Plazaberri

2006ko azaroa - 7. zenbakia

Azken ordukoak
Hizkuntza gaiak
AZKEN ERABAKIAK
Berriak
NAFARROA OINEZ 2006 FESTAREKIN BAT EGINEZ HIRU HITZARMEN ELKARLANERAKO AZKUE IKASTOLA LEGEZTATU ZENEKO 40. URTEURRENA SUSTAPEN BATZORDEA BERAN LITERATURA IKERKETA BATZORDEA ONDARROAN
Datozen ekitaldiak
X. JAGON JARDUNALDIAK

Hizkuntza gaiak

Azken erabakiak

Euskaltzaindiak, urriaren 27an Bilbon egin zuen osoko batzarrean, erabaki hauek zituen hizkuntza arloan:

  • Onomastika: Arabako Gorbeialdeko herrien eta herritarren euskal izenak onartu ziren: Aramaio, aramaioar; Legutio, legutioar; Urkabustaiz, urkabustaiztar; Zigoitia, zigoitiar; Zuia, zuiar; Arratzua, Ubarrundia, arratzuar, ubarrundiar; Arratzua-Ubarrundia, arratzu-ubarrundiar.
  • Exonomastika: Bestetik, aurreko hilean eskaini zen Euskal Herri inguruko exonimoen zerrenda osotua ematen da oraingoan, eranskin bezala: Euskal Herri inguruko exonimoak

Berriak

Nafarroa Oinez 2006 festarekin bat eginez

Aurreko urteotan bezalaxe, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egin du Euskaltzaindiak eta urriaren 6an, hainbat ekitaldi burutu zituen Beran, goizez eta arratsaldez. Goizean, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak ohiko bilera egin zuen eta arratsaldean, aldiz, Sustapen batzordearen bilera. Bestalde, eguerdian, 2006ko Nafarroa Oinez antolatu zuen Labiaga Ikastolara bisita egin zuten euskaltzainek.

Arratsaldeko 6etan, Berako Kultur Etxean, ageriko bilkura egin zen. Maider Senper Labiaga ikastolako zuzendariak ongietorria eman zien bertaratutakoei eta Andres Urrutia euskaltzainburuari hitza eman zion. Urrutiak, Euskaltzaindiarentzat Nafarroan izatea oso garrantzitsua dela azpimarratu zuen eta beratarrei eskerrak eman zizkien "batez ere, sekulako lana egiten duzuelako egunerokotasunean eta horrek, egunerokotasunak, euskara bizirik dagoela erakusten du. Euskaldunak gara, euskara da gure hizkuntza eta euskaraz bizi nahi dugu. Horregatik, gure presentziarekin, zuen ahalegina berresten dugu".

Patri Arburua: Bortzirietako euskararen bilakaera eta egungo egoera

Joxan Oiz: Labiagak Laruni itzala egin zionekoa

Andres Iñigo: Bera herri izenak

Jon Abrilen agur-hitzak

Argazkiak

Hiru hitzarmen elkarlanerako

Urrian zehar, hiru hitzarmen berri izenpetu ditu Akademiak. Urriaren 18an, Bizkaia Irratiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, Akademiaren egoitzan. Bizkaia Irratiaren izenean Dorleta Alberdi zuzendariak sinatu zuen eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Argazkiak

Bi egun beranduago, urriak 20, Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) erakundearekin izenpetu zuen hitzarmena, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. EKTren izenean Joxean Lizarribarrek sinatu zuen eta, Akademiarenean, Andres Urrutiak.

Argazkiak

Hirugarren hitzarmena urriaren 26an sinatu zen, Labayru Euskal Kultur Erakundearekin. Andres Urrutiak eta Ander Manterolak izenpetu zuten agiria.

Argazkiak

R. M. Azkue ikastola legeztatu zeneko 40. urteurrena

Urriaren 27an, R. M. Azkue ikastola legeztatu zeneko 40. urteurrena ospatu zuen Euskaltzaindiak Bilbon, ageriko bilkura eginez. Azkue ikastola, gaur egun Lauro ikastola dena, bi hizkuntzatan -gazteleraz ez ezik, euskaraz ere- irakasteko legeztatu zen lehen ikastetxea izan zen, Estatu osoan. Legeztatze hori, Euskaltzaindiaren babesarekin lortu zuen.

Andres Urrutia euskaltzainburua

Ignacio Etxeberria Lauro ikastolako presidentea

Jaime Martinez Lauro ikastolako zuzendaria

Pedro Aranburu Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko presidentea

Argazkiak

Sustapen batzordea Beran

Euskaltzaindiaren Jagon Saileko Sustapen batzordea Beran bildu zen urriaren 6an, aurtengo Nafarroa Oinez-ekin bat eginez. "Gure Txokoa"n bildu zen eta datorren urteko hurrengo jardunaldien prestaketa izan zuen gai nagusi.

Literatura Ikerketa batzordea Ondarroan

Ondarroan bildu zen urriaren 20an Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordea, Udalak gonbidaturik, herri horretan Lore Jokoak ospatzen ari baitira Augustin Zubikarai ondarrutar eta ohorezko euskaltzain zenaren omenez. Batzordearen hileroko bilera egiteaz gain, hitzaldi laburra egin zuen Patri Urkizu batzordekideak Augustin Zubikarai eta antzerkia gai harturik.

Patri Urkizu: Augustin Zubikarai (1914-2004) & Euskal Teatroa

Argazkiak

Datozen ekitaldiak

X. Jagon Jardunaldiak

Euskaltzaindiak X. Jagon Jardunaldiak egingo ditu, Bilbon, azaroaren 24an, arratsaldez, Sustapen batzordearen eskutik. Ikus hemen egitaraua: Euskaltzaindiaren X. Jagon Jardunaldiak

Bisitatu gaituzte

Kuba eta Panamako Unibertsitateetako ordezkarien bisita 2006-X-17an

MENDEBALDEren liburu-aurkezpena 2006-X-20an