilera eramango zuen hegazkinaren zain.
Modan dugun terrorismoaz galdera bat egin zioten, eta Martinek luzamendutan ibili gabe:
"Terrorismoaren monopolioa estatuarena da" erantzun.
Hori horrela bada, terrorismoaren propaganda —apologia— nork egiten ote du?
Autonomia orain
Ba dugu, garaia baitzen, hegoaldeko autonomiarako lehen aurreprojektu ofiziala; burutu dutenak hegoan oraingoz populazioaren gehientsuaren ahotsa duten indar politikoak. Batzuk, Herri Batasunak esaterako, ez du nahi izan parte hartu batzordean.
Azterketa sakon bat merezi du, dudarik gabe, baina indar politikoen erlazioa dagoen arauera, globalki ontzat eman daiteke oraingoz.
Jakina, ezkerrak oraindik bide handia egin behar dugu. Esaterako aldatu beharra dago etorkizunean, lege elektoralak, eta euskal parlamentu batu eta gogor bat eraiki.
Baina Nafarroako egoera ezaguturik, dagoen bezala, lehen urratsa dugu. Ez dudana ikusten hain bidezko, eta gehiago abertzale ikuspuntutik aztertuz gero, HERRI BATASUNAren joera. Konturatu gabe, azken batetan Nafarroako UCDrekin autonomiaren kontra bihur daiteke. Eta interes zentralistak horren zain daude orain.
Nahiz eta subjektiboki bestea izan helburua, objektiboki orain lortu nahi den autonomiaren kontra posizionatu da.
Eta hemen orain helburua, autonomia lortzea lehen bait lehen eta zabalena dugu. Herriak burruka bide asko erabiltzen jakin daki, eta produzitzen duten ondorio positiboak aprobetxatzen jakin behar dugu.
Helburua boterea lortzea dugu. Eta bide guztiak onak dira. Eta orain konstituzioko bozketen errenta ona dugunean, dugu, mementurik aproposena autonomia zabala izateko. Munizipalen ondoren, batez ere Araba eta Nafarroan asko gehiago ez da aldatuko indar erlazioa, eta aldatzen bada hainbat hobe. Gero ere, beharrezkoa izanen dugu, autonomian sakontzeko independentziaren bidean.
Baina oraingo egitekoa, autonomia hau defendatzea dugu, eta metodoetaz ez dezagun filosofia merkerik egin. Zeren ETA, eta gobernuaren arteko elkarrizketarik suertatuko balitz, eta autonomia neurri zabalak lortu, ez genuke aldarrikatuko lehendabizi hauteskundeak nahi ditugula, baizik eta, defendatuko genituzke konkista haik, eta burrukan jarraituko, hauteskundeak eskatzen edo beste gauza bat.
Beraz, demagogiarik ez. Etorkizuna jokoan dago eta, zentralismoaren kontra, denok baturik.
Joseba Agirreazkuenaga
Nazio artekoa
Zenbat aldiz ez ote dugun entzun behar izan euskaldunok, gure oraingo jarrera guztiz okerra dela, datorren demokraziarako bidean oztopoak ipintzea besterik egiten ez baitugu? Moeta askotako eritziak entzun ditugu, beste aldetik, demokrazia horrek ekarriko dizkigun abantailez; hala ere, argi ikusten da, Euskal Herrian hortik espero dezakeguna. Dena den, eta jadanik suposatzen duguna konfirmatzeko, ondo dago, noizean behin, Europako beste estatu demokratikoetan gertatzen dena aztertzea.
Oraingo honetan, Frantzia demokratikoaz ihardungo dut.
Denok dakigunez, hain zentralista den estatu honetan, zapaldurik dauden hainbat Herri, esnatuak daude jadanik, dagozkien eskubideak eskatzen dituztelarik: Okzitania, Bretainia, Korsika...
Herri hauetan guztiotan, burruka aurrera doa, bai kultur mailan, eta baita politikaren mailan ere; eta nahiz eta frantses askok pentsatzen duten, beraien aberri maitean preso politikorik ez dagoela, Herri horietako burrukalari asko gartzelan daude; hori da, adibidez, orain, preso politikoen estatutua eskatzeagatik, gosegreban dauden 27 bretainiarren kasua. Espero ahal zenez, ekintza honi ez zaio, ez prentsan eta ez beste komunikabideetan ere, inportantzia handirik eman, baina presoek bere jarreran segitzen dute.
Hori gutxi balitz, ba dute bretainiarrek zergatik kezka momentu honetan: abenduaren hasieran, preso horietatik bi juzkatuak izango dira, hain bitxia den "Cour de surété" delakoan.
Hori guztiori kontutan harturik, eta mementua oso egokia zela kontsideratuz, preso bretainiarren aldeko jaialdi bat antolatu zen Parisen, hazilaren
13rako, COBAR taldea antolatzailea zelarik. Jaialdian Stivell, Glenmor eta Servat-ek kantatuko zuten, eta aldi berean, hara joango zen jendeari preso politikoen egoera zein den esango zitzaion.
Baina zein edo nortzu dira COBAR taldeak?
Bretainian, aspalditik dago jende asko arazo nazionalaz sentsibilizaturik, eta presoak gartzeletara joaten hasi zirenean, argi ikusi zen preso horik sostengatzearen beharra; hortik, herri eta hiri batzutan talde batzu eratu ziren.
Talde horiek modu batetara edo bestetara, lanean segitu dute, eta gaur daudenak COBAR izenekoak dira, hau da, "Comités bretons anti-repression" direlakoak.
Taldeok, bai Bretainia osoan, eta bai Parisen ere, funtzionatzen dute. Beraien artean nahiko autonomia dago, baina hala ere, ba dago denen arteko koordinakuntza.
Pariseko COBAR-a izan da, prezeski, aipatzen nuen jaialdiaren antolatzailea.
Baina bihur gaitezen harira, jaialdi famatu horren egunera.
Jaialdirako baimena eskaturik zegoen arren, prefekturak ez zuen eman, eta beraz, jaialdiko eguna heldu zen, egiteko posibilitateak oso txikiak zirelarik. Baimena ukatzeko arrazoia, kalean istiluak sortu ahalko zirela zen.
Hazilaren 13an, kazetaurreko elkarrizketa bat antolatu zen, zeuden berri guztiak prentsari emateko. Elkarrizketa hori amaitu ondoren, eta jaialdiaren lekuan eta ordu berean, manifestaldi batetara deitu zen, hain arbitrario zen neurri horren kontra agertzeko.
Baina Frantzia oso demokratikoa denez, han zeuden halaber, ordu bat lehenago, C.R.S. pilo bat, inguruko kale guztiak kontrolaturik edukiz. Hala. ere, 2.000 pertsona edo bildu ahal izan ziren, eta normala denez, kargak, kolpeak eta abar egon ziren.
Kontzentrazioan ba zeuden hiru kantariak ere. Eta hor bertan, propaganda banatzen ari ziren beste batzurekin, detenituak izan ziren, nahiz eta hiru ordu beranduago, eta multa bat pagatu ondoren, askatuak izan.
Argi dago, ba, nola sortzen diren istiluak, eta noren erruz.
Hurrengo eguneko prentsan, ez zen ezer esan adierazpen askatasunaren kontra zihoan hori guztiorri buruz, ezkerreko egunkari batzutan (ez serionetan noski) ez ezik.
Baina ez pentsa, hemen inor harritu denik gertaera guztiongatik; entzun ahal den gehiena, zera da: ah, baina Frantzian preso politikorik al dago?
Debeku honen aurrean, COBAR prest dago beste jaialdi bat antolatzeko, baina ez da erraza izango, hori jujamendua baino lehenago egitea. Eta gainera, zergatik ez dute debekatuko berriz?
Dena den, mementua oso garrantzitsua denez, ondo probetxatu beharko dute bere burrukaren zergatikoa publikoki azaltzeko.
M. J. Esteban
Gaiak. Politika
Lan honekin, mendeetan zehar masek historiaren eraikintzan izan duten eragipenari buruzko artikulu sorta bati hasiera eman nahi diot. Azken aldi hauetan, alde guztietan politikoak sortzen dakusagu. Guztiok eskubide ugari damaiote beraien buruari. Eta gainera, beste pertsona batzuk eginiko aktuen epaikari gisan eraikitzeko lotsagabekeria dute. Beste batzuk, gehienak, Euskadiko politikaren protagonista bakar gisan ikusten dute beraien burua eta medio guztiez herriaren nortasunagatik gainez eginak izatea eragozten ahalegintzen dira. Zergatik diote beldur herriari? Zergatik nahi dute herria azken 40 urteotan bezala jarrai dadila, lider politikoak bakar-bakarrik aldatuz? Beraien baitan herriaren indarra ezagutzen dutelako, aldaketa guztien egile herria dela soilik dakitelako. Historiak frogatuko du.
Marxista teorien arazorik oinarrienetariko bat, eta historian zehar zalantzarik gehien sortu duenetariko bat, Historia aldetik masek buruturiko eraginarena dateke. Baina zer dira masak? Beraiekin kontaktuan dauden zenbait liderren ideialez mugituriko pertsona talde bat ala, alderantziz, masak dira beraien ideologia sortu eta burrukara, higidurara abiatzen direnak? Historiaren bilakaera, pertsonaia jakin batzuren ekintza eta erabaki multzoa ala masen bilakaera al da? Hauk dira gai polemiko honetaz egiten ditugun galderetariko batzu. Masek historian duten eragina, urteetan barrena pentsalari ugariren gogoeta gaia izan da eta, batez ere XX. mende honetan izugarrizko garrantzia du, masa mobilizapenek lortu duten indarragatik. Zeren eta, azken mende honetan, igarotako mendeetan irudiezinezko botere koten lorpenerako masa kopuru eskergek burrukatzen baitute. Azken mende honetako historia, masen ihardueraren historia da, bakea, demokrazia eta aurrerakuntza lortzeko masek libratzen duten batailaren historia da. Batzutan garaile eta, tamalez, aldi ugaritan faxismoaren eta kapital haundiaren indarpean porrot eginiko batailaren historia. Gure exenplu berbera da masa mobilizapenak-boterea harremanen adibiderik argienetarikoa. Masa mobilizapenek, beraien etengabeko burrukaren bidez presoak gartzeletatik kaleratzea lortu dute. Presoen kaleratzea masek lortu dute, eta beste inork. Eta atera dituzte, presoak ere masaren zati direlako eta masek beraien abangoardia bezala onartzen dituztelako. Ezein paktu, ezein negoziaketa, ezein hitzarmenek ez du lortu; masa desjabetu baina askatasun goseti baten adore eta ahalegina izan da soilik bere burrukarekin garaipen partzial hau lortu duena. Eta masak izango dira, beraien kabuz eta bizi ditugun denborekin adorde eta zapaltzaileek erabiliriko medioei kontrajarriak izango diren medio egoki eta eraginkorrenen erabileraz, Euskadiren sozialismoa eta independentzia lortuko dutenak, une orotan mundu aske eta trabagabekoaren ideiala gogoan izanik.
