ANAITASUNA

IX URTEA N.º 98

Dep. Legal SS. 1092-1959

Suplemento de la hoja Anaitasuna de Guipúzcoa

Zezeilla (2) 1963


"Semeak etorkizunaren oiñarria dira"

Numero ta estadistika asko ezagututa gero, derrigorrez autortu bear dogu gaurko gizonok eztakigula bear dan moduan umeak errespetatzen. Naiko motibo doguz autortza au egiteko.

Eta askotan txarrena izan oi da ontzat eukiten doguzala umeeri egiñiko gaiztakeri guztiak: edo umeak —gure ustez— eskubiderik eztaukezalako, edo eskubide orren oiñarria okerreko lekuan ipinten dogulako.

Edadeak ala urteak emoten ete deutsoe gizasemeari bere eskubide guztiak? Ez; urteak gizasemeari ez deutso ekarten eskubide barririk. Gizasemeak ditun eskubide guztiak bere izadian dauke euren oiñarri ta iturria. Beraz, gizon guztiok izadi bardiña daukogun ezkero, danok ditugu eskubide bardiñak be. Guztiok: agureak, gizon andiak, eta... umeak.

Gaiñera, izadi ori Jaungoikoak —eta ez beste iñork— emona dogu. Orregaitik, Jaungoikoaren zordunak gara bakarrik, eta ez beste iñorenak, ezta gure gurasoen zordunak be. Iñork ezin deusku kendu, ba, gure eskubideak, gureak doguzalako ta iñori zor ez deutsaguzalako. Zelan ausarditzen gara, orduan, umeen eskubideak zapalduten?

Askoren eritxiz, gizasemeak dauan jaso guztia biar-egiteagandik jatorko. Biar-egin ezin dauanak eztau ezer-be balio. Agureak, andrak eta umeak, beraz, gizarteko kide ustelduak dira, sutarako baiño balio eztabenak. Baiña, eritxi au be oso gaiztoa ta okerra da. Biar-egiteak gizasemeagandik artuten dau bere jaso guztia, eta ez aldrebez. Umeak, biar-egin ezin ez arren, beste edonork beste balio dau, eta gizartean biziteko beste edonork aiña eskubide dauko.

Oroitu gaitezan, ba, azkenez, umeeri egiñiko kalte ta gaiztakeri guztiak gizadiari berari egiñikoak dirala, eta umeen eskubide santuenak zapalduten dituenak, bear bada gureak be zapalduteko eragozpenik izango eztabela. Bildur izan daigun, beraz, umeen arerioakgaitik.

Numeroak diñoskuena:

MUNDUAN

100 milloi ume anormalak dira

600 milloi ume gosean bizi dira

Aur gaizto edo "abortu" guztietako erdiak eragiñak dira

Numeroak Ez Diñoskuena

Zenbat ume galduten diran sortu baiño len


Formaziñua

• Batzuentzako bakarrik?

• Zer da?

Askok, geienak, formaziñuatzaz txarto pentsetan dabe. Formaziñua abadegintzara, edo mediku egitera, edo beste ofiziu famatsuen bat ikasten doazenentzat bakarrik dala pentsetan dabe. Uste orretan dagozanak txarto, txarto, txarto pentsetan dabe! Guztiz erretuta dagoz! Bai, guztiz! Formaziñua artu bear dabeenak ez dira ez abadegintzara edo mediku egitera doazenak bakarrik, ez! Formaziñua —au irakurri ondo!— "mundu onetara datozan gizon eta emakume guztiak artu bear dabe; bakoitzak bere saillean; baña, danak formatu bear dira".

Orduan, zer da formaziñua?

Ona amen, irakurle maiteak, formaziñuaren definiziñua: "Formaziñua da Jaungoikoak bakoitzari emon deuskun bokaziñua jarraitu ta beteteko bear doguzan grazi edo doaiak Jaungoikoaren laguntasunagaz eta norberaren izerdiagaz jarestea".

