Plazaberri

2007ko azaroa - 26. zenbakia

Azken ordukoak
Berriak
XI. JAGON JARDUNALDIAK: EUSKARAREN LEGEA, 25 URTE EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN
Azaroak 23
10:00:   Legearen ikuspegi historiko, sozial eta politikoaz 11:30:   Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz liburuaren aurkezpena 11:45   Euskararen Legea ondu zutenei omenaldia 12:30:   Legea onartu zenetik hona, euskarak izan duen garapenaz (I. zatia) 16:00:   Legea onartu zenetik hona, euskarak izan duen garapenaz (II. zatia) 17:30:   Euskal Herriko beste lurraldeen ikuspena

Berriak

XI. Jagon Jardunaldiak: Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan

Azaroaren 23an, XI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan" gaiaren inguruan. Sabino Arana Fundazioarekin batera antolatzen duen jardunaldi horretan, eta 10/1982 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 25. urteurrenaren karietara, arlo ezberdinetako hausnarketa bultzatu nahi du Akademiak: legea onartu zeneko giro historiko, sozial eta politikoa, bai eta ordutik hona euskarak izan duen garapena ere aztertuko dira. Azkenik, Euskal Herriko beste lurraldeen ikuspegia ere adieraziko dute Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako ordezkariek.

Horrezaz gain, egun horretan ere, beste bi ekitaldi burutuko dira: batetik, Akademiaren Jagon bildumaren 5. liburukia aurkeztuko da, hots, Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz izenekoa. Eta bestetik, Euskararen Legea ondu zutenei omenaldia eskainiko zaie.

Hona hemen egitaraua:

  • 10:00 Agurra
    - Andres Urrutia, euskaltzainburua
    - Juan Mari Atutxa, Sabino Arana Fundazioaren lehendakaria
  • 10:15 XI. Jagon Jardunaldien aurkezpena
    Andres Iñigo, Jagon sailburua
  • Lehenengo zatia, Legearen ikuspegi historiko, sozial eta politikoaz
    10:20 JOSEBA INTXAUSTI, Euskararen Legearen aurreko euskal gizarteaz
    10:50 JOSE LUIS LIZUNDIA, Euskararen Legearen sorrerako giro politikoaz
    Moderatzailea: Andres Iñigo
  • Etenaldia (11:20-11:30)
  • 11:30 Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 5. liburukiaren aurkezpena: Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz
  • 11:45 Euskararen Legea ondu zutenei omenaldia
  • Bigarren zatia: Legea onartu zenetik hona, euskarak izan duen garapenaz
    12:30 GOTZON EGIA, Administrazioan
    13:00 ANAJE NARBAIZA, Arlo sozio-ekonomikoan
    Moderatzailea: Manuel Ruiz Urrestarazu
  • Etenaldia (13:30-16:00)
  • Bigarren zatia (jarraipena)
    16:00 MIKEL ZALBIDE, Hezkuntzan
    16:30 JULIAN BELOKI, Hedabideetan
    17:00 ANDONI SAGARNA, Teknologia berrietan
    Moderatzailea: Ana Toledo
  • Hirugarren zatia: EAEko Euskararen Legearen garapenaz Euskal Herriko beste lurraldeen ikuspegia.
    17:30 SAGRARIO ALEMAN, Nafarroarena
    18:00 ERRAMUN BAXOK, Euskal Herri kontinentalarena
    Moderatzailea: Jean-Baptiste Coyos
  • 18:30-19:00 Elkarrizketa
  • 19:00-19:10 Amaiera
    - Ondorioak: Erramun Osa
    - Agurra: Andres Urrutia eta Juan Mari Atutxa

Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz liburuaren aurkezpena

Euskaltzaindiaren Jagon Sailaren Sustapen batzordeak paratu du Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz liburua eta Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 5. liburua da. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz argitaratu da.

Hizkuntza-zuzenbidearen arloan nazioarteko testu garrantzitsuen bilduma eskaintzen du liburuak.

Testu-bildumarekin batera, eranskin gisa, aurkibide analitikoak eta iturrien zerrenda ere eskaintzen dira liburuan.

Andres Iñigo: Aurkezpena

Andres Urrutia: Atarikoa