Historia, masek egiten dute. Historia zabaltzen, aldatzen, mugitzen doa. Aintzinatean, sozial aurrerapen eta aldaketaren oinharrizko indarrei buruzko ohizko pentsaera, errege, jeneral eta beste horrelako pertsonaia agerien ekintzetara mugatua zegoen guztiz. Denbora horietan, historia gizon handiek egiten dutela onartzen. da. Beraz, historiaren bilakaerarekiko antzinateko pentsaera honela labur dezakegu: "Mundu honetan sorturiko gauza oro, funtsean, munduraturiko gizon handien pentsakizunen ondorio da, pentsakizun horien mamitze eta praktikaratzea. Beraien historiak osatzen du benetan munduko historia osoaren arima". Teoria tipo honek, guztiz arrazista eta diskriminatzaile diren teoria talde bat osatzen du. Teoria hauek, antirrealismo kopuru handi bat edukitzetik at, herria "ahalguztidun eta perfektu klasearen boterearen meneko bizi behar duen azpiko klasea" izatera predestinaturiko "masa amorfo", "masa pasibo" batera mugatzen dute. Zapalketa hau orokorra izango da historian zehar. Zapalketa tipoa funtsezki berdina izango da, baina metodoak aldatuko dira, masek botere kota goragoak irabazten diharduten heinean. Teoria tipo hauek ez dute onhartzen masek burrukan aurreratu eta dagoen zapalketa sistema gainditzeko besteko ahalmena izateko posibilitatea. Oro har, ez dute gizarte berdintsu bat asmatzen, non gizonaren gizonarekiko zapalkuntza ez den lege nagusia izanen. Horrela gertatuko ez balitz eta "masa ahalgabe" hori, "masa pasibo" hori kontestataria bihurtuko balitz eta zapaldu kontzientzia argi batekin askatzea erabakiko balu, orduan iskanbila eta istilu bidez gizabidearen zutarririk funtsezkoenak hondatu eta dena, sistema barne, suntsitu nahi duen "turba" edo jendetza baten aldatuko lukete. Beraz, klase exploratzaileen ideologoek, herrikoi masek eta indibiduoek historian duten eragina ardura singular batekin itxuragabetzen dutela dakusagu.
Azpiratzaile klasea, burjesia, faktore garrantziduna da darabilgun arazoan bera bai da klase menperatuek jasaten duten diskriminazioaren eragile eta herriaren protagonismoaren itzalketa, masa herrikoien protagonismoaren itzalketan onura gehien duena. Masa mugimendua lurperatzea nahi du eta horretarako, gizartearen bilakaerarekiko hamaika teoria sortzen du. Teoria guzti horiek berezitasun bat dute: beraietan, pertsona isolatuak, beti klase dominatzailearen kideak, dira historiaren protagonista eta motore. Teoria guzti hauetan historian zehar masek duten eragina hutsera eramana da eta herriaren protagonismoa guztiz suntsiarazia, zeren eta, burjesiak, bere interesen alde jokatuko badu, herria sortzez menpetasunera bihurturiko "masa itsu" bezala agertu behar duela daki. Beraientzat herrikoi masak ez dira prozesu historikoaren objetu pasibo baizik edo eta, kasurik onenean, "gizon haundien": erregeen, jeneralen, legislatzaileen,... borondatearen egile ezjakin. Subjetibista teoria horiek ez dira mugatzen explotatzaile eskukada batek, biztanlegoaren gehiengoa zapaltzen duen erako errejimenak justifikatzera. Benetazko demokraziaren, ez orain ezarri nahi duten burjes demokrazia, suntsitzera zuzenduriko barne politika baten eta faxista sistemen ezarpenaren alde ere argumentatzen dute. Sistema horiek dira prezeski, baiezten dute ideologo erreakzionariek, gizon handiei historia "egiteko" eta beraien borondatea herriaren masa ezjakinen parte hartze gabe inposatzeko, oztoporik gabeko bidea eskaintzen diena. Ideologo burjesen artean eta beraz, burjesian, indibiduoak historian duen paperaren kontzepzio subjetibistaz gainera, fatalista ikuspenak ere bere tokia du. Ikuspuntu honen arabera, gizonek ezin dute abialdiarekiko eragipenik izan. Teoria fatalista, subjetibistak beste beheratzen du herrikoi masek gizartearen aurrerapenean duten garrantzia. Biak, bata zein besteak, sozial aurrerapena, miloika langileen ekintza eta burrukatik at sortzen denaren sasikonzeptuan oinharritzen dira. Biak, bakoitza bere erara, langilearenganako gutiespena interesatzen zaien klase hurrupatzaileen interes ideologikoak eta helburuak zerbitzatzen dituzte. Herria, ezjakin, era propio eta logiko batez pentsatzeko ezgai bezala aurkezten duten eta errazki beldurra gorrotoan eta gorrotoa benerazioan aldatu duten teoria hauk dira burjes filosofia zertzen dutenak. Filosofia klasista bat, non burjesia sozial aurrerapen eta aldaketaren protagonista dela aldarrikatzen den, desagertzera, barne kontraesanen kausaz hiltzera kondenatua dagoen filosofia bat da. Herria hasia da kontraesan horik ikusten eta Leninek esan zuen bezala, konturatu da "politika serioa masek egina izan daiteke bakarrik" esaldiaren garrantziaz.
Herriek, Herria protagonismoa hartzen, herri sentitzen, klase zapaldu sentitzen eta beraz klase kontzientzia lortzen hasia den denbora bizi dugu, herria zerbait geldi, misterios, bere kabuz ekintza ahalmen gabea eta liderren esanetara bakarrik mugi daitekeen zerbait bezala ikusten duen pentsamoldea baztertu behar duen denbora. Gure denboran, klase zapaldu baten kide direla konturatzen diren guztiak lider bihurtzen dira. Liderren agerpena lege historikoari haustezinki loturik doa. Gizartean beti daude gaitasun eta talentudun gizonak, baina beraien azalpen eta sorpenerako baldintzak, kualitate jakin batzuez hornituriko liderren sozial beharra sentitzen denean bakarrik betetzen dira. Hau iraultzaile gorakada handien aldietan eta iraultzetan argiro konstatatzen den zerbait da. Iraultzaile goraldietan, milaka eta milaka pertsona dira lehengo errejimenaren baldintzen kausaz ordurarte anonimatoan egonik, arazo publikoen zuzendaritzara heltzen direnak, horrela beraien talentu eta balioa frogatuz ezein protagonismo asmo gabe. Klase bakoitzak bere zuzendariak hautatzen ditu, bere sozial egoera eta izango dituen betebeharren arabera. Langile klasearen buruzagiek, adibidez, fermutasun eta iraultzaile ausardia behar dute, proletargoaren misio historikoaren izaerarekin kontsonantzian: prestakuntza teorikoa, langile klasearen burruka teoria zientifiko batetan oinarritzen baita: masekiko lokarri sendoak; masa mailako erakuntza lanerako experientzia eta gaitasuna; fedea langileen indar kreatiboan; ez bakarrik erakutsi baizik eta baita ere beraiengandik ikasteko gaitasuna, etabar. Eta munduko klase zapaldu guztia lider bakar baten bihurtzen denean garaipena helduko da. Liderrak ugari dauden denbora da, baina lider denak dira guti, denok izan behar gara lider, horrela lider bakar handi bat osatzeko eta botere oinarrizko eta bigarren mailako protagonista izan gaitezen sozialismoaren eraikintzan. Horrela ba, masa zapalduaren osagarri bakoitzak bere funtsezko betebeharra du sozialismorantz daraman bidean.
Galtzagorri
Elkar ikuska
Emakume bertsolari batekin elkarrizketan
Ahaztutako emakume bertsolariak
Mendiak ura bezala
nik maite ditut bertsoak
ttikitatik bildu ninduen
hortarako amodioak
gaur aipa nahi ditut hortaz
neure sekretuak
pixkabat azterturikan
gaur arte pasatuak.
Bertsolarien kontra
ez esan inork ezer ere
bestela ez harritu
nik defenditzea azken arte
neure kulturaren ama dira
hori badakizute
eta ez dakiten guziak
azkar jakin bezate.
Bainan gaur baditut hortaz
zenbait gauza esan beharrik
eta gainera tristuraz
bihotza guztiz beterik
zenbat amona bertsolari
sukaldetan enterraturik
Euskal Herrian ahaztuta utzi
dituzu izan gaberik.
Emakume izatea
delitoa izan noski
izen gabe hartu zaitun
lur honek ondo badaki
Zuk ekarri zenituen
semeak gaur dira bertsolari
bainan zure alaba guziak
sukaldean daude oraindik.
Zu enterratu zaituen
destinoa det madarikatzen
eta hori ez dela matxismoa
gainetik digute esaten
edo eta emakumeak
ez ote gara normalak sortzen?
Bada ez bada ere hasi behar dut
zuen izenak bilatzen.
Maite izan dut eta maite dut
nik beti bertsolaria
bainan ez diet barkatuko
zutaz horrela ahaztutzia
ez dago eskubiderik zuri
ateak horrela itxitzia
zure sukaldera noa orain
lore gorri bat utzitzera.
Bertsolariak gizonezkoak ohi dira. Emakume bertsolaririk ez dugu ezagutzen. Zergaitik? Ez ote du izan euskal emakumeak hortarako ahalmenik edo? Gizona plazara, emakumea etxera, hona hemen galdera horren erantzun bakarra. Zeren seguru asko, anitz bertso asmatu eta kantatuko zituzten emakumeek baina ez dute horik azaltzeko plaza edo sagardotegirik izan. Etxe barnean eta areago emakumeen kolkoetan, usteldu dira emakumeen bertso eta kantak.
Gaur, emakume bertsolari izengabeko horietako bat dugu aurrean. Berak esaten duenez, gizona izan balitz plazatan ibiliko litzateke. Baina geure euskal matxismoak zapuztu egin zituen neskatxa honen desioak eta nahiak. Bere bertsoak eskutan dauzkagula beragana jotzea pentsatu dugu emakumeen ahotsa behingoz plazaratzen hastea nahi genukeelako.
A: Zerk bultzatu zaitu bertso hauk idaztera?
— Askotan jarri ditut bertsoak, nahiz eta paperean gelditu ez... Neretzako bakarrik askotan aipatu ditut holako gauzak. Zergatik? Ba, arazo hori oso barruan sentitzen dudalako.
A: Noiztik duzu bertsoetarako zaletasun hau?
— Nik horrela ezagutzen dut neure burua. Gogoratzen naiz, zazpi edo zortzi urte nituela neure aitarekin bertsolariak ikustera Joan nintzela. Oso gogoan dauzkat egun hartako pasadizoak ezta... zein poza esan zidanean bertsolariak entzutera joango ginela! Baina betidanik somatu dut afizioa...
A: Etxeko giroa beharbada?
— Bai. Batez ere Gabonetan, festetan, artozuritan eta... Han ezagutu ditut nik emakumeak oso ondo bertsotan egiten zutenak. Baina beti entzun diet etxean. Artazurik baserrietan, adibidez, jai kutsua zuen. Han abesten ziren bertsoak, kantu zaharrak eta ipuinak. Orduan, emakumeek, bertsoak gustatzen zitzaizkienek, han zeukaten posibilitate bat edo asmatzeko. Beharbada, zailtasun handirekin. Piska bat, niri gertatu zaidana gertatuko zitzaien... etxean bakarrik bertsoak kantatzea edukiko zutela. Komentario asko, gizonen aldetik, entzun izan ditut. "Nola egiten duen bertsotan emakume honek, nahiz emakume izan!"
A: Ez al ziren inoiz plazaratzen?
— Nik ez dut bertsotan emakumerik ezagutu. Inoiz ere ez. Eta ez dut uste askok ezagutu zuenik. Hori emakumeek ez zuten egiterik. Gizarte bat, matxista denean, kulturak ere matxista izan behar du. Zein emakume joaten zen sagardotegi edo taberna batetara? Emakumeak etxean, sukaldean...
