Plazaberri

2007ko azaroa - 27. zenbakia

Azken ordukoak
Berriak
XI. JAGON JARDUNALDIAK: EUSKARAREN LEGEA, 25 URTE EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. TESTU-BILDUMA EUSKARAZ LIBURUA LEGEA ONDU ZUTENEI DIPLOMA EMATEA DOHAINTZA EUSKALTZAINDIARI

Berriak

XI. Jagon Jardunaldiak: Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan

Azaroaren 23an, XI. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan" gaiaz. Sabino Arana Fundazioarekin batera antolatutako jardunaldi horretan, eta 10/1982 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 25. urteurrenaren karietara, arlo ezberdinetako hausnarketa bultzatu nahi izan zuen Akademiak: legea onartu zeneko giro historiko, sozial eta politikoa, bai eta ordutik hona euskarak izan duen garapena ere. Azkenik, Euskal Herriko beste lurraldeen ikuspegia ere adierazi zuten Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako ordezkariek.

  • Legea onartu zenetik hona, euskarak izan duen garapenaz

    Gotzon Egia

    Anaje Narbaiza

    Argazkian: Gotzon Egia, Anaje Narbaiza eta Manu Ruiz Urrestarazu


  • Ondorioak

    Erramun Osa

    Argazkian: Juan Mari Atutxa, Andres Urrutia eta Erramun Osa

Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz liburua

XI. Jardunaldien barruan, Akademiaren Jagon bildumaren 5. liburukia aurkeztu zen, hots, Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz izenekoa. Liburua Euskaltzaindiaren Jagon Sailaren Sustapen batzordeak paratu du eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz argitaratu da. Hizkuntza-zuzenbidearen arloan nazioarteko testu garrantzitsuen bilduma eskaintzen du liburuak.

Andres Iñigo

Andres Urrutia

Liburuaren aurkibidea

Argazkian: Patxi Bastarrika, Andres Urrutia eta Andres Iñigo

Legea ondu zutenei diploma ematea

Liburuaren aurkezpenaren ostean, duela 25 urte Euskararen Legea ondu zutenei diploma bana eman zitzaien. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko lehendakariak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak banatu zituzten. Diplomak hau dio: "Euskararen erabilera normalizatzeko 10/82 Oinarrizko Legeak 25 urte bete dituen honetan, lege hori ontzen aritu ziren andre-gizonak omendu nahi ditugu. Har ezazu diploma hau, egin zenuen lanaren aitorpen eta esker onez. Bilbon, 2007ko azaroaren 23an."

Omendu hauei eman zitzaien diploma eskura: Inmaculada Boneta, Ramon Labaien, Jose Luis Lizundia eta Jose Antonio Maturana. Ekitaldira etortzerik izan ez zuten Pedro Miguel Etxenike, Alberto Ansola, Alfredo Marco Tabar eta Jon Olaberria jaunei heleraziko zaie diploma. Azkenik, Joaquin Maria Aginaga, Santiago Griñó y Rabert eta Jose Antonio Zