ANAITASUNA
IX URTEA N.º 99
Dep. Legal SS. 1092-1959
Suplemento de la hoja Anaitasuna de Guipúzcoa
Martia (3) 1963
Maite daigun gure gaztedia. Erein daigun gure etorkizuna
Zaar askok uste izaten dau gazteak beti izan oi dirala bardiñak: jokozaleak, buruariñak, ameszaleak... Eta baita gaurkoak be. Euren ustez, gaurko gaztediaren kezka edo problema askori be ez jake ardura aundirik emon bear, urteen indarrez igaroko dira-ta.
Baiña, eztago zertan esan bearrik egoera ori guztiz bidegabekoa dala. Etorkizuna, iñoiz ezta jokatzen urteen igarotze itsuaren eskuetan itxita. Etorkizun zoriontsu bat gero izateko, lenago etorkizun ori adoretsu EREIN bear dogu, gazteen lur gozoan azi naroa egunero zabalduaz. Orregaitik, ba, iñok ezin dau aztu gaztediaren lantze gogorra; ezin dogu ezelan-be gaztedi ori urteen igarotze orren eskuetan itxi. Gure gaztedia guztion arazoa ta egin-bearra da.
Eta gaztedi orren alde lenago egin bear dogun arazoa, bere problema guztiak maitero aztertutea da; edo bestela ezin izango dogu zuzento azi. Gauza bat izan daigun, ostera, gogaan: norberaren barrua ezagutu ta zuzendu eragiteko, bakotxaren eritxia bestearengandik jatorkuna baiño egokiagoa da. Izan be, gure gazteak milla bider entzun izan dabez euren guraso ta zaarren agotik jatorkezan oar guztiak; baiña oar orreek, euren barrutik be ez datozan bitartean, indar gitxi izaten dabe bizitza obe bat lortuteko. Ikasi daiela, beraz, gazteak euren burua zorroz aztertuten.
Zaar eta gazteen arteko auziak errezago erabakiko litzakez, alkar ulertzeko prest egon bagengoz guztiok, batez be zaarrenok. Ezta ezer irabazten gure neska-mutil gazteen kezka edo baltzune lotsagarrienak edonun eta edonoiz zirikatuaz. Arean be, eurak eurenak izango dabez, baiña, ori ta guztiz be, bakotxa bera dan moduan onartu bear da. Aleginduten ez bagara, ba, gure gaztedia bera dan legez ikusten eta berak agertuten dabezan kezka guztiekaz maite izaten, ez dogu ezer lortuko.
Derrigorrez izango dira, bai, gizartean zaarrak eta gazteak. Baiña, zergaitik ibilli bear dabe beti alkar zirikatzen? Batu gaitezan guztiok, zaar eta gazteok, gure gizartea Jaungoikoaren bideetatik gora eroateko.
Joan zan illean berbatxu bi esan genduzan Formaziñuatzaz. Oraingoan, beste bi esango doguz "Jaungoikoak gazteen formaziñuan daukan importantziatzaz".
Gizonaren izakiak aurrerapena eskatuten dau
Gizonak, gizona danezkeroz, bere barruan daroan aurrerapen gogoagaz jokatu dau beti. Gizonak adimen bat dauko; adimen onek aurrerapena eskatuten dau gauz guztietan. Ixtorian ikusten da: gizona zenbat eta aurrerago, ainbat eta jakintsuagoa, leberragoa ta sentsun aundikoagoa izan da. Eta, olantxe izan bear dau.
Benetako formaziñuak gizonaren almen guztietara eldu bear dau.
Baiña, aurrerapen edo progresu onek gauz guztietan joan bear dau, eta ez politikako, edo gizarteko, edo deportietako problematan bakarrik. Politikako edo gizarteko problematan bakarrik asko aituten dauana ez da gizon osoa edo emakume osoa. Egia, gauz guztietan ezin geinke aitu bardin; baiña, derriorrekoa dau gizonak Jaungoikotasunatzaz asko —gizonari jagokon legez beintzat— aurreratutea. Gizona —eta bardin emakumea— ez da animali bat bakarrik; gizona Jaungoikoak adimez eta libertadez jantzitako animali bat da. Doai oneetatik jatorkoz gizonari bere titulu guztiak. Doai oneek edukatu egin bear dira; eta ez gizarteko edo politikako problematan bakarrik, Jaungoikoaren problemetan be bai. Jaungoikoa ez da fraillientzako eta monjantzako bakarrik; Jaungoikoa danentzat da.