A: Gainera, ez al da Bertsolaritza gizonen zeregin edo asuntu bat bezala hartzen?
— Bai. Inork ez dizu esaten, "ez ezazu hori egin", baina gizarte osoak begiratu arraro batez begiratzen zaitu. Azken aldean, bertsoak entzutera gizonezkoak edo emakumeak joaten dira, baina ni akordatzen naiz urte asko ez dela, segun zein ordutan, gizonak bakarrik joaten zirela... Eguerdian, adibidez, oso emakume gutxi ikusiko zenuen bertsoak entzuten, bazkari ordua zela ta... Nere edadeko neskei eta horrela, ez zitzaien bertsorik gustatzen. Ez zirelako haientzat eginak, zalantzarik gabe. Orduan, bertsolaritza, gizonezkoen gauza bat zen. Gizonek egina eta gizonentzako.
A: Buelta gaitezen zeure kasura...
— Ni gogoratzen naiz, 14-15 bat urte arte, askoz ere erraztasun handiagoa nuela orain baino. Ez dut zalantzarik jartzen, edade hortatik aurrera nik izan banu plazara irtetzeko posibilitaterik eta orduan behar nuen bultzadatxo bat izan, gaur seguru asko, plazetan ibiliko nintzateke. Oso ezaguna izango zen neretzako giro hori. Gaur ez zait hori gertatzen, prozesu guztia moztu zen. Orduan bai, baserrian bizitzen nintzelako, eskolako bidean edo mendian nenbilela zerbait egiten, edozein tokitan, banuen bertsoak kantatzea, jo eta ke aspertu gabe.
A: Inork ezagutzen al zuen zeure zaletasuna edo...
— Bai, etxean ezagutzen zuten.
A: Ez zintuzten bultzatu...
— Ez. Bueno, bultza ninduten lehen esan dudan bezala. Gabonetan, adibidez, neure osaba batekin, aitarekin, aritzen nintzen eta orduan berotzen ninduten. Hortik aparte, inoiz inork ez nau bertsolaritzara bultzatu.
A: Egun, ahalmen hori errekuperatzea, zaila izango al litzaizuke?
— Bai, oso zaila. Hori gorde behar da. Landu behar da, beste gauza guztietan bezala. Urtetan, ezer egin gabe uzten baduzu, prozesu hori mozten baduzu, gero hasten zarenean, berriro zerbait egitea nahi duzunean, izugarrizko hutsunearekin aurkitzen zara. Orduan bai. Hamar urtez, adibidez, plazaratu nintzen beste mutil batekin neure hauzoan... Pozik ateratzen nintzen ni orduan. Ez nuen lotsarik. Hura zen edadea hasteko. Orain berandu da. Orain oso moztuta sentitzen naiz, ez daukat lehengo erraztasunik.
A: Bertsozalea zarenez gero, zer iruditzen zaizkizu emakumeetaz bertsolariek botatzen dituzten bertsoak?
— Bertsolaritzaren gaietan emakumea gaizki tratatua dago. Jeneralki behintzat. Bertsolarientzat, emakumea izan da etxeko ama on hura, ez dakit zenbat haurren ama eta lan asko egiten duena. Baina maila hortan utziz beti. Edo bestela, kaskarina, zoroa, ardozalea, pintatu gaituzte emakumeok! Edo emazte "onak" ez direnak, senarra gaizki tratatzen dutenak... ba dakizu... Ama gaixotik pasatzen dira beste tipo hortara...
M. A. Landa
Gaiak. Politika
Kontseilu nagusiaren euskotasunaz
Kataluniak, bere Gobernu autonomorako legezko erakuntza egitean, aurreko mendeetan ere izan zuenaren izenaz bataiatu zuen: Generalitat de Catalunya. Izen horrek, horretara, oraina aintzinako tradizioarekin lotzen du. Ez da hori gertatu, ordea, Euskal Herrian. Izan ere, joandako mendeetan, XI.ean Iruñeko erregeren manupean egon bide zen Euskal Herriko Erresuma hartaz landa, ez da gurean erakunde politikorik izan, euskal herrialde guztiak bere baitan bildu dituenik, guztiek nazio berbera —Euskal Herria— izateko kontzientzia izan arren, Axularrek berak XVII mendean azpimarratzen zuenez, bakoitzak bere legeak —foruak— baitzituen.
Izen baten bila
Hortaz, bidezkoa zen izen bat, nahiztaez berria, asmatzea. Askori gehiago gustatuko litzaigukeen beste egoera batetan izan bagina, erakunde horri, beharbada, Errepublika —Euskal Herri Errepublika, kasu— izena ezar zekiokeen, baina bistan dagoenez, ez da hori, ez eta hurrik eman ere, oraingo parada. Autonomiaurreko gobernu horretarako, horrela, parlamentariek Consejo General del País Vasco izena aukeratu zuten, laburtu nahirik Consejo General Vasco gisa ere aipatua izan arren.
Hasteko, eta Kataluniako Generalitat edo eta Galiziako Xunta-ren kide den gobernu horrek bere jatorrizko izena, besteetan ez bezala, erdaraz asmatua du, baina handik gutxira, Kontseiluak, euskarari ofizialkidetasuna emanik, bere aktak eta gure hizkuntzaz ere egitea erabaki zuenetik, izen hori euskaraz ofizialki nola esan planteiatu zen. Hasieran Euskal Kontseilu Nagusia erabili izan zen, baina honetarako eta euskararekiko gerta zitezkeen problema guztietarako, Karlos Santamaria jaunaren eskariz, Euskaltzaindiagana laguntasun bila joatea erabaki zen. Horrela ba, beroni euskal itzultzaile bat eskatu zioten —Ajuriagerra defuntuaren kezka larriak gora behera, Kintana izan ez zena!— bai eta zenbait izenen euskal itzulpena ere, Consejo General del País Vasco-rena haien artean.
Euskaltzaindiaren itzulpena
Eskatu bezala, Euskaltzaindiak Kontseiluari kasu bietan eskaini zion eskua. Itzultzailea, oso oker egon ezik, Martin Ugalde idazle, kazetari eta euskaltzain laguntzaile ezaguna izan zen, ardura horretarako, arrazoi askorengatik, ezin egokiagoa. Eskaturiko izenaren itzulpenaz, bestalde, Euskaltzaindiak bi proposatu zituen: Euskal Herriko Kontseilu Nagusia eta Euskal Herriko Kontseilu Orokorra, lehenari —orokor hitzaren berritasun kutsuagatik edo— hobespena emanik. Eta horixe izan zen, hain zuzen ere, kontseilariek hasieran onartu zutena: Euskal Herriko Kontseilu Nagusia, Kontseiluak aurretik zerabilen Euskal Kontseilu Nagusia hartatik ez urrun.
Jelkide baten eskua
Izen hori praktikan onharturik zegoenean, ordea, norbaiti, bere aldetik, pertsona partikular bati izen horren egokitasunaz galdera egitea bururatu zitzaion, eta galdetuak, su eta gar, Eusko Kontseilu Nagusia ez beste izan behar zuela erantzun. Pertsona horren hospe eta omena zela eta, Euskaltzaindiak eskainitako itzulpenaren lekuan, bestearena hobetsi zen Kontseiluan.
Jakin, ba dakigu pertsona hori PNV-EAJkoa dela, eta ez bageneki ere izenaren hautapenak berak ezin argiroago salatuko liguke. Izan ere, ez da inolako sekreturik delako eusko edo euzko hori alderdi horretakoen artean izan ezik, ez dela gaur inon erabiltzen, eta izen aski markatu horren proposapenak iturburua, Euzko Alderdi Jeltzailea hain zuzen, garbi derakuskigu, darion ukaezinezko sektarismoaz.
Euskal ala euzko?
Lehen ere mintzatu naiz honetaz, baina gorrik okerrenek ez jabetzearen atxakia atera ez dezaten, berriz esango dut oraingoan ere. Euzko hitzaren historia, laburra bezain ezaguna da. Euskal Historia zaharrean euzko ez da behin ere azaltzen. Lehengoz 1821.ean agertu zen, Wilhelm von Humboldt-ek Berlinen alemanez argitaratu zuen liburu batetan. Hartan, euskara hitzaren etymologiaz ari zela, hura agian eusko delakotik zetorkeela zioen, hori ezin frogatuz, ordea. Lan horretan oinharriturik, edo eta bere baitarik aterata, 1902.ean (duela 76 urte, beraz) Sabino Arana-Goirik Euzko izeneko artikulu batetan hitz hori berragertu zuen, bere ustez E(g)uzki-ko-tik zetorrena, aintzinako euskaldunak eguzkiaren adoratzailetzat edo harturik.
Gaur inork serioski ezin onar ditzakeen asmakizun horietan sarturik, Aranak bere nazioarentzat, Euskal Herriarentzat, aspaldidanik eta herri jatorriz zeukanaren ordez, beste bat proposatu zuen: Euzkadi; era berean, euskaldunena bazterturik, euzkotarra jarriz. Izen aldaketa honen funtsa zera zen, Arana-Goiriren planteiamendu arrazista, hizkuntzari begira zeuden euskaldun eta Euskal Herriaren lekuan, berak asmaturiko euzko horrekin, arrazari, odolari begira egon nahi zuten euzkotar eta Euzkadi bultzatuz.
Euzkotar hitzaren zentzu arrazista
Norbaitek orain bestelakorik sinestarazi nahi badigu ere, euzkotar hitza ez zen asmatu erdarazko vasco-ren ordaina izateko. Izan, ere, erdaraz, vasco hitzak esangura geographiko, linguistiko eta kulturazkoa du. Horretara, erdaraz vasco diogunean, berdin aipatzen dugu hemen jaiotakoa (euskaraz jakin zein jakin ez), edo eta kanpotikoa, bertoko ezaugarrienganako atxekimendurik baldin badu, eta zer esanik ez euskaraz badaki! Sabinok euzkotar hitzaz adierazi nahi zuena, ordea, eta horrelaxerik azpimarratzen zuen berak bere artikuluan!, besterik zen: arrazaduna, euskal odolekoa, euskaldun zoologikoa. Euskaraz dakien López bat, kasu, ez zuen berak euzkotartzat jotzen, erdaraz han vasco esan zekiokeen arren. Honetara, Rubial, Bandrés edo Benegas ez lirateke euzkotarrak.
Sabino hil eta gero, PNVek bere fundatzailearen hitz horik exklusibaz bultzatzen saiatu zen, eta sektarismo argiaz, karlistek onartzen zituzten Euskal Herria eta euskalduna baztertu eta beren lanetatik GALERAZI ere bai. Gure Herriaren izen nazional jatorren kontrako kanpaina hau, oraintsu arte irauna, bere garaian Arturo Kanpion nafarrak salatu behar izan zuen, baina emandako arrazoi historiko eta zentzuzko guztien gainetik, PNVek beti nahiago ukan ditu bere alderdiko maisuaren asmakeriak, mendeen sakonetik Herriaren ahoz heldu zaizkigunak baino.
Bere euskaltzaletasunagatik baino, bere antiespainoltasunagatik karakterizatu den alderdi horrek, hortaz, ongi kontzienteki erabili du arrazaren promozioa, eta ez dugu uste hain asmo bakezalez izan denik. Ala, ez al dira orain usoekin agertzen zaizkigun berberak, atzo "Suene el irrintzi intrépido / viva la bandera euzkotarra / corra la sangre hispana / mientras dure la invasión..." baketsu hura kantatzen zigutenak? Memoria ahula dugu, apika.