Mundu onetan gizon guztiok daukogu bokaziñu espeziala; nik, franzizkotar-abade izateko bokaziñua; zuk, barriz, Gernika-ko edo Bermio-ko (zeuk jakingo dozu nungua dan...) neskatxu bategaz ezkondu ta onelako edo arelako famili bat formatuteko bokaziñua; bakoitzak berea. Askotan entzun da ezkontzeko formaziñurik ez dala bear; txarto esan da! Formaziñu bakoak ezkontzara ez leuke egundo joan bear. Aitu ondo: ezkontzeko bokaziñua bear da; ezkontzeko FORMAZIÑUA bear da!

Ikusi, bada, zein dan zeure bokaziñua ta formatu ondo bokaziñua ondo beteteko.


Kantauri itsasoa

Jakingarri batzuk

Itsaso onen auzokoak garanok, nok geiago nok gitxiago, danok dakigu ta ezagututen doguz bere goraberak. Gizaldietan zear, zeresan asko emondako itsasoa da au, bai guretzat eta baita kanpokoentzat be.

 Gure ur zati onen eginkizunak askok badakie, biar bada egongo da baten bat eztakina ta orreri zeozertxu esatera noa ni orain.

Kantauri itsaso au, Atlantiko-aren zokondo zati bat baiño ezta. Zokondo au Frantzi ta Espaiñi aldeko Euskalerrian sartuta dago. "Kantauri" izena... "bustitzen daben lurratik jatorko. Antziña, Euskalerriak "Kantauri" izena eukan eta bertako gizonak kantauritarrak lez izentatuten ziran. Ordundik geratu jakon gure itsaso oneri gaur egunean daroan izena.

Askotan ikusi izan dogun lez itsaso onen lur-ondoak atxakaz josita dagoz, mariñelen ibillaldiak arriskugarriak egiñaz. Baiña, beste arrisku guztien artean, "galerna" izentatutako denporala da arriskugarriena. Galerna au ondo ezagutua jaku danori; derrepent eta iñok zelan eztakila ipinten dau itsaso guztia zeruak ondatu bearrean. Oraindiño gure oroimenean argi ta bildurgarri dagoz oraintsuko galerna denporalak egindako gauza arrigarriak.

Denporal onek, itsaso onen txikitasun eta ixtutasunatik datoz edo beintzat parte aundia daukee, eta baita be, bere onduagatik, ondurik aundiena 5,100 m. da.

Itsasoa garratza da, baiña bere alboan bizi diranak, aberastasun bat daukee euren eskuetan.

Aberastasun bat

Kantauri itsasoaz gagoz berbetan. Ur zati au ain txikia izan eta ain zokondotu ta baztertuta egon arren, Euskalerriko itsasondoko errientzat aberastasunaren iturri eder bat da, eta gaur iñoiz baiño geiago, bai. Len esan doguzan arriskuak euki arren, gaurko aurreratasunakaz apurtxu bat mantxotuta lez topaten da, edo obeto esateko, geuk dakigu zelan eta noiz ibilli. Olan, itsasoa bildurgarria bada beti, geu gabiltz listuago ta ariñago, ta bildurgarritasunak galdu egiten dau.

Apur-apurka konturatu da jentea, itsasoak ain biar gogorra eskatuta be, gero ta obetoago ordainduten deutsola mariñelari. Gaurko itsaso-arazoetako aurreratasunak izartu egin dau itsasgizona, eta gustua artzen dot esatean, gero ta geiago irebasten dau euskal mariñelak, oraindiño merezidu daben guztia estabe irebasten baiño. Gaur, Kantauri itsasoari emon leiken guztia atara eragiten jago, eta gaur lenengoz gure itsasoa txikia ta ixtua egin da euskaldun itsasgizonantzat.

Erri batzuentzako itsasoa da bere aberastasun bakarra. Egi au gero ta argiago agertuten da erri orren kontzientzietan. Lengo baten itsasoko biarra baztertua izan bada, gaur ezta olan eta danak siñestuten dabe itsasotik altsaten dan diruan.

Gaur itsasoa itxaropenez beteriko iturri bat lez ikusten dau mariñelak. Itsasoa aberatsa da danantzako, orain bakoitzak daki aberastasun orrek bereganatuten.


