Plazaberri

2007ko martxoa - 12. zenbakia

Azken ordukoak
Berriak
JOSE IRAZU "BERNARDO ATXAGA" EUSKALTZAINAREN SARRERA-HITZALDIA 2006KO R. M. AZKUE LITERATUR SARIAK BANATU DIRA
Hitzarmenak
ELHUYAR FUNDAZIOA
Datozen ekitaldiak
OSOKO BATZARRA DONOSTIAN

Berriak

Jose Irazu "Bernardo Atxaga" euskaltzainaren sarrera-hitzaldia

Martxoaren 17an egin zen Jose Irazu Garmendia "Bernardo Atxaga" euskaltzainaren sarrera ekitaldia, Asteasuko Usarrabi kiroldegian. Juan Mari Lekuona zenaren lekua beteko du Atxagak Euskaltzaindian. Ekitaldiaren amaieran, Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoa dela adierazten duen diploma eta zortzigarren zenbakia duen domina eman zizkion. Domina hau izan duten aurretiko euskaltzainak hauek dira: Intzagarai, Manuel Lekuona eta Juan Mari Lekuona.

Iñaki Amenabar alkatearen ongietorria

Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra

Jose Irazu, "Bernardo Atxaga": Antzarak, zenbakiak eta letrak

Xabier Kintana: Ekintzailearen laudorioa

Argazkiak

2006ko R. M. Azkue Literatur Sariak banatu dira

Martxoaren 12an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2006ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ziren.

Hauxe dugu aurtengo edizioan izan den partaidetza kopurua:

  • A mailan, narrazioan: 60 lan.
  • A maila, olerkian: 39 lan.
  • B maila, narrazioan: 86 lan.
  • B maila, olerkian: 94 lan.

Informazio gehiago

Hitzarmenak

Elhuyar Fundazioa

Martxoaren 16an, Elhuyar Fundazioaren egoitzan, elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten Euskaltzaindiak eta Elhuyar Fundazioak. Fundazioaren izenean Jose Mari Rodriguez Ibabe Elhuyar Fundazioko lehendakariak sinatu zuen eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du.

Datozen ekitaldiak

Osoko batzarra Donostian

Martxoaren 30ean egingo du Euskaltzaindiak osoko batzarra, Donostian.

Bisitatu gaituzte

Aurtengo KORRIKAren aurkezpena egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan, martxoaren 15ean.