Nai ta nai ez, gazte!...
Nai ta nai ez, Jaungoikoa dozu zure bizitzaren oñarri!
Gizona gorputz eta arimaz egiña. da. Bai gorputza ta bai arima, biak, Jaungoikoak egiñak dira. Gorputza gizon-emakumeen bidez; arima, ostera, Jaungoiko ber berak egiten dau korputzaren ernekerako momentuan. Gorputza gizon-emakumearengandik dator. Arima, Jaungoikoaren eskuetatik; alan erakusten deusku Eliza-katolikuak. Gizona, ba, bai gorputzez eta bai arimaz Jaungoikoarengandik dator. Jaungoikoa da bere asiera ta Jaungoikoa da bere azkena. Nai edo nai ez, Jaungoikoarengandik gatoz. "Eskerrak, Jauna, zuk egiñak garalako!"... Eta, nai ta nai ez, aitu ondo, irakurle, NAI edo NAI EZ Jaungoikoarengana goaz. Jaungoikoa da gure joera edo elburua. Gure formaziñu guztiaren atalak, erlijiñua, gizartetasuna, deportea, ezkontza, gaztetasuna, zartzaroa, eriotza, dana, Jaungoikoaren eskuetan dago. Jaungoikoa da gure bizitzaren asiera, auspena, azkena! Eta, au, nai ta nai ez! Naiz siñestu, naiz ez siñestu! Sartu ondo zure gogoan: "Jaungoikoa da gure formaziñuaren asiera, auspena, azkena!"
Mariñelak gaur. Mariñela erlijiñuaren aurrean. Erlijiñua itxasoan, eziñezkoa?
• Terra-Nova-ko uretan 100 egun
• 70 egunetan murmoia
• Bi milla lagun ur-aundietara
• Frantzi-ko testigu batek diñona
Auxe diñosku Henri Queffélec-ek, Kanadako ur aundietan eun egun egin dabezan gizon orrek: "Gaurko mariñelak eztira, antziña lez, onak eta otoitz zaleak. Gaurkoak, industriaren martxa biotzbakoak kantsa datezan gizonak dira".
Emen be, askotan entzuten dana bete da: "makiñak, makiña biurtu dau gizona". Egia da. Itxaso arazoetan, makiñak sartu diran ezkero, mariñelak be eurengandik dagoz katigatuta. Ez domeka, ez astegun, ezta jairik, industria berari ondo jatorkonean geldituten da.
"Itxasoan eztago domekarik" da mariñel askoren erantzuna. "Ontzia itxasoan dagon artean, ezta komeni lotuta egotea".
Frantziko testigu orrek diñoskun moduan, barruan —beintzat frantzez mariñelen artean— kapellau bat topatea gatxa da. "Nire azkenego ibilkera onek —diño berak— argi ederra emon deust gizon onen erlijiñu bizimodua ikusteko".
Berbetan egin da, konturatuten da bat, arrantzaliek jakin barik dakiela otoitz egiten. Zelan leiteekan ori? Errez, ze gizona, erreka bateko urak berantz doazen lez, berak sentidu be egin barik, Jaungoikoaganantz doa. Au, bizitzaren laburtasuna proba dauan mariñel ezkondu edo gizon egindakoetan ondo ikusten dan gauza da. Momentu argitsu batzutan entzuten jakee: "Ni ez nago bakarrik. Nonok lagunduten deust". Asko, ibilten dira gero esandakoari explikaziñu bat topaten eta explikaziñu ori auxe baiño ezta: anima bera bizitzaren egizko sustrai baten atzetik dabillela.
Henri Queffélec-ek diñoskunez, gaurko itxas-gizonak erlijiñu bigunegia dauke, esate baterako, itxasotik errira etorten diranean, amaren edo andriaren esanari ezetzik ez emotearren beteten dabez aren erlijiñu oiturak. Bestera egingo leukee, Jesukristo euren laguntzat eta euren bizitzako itaunkerari erantzun osoa emongo deutsoen gizon bat lez ikusi balebe.
Nire ustez, iñon bada, itxasoan sentiduten da Jaungoikoaren beartasunik aundiena, bertan bai gagozala Beran pentzure...
Gaurko itxas-gizonak, Jaungoikoa zokondoratuten badau, Jaungoikoak ezin dau aztu mariñela, eta beren biarraren estroposuetan, familiaren ezbearretan, itsoteko lez dagonean, beti darraikio, mariñelagandik otoitz bat, erregu bat entzuteko prest.
Ezkontz-eguna, bizitzako azken eguna
Frantzia-n gertatua.
Maria Luisa Matgon, ogetalau urteko neskatua, bere ezkontzako egun pozgarrian il da, Forest sur Marque-ko alkatearen aurrean "baietza" emon-da gero.
Joan dan urtearen azken egunean ezkondu zan. Gabon-gabako afaria jaten egoala, gabeko amabiak jo ebazan. Jagi zan gizona bere andreari zorionak eta bizi luze bat opa izateko, mosu bat emonaz; baño Mari Luisa, zorionaren zorionagaz edo emoziñoaren emoziñoaz, gizonaren besoetan ilda jausi zan.
Francoise Sagan dala-ta
Bere bigarren ezkontza, ondiño lelengoa baño laburragoa izan da. Iñok ez dau izan ondiño ain labur ezkontz bat.
Joan dan urteko urtarrillaren 8-an ezkondu zan bigarren gizonagaz, norteamerikanoa bera. Garagarrillaren 27-an ekarri eban mundura bere alabatxoa; ta abenduaren 12-an ezkontza-austea (diborzioa) eskatu eban.
Bere libruakaz fama audia irabazi dau mundu guztian Frantziko neska onek.
Baiña, Jaungoikoren aurrean be ain fama aundia eukiko ete dau?
Zoriontsua izango ete da...? Bere bizitzak ezetza emoten deuskula esan bear dogu beintzat...
Meredith eta Corinne. Munduari begira
Meredith, USA-ko ikaslea, makillatua izan da Mississippi-ko errian. Benetako guda, tiro ta guztizkoa, sortu dau Unibersidadera sarrera eskatutzeaz. Eta zergaitik? Baltza dalako!
Lieja-n, ama batek bere sei illabeteko alabatxoa il dau. Eroan auzia tribunalera eta Lieja-ko tribunalak amaren alde erabaki dau. Argi esateko, Europa-n, Lieja-n, tribunal batek sei illabeteko umetxoa, Corinne, iltzera kondenatu dau. Zergaitik? Amak artutako Talidomida-ren erruz, itxusia jaio dalako!
Jazoera bi bakarrik. Biak bata bestea baiño lotsarriagoak. Biak aurrerapen ikaragarrien errietan. Eta biak "satelite" ta "cohete"-en egunetan. Eta biak danontzat ezagunak.
Alde batetik, aundiak, almentsuak gareala esan nai dogu, eta bestetik, atzerapen itxusienean gagozala esaten dogu. Zertako mundu barriak, leengo zar au ezi ez badogu?
Meredith eta Corinne. Eta zenbat "Meredith", baltz eta zuri, an eta emen, makillatuak eta goserik ilten! Egia; Meredith ez da gizon bat bakarrik: "símbolo" bat da. Eta "símbolo"-a "Corinne" be. Zenbat "Corinne": umetxo jaio-barri edo jaio bako, ildako edo derriorrean jasotako, Lieja-n edo...
Benetan, Glenn-en "cápsula" alboan gure "Meredith" aulduak eta "Corinne"-en gorpu zuriak ipini bear doguz. Eta-ara gaurko munduaren espillua!
Corinne-ren kontra epaitu dau Lieja-ko tribunalak; odoldua izan da Meredith bere kolorea dala ta ez dala.
Bear bada, gure egite ta joerak aztertu daiguzan; bear bada, geure burua errudun autortu daigun; bear bada, tribunalek ez bakarrik, danok batera, injustizia kondenatu daigun, eta bear bada, "Corinne" eta Meredith"-een alde bein ta betiko jagi gaitezan.
Gizon guztien
eskubideak
zaintzen eta onartzen
ez doguzan artean
ezingo dogu
"aurrerapena"-rik aitatu
O munduko denporea!
I
Ikusi neban bein bada
Gabez lotan nengoala,
Egaz agura guztizko zar bat
Usoa legez joiala;
Zer zan nik ez nekiala,
Itandu neutsan ¿nor zara?
Erantzun eustan "beti joan ta
Biurtuten enazana".
II
Joan bai, ta etorri ez,
Askorentzat da uts legez,
Denporak iges egiñagaitik
Damurik artu baperez;
Au etorriarren berez,
Ezen geratu indarrez,
Ezin irabazi bein galdu bazan
Urtuagatik negarrez.
III
O munduko denporea!
Zure balio andia
Bardinduteko ez dira gauza
Ez zidar, ezta urria.