Bizkai kantari [Olerkiak]

Neguari

Negu baltz ta motza, bizar zuriokaz,

¿Atorkigu leiaz kikildutera?

Zeru urdiña laño arreakaz,

¿Zertan itxi deutsak arpegi ederra?

Agura zitala, arnasa otzakaz,

Ipar erriraño oa atzera;

Eure alderdian, ago ekatxokaz,

Etorri bagarik Egoi aldera.

Azalako sartu, i, gure lurrera,

Narru gorrian or, zugatz guztia;

Errekea orroez, zelai ta mendia

Pitxitxo bat bere ez dakarrela;

Itxasoa asarre, lotan Eguzkia,

Begirik zabaldu nai ez dabela.

Aritzari

Euskaldun jayo nintzan,

Ta euskaldun azi,

Euskaraz eustalako

Amak erakutsi;

Euskara laztan maite,

Zabiltz nigaz beti,

Euskara il ezkero

Ez dot gura bizi.

(Arrese Beitia-ren bertsoak).


Alemania: biergiñen jo lekua

• 650.000 biergiñ kanpotar dagoz, iñoiz baiño geiago

• Orreetatik:

262.000 Italia-tarrak

87.000 España-tarrak

69.000 Grecia-tarrak

15.000 Turkia-tarrak

Europa barrena Alemania-runtz doa, biarra eske; dexente bizitzeko lan irabazteko asmoaz. Eta? Dirua bai, baiña beste ainbeste gauza, dirua aiñe bearrezkoak, ez ditue aurkitzen askok eta etxera begira gelditzen dira, eta etorri be bai sarri.

Bear dabe, bai, laguntasuna etxeko dana laga eta Alemania-raiño joan diran biergiñ orreek. Askotan ez dira gauza ango "martxean" ekiteko, eta baten-bateren laguntza bear. Al dabenari auxe eskatu geunkio: lagun deioela al dabeneraiño.

Baiña ez da naiko. Sustraitik osatu bear da aldrebestasun au. Emen osatu bear da: danentzat bierra aukeratuaz, bizibide errezago bat atonduaz.

Eta ez Gobernuak bakarrik. Danok alegindu bear gara albokoaren bizitza arintzen, bata-besteari laguntzen.


Brasil. Ejenplu eder bat

Sao Paulo-ko Unibersidadea biergiñentzako aparteko kursoak emoten asi da. "Derecho Social" saillean biergin eta uesabaren artu-emonak eta abar ikasiko ditue. Ordua: gabaz eta urte baten. Urte au aprobatzen dabenak, estudioetan aurrera jarraitzeko eskubidea izango dabe.

Brasil-eko beste zazpi errik be, beste orrenbeste egiten asi dira.

Txalogarria. Beargiñak be, bear dau bere bizibidearen barri, eta baita Unibersidadean sarrera euki, buru onekoa izan ezkero.


Urte onetan, medikamentuen aurrerapenak andiak, arritzekoak, izan dira. Orregaitik, EE. UU.-ko zientifiko batek esan dau: "Benetan andiak izan dira medikamentu gauzetan egin diran aurrerapenak. Orain arkitu bear doguna da orrentzat medikamentuontzat balioko daben gaisotasunak".

***

 Obispo bat seminario batera eldu zan. Bertako gazteakaz berba egiten asi zan.

Alako baten, ulea bateri artzeagatik, diñotso:

— Zu, bataioa edozein likidogaz emon leiteke, sopa-saldagaz esate baterako?

Gaztea ez da ain arin ixiltzen dana, ta erantzuten deutso:

— Batzutan bai, ta beste batzutan ez.

— Zelan da ori?, itauntzen dutso obispuak olako erantzuna entzukeran arrituta.

— Ba, Obispuak artzen dauan saldeagaz, ez; seminarioan emoten deuskuganaz, bai.

***

 Erroman, Alfonso Carinci Obispuak 27.800-garren meza emon dauan eguna ospatu dau. EE. UU.-an Herbert Welch, Obispo protestantea, azkeneko aukeratan bere votoa emoteko bide luze bat oiñez egin dau.