Euzko: ideologia iragan baten seinale
PNVek aupaturik, hortaz, gerra aurretik zenbait izenetan euzko hori erabili zen: Eusko ikaskuntza, euzko gudariak (euskaraz ez zekien batek egindako kanta derragun bidenabar), Euzko Abertzale Ekintza, Euzko Langilleen Alkartasuna, etab. izen fosil gisa, garai hartan (Euskal esnalea eta) gaizki asmaturiko beste izen askoren antzera.
Gerra ondoan, PNV giroan halaber, Euzko Lurra, Euzko Gogoa, Euzko Gaztedi eta Eusko Folklore gisakoak erabili izan dira, baina pixkanaka literatura modernoaren korrontetik kanpoan gelditu.
Gazteen euskaltzaletasuna
Euskal eta euskaldun hitzetara bihurtzea, ordea, arrazarena ez baizik eta hizkuntzaren bandera jaso duen belaunaldi gazteagoaren meritu haundia da. Hor Krutwig, Txillardegi, Aresti eta ezker abertzalearen eragina ezin nabariagoa izan da. Ene ustez, gaur egun euskaldun eta Euskal Herri hitzek ezagutzen duten gorakada berauei zor zaie neurri haundiz, PNVren ahaleginez ongi lurperaturik egon baitzitezkeen.
Euskal eta euskaldun berbak, dena den, sasoi batetan hizkuntzarekiko lotura soila markatzeko erabiliak izan arren, gaur, pixkanaka, arrazismorik gabeko zentzu ethniko eta kulturazko batez darabiltzagu: euskal arazoa, euskal problemak, euskal gizartea, Euskal Iraultzarako Alderdia, Euskal Alderdi Sozialista diogunean, kasu, inork ez du, soilki, euskarari buruz ari garenik, ulertzen euskal nazioaz baizik.
Zergatik ez aipatu, azkenik —eta puntu hau oso zuhurki eduki zuten kontutan Punto y Hora-koek!— Euzkadi eta euzko hitzek Nafarroan eta Araban oraindik duten konnotapen txar eta arrotz itxura, guztiek —eskuindarrenek ere— Euskal Herri eta euskaldun onartzen dituzten artean. PNVren jokabidea, hemen ere, sektari bezain probokatzailetzat salatu behar litzateke zalantzarik gabe, eta dena, herriaren batasunaren gainetik bere alderdiko saindu eta sinbolo pribatuak aurrean uzteagatik.
Esandakoagatik, beraz, arrazoizkoa zen, erdarazko vasco behinbehineko hori nolabait itzultzekotan (basko hitza, dirudienez, interesatuentzat iraingarri gerta daitekeelako), herri usariozko euskal eta euskaldun hitzak, beren hedadura semantikoa desioen arauera zabalduz, erabiltzea, alderdi konkretu baten fruitu ezagunegi, gaur erabilerarik gabeko eta hain iturburu arrazistak dituzten euzko eta euzkotar horietara jo gabe. Hitzok, bestalde, jadanik Kanpionek bere garaien zioenez, etengabeki desafio nazional bat mantentzeko balioa dute, hots, izenez euskaldun diren guztiek hizkuntzaz ere izatera heldu behar dutela gogoratzeko.
Irlandaren mamu beltza
Sintomatikoa eta erabat susmagarria da, nolanahi dela, lege zaharrekoek herri jatorriko izen nazional historikoen gainetik, beren alderdiko fundatzailearenak, nola edo hala, bai eta Euskaltzaindiaren gainetik ere, jarri nahi izatea.
Astiro pentsatzeko problema da hau, noski, eta noraezean eta irtenbide bakartzat Euskaldunon nazioak, Euskal Herria behar duela izan dakigunok, gero eta hurbilago dakuskigu batzuren helburu ordainok, hau da, euzkotar = irlandar, eta Euzkadi = Irlanda-ren iratxo beldurgarriak. Hitz bakoitzaren adierazteen hautapenak, kontziente zein inkontzienteki, atxekimenduz, halako adierazien aukera dakarke aldean, eta orainak derakuskiguna, geroak argiago tuko.
Xabier Kintana
78/XI/29
Gaiak. Politika
Norbaitek, lan honen titulua irakurriz, pentsa dezake izenburu publizitario bat dela, jendea lan hau irakurtzera bultzatzeko, eta egia esateko, ba du horrelako zerbait, baina irakurtzen baduzue ikusiko dizuenez, Madrileko pertsonaia ilustre horrek ba du lan honekin ere zerbait ikustekorik.
Euskaraz sainduen bizitza ugari idatzirik daude, baina ez aldaretara igon ez direnen biografiarik, eta hutsune hori betetzeko, liburu sail bati eman diot hasiera, Sail honek "Zubi Saila" izango du titulutzat, eta "Biograjia eta Historia" gaitzat. Sail honen helburua orainaren eta lehengoaren arteko zubi bat izatea da. Lehen liburua, Napoleon Bonaparte aurkezten, jadanik inprimerian dago, eta pertsonaia honetaz, Napoleonez, hurrengoko ANAITASUNAko ale batean zerbait esango dut, merezi du eta. Eta orain, lot gatzaizkion saileko bigarren liburuari, hau da, Mahoma-ri.
Napoleonen bizitza idatzi ondoren, bigarren liburua zein izango zen hautatu behar nuen, eta zalantzak sortu zitzaizkidan. Zein aukeratu? Zumalakarregi, Alexandro I Errusiakoa, Madame Curie... Eta horra non, bapatean, Bizkaiko Liburutegi Probintzialean aztertzen, Mahomaz jo nuen. Zerbait irakurri eta oso interesgarria iruditu zitzaidan hartaz idaztea, alde batetatik pertsonaia oso gutxi edo batere ezaguna delako gure artean, eta bestetik Mahoma bere predikuak hasi zen garaia oso interesgarria delako eta gure mementuarekin antzik ba duelako.
Mahoma 570 urte inguruan jaio zen, La Meka-n. Garai hartan Zarabur penintsularen inguruan botere internazional handi bi munduaz jabetzeko burrukatzen ziren: Bizantziar Inperioa eta Pertsiar Inperioa. Erdian, Arabia zegoen, lurralde pobrea, ia osorik desertuz betea. Baina arabiarrek, ordurarte gehienak nomadak eta oso pobreak, neutralek beligeranteen kontura aberasten diren eraz, merkataritzari ekin zioten, eta la Meka, ezer ez izatetik, boteretsua izatera iragan zen.
Egoeraz aldatze hori ez zen bake seinduan egin. Orduarte, La Mekan familia apur batzu bizi ohi ziren, baina merkataritza egiten, desertua karabanekin iragaten, aberastu egin ziren, eta zerbitzariak hartu beharrean aurkitu ziren. Eta zerbitzariok nomaden artean bilatu zituzten. Beraz, hor dugu klase burrukaren hasiera arabiarren artean, nagusiak eta zerbitzariak sortu zirenean. Baina ba dago beste zerbait. Ikus.
Nomaden arteko ohiturak oso bereziak ziren eta desertu gogor hartan bizi ahal izateko oso aproposak: solidaritatea, tribu edo klan barruko pertsonen arteko batasuna, ohorearen zentzu kolektiboa... Indibidualismoak ez zuen balio desertuko bizitze gogorrean eta horregatik solidaritate zentzu gogor bat, oso sendo finkaturik zeukaten. Eta hain gogor, non klaneko norbaiti irain bat egiten bazioten, edo kalteren bat, klaneko guztiek bere kidearen alde burrukatzen ziren eta mendekua hartzera behartuak zeuden. Adibidez, eta kontsultaturiko liburu batean irakurri ahal izan dudanez, klaneko batek gezur bat esaten bazuen, etsaien aurrean klaneko guztiek gezur hori egia balitz bezala defendatzen zuten. Eta pasarte hau irakurtzean gogora etorri zaizkit Martin Villa-n Ingalaterran berriki esan dituen hitzak Arrasateko gertaerei buruz. Ikusten dugunez, 1.400 urteko tarteren gainetik Martin Villa eta Mahomaren denboretako nomadak solidaritatearen zentzu berdintsu baten zerbitzari dira.
Bueno, eta Mahomaren hostioarekin aurrera jarraituz, nomadak La Mekan hango merkatarien zerbitzari bezala sartu zirenean, zerbait bitxia ikusi zuten mediarren artean: han solidaritaterik ez, baina indibidualismoa zela nagusi. Han inor ez zen inortaz arduratzen. Denak zebiltzaten ea nork diru. gehiago bereganatu, aberastasun gehiago nork pilatu. Kontraesan bortitzak gertatu ziren, tirabira neketsuak, dialektika latz bat, eta hor, giro nahastu horretan, Mahomak bere predikuari hasiera ematen dio, arabiar umilak inguratzen zieten botere handiak gainditu ahal izan arte.
Xabier Gereño
Gaiak. Kultura
Herodotok lehenbizikoz aipatu zuenetik, Afrikako partetik aurkitzen zen herrialde ezezagun eta misteriotsua izan zen europarrontzat denbora luzez Etiopia, desertuetako hareen ostetik erdi beltz erdi zuri ziren gizakiek populatua. Eta izen hori darama Bernardo Atxaga-ren, Joseba Irazuren azken obra argitaratuak, inolaz ere "sakrifizio patriotikoz" irakurtzen ez dena, gustura baizik, baina ahaleginez, eskuartean erabiltzen den liburua baita. Poemez eta prosalan laburrez osatua dago, eta egilearen bigarren liburuan legez, lehenengoa antzerki bat izan zen, bi mailen artean tankera diferentzia ikaragarria soma daiteke, eta honako honetan "Ziutateaz" delakoan baino askosaz gehiago, hura ez bezala, kopuruz eta nahikundez poemaliburu bat izatea delako, antza, liburu honen helburua.
Sei dira prosalanak, Bernardok duen herrikondalari trebearen tankeraz idatziak, xume eta laino, hizkuntza zuzen eta adierazkorraz, ezelako nahasmendu eta korapilorik gabeak, baina hala ere ironia ikaragarriaz hornituak, askotan gure gorputzean zirar bat eragiten duen indarraz, dela Kainen aldeko beraren manifestuan:
"Kainen jatorrikoa izan zen Jubal: hau izan zen arrabita eta maniura jotzen dutenen aita. Gu ere bere hegalpean babesten gara letra hauk izkribatzerakoan. Eta hauxe da, hain zuzen ere, gure fede artikulu bakarra udaberri berankor honetan."
edo eta Caryl Chesman-en biografian:
"Bera baino zaharragoa nintzen arren, hitz hauk esan zizkidan antiajuak (sic) tximeletak bailiren begietatik kenduz, emaro, neurriz gain emaro esan nahi dut: a, ene biografo ttikia, oraindik gazteegia haiz zenbait gauza konprenitzearren, Begiratu nion peto, aurpegi hura harri hutsa zen."
Eta ez du horregatio sendikortasuna galtzen:
"Atsedenaldiko argiak biztu egin ziren. Ene alboko amoñaren begiak malkotan zeuden."
Egileak daukan irudimen ikaragarriaren ekoizpen politak, alegia.
