Plazaberri

2007ko iraila - 22. zenbakia

Azken ordukoak
Berriak
VIANAN, NAFARROA OINEZ FESTAREKIN BAT EGINEZ
Irailak 21
Onomastika batzordea Sustapen batzordea Ageriko bilkura: Recuperación del Euskera en Navarra liburuaren aurkezpena

Berriak

Vianan, Nafarroa Oinez festarekin bat eginez

Antolatzaileengandik jasotako gonbitari erantzunez, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egin du Euskaltzaindiak. Irailaren 21ean, hainbat ekitaldi burutu zituen herri horretan eta, besteak beste, bi batzorde bertan bildu ziren.

Bestalde, eguerdian, Vianako Erentzun ikastola bisitatu zuten Onomastika eta Sustapen batzordeetako kideek. Han, Aritz Lizarraga zuzendariak, zenbait irakaslek eta ikasle talde batek hartu zituzten euskaltzain eta batzordekideak.







  • Onomastika batzordea
  • Irailaren 20an, arratsaldean, eta 21ean, goizean, Onomastika batzordea bildu zen Vianako Udaletxean. Hauek izan ziren gai nagusiak:

    • Nafarroako Herri izendegiko 8. zerrenda (Lizarrako merindadearen hegoaldea) lantze eta Tutera eta Erriberriko zerrendak banatzea
    • Euskal Herriko ibaiak aztertzea
    • Deitura eta pertsona izen batzuk ikustea






  • Sustapen batzordea
  • Irailaren 21ean ere, arratsaldean, Sustapen batzordeak bilera egin zuen Udaletxean. Gai hauek izan zituzten esku artean:

    • Euskaratzeko-eta interesgarriak izan litezkeen testuak eta hitzen zerrenda. Berritutako testuaren aurkezpena
    • Aurten burutzekoak diren Jagon Jardunaldiak
    • Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen 6/2003 Legearen VII. kapituluaren (hizkuntza-eskubideak) GARAPEN DEKRETUA. Ekarpenak








  • Ageriko bilkura: Recuperación del Euskera en Navarra liburuaren aurkezpena
  • Arratsaldeko 18:30ean, Vianako Kultura Etxean, ageriko bilkura egin zen. Gregorio Galilea Vianako alkatea, Ventura Gonzalez Ikastolako lehendakaria, Aritz Lizarraga Ikastolako zuzendaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua bertan zirela, Andres Iñigo Nafarroako ordezkariak eta Miquel Gros y Lladós egileak Recuperación del Euskera en Navarra liburua aurkeztu zuten. Lana Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 4. liburua da.

    XX. mendearen azken laurdenera arte ez bezala, azken 20 urteotan, Nafarroan euskarak berreskuratzeko zantzuak erakutsi ditu. Halaxe ondorioztatu du Miquel Gros i Llados ikertzaileak Vianan aurkeztu zuen lanean, Recuperación del Euskera en Navarra. 1986. urteaz geroztik, udal erroldetan bildutako datuak hartu ditu oinarri aipatu ondoriora heltzeko. Izan ere, liburuan nafarrek udal erroldetan (1986tik 2001era) euskararen ezagueraz ematen dituzten erantzunak aztertzen dira.