Batak eta besteak eun urte daukeez.


Jaungoikoa soloan. Bera ala gu urrin?

Sermolariak santuen bizitza goratuten saiatu arren, munduak santutasunari aburrimentuzko fama emon deutso. Amona zarraren gauza da askorentzat santutasuna. Ta pentsamentu oneek baserrietara be sartu dira. Errezatutea, atsoentzat itxiten da sarritan. Ainbat ariñen amaitu ezkero obetoago. Lurrera ainbeste begiratuta itsutu egin garala esan leike. Berezko argiak diñoskun egia da au. Gure aurrekoak atxezko fedea euken eta sarritan, txapela kenduaz, otoitz egiten saiatuten ziran solo erdian be; baiña au zartu egin dan gauza da. Trilladora ta santutasuna, baserri ederra ta otoitza, traktora ta Jaungoikoa alkartu ezin leitekezan berbak dira.

Ta zein da gertakizun onen sustraia, egi onen benetako arrazoia?

Jaungoikoa urriñeko gauza bat dala gogoari usetea. Auxe da erantzuna. Jaungoikoari eguneroko preokupaziñuetatik uxatu egin deutsagu; kanpoko biarretatik edo etxeko beste zeregiñetatik aldendu egin deutsagu. Bei bat ilten jakunean edo garia txarto datorrenean "dana dator onerako, Jaungoikoa ona da" esaten dogu. Ta esakera onek atsegin otz bat ekarten deusku; baiña Jaungoikoari geugan sentiduten useten ez garalako ez da naikua izaten gure miña epelduteko.

Jaungoikoak gure bakoitzaren preokupazioa dauko; ta bakarrik egongo bagiñan lez zainduten deusku. Soloan biar egiten dogunean geure izenagaz deitu, ikusi ta konprendiduten deusku; berak egiñak eta zainduak bai gara. Gure barruko bazter guztiak ezagututen dauz. Gure pentsamentu ta sentimenturik sakonenak gogoan daroaz. Gure gustu ta biurkeri guztiak ezagunak jakoz. Lagunik aundienak lez, albuan daukogu gure poz eta atsekabe guztietan. Gure buruko uleak zenbat diran eta gure gorputzaren neurria zelakoa dan ondo daki. Barrez edo negarrez egon gure arpegira begira dago. Ez gara naigabeetatik aldenduten, naigabe orrek berari min emoten deutson beste. Gure esku ta ankari begira dago, gure biotzaren taupadak entzun eta sentiduten daki. Ez gara maite berak maite gaituan beste.

Jaungoikoa ez dago gugandik urrin sarritan usten dogun moduan. Soloko biar edo etxeko beste eginkizun guztietan Aita jagolari on bat lez bertan daukogu. Sarritan, Jaungoikoaren bildurra daukogula esan geinke; bera barritz, Aitarik ederrena dogu. Eta au beti egiz eta edonon; baita soloan gabiltzanean be.

Pentsamentu oneek biotzari poza, kemenari indarra eta baserriari aurrerapena ekarriko deutso. Gogoan artu baserriaren aurrerapena Jaungoikoagaz bakarrik egin litzakela.


Guraso gaztientzat. Zergaitik da zure semearen negarra?

Zergaitik negar bi edo iru asteko ume txikiak?

Problema au garrantzi bakoa irudi arren, ezkondu barrientzako korapillo mingarri bat izan leike, batez be lenengo semetxoa daukenian. Ezkondu berriak zaartxoagoak egiten diranean, ondo esagutzen dabez umetoaren negar-muxinga klase guztiak. Kontuan artu bear da, egun gitxiko umetxoaren negarrak inportantzi aundirik eztabela.

Zergaitik dago negarrez zure ume-larrosa? Goseagaitik? Indijistiñua supritzen dabelako? Bustita dagoalako? Belarriak min emoten dautsolako? Gaixorik egongo ete da? Losinduta dagolako?

Ikusi dagiguzan motibu batzuk.