¡Askoren maitegarria!
¡Enetzat bildurgarria!
Zara zorion edo txarrera
Garoazuzan zaldia.
(Arrese Beitia)
Baserria aurrerapenari begira. Gure eskuetan dana
Baserritar asko estutasun baten aurrean arkituten dira. Baleiteke eurak ez konturatutea, baiña euren kolko, seme ta baserriaren etorkizuna jokatuten dabiltz. Baserriko bizimoduak be asi ta aurrera jo bear dau; ta asikera ta aurreratasun guztiak estutasunak eta problemak dakaze.
Baiña egundo ikusi dozue garirik erneta, lenengo zapaldua ta usteldua izan barik? Kristok esan euskuna da: "Bizitzeko, il". Eta guk esan geinke: "Baserri on ta gaurkoa altsatzeko, il". Il orain arte erabilli doguzan arpelezko oitura zarrak; il orain arte eskuetan igurtzi doguzan erraminta igarotakoak.
Aurreratu edo ito. Ez dago erdizkorik baserriarentzat. Barriztatu, egunezko erramintakaz jokatu edo zartasunean ugertu ta galdu. Joandako denpora zati aundi batean gure aurrekoak ez dabe semeekaz ondo jokatu. Jaungoikoari eskerrak printzipalena emon deutsee: kristautasun sendoa ta morrosko indartsuak azitzeko, talo esne ederra. Baiña gauza bat aztu jake: baserria aurrerapenagaz lotutea. Ta ez da dirurik euki ez dabelako; tradizionalismuan sartu ta gelditu diralako baiño.
Zer egin bear da, ba, baserriak arkituten diran estutasun onetan?
Lenengo: "Apurtu". Apurkera on baten bearizana dago. Baserritar askok "bizitzeko ez il"-tearen pekatua egiten dabe. Judutarrak Kristogaz egin eben pekatua da; orregaitik kurutzatu eben. Askok baserriagaz be orixe bera egiteko asmoa daukee. Apurtu, ba, erruki barik zartasunean jausitako oiturak. Errukiak, bestela, il egingo gaitu. Ejenplu bat ekarri geinke: baserri askotan lur gitxi euki arren, gauza gogorragoa ta neketsuagoa izan arren, urtero-urtero garia ereiten da. Zergaitik? Aitak eta aititek be orixe egin ebelako. Dirutsuagoa izango leiteke lur oneetan alfalfea erein eta kortan buru pare bat geiago ipintea. Baserriak aurrerantzean be, orain arte izan diran modukoak izan bear dabela usteten dabenak, oker dabiltz.
Ta bigarren: "Ekin". Baserriak, aurrerapenaren zai dagoz. Askori itaundu leitekioe: "Zazpi edo amabi urtean baserriko lurrak zainduten zabiltze; aurrerapenarik sartu dozuez? Ezetz esan bear askok. Etorkizunari arpegia emon, nekeeri bularra erakutsi, estutasunetan buruagaz jokatu —ezta txapela eroateko bakarrik—, dana doa baserri on bat jasotzera. Izartu barruan zeuon indarraren kontzientzia; uste dogun baiño geiagokoa da. Artu buruan "itzulkera" baten itxaropena, biotzean erabakiak amaituteko bear dan indarra, ta naimenean egunero aurrerapenagaitik zeozer egiteko asmoa. Ondo jokatu ezkero laister doguz bizitz alai bat eroango daben baserri indartsu ederrak.
Maitasuna
eta
alkar-laguntzea
izango dira
andra-gizonen
zoriona
Senar askok uste dabe andreari kasu egitea euren gizontasuna gitxitzea dala. Au, egiz, ez da zuzena eta egia. (Andreak diñoana gogoan artzeak ez dau esan nai ordu guztietan arek diñoanari kasu egin bear jakola).
Baliteke andrea milla eta milla gauzetan dudetan ibiltea, baiña senarraren entendimenduaz iñoiz be ez dau dudetan.
Andre batzuek esaten dabe: "Nire Pedro-k, berbetan asten nazen orduko, entendidu dauala diñost". Ez, onela ez dozu jokatu bear, senarra. Laga zure andreari berbaldia amaitzen, andreak berak be biotza zabaldu nai izaten dau-ta.
Andreak be, maitasun naikoa eukiten dau eta ez jako gustetan ordu guztietan au ta bestea senarrari eskatzen ibiltea.
Zeozer bear danean (ez berantzako, etxerako baiño) ez deutso esaten beartasun ori argi eta garbi senarrari. Indikaziño txiki batekin entenidua izana gura izaten dau.