Arras bestela dira olerkiak lehenago esan dugunez, prosan zuzentasun, argi- eta xalotasuna dena, ilun eta beltz bihurtzen baita poesian, lan askoren produktua baitira poemok, eta horregatik inoiz, irakurtzean horrenbeste ahalegin eskatzen dutenak. Labur esanda, prosa guztiz da herritarra, poesia, berriz, oso intelektuala. Hor dago hain zuzen idazkera diferentzia, on ala txar den, egoki ala desegoki, esan gabe, bertan dagoena.
Marcel Schwob-i jarraituz nonbait bederatzi zirkulutan antolatu ditu Bernardok olerkiak; halako aipamen literari ederrez, batzu egileak berak asmatuak, hasiera duten zirkuluak:
"Lehen zirkulua: Nigar egin nahi nuke itsutu arte jaiki deneko hondoratzen den bizitza honegatik. (Kabila poema)"
Amaigabeko dira erabilitako baliabideak, dela hots berbera egiten duten hitzen asmatzea (Amaren bularrak..., ere, dere, begere olerki politean), dela izen eta izenlagunen konbinapen arraroak (Xarunbat honetan ekia ez da 220 - 60W gorbatadun tigre funtzionala poema atseginean), edo irudi exotikoak (Ez naun emaro amarguraren..., baina orain Arreba sugearen zuhurtziaz..., taxi anonimoan erne deuseztatu diren poema ulergaitzean). Lantzean behin surrealismoaren garai berri batetan ote gaudekeen, euskaraz behintzat, otutzen zaio irakurleari, eta hau bezalako lerroak igarotzean:
"Eta trenek arrain biguinak ekarri zituzten abenidak
Zilarreztatzeko arratsaldean pozoina eman zieten
Kalatxoriei dantzaldia amaitzerakoan leihotan
Emakume jelatuak esnea zeriela eta gizon
B akartiak beirazko betsein horiekin
B urua botatzen natazko
P astelak janez."
ezin burutik ken daiteke García Lorca-ren harako "Poeta en Nueva York"en agertzen ziren haik:
"Debajo de las multiplicaciones
hay una gota de sangre de pato;
debajo de las divisiones
hay una gota de sangre de marinero;
debajo de las sumas, un río de sangre tierna.
Un río que viene cantando
por los dormitorios de los arrabales,
y es plata, cemento o brisa
en el alba mentida, de New York.
..."
Pozik egon daitezke literaturzaleok, euskaraz zerbaiten esperoan "patriotikoki" itxaroten duten literaturaren maitaleok, liburu hau, gustuak gustu eta merezimendu eta akatsak akats eta merezimendu, horixe baita, literatura, hots, sorkuntza, beste edozein helburu eta karia albora uzten duen idazlan interesgarri eta atsegina.
Andolin Eguzkitza
Gaiak. Politika
Udako Euskal Unibertsitateak sei ekitaldi burutu ditu jadanik. Iparraldean egin zituen lehenengo laurak eta Nafarroan azkenengo biak.
Ezinbestean, beraren oihartzunak itzaliz joaten dira urtean zehar. Hala ere, azken urteotako berezitasunen bat azpimarratzekotan, urtean zehar egindako lana aipatu beharko litzateke, nahiz eta, paradoxaz, komunikabideetan oihartzun eskasagoa izan.
Hutsune hau nolabait betetzeko ustez, udako saioen prestakuntza eta eraketari buruz ematen diren urratsen berri, erregularki, eman nahi genuke aurten.
Datorren urtean Gasteizera
Durangoko Euskal Liburu eta Diskoaren Azoka egunetan egindako bileran hasi zen bideratzen Udako VII. Euskal Unibertsitatea.
Joan den udan Iruinean proposatutakoa kontutan harturik, datorren udako Euskal Unibertsitatea Gasteizen egitea erabat onhartu zen.
Zenbait Ikastarotako plangintza eta lanak ere martxan daude dagoeneko, hala nola, FISIKA, KIMIKA, ARTEA (Plastikagintza eta Artearen Historia), NATUR ZIENTZIAK, MEDIKUNTZA, KIROLAK, ETNOLOGIA.
Ideia berriren bat edo beste ere proposatu zen Durangoko bileran. Aipagarrienak hauxek lirateke:
- Urtean zehar euskaraz egindako Tesi eta Tesinak U.E.U.ren barnean aurkeztea.
- Tesi eta Tesinetarako gaiak egokiro. aukeratzeko, Zerbitzu Batzordea osatzea U.E.U.ren Zuzendaritzaren barnean.
- Euskal Sukaldaritza Saila muntatzea.
- U.E.U. herriratzeko asmoz, ospatzen den egunetan, kultur ekintza paraleloak bultzatzea, tokiko berezitasunen arauera.
Hutsuneak
Ba dira zenbait Sail, nahiz eta aho batez garrantzizkotzat jo, bideratu eta gotortu ezinean ari direnak.
Eskabideetatik nabaritakoa bakarrik aipatzearren, PEDAGOGIA, DIDAKTIKA, DERETXOA eta KOMUNIKABIDEAK aipatu beharko genituzke.
Esandakoez nahiz beste zenbait Sailez U.E.U. aberasteko, Irakasle, Ikasle eta Kultur Erakundeei deia egiten diegu berriz ere, beraien ideia eta posibilitateen berri Idazkaritzari eman diezaioten. Zinez, jasotako ideia, iniziatiba eta proposamenak oro, arretaz estudiatuko genituzke eta, gure ahalkizunen arauera, burutzen saiatuko ginateke. Beraz, zain gelditzen gatzaizkizue.
Gabonetan Donostian
Azken bi urteotan egin dugun bezalatsu, aurten ere, Gabonetako oporretan, bilera irekia egingo dugu Donostian, abenduaren 29an, Sto. Tomas Lizeoan, goizeko hamaiketan hasita.
Bilera honen helburua, datorren udako Euskal Unibertsitatearen linea nagusiak mugatzea izanen da, bai Ikastaroei dagokienez, eta bai antolaketa eta ekitaldi osagarriei dagokienez.
U.E.U. indartzeko prest dagoen edonor gonbidatzen dugu bilera honetara, eta bereziki Irakasle, Ikasle eta euskal kulturan lanean ari zareten guztiok.
Martin Orbe
Gaiak. Zinema
Beste egun batzutan hasitako istorio bat da,
udan eguzkia erretzen zenean...
arraunak higierazteko
kanta sinple bat... eta bere
oihartzuna oraindik ere oroimenean ikaratzen da
orain urteak ahantziz doazenean.
(Lewis Carroll)
Louis Malle frantziar zuzendariak USAn eta kapital amerikanoz egin izan du bere azken pelikula hau. 1917ko New Orleansen bilakatzen da, putaetxe batetan. Violet, putetarik baten alaba, giro hontan hazten dan hamar urteko neskato bat da. Lolita berri bat aurkezten zaigu, filme narratibo, dekoratibo eta atsegin honetan.
New Orleans 1917
Hiru arrazoik bultzatu dute zuzendaria istorioa 1917ko New Orleansen anbientatzera. (1) Al Rose delakoaren liburu bat Stury villeko putaetxeei buruz irakurri izanak. (2) 1912 inguruan E.J.-Bellocq gazteak New Orleanseko putei egindako fotografiak ikusi izanak. (3) Storyville jazzaren sorterria izateak eta Jelly Roll Morton pianista bertoko putetxetan bizi izanak.
Berreraikidura historikoa egokia da, eta anbientazioa liluragarria. Ene ustez, famaren baliorik inportanteenak, hain zuzen, narrazioaren xarma eta anbientazioaren eta edertasuna dira, musika eta fotografia (Sven Nykvist) batez ere. Baina, azerturik handiena, dudarik gabe, New Orleans bera aukeratzea izan da.
New Orleans, orduan, USAko fantasiaren hiriburua zen. New Orleans, Amerika ez ezik, Afrika ere bazen. Mississipiaren erriberan hazten zen marihuana (urrezko horria) eta grifa ere, eta hibai bazterrean eseritzen ziren aspaldian zaharrak fumatzeko. Geroago, jazzaren doinu martxosoaren erritmoan fumatuko zuten belaunaldi berriek edozein lokal hertsitan. Agian, belarrak sortu zuen jazza. Edozelan ere, amerikanoak eta afrikanoak elkarturik, larra lokaztu eta beltz haik, landa, kalearte eta lokal exotiko bihurtu ziren, marihuanaren usaina eta jazzaren erritmoan. Benetako jazza, benetako marihuana bezala, New Orleansen sortu ziren.
Kontrakoen erreakzioa, ziudadano errespetagarriena alegia, ere izan zen eta debekatzera heldu ziren (gauza bat de legea eta bestea bizitza) droga eta jazza ere. Honela zioen egunkari batek (Daily Picayune) 1918an: "Jazzari gagokionez, New Orleans bereziki interesgarria da. Bizio musikal moeta hau sortu zenez geroztik gure honra eta gure ohorea mantxatzen duten deprabazio klase guztiak ugaldu dira. Kate pekaminoso hau gelditzen ez badugu lokatzean hondatuko gara erabat eta ez dugu egundo irten ahal izango".
Mende hasieretako New Orleans, beraz, fantasiaren hiriburua zen. Eta fantasiaren herrialdeak paradisua eta infernua batzen dituztenekoak dira, alegia. Eta burdeletan zen, hain zuzen jazzaren erritmoaz, belarraren usainaz eta gorputzaren trafikoaz, arnasa hartzerakoan magiarik (berdin perbertsiorik) gardenena.
Hemendik sortzen dira filmaren abantailik interesgarrienak.
Lolita, Theresa eta Violet
Stanley Kubrick-ek eraman izan zuen aspaldian Vladimir Nabokov errusoamerikanoaren Lolita nobela pantailara. Harez gero neskutsaren eta gizonaren arteko harremanei buruzko obrak ugaldu egin izan dira. Euskaraz ba da nobela bat (euskaraz direnetakoak interesgarrienetariko bat) arazo honi buruz, Haur Besoetakoa deritzona (Lur edit, 1970). Ez da hau arazo honetaz aritzeko abagadunea, hiruren desesperantza eta etsipen berbera seinalatzea nahi nuke bakarrik. Honela idazten du Vladimir Nabokov-ek: "Ba nekien Lolitaz maitemindurik nintzela; baina ba nekien halaber bera ez zela beti Lolita izanen". Jon Miranderen ipuin berrian ere heriotzak bakarrik soluziona dezake zorion inposible, zeren eta erreguek ez baitute etorkizunik: "Ez, Theresa, ez gaitezen horrela hil gizatzarren gatik! Ez dinat nahi hil hadin, neurekin gorde nahi haut jende guztiengatik ere... Ihes eginen zienagu, gaur bertan ihes eginen dinagu norabait hala non herri honetatik inork ez baitu jakinen non izanen garen, Inor ez baita etorri ahal izanen elkarrengandik gure bereztera...". (Baina bereztea (edo hiltzea) ezinbestekoa da, Aliziak bere Herrialde Miresgarritik irtetzea ere ezinbesteko zen bezala. Izan ere, funtsean, amets bat baitzen.
Louis Mallek aukeratu duen bukaera ere oso irteera normalizantea da, horra eta normalitatearen gizartea integratzea alegia. Violet, alde honetatik, Alizia perfekto bat da, eta bere haurtzaroa (berdin perbertsio haroa) enkantoen herria. Bukaeran, beraz, galdu egiten da xarma, galdu egiten da fantasia, kotidianotasunera itzultzeko.
Bestalde, filmean zehar, Lolita (edo Theresa) berri honen figura ez da egoki azaldua (interpretazioa ona den arren). Pelikulan Violet aztertzerakoan hainbat huts nabaritzen dira, sakontasun eta ikerketa psikologiko falta batipat.