Umiak era deferentera egiten dau negar gosia edo beste gauza bat daukanian. Baña ezkondu barria zarean artean, baliteke ez nabaritzea gauza bat eta bestea. Gosesko-negarra bada, bazkari aurretan egingo dau sarritan, eta beren gosia geroago eta geiago asten danean, jateko ordua baño aurretik egingo dau negar. Jan ordua baño GERO negar egingo dau, bular-ordua baño aurretik esnatuten danean. Baña baliteke umetxoa jatordua baño aurretik ixartutea eta apetituagaitik negar-karraxika astea. Orduan, egiz gosea daukela badirudi ezta gauza txarra jatordua baño ordu bete aurretik bularra emotea.

Baña txupetekin oitutako umetxoak jatordua baño aurretik negar egiten dabe eta orduan janari geiago nai dabela esan nai dau.

Umetxoa janari egokia artuta ordu erdibat gero negarrez asten bada, zeozer sufritzen dabela esan nai dau; eta jan ezpa nai badau esteetan zeozer daukola esan nai dau. Orduan kontuz ibilli. Deitu lenbaitlen medikuari.

Negar geiegi eta geratu bakoa. Batzutan gertaten da ori, obeto esateko, sarri askotan. Eskuetan egoten oitutako umetxoak iru illabete badeukoz, eta eskuetatik laga eskero, negar sendo egiten dau, ezer euki ez arren be. Eta negar aukera euki ezteizun etxean, umetxoak iru illabete gitxi gora bera beteten dabezanean, ez azkotan eskuetan euki.

Gauza oneik gogoan artzen badozuz, zure semetxoa eztitsuagoa izango jatzu. Ezetz? Probau...


Eleizaren abotsa. "Social-problema"-ri buruz

Askok ez dakie edo... Bai, Eleizak, ainbeste semeen sufrimentuak eraginda, joandan onetan makiña bat biderrez egin dau berba social-problema'ri buruz. Bere biotza erdibituta dago obrero-biargiñen egokera negargarriagaitik. Ez pentzeu Eleizea lotan dagoanik: ondo izartuta dago! Aita Santuak aspalditik konturatu dira munduan ikusten dan burruka leor onetzaz.

Gizaldi-barritze edo konpontze sakon bat bear bearrezkoa zala-ta, Kristoren Ordezkoari egokon almenik nagusienagaz asi zan

1891'garrenean Leon XIII'garrena berbetan. Bere "RERUM NOVARUM" enziklikaren bitartez, kementsu ta argi eta garbi zabaldu eban Egia ta Justizia, aunditxoen marmar bildur aundi barik.

Andik berrogei urtera, Pio XI'garrenak emon eban beste dei bat. Bere "QUADRAGESSIMO ANNO" onek askori ez eutsen grazirik egin. Baiña alan da guztiz be, Eleizak, Kristok berak emon eutsan indarrak eraginda, beti zabalduten dauz Egia ta Justizia.

"Eleizari, erri guztien Ama ta Maixua Jesukristogandik jatorko bizia. Berak eskeinduten deusku bizi-bide ta salbaziñoa" (Mater et Magistra).

Pio XII'garrenak be sarritan erabilli eban bere berbaldietan gai au. Eta azkene Juan XXIII'garrenak gaur bertan argitaratu dau "MATER ET MAGISTRA". Benetan interes aundikoa da Enziklika auxe gaurko soziedadean. Aita Santuak argia emon deusku.

Mixeri gorriko leizean galdu zorian aurkituten diran giza-taldearen garraak, orraitxio, ondo entzun ditue Aita Santuak! Eleiza ez da, ba, izan iñoiz kapitalismoaren morroi... Eleizak, ba, beti artu dau sozial-problema au ardurarik bizienagaz, bere eskubide bat ez ezik, bere betebearrik nagusiena bai izan ei da beti-ta!

Ta Eleizaren dotriña ta deia ez doguz artu bear kuriosidade bat legez bertan bera ixteko: ezpabe, ondo ausnartuta gero, geure eguneroko bizitzan ereiteko baiño. "Irakaspen nagusienak zabaldutea bete-bear santua da". (Juan XXIII).