Plazaberri

2007ko uztailaren 17an

Azken ordukoak
Berriak
LETURIAREN EGUNKARI EZKUTUAREN ZENBAIT ALDERDI IKUTU GABEKO
Uztailak 18
09,15-10,30:   Iratxe Retolaza 10,30-11,00:   Atsedenaldia 11,00-12,15:   Sebastian Gartzia Trujillo 12,15-13,30:   Karlos Otegi 13,30:   Biltzarraren laburpena eta amaiera

Berriak

Leturiaren egunkari ezkutua-ren zenbait alderdi ikutu gabeko

Jakina denez, Leturiaren egunkari ezkutuan protagonistak bizi duen gatazkan gizartearen irudi jakin batzuk eskaintzen ditu: ezaugarri filosofiko, erlijiosoen aldetikoak sarritan aipatu dira, baina ez horrenbeste, mundu ikuskera sozialari edota sentimendun arloari dagozkionak. Horrek garaiko gizartearen isla eta idazlearen orduko mundu-ikuskeraren berri ematen du eta obra ikertu duten iruzkingile eta kritikarien mundu-ikuskeraren berri ere bai. Horregatik aztertzea merezi duen arlotzat hautatu du Literatura Ikerketa Batzordeak.

Lehenik, Iratxe Retolazak eleberri honetan islatzen diren gizon eta emakume irudiak ditu aztergai eta protagonistaren egarri existentzialak eta bilaketa filosofiko-erlijiosoak duen eragin erabakigarria Miren eta Leturiaren maitasun istorioan. Izan ere Leturiak Mirenekin izandako maitasun harremanaren ingurukoak jasotzen ditu bere egunkari ezkutuak. Larridura existentzialaren eraginpean bizi den heroi gatazkatsua da eta bakardadea, heriotza, hautatu beharra nahiz Jainkoaren existentziak aztoratzen dute; emakumeak, aldiz, baditu zenbait zantzu moderno, baina gizonarenaz guztiz bestelako kezkak ditu. Perspektiba kritiko feminista batetik aztertuko ditu liburuan islatzen diren bien arteko aldeak eta berezitasunak, besteak beste, maitasunari, ezkontzari edota sexuari dagokienez.

Bigarrenik, Leturiaren egunkari ezkutuak euskal literaturan lehen aldiz plazaratzen duen krisialdi erlijiosoaren ezaugarriez mintzatuko da Sebastian GarcĂ­a Trujillo. Izan ere Jainkoaren existentziaren eta bizitzaren absurduaren inguruko hausnarketa mamitzen baita eleberri honetan, baina ez garaikide zituen existentzialisten gisa berean. Arreta bereziaz azalduko du existentzialismo ez ateoa dela Leturiak bere egunkari horretan iradokitzen diguna eta Unamunoren pentsamendu filosofikoak eta Jainko bilaketak sakonki eragin duen obra bat dela gogorarazi.

Azkenik, berriz, Karlos Otegik eleberriaren azterketari prisma berritzailea eskainiko dio eta eleberriaren egitura sakonean udak, Leturiak ezer idatzi ez zuen urtaroa aztertu du xehetasunez. Alderdi formalak eta narratiboak aztertu ditu; besteak beste, egunkari izateak ematen dizkion ezaugarriez mintzatuko da edota uda sasoiari buruzko azalpenak ematen dituen egunkariaren biltzailearen funtzioa eta haren ezaugarriez. Arreta berezia eskainiko die biltzaileak egiten dituen hausnarketa literarioei. Bestalde, maitasunaren betetasunak eta zoriontasunak liburuan garapen literariorik ez izateaz iradokipen interesgarriak egingo ditu.





  • Egitaraua
  • 2007ko uztailaren 18a: Leturiaren egunkari ezkutua-ren zenbait alderdi ikutu gabeko

    • 9,15-10,30: Leturiaren egunkari ezkutua: gizon eta emakume irudiak
      Iratxe Retolaza (Literatura Ikerketa batzordekidea eta EHUko irakaslea).
    • 10,30-11,00: Atsedenaldia
    • 11,00-12,15: Gizartea krisialdian: Leturia ikuspuntu erlijiosotik hartuta
      Sebastian Gartzia Trujillo (Euskaltzain urgazlea eta Literatura Ikerketa batzordekidea).
    • 12,15-13,30: Leturia-ren uda ezkutua
      Karlos Otegi (Euskaltzain urgazlea, Literatura Ikerketa batzordekidea eta EHUko irakaslea).
    • 13,30: Biltzarraren laburpena eta amaiera