Orohar, filmearen ardatza flakoa den arren, anbientazioa, fotografia eta musika arras interesgarriak dira eta pelikula dekoratibo eta atsegintzat balora daiteke.
Joseba Sarrionandia
Gaiak. Zientzia
Fisikari euskaltzale batekin hizketan
Orain dela zenbait aste, ANAITASUNA batetan euskaraz eginiko tesina batzuren aipamena agertu zen. Gure hizkuntzaren eguneratzerako hain garrantzizkoa den lanmodu honetaz informazio gehiago lortzeko, tesina-egile batengana zuzendu gara.
Begoña Zurimendi Abraldes, hogei ta hiru urte, bilbotarra. Duela lauzpabost urte hasi zen euskara ikasten eta, zinez, denborarik ez duela galdu esan daiteke. Azken urteotan behin baino gehiagotan gertatzen ari den bezala, zerikasi bikaina eman digu orain ere euskaldun ikasiberri batek, maiz alferkeriatan gabiltzan euskaldunoi. Hainbeste euskaldun analfabetok bere hizkuntza lantzeko ahaleginik egiten ez duen bitartean, beste batzu esfortzu neketsutan daudela ikustean, poztu egiten gara, etorkizunari begira dagoen leiho argitsua baitira.
— Zergatik hasi zinen euskara ikasten?
— Ikasi nahi nuelako. Euskal Herriaren ezaugarri nagusitzat kontsideratu nuen, eta beharrezkotzat jo nuen Herri honekin integraturik egoteko.
— Bilbotarra izanik, zer-nolako etorkizuna ikusten diozu euskarari Bilbon?
— Guztiok dakigunez, Bilboko tradizioa ez da euskalduna. Bestalde, hiri handi gehienetan bezala, Bilboko giroa nahiko apertsonala da. Dena den, azken bolada honetan argi ikusten denez, hauzategiak ari dira gure hiriko giroa astintzen eta hauzategietan benetako bizigiroa dagoela esan daiteke. Horregatik, euskarak duen problematika orokorra ahantzi gabe, euskararen bizitza eta hauzategien bizitza loturik daudela esango nuke. Bilboko euskarak duen etorkizuna, Bilboko hauzategi bakoitzeko burrukan dago. Eta hauzategi batzutan hainbat lan egiten da.
— Nola ikusten duzu Bilboko Unibertsitatea?
— Bilboko Unibertsitateak problema handiak dauzka, bai irakaskuntzaren aldetik eta bai ikerkuntzaren aldetik ere. Gainera, nire ustez behintzat, problema nagusia Unibertsitatea eta bere inguruko gizartea guztiz banandurik daudela da. Edozein modutan, probetxatu egin behar dugu Unibertsitate honen oinarrizko egitura, Euskal. Unibertsitatera heltzeko bidean pauso positiboak emateko. Honelako pauso batzu, hauk dira: Lehen ikasmailan ikastaldiak euskaraz ematea, euskarazko lanak egitea (tesinak eta beste), euskarazko mintegiak antolatzea eta abar.
— Udako Euskal Unibertsitatean parte hartu al duzu inoiz?
— Bai. Lehen aldiz 1977.eko udan joan nintzen, hango giroa ezagutzeko eta euskaraz serioski lan egiten hasteko. Aurtengo UEUn, 1978. urtean, erlatibitatearen teoriari buruzko lan bat aurkeztu genuen. Lan hori UEUko liburuen artean argitaratu da.
— Non eta zertan lan egiten duzu orain?
— Bilbon bertan, Txurdinagako Institutuan egiten dut lan. Aurtengo ikasturtean, BUPeko lehen mailako ikastaldiak euskaraz ematen hasi gara, inguruko ikastoletatik etorri diren gazteekin eginiko talde batetan. Nik neuk Natur Zientzien ardura dut talde horretan.
— Zertarako egin zenuen euskaraz zeure tesina?
— Eta nire galdera hauxe da: Zertarako egiten dira tesinak erdaraz? Nire ustez ez dago desberdintasunak hizkuntzen ahalmenari dagokionez. Tesinak, zein beste edozein lan ere, euskaraz presta eta adieraz.daitezke.
— Zein da tesinan egin duzun lana?
— Nire tesina hori Fisika Teorikoaren barnean kontsidera daiteke. Gaia, errotatze-higiduran dagoen sistema baten ikerketa erlatibistikoan datza.
— Zailtasunik aurkitu al duzu horrelako gai bat euskaraz lantzeko?
— Egia esan behar bada, euskaraz egiteagatik ez nuen oztoporik aurkitu Unibertsitatean, euskarazko tesinarekin batera erdal itzulpena ere aurkeztu behar nuela izan ezik. Beste alde batetik, euskara aldetik hitz teknikoak egokitzea eta aurkitzea ere erraza izan da, horietariko asko eta asko lehendik ere erabiliak baitziren; eta, bestalde, J.R. Etxebarriaren laguntza ere izan bainuen.
— Zer esango zenioke Suarez jaunari, euskararen gaitasunaz agertu zuen eritziagatik?
— Ez nioke ezer esango, horretarako denbora galtzeko astirik ez baitut. Haren esaera ospetsuak zera esan nahi du, halegia, edo ez dakiela euskara eta Fisika zer diren, edo eta itsua eta entzungorra izan nahi duela. Zertarako balio du, ba, Suarez jaunari ezer esateak?
— Zertzu pauso emango zenituzke Euskal Unibertsitatea lortzeko?
— Pauso nagusia gizartearen euskalduntzea da. Helburu hau lortzeko pauso asko eman ditzakegu irakasteko klaseak eta euskaraz emaniko ikastaldiak, nahiz eta oraingoz Erdal Unibertsitatean egon. Dena den, ez da soilik Unibertsitatean lan egin behar. Orain Institutu batetan nagoelarik, BUPeko liburu euskaldunik ez dagoela konturatzen naiz. Unibertsitate mailako liburuak, apunteak, tesinak, e. a. egiten dira, eta ongi dago; baina ezin dezakegu ahantz, BUP eta FP arloetan hutsune izugarriak daudela. Eta tarteko maila hauk eta EGB delakoa ongi landu gabe, nekez lortuko dugu benetako Euskal Unibertsitaterik.
Baina ez da nahikoa irakaskuntzaren euskalduntzearekin. Gizarte osoa euskaldundu behar da, beste itxura euskaldunagoa eman behar zaio gizarteari. Euskal Unibertsitateak euskal gizartearen barnean egon behar du; bestela, erakunde fantasma bat izanen litzateke.
Gainera, ezingo ditugu ahantzi oraingo unibertsitateak dituen trabak, adibidez irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arteko lotura faltagatik sortzen direnak. Eta, bereziki, Euskal Unibertsitateak erantzun egin beharko die gure gizartearen premiei. Honek zera esan nahi du, unibertsitateak eta inguruko gizarteak elkarrekin lotuta egon behar dutela.
Elkar hizketa luze samarra izan bada ere, erraz luza zitekeen, gaiak berak ematen baitu horretarako bidea. Dena den, hainbat ideia plazaratu dira, gaur eguneko zientzilari euskaldun gazteen ikuspuntuez jabetzeko. Eta hau garrantzizkoa da, zeren eta jadanik horrelakoak sortzen ari baitira Fakultateetatik. Eta agian —hori nahi genuke behintzat, eta horren esperantza dugu—, laster batean horrelako euskaldunen kopurua handituz joanen da, eta euskararen azpiegitura sendoagotuz joanen da. Orduan hasiko da egunsentia, gau ilun eta luze hau argitzen.
Eskerrak, ba, Bego, eta segi gogor lanean!
Ramon Garai
Gaiak. Kultura
EILAS. Euskadiko irakaskuntzako langileen sindikatua
Jende askorentzat STE-EILAS izen hori ez da berririk izango. Gainetik begiratzeko eta sekulan zehatz mehatz letreiatzeko sigla batzu dira. Irakaskuntzako sindikatu bat dela. Horretaz aparte, zer dakite gehienek STE-EILAri buruz...?
Oraindik sindikato hau, gainetik soilik ezagutzen dutenentzat, Jose Manuel Ruiz-ekin —STE-EILASeko arduradunarekin— elkarrikuste bat prestatu dugu.
Arineketan dator, beti bezala, bilera batetik Bilboko taberna batetara. Karpeta besapean, hizkera sendo eta bere betiko oldarra dakar. Presa du.
Besterik gabe hasten gara.
Nik: Jose Manuel, hitz egidazu lan egiten duzun sindikatuaz. Nondik eta zergatik jaio zen STE-EILAS?
J.M.-k: Nondik...? Ba, irakaskuntzaren sektoretan zeuden mugimendu unitarietatik jaio zen. Mugimendu hauek, mementu konkretu batetan, sindikatuan transformatzea planteiatu behar zuten; langileek, haien interesak defendatzeko, antolaketa hobe bat behar zutelako. Eta ordu hori arte, langileen burruka gidatu zuen oinarrizko ideia hartuz —hau da batasunaren ideia— STE-EILAS sortu zen.
Geldiune bat egiten du. Ardoari dzangada bat ematen dio.
Jendaurreko elkar hizketan hitz egitera ohituta dagoela bistan dago.
J.M.-k: ...noiz jaio zen? Orain egingo du bi urte; baina eraikitzeko prozesua askoz ere lehenago hasi zen.
Nik: Nola azalduko zenidake sindikatu honen karakteristikak zeintzu diren?
J.M.-k: STE-EILAS asanbladakoa da. Langileriaren tradizioa biltzen du; halaber, kontzientziatzeko eta langileen batasuna lortzeko era hobea dela, sindikatuaren eritzia da.
Sindikatu demokratikoa, klasekoa, unitaria baita irakaskuntzaren oraingo eredua gainditzea lortzeko, herriaren zerbitzuko projektu batetara heldu arte.
Nik: Eta nolako kidetza duzue Euskal Herrian?
J.M.-k: Gure kidetza irakaskuntzaren sektore guztietara zabaltzen da: unibertsitatea, profesional eskoletara, Erdi Irakaskuntza, E.G.B.-ko estatala eta pribatua, irakaskuntza "no reglada", auto-eskola... irakasleentzat, nahiz ez direnentzat.
Kidetzaren zifragatik eta elekzio sindikaleen ondorioz, inplantazio handiena dugun Euskal Herriko sindikatua garela esan dezakegu.
Nik: Hau bakarrik Euskal Herrirako sindikatu bat da ala, beste edozein sindikatu estatalekin harremanak ditu?
J.M.-k: STE-EILASek Euskadiko inguru autonomo eta subiranoa ezagutzen du. Honen ondorioz, Euskadiko sindikatu nazional bat gara. Hala ere, irakaskuntzaren langileen burruka bereziki, askotan, estatuko irakaskuntzaren langileen burruka da eta Madrilera abiatzen da. Horregatik eta beste arrazoi batzuengatik, UCSTE-ren barruan gaude (Unión Confederal de Sindicatos de Trabajadores de la Enseñanza). Bide batez, hurrengo urtarrilean bere lehenengo konkresua ospatuko duela esan nahi dut.
Dena dela, UCSTE-k bere estatutuetan, sindikatu konfederatuen izakera subiranoa, bere akordioak onartzeko ala ez, ezagutzen du.
Nik: Zer pentsatzen duzue ikastoletako konbenioaz?