Esate baterako, emen jarriko deutsudaz, senarra, andra-esaera batzuk: "Boda ortara ez dot joan nai"... diñoanean, esan nai dau: Ez zara konturatuten, senarra, modatik pasatako jantziakin ezin neintekeala joan?
"Maritxu andreari bere senarrak urrezko eskuturreko bat emon deutso urteak betetean"... Esan nai dau: Zuk lore txorta bat be ez deustazu emoten.
"Zure lagun Andres-en bitartez jakin dot jornala altza deutsuela"... Esan nai dau: Zergaitik zure zer-egiñengan ez deustazu berbarik egiten?
"Arpegia zuria daukazu"... Esan nai dau: Ez zara konturatuten? Zu gaixo zagozanean urrundik ezagutzen dot, eta, bitartean, zu ez zara konturatzen iñoiz be nire neketasunagaz.
"Arratsaldetan olako zarata txarrak entzuten dira bidean"... Esan nai dau: Zergaitik bierra amaituta gero zoaz ain arin etxetik kanpora? Txarto iruditen jatzu biok alditxo baten paseatea?
"Zure lagunak ikustera joan zaitez"... Esan nai dau: Gero nigaz berba egingo dozu.
... eta beti onetarik. Pentsa dozue noiz-edo-noiz zenbat bider diñotsuen onelako gauzak zuen andratxoak eta ez zaree konturatu?
Senar askok uste dabe etxeko problemeen korapilloak soltetako naikoak dirala eurek bakarrik. Ez da egia.
Frigorifiku, garbitzaille, eta abar andreari ekartea bakarrik ez da naiko familiko poztasuna lortzeko. Orreek, bearrezkoak dira, egia. Baiña orreek bakarrik...
Senar-emazteak daukeezan eziñikusiak garbitzeko maitasun-olioa da guztiz ona... Markarik onena orixe... Ez da?
Zuek, baserritarrok, daroazue kristiñautasun garbi, bizi ta legezkoa. (Pio XII'nak)
Baserritarren edo kanpo-laboreetan dabiltzanen aunditasuna ta balioa ondo dakie zenbatekoa dan geure Aita Santuak. "Zuek, baserritarrok, daroazue kristiñautasun garbi, bizi ta legezkoa". (Pio XII'nak).
Eta geiago! Eleizeari iñok ezin deikio arpegira jaurti baserritarren buruausteak aaztu dabezenik. Eleizak beti euki dau, ta gaur be bai!, prolema onetan berari jagokon erresponsabilidadearen kontzientzi osoa; baiña... berak bakarrik ezin daike dana konpondu. Derrior bear dauz danon laguntza ta indarra, ta batez be agintariena.
Eleizak, bere aldetik, beti agertu dau bere justizi-borondatea; bein baiño sarriagotan programa zabal-sakonak eskeiñi ditu, labrantzea bere medidan konpondu daitean.
Ondo diño Juari XXIII'nak "Mater et Magistra" enziklikan: "Labrantzea bear-bearrekoa da errientzako; batez bere gaur soziedadeak artu daben bidea ikusita. Eta naziño-agintari, jakintsu ta teknikoak makiñari ta traste berriak jarri bear ditue baserritarren eskuetan, lur eta soloak obetoago jabon daiezan eta gizonaren onerako lur onen indar miragarria zabalduteko".
Ta begiratu zer dirautsen Pio XXII'nak Italia-ko baserritarreri: "Ondo dakizue zuek oraiñtsungo aurrerapenen barri; ezagututen dozuez soloak onduteko atara dituen trasteak. Derriorrezkoak dozuez gaur makiña barri oneek. Itxi alde batera bier-era zar eta gauzeztanak, gizonaren indar errimeak itota gero, ondore urria baiño ez dakarre-ta, Gaurko baserritarrak gogoan artu bear dabe jakintsuak dirautsena, labrantzea arte ta jakintza bat da-ta".
Jaungoikoaren istrumentuak zaree zuek, baserritar maiteok, eta asko goratuten zaitue lur-labore neketsuak. (Pio XII'nak)
Eta aurreratxuago zera diñotse: "Baserritarrak, Italia-an beiñepein, naziño osoaren soka sendoa legez dira; eurak emoten deutse jenteari janaria ta osasuna".
Benetan be asko maite ditu Eleizak baserritarrak. Orregaitik bierrean aurreratuak nai ditu ikusi.