Plazaberri

2007ko ekaina - 15. zenbakia

Azken ordukoak
Hizkuntza gaiak
AZKEN ERABAKIAK
Berriak
SAGRARIO ALEMAN ETA JOSEBA LAKARRA EUSKALTZAIN OSO MIKEL ZALBIDE EUSKALTZAINAREN SARRERA-HITZALDIA 2006ko OROITIDAZKIA AKADEMIAREN WEB GUNEAN
Ondarea
TABLEAU DE L' INCONSTANCE DES MAUVAIS ANGES ET DEMONS
Datozen ekitaldiak
OSOKO BATZARRA DONOSTIAN

Hizkuntza gaiak

Azken erabakiak

Euskaltzaindiak, maiatzaren 31n Bilbon egin duen batzarrean, hauek erabaki ditu:

Onomastika. Nafarroako izendegiaren laugarren zerrendan, Zangozako merindadeko iparraldeko herri eta herritarren euskal izenak onartu dira.

Abaurregaina (-a), abaurrear; Abaurrepea (-a), abaurrepetar; Agoitz, agoiztar; Aria, ariatar; Aribe, aribear; Artzibar, artzibartar; Auritz, auriztar; Bidankoze, bidankoztar; Burgi, burgiar; Burlata, burlatar; Eguesibar, eguesibartar; Erroibar, erroibartar; Erronkari, erronkariar; Espartza, espartzar, espartzazaraitzuar; Esteribar, esteribartar; Ezkaroze, ezkaroztar; Galoze, galoztar; Garaioa, garaiotar; Garde, gardar; Garralda, garraldar; Gorza, gorztar; Hiriberri, hiriberriar; Itzaltzu, itzaltzuar; Izaba, izabar; Jaurrieta, jaurrietar; Lizoainibar, lizoainibartar; Luzaide, luzaidar; Orbaizeta, orbaizetar; Orbara, orbaratar; Orontze, oronztar; Orotz-Betelu, oroztar; Orreaga, orreagatar; Otsagabia (-a), otsagabiar; Sartze, sarztar; Uharte, uhartear, uharteguesibartar; Urzainki, urzainkiar; Uztarroze, uztarroztar.

Berriak

Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain oso

Ekainaren 1ean, Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain oso izendatu zituen Euskaltzaindiak, Bilbon egin zen osoko bilkuran. Jakina denez, apirilaren 20an, Euskaltzaindiak Etxalarren egin zuen osoko bilkuran, Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain urgazleak proposatu ziren, 27. eta 28. zenbaki-hutsarteak betetzeko.

  • Sagrario Aleman Astiz, Patxi Zabaleta, Patxi Salaberri eta Andres Iñigo euskaltzain osoek aurkeztu zuten. Argazkian, Iñigo eta Salaberriren artean.

Informazio gehiago





  • Joseba Lakarra Andrinua, Jose Antonio Arana Martija, Xabier Kintana eta Jose Luis Lizundia euskaltzain osoek aurkeztua. Argazkian, Kintana eta Lizundiaren artean.

Informazio gehiago

Mikel Zalbide euskaltzainaren sarrera-hitzaldia

Ekainaren 2an egin zen Mikel Zalbide Elustondo euskaltzainaren sarrera ekitaldia, Gipuzkoako Foru Aldundian. Patxi Altuna zenaren lekua beteko du Zalbidek Euskaltzaindian. Ekitaldiaren amaieran, Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoa dela adierazten duen diploma eta hamazazpigarren zenbakia duen domina eman zizkion. Domina hau izan duten aurretiko euskaltzainak hauek dira: Jose Maria Lojendio eta Patxi Altuna.

Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiaren ongietorria

Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra

Mikel Zalbide: Pedagogoa Batzar Nagusietan. Hizkuntzen azterbideak, Iturriagaren argitan

Henrike Knörr: Zerbitzari eta eragile zabala

Argazkiak

2006ko Oroitidazkia Akademiaren web gunean

Euskaltzaindiaren 2006ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren web gunean jarrita dago ekainaren hasieratik. Euskaltzaindiak 2006an egin zituen lanen berri ematen duen argitalpena da hau. Oraingoz euskaraz argitaratu da eta ondoren beste hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) ere eskainiko da.

Euskaltzaindiaren 2006ko Oroitidazkia

Ondarea

Tableau de l' insconstance des mauvais anges et demons

XVII. mendean Euskal Herriarekin lotutako liburu ospetsuenetakoa: Pierre de L' Ancre inkisidoreak idatzia, euskaldunoi buruz munduan zirkulatzen duen irudi topikoenetako bat sortu zuen, eta "akelarre" hitza hizkuntza guztietara hedatu.

Datozen ekitaldiak

Osoko batzarra Donostian

Ekainaren 29an egingo du Euskaltzaindiak osoko batzarra, Donostian.

Bisitatu gaituzte

Bilbo Zaharra euskaltegiaren eskutik, Josune Bereziartuk eta Rikardo Otegik hitzaldia eman zuten, maiatzaren 8an.

Edorta Jimenez idazleak El canto de los grillos liburua aurkeztu zuen, maiatzaren 29an. Ttarttalo argitaletxeak kaleratu du.