J.M.-k: Oraingoz gai hau debatitzen ari gara, arineketan jarrera ofizial bat hartzeko. Pertsonalki ahalegin hori positiboki baloratzen dugula aurreratzen dizut. Konbenioaren borradorea, "getto" pribatua ikastola izan behar dela pentsatzen dutenen aurka, onartu egingo dugu, Euskadiko eskola herrikoiaren alde gaude eta. Punttu konkretu batzu, zera: langileen lan postuei buruzko garantiak, parte hartzaileak izatea, eta abar, eztabaidatu eta hobetu egin behar ditugu. Aspektu hauetaz aparte, geure laguntza emango diozu.
Nik: Eta konbenioaz hitz egiten ari garenez, zer pentsatzen duzue eskola pribatuen konbenioaz?
J.M.-k: Honetaz gure jarrera argi dago. Negoziaketa Euskadi mailan egitearen alde gaude. Alde batetik, negoziaketaren inguru bat instituzionalizatzen ari garelako, eta bestetik, hau, langileen multzoari gehiago hurbiltzen zaiolako.
Linea horretan, patronalarekin negoziaketa aurreratzeko, beste sindikatuekiko harremanak gogortzen ari gara.
Iluntzen ari da. Gure ardoa aspalditik amaitu egin da."Gonbidatzen zaitut" esan dit.
Bere karpetak eta presa berriz hartu ditu.
Ikusi arte.
Eukene
Gizaki [Komikia]
Gentz
Gaiak. Kirola
— Txo, apuntatu zara datorren larunbaterako?
— Zer, ba?, zer dago ba?
— Ez zara enteratu ala? Klaro, beti Bilbon ez ez dakizu inoiz Bermioko berririk. Ba, datorren larunbaterako, San Martin egunerako, maratoi txiki bat antolatu da, Sanmarthon, 15 kilometrotakoa; baina mundu guztiarentzat, ez betiko hiru azkarrentzat. Benga, atera bost hogerloko eta eman zure izena.
— Txo, baina ni ez nago preparatuta, erridikulua baino ez dut egingo.
— Zer erridikulu eta zer letxe! Begira, daborduko 400 pertsonaren bat apuntatu dira, eta ia denak bermiotarrak. Ez didazu esango azkenen helduko zarenik, ez da? Utz itzazu koplak eta berriketak eta atera bost hogerlokook.
Ba, honela engainatu ninduten koadrilakoek, eta honela egin nintzen 406. dortsalaren jabe. Egia esan, lagunen "turrada" soinetik kentzearren egin nuen gehien bat, baina biharamun goizean, igandean, herrian zehar galtza-motzez eta txandalez jantzitako hain jende asko ikusiz, animatzen hasi nintzen, eta oraindik astebete nuela pentsatuz, neure planak egiten hasi nintzen. Eta astelehenean han nengoen, Bilboko San Inazioko pistan, neure saiotxoak egiten; eta berdin hurrengo egun bietan ere.
Eta San Martin egunean, goizeko hamaiketan, Bermion aurkitzen nintzen beste 800 pertsonarekin batera, 15 kilometroak egiteko prest. Hura zen giroa!! Denetarikoak zeuden: lodiak eta argalak, gazteak, umeak eta ez hain gazteak, gorputz landuko deportista itxurazkoak (gutxienak) eta sekula karrera batetan parte hartu ez dugunok (gehienak). Andrazkoak ere ez ziren gutxi, batez ere gaztetxoak, hamarretik hamalau urterartekoak.
Heldu zen irteteko ordua, eta han abiatu ginen, aurretik hirulau jo ta ke, eta gehienok atzetik, taldean, txantxetan eta elkarri adarra jotzen; barre ere egiten genuen, ikusleen komentarioak eta piropoak entzunez. Bost bat kilometro eta gero, gauzak ez ziren hain alaiak: batzu oinez ikusten ziren, guztiz nekatuta, beste batzu puzka, eta inork ez zuen txantxetarako gogorik, oraindik kilometro asko faltatzen baitziren, eta, birikiak eta hankak ez baitzeuden hain harro. Orduan, neure gogoetak egiten hasi nintzen. Lehenik pentsatu nuen gauza zera izan zen: hemen gauden asko, karrera honetan egongo ez bagina, beharbada, txikitoak hartzen egongo ginateke, eta karrera honegatik izango ez bazen, astean zehar hainbat txikito eta kopa gehiago edango genukeen; beraz, honelako gauzak alternatiba balidoak izan daitezke, ene ustean, gure gaixo nazionala den alkoholkeria edo alkoholismoa konbatitzeko. Pentsatu nuen, baita ere, karrera hauk Euskal Herrian zehar ugalduko balira, gorputza forman mantentzeko eta noizik behin, apur bat entrenatzeko alizientea izango liratekeela. Honela, igande goizetan, ohean geratu edo nora ezean ibili ordez, ba, goiza pasatzera honelako karrera batetara joan gintezke; eta gainera, pentsa dezagun grekoek ere ba zekitela, buru sanoa gorputz sanoan dagoela.
Esan behar dut, bide osoa egitea lortu nuela, ez lehengoen artean, baina amaitu. Helburua bete nuen behintzat.
Orain enteratu naiz, abenduaren 8an, Mungian, beste honelako karrera bat izango dela; eta 24ean Gasteizen. Beraz, Bermion bildu ginen 800ok (zortziehunok) eta animatzen beste askok, ba dugu berriz biltzeko beste aukera bi, eta ez dut uste bakarrak izango direnik. Asuntu honek honela segitzen badu, Donostiako Marathoia aurten 1.518k amaitu badute, datorrenean 15.000k.
Ea kalera galtza-motzez edo txandalez irteteko lotsa kentzen zaigun, eta moda osasuntsu honetara guztiok apuntatzen garen. Sasoia zen ifarrameriketarrengandik gauza on bat etortzeko.
Jose Ramon Bilbao Otaola
Gaiak. Kirola
Azken urteotan, kirolaren praktikak izugarrizko gorakada izan du Euskal Herrian, gazteen artean batez ere. Duela urte batzu, herriko futbol-taldea, mendizale-elkartea eta pelotari batzu izan ezik, bestelako kirolen praktikatzailerik ez zegoen; eta aipaturikoenak ere, ez herri guztietan. Gaur egunean, ordea, errugbia, saskibaloia, eskubaloia, arraunketa, atletismoa, igeriketa, eta abar leku askotan aurki daitezke.
Eta zabalkundearekin, medikuntza esportiboaren premia ikusten ari da. Izatez, lege aldetik, beti egon da medikuaren baimena lortu beharra, federazioko fitxak eskuratzeko baino izan ez bada ere. Hala ere, horretarako egiten izan diren azterketa klinikoak, edozein eratakoak eta seriotasun eskasekoak izan dira gehienetan. Egoera horren kausa batzu, hauxek izan dira: Elkarte profesionalen falta; askotan, klubek beren mediku partikularrak edukitzean, bestelako interes batzu egotea; beste zenbait kasutan, medikuaren sinaduraz nahikoa zen; eta abar.
Era honetan hezi eta bizi izan direnez, askotan kirolariek berek ere ez dute ikusten azterketa klinikoaren garrantzia eta premia. Eta zenbait kasutan, kirolari batzuren eritziz, medikuaren i baimena lortu beharra, kirola egiteko oztopo bat baino ez da.
Bai medikuntzak eta bai kirolak —zeinek bere aldetik— hartu duten garrantzia eta bilakaera ikusiz, kirol medikuntzari, hau da, medikuntza esportiboari ematen zaion balore eskasean, izugarrizko kontraesana agertzen da gure ustetan. Bestela esanik, kirolarien artean medikuntza esportiboaren garrantzia behar den neurrian ez dela baloratzen uste dugu.
Zenbait ideia oker ere ba dago kirol medikuntzari buruz. Mediku esportiboaren zeregina ez da bukatzen, kirola batetarako gaitasuna duela esanik edo kirolari horrek oztopo fisikorik ez duela esanik. Nazio aurreratuetan, kirola praktikatzeko baimena eman ondoren, medikuak, gertalariekin koordinatuz, elikatzerako eta prestakuntza fisikorako plangintzak prestatzen ditu. Eta zer esanik ez, zaurituen zainketa eta errekuperazioa ere mediku esportiboaren kontrolpean dago.
Arrakastarako bestelako arrazoi batzu badaude ere, honelako plangintza segitu duten herrietan, izugarrizko ondorio bikainak lortu dituzte kirol arloan. Aipa ditzagun, adibidez, Kuba, R.D.A., Polonia, eta abar. Gainera, eta ikusten ez bada ere garrantzi handiagoa duena, hainbat ezbehar eta heriotze ekidin dira modu honetan.
J. M. Arzubiaga
Gaiak. Kultura
Medikuntza integralaren premia
Gaiaren gaurkotasunak alde batetik eta kalean dagoen eztabaida bat izateak bestetik, arazoa, honaxe ekartzera bultzatu gaitu.
Ditugun beste hainbat arazotan gertatzen den bezala, hauzo elkarteak arduratu dira sanitatearen problematika kalera ateratzeko eta dagoen egoera larriaz, herria informatzeko. Hauzo-elkarteetako sanitate-komisiokoak bildu egiten dira eta kanpaina bat ateratzea erabakitzen da, hitzaldi, manifestazio eta antzerako ekintzen bidez (eramango dena).
Dakizuenez, hazilaren 8an manifestazio bat egin zen Bilbon eta 5.000 bat pertsona izan ziren bertan. Kontsignak eta pankartak, Bizkaian, jasan behar den egoera asistentzialaren aurka jo zuten; egoera hau, jakina da: Basurtuko hospitala; Asegurantza sozialeko gaixorik ez duela hartzen; Lejoakoak geldirik dirauela; Kruzesen leku gabe; eta Galdakaon hospitale berri bat eraikitzeko direla...
Osasuna defendatzea, funtsezkoa dela, kontsideratzen duen herriaren sektore batek, gertatzen dena ezagutu eta gauzak argitu nahi ditu.
Orain dela aste batzuk hauzo elkartekoek hitzaldi bat eman zuten Basaurin eta hantxe azaldutako ideia batzu ere agertuko ditugu baliogarri izan dakizkiguke eta...
Astiro astiro, herriak, medikuntza integral baten premia nabaritzen du, eta zer esanik ez, asistentzia egoki bat eskatzen badugu, prebentzioa eta birmoldatzea kontutan hartzen dituen medikuntza baten alde, burrukatzen hasi behar dugula.
Hauzategietatik, osasunaren alde ekin ahal izateko, medikuntzaren planifikazio eta programazioen, kontrolatzeko ahalmena eskuratuz joan beharko da.
Gaixotasunaren zergatiak, ingurunea aztertzera eramango gaitu, eta honela pertsona baten osasuna neurtzeko, hainbat faktore hartu beharko lirateke kontutan. Ingurugiroak baldintzatzen baitu gizona. Osasuna ala gaixotasuna noiz dagoen adierazteko osasunaren kontzeptu ekologikoak, gizona ingurugiroari egokitzen zaion neurria edo maila nolakoa den —egokia ala eskasa—, hartuko du kontutan.
Osasuna, ontasun fisiko, mental eta sozial oso bat bezala kontsideratzen da, ez bakarrik gaixotasun edo baliogabetasun eza. Medikuntza prebentiboak beraz, gaixotasuna eta bere ondorioak gerta ez daitezen ekingo du, eta gaixotasuna osatuezinezkoa denean, efektuak atzera daitezen.
Gaixoen ohizko tratamendua, hau da, orain arte erakutsi dena, medikuntzaren kontzepzio hitxi bat baizik ez da.
Ingurunea orohar, determinantea bilakatzen da. Esate baterako: zer atera dezakegu Basauri baten azpiegitura urbanoa aztertzen badugu? Begirada bat bota eta ikus daitekeena jarriko dugu: hainbat industria kutsagarri,... Mercabilbao... Autopista... Gartzela... Lantegiak eta etxeak batera... Laster polizia harmatuarentzako koartela —eta hemen parentesis labur bat egingo dugu, koartelerako lur-eremua Basauriko herriak atsedenerako, hau da, berdegunerako inpugnatua baitzuen. Caja de Ahorros Municipal eta Vizcaya-k "Ministerio del Interior"i saldu egin dio lurra eta gunearen berkalifikatzerik ez da egingo. Ez Basaurik ez Euskal Herriak behar ez dituen 1.000 edo 5.000 gris gehiago...—, zaborrak edo hondakindegiak nonnahi ikus daitezke (Basauriko hauzategietan). Eta honek arrisku izugarriak dakarzkigu; ez bakarrik haurrek bertatik ibiltzean har dezaketen infekzioengatik, euriaren urak zaborretan zehar pasatzean eramango dituen germenen kutsadura lurrera joango da, handik ortuarietara, eta ziklora. Zaborrek sortzen duten giro agresiboa ere azpimarratu behar da.
Eta aipatzekotan, trafiko istripuengatik oso famatua den "zubi berria" —espaloi gabeko zubia—, eta trenbidearen pasabidea ere aipatu behar dira. TUGBSAko autobusen funtzionamendu eskasa, Anaitasunatik ere salatua izan da.
Honek guztionek, osasuna determinatzen du ezinbestean. Basauriko anbulatorioaren kontsulten kopurua hartu eta gehien gertatzen diren gaixotasunak; arnasarenak, lokomotore-aparailuarenak, bihotz eta zainetakoak, digestio aparailuarenak eta sikikoak dira.
Bizkaiko egoera hospitalario eskasa, ezagutzen dela uste dugularik ez dugu daturik emango. Dena dela, argi dago kalitate gabeko medikuntza baten aurrean gaudela; sanitatearen organizazio eta politika on bat egiten denean, osasun maila jaso egiten dela, egia bada, ez da hau Bizkaian eta estatuan gertatzen den zerbait.
Bizkaian egiten diren kontsulta guztien % 40 botikak errezetatuz, soluzionatzen dira. Gaurreguneko medikuntza botiken kontsumismoan oinarrituta dago.
Kruzesen eta anbulatorioetan diru kopuru garrantzitsu bat, alferrik galdu egiten da, gauzak hobetzen direnik ez baita ikusten.
Sanitate-politika, hospitale handiak eraikitzean finkatu da eta ez da herriaren osasun kalitatea goratu.
"Ley de Reforma sanitaria" konstituzioa onartua izan ondoren aterako da. Zati batzu, jadanik eginak dira eta dekretu bidez atera dira.
Lege hauk egiteko, ez profesionalik, ez alderdi politikorik, ez herriaren erakunderik ez beste inork —gobernutik at— ez du parterik hartu. Desinformazioan oinarritu dira honela jokatzeko.
Esan beharrik ez dago, dekretu hauk demagogia hutsa beste ezer ez direla, egunetik egunerako praktika sanitarioak erakusten baitu efikazia. Super-hospitalak egitearen politika berdinarekin eta medikuntza prebentiboari uko egiten zaion artean ez goaz inora.
Zenbaitzuen ustez, medikuntzaren pribatizazioruntz abiatzen gara pribatizazioa dekretu batzuen bidez eta komunikabideen laguntzaz denbora guttitan ezar daiteke, eta orduan osasuna, estatuak dohainik eskaini beharko lukeen eskubide kolektibo bat, gure herritxoan diotenez "al garete" geldituko litzateke.
Beno, gainetik ez bada ere, sanital egoeran dauden hutsune eta gorabehera batzu aztertu ditugu. Hauzo elkarteetako sanitateko-komisioak ikastaro laburrak antolatzeko asmoz dira, jendea, arlo honetaz hez dadin eta ba dirudi Bizkaiko "plan de salud" taldekoak laguntzeko prest daudela.
Kontsumozko gizarte honen krisis orokorretik, ez da sanitatea salbatzen. Aurrerabide moeta honek ekarri digun ingurugiro kutsagarri, eta erasotzaile honetan gizona ia ez da gizon sentitzen, eta honetxek adierazten du hain zuzen medikuntza honen aldaketa eta konzepzio berria, gizarte ereduaren aldaketarekin batera lortuko dugula.
M. E. E.
[Komikia]
GAIA.- B. Mendia - J. Etxenike
IRUDIAK - J. Etxenike
Gaiak. Gramatika
Gauza ezaguna da, euskaldun askok zenbakiak euskaraz erabiltzeko ohi duten alferkeria. Sarri, dendetan adibidez, euskara hutsez hitz egiten aritu izan direnak, erdarara jotzen dute, kontuetako zenbakiak zehaztasunez adierazteko. Eta, gaur eguneko mundu teknifikatuan, hori penagarria da.
Zenbakiak leku eta une askotan ageri ohi zaizkigu; hainbat eta hainbat gauza zenbakitu eta kuantifikatu egiten baitira. Horregatik, ba, interesgarri gerta daiteke, zenbakiak euskaraz erabiltzean —bai idatziz eta bai irakurriz— sortzen diren zenbait problema aztertzea.
Zenbaki kardinalak eta deklinazio-atzizkiak
Dakizuenez, euskaraz deklinazio-atzizkiak erabiltzen dira. Eta zenbakiak ez dira horretatik libratzen. Dena den, idaztean, zenbakiak bi modutara adieraz daitezke: zifren bidez eta letren bidez. Esate baterako:
15 edo hamabost.
Letren bidez idaztean, beste hitz guztietan bezala jartzen dira deklinazio-atzizkiak, loturarako dauden arauak segituz. Adibidez, aurreko zenbakiarekin honelako formak agertzen dira:
MUGAGABEA MUG. PLURALA MUG. SINGULARRA
hamabost hamabostak hamabosta
hamabostek hamabostek hamabostak
hamabosti hamabostei hamabostari
hamabosten hamabosten hamabostaren
hamabostetan hamabostetan hamabostean
hamabostetara hamabostetara hamabostera
hamabostetako hamabostetako hamabosteko
hamabostengan hamabostengan hamabostarengan
hamabostengana hamabostengana hamabostarengana
Aurreko koadroan ikusten denez, mugagabeko eta mugatu pluraleko forma baten berdin idazten dira; praktikan, hitz egitean, azentu desberdina dute ordea: Mugagabean hamabostek eta mugatu pluralean hamabostek, adibidez. Beharbada, baten bat harritu eginen da, zenbaki hori mugatu singularrez ere erabiltzen delako; baina hori gertatzen da, zenbakia zerbait izendatzeko erabiltzen denean (egun bat, pertsona baten izena...). Adibidez, hor dugu kasu hau:
urriaren hamabosta.
Zer pasatzen da, ordea, zenbakiak zifrez adieraztean? Zer esanik ez, orduan ere idatzi behar da atzizkia. Baina, nola? Joera desberdinak egon dira zifrak eta atzizkiak lotzeko. Batzuk apostrofua erabili izan dute:
15'ean, 15'etik.
Beste batzuk, gidoia:
15-ean, 15-etik.
Hala ere, Euskaltzaindiak aspaldi hartu zuen erabakia arazo honetaz (ik. EUSKERA XVI, 1971. urtea). Eta erabaki horretan, modurik sinpleena eta egokiena aukeratu da: zifra eta letrak elkarren ondoan jartzea, tarteko markarik gabe. Honela, hain zuzen ere:
15ean, 15etik.
Edozein modutan, honela egitean, beti eduki behar da kontutan zenbakiaren bukaera, atzizkiak hartzen duen forma osoa (loturazko letrak barne) idazteko. Adibidez:
Noiz? 11n, 12an, 13an, 14ean, 15ean, 16an,...
Zenbaki ordinalak
Zenbaki ordinalak ordena adierazten duten zenbakiak dira. Kontzeptu hori adierazteko, euskaraz -garren atzizkia erabiltzen da. Eta kasu honetan ere, antzerako problemak sortzen dira letraz edo zifraz idaztean. Letren bidez idaztean erraz gertatzen da:
hogeigarren, seigarren,...
Zifraz idazterakoan, joera desberdinak egon dira eta orain ere zenbait kasutan ikusten dira:
20garren, 20gn, XXgn.
Dena den, horretaz ere Euskaltzaindiak ba du bere erabakia: zenbakiaren ondoan puntu bat jartzea. Honela, prezeski:
20., 6., XX.
Bestalde, -garren atzizkiaz osoturiko multzoak, ba du bestelako deklinazio-atzizkiak hartzeko posibilitatea; eta atzizkiok, lehenago esan bezala, inolako loturazko markarik gabe jartzen dira:
hogeigarrenaren = 20.aren.
Eguna adierazteko moduez
Gure kultura barneko harremanetan, askotan erabili behar izaten da egunaren adierazpena: gutunen goikaldean, jaialdi edo egintza publikoen iragarkietan, komunikatuen behekaldean eta abarretan.
Eguna adierazteko, bi modu nagusi daude, bakoitzak galdera bati —erreal edo hipotetikoa— erantzuten diolarik. Adibideak jarriz, hauxek dira moduok:
1. Zenbat dauzka hilak
Abenduak 9 dauzka = Abenduak 9.
2. Zenbatean gaude?
Abenduaren 9an gaude.
Izatez, forma biak dira jatorrak. Dena dela, eta zergatik den ez dakidalarik —beharbada, erdararen formatik desberdinagoa delako edo—, idazle askok maiteago dute lehen forma. Ene ustez, ostera, bigarrena askoz ere praktikoagoa da; eta horrela uste badut, 2. formak deklinazio-atzizkiak hartzeko eskaintzen duen posibilitateagatik da. Adibidez, era honetakoak esan daitezke:
hilaren bostetik aurrera
urriaren 13rarte.
Ordea, ez dut uste zuzenegi denik, ondoko formakoak jartzea:
abenduak 26an (!?)
urriak 5etik aurrera (!?).
Laburki esanik, egokiago ikusten dut bigarren aukera, flexibilitate handiagokoa delako.
Edozein modutan, egunaren izendapena zifra hutsez, letra hutsez edo eta letrak eta zifrak konbinatuz egin daiteke. Beraz, ondoko modu guztiok baliokideak dira:
a) 1978 - XII - 12
b) 1978.eko abenduaren 12a
c) 1978.eko abenduak 12
d) Mila bederatziehun eta hirurogei eta hamazortzigarreneko abenduaren hamabia
Ohar gisa, zenbaitzuk urtea ez dutela ordinaltzat hartzen esan behar da. Eta hori ere posible da; hau da, 1978.eko idatzi ordez 1978ko idaztea.
J. R. Etxebarria
Gurutzegrama
Larry Trask
Kaleko [Bineta]
OLARIAGAKO
Labyrintoa (2)
Oraingoan ez da tranparik. Labyrinto honek ba du irtenbiderik. Lapitza edo boligrafoa har eta, pazientzia pixka batez, helburura joango zarelakoan gaude. Ez dago zergatik.
Ardibeltza [Komikia]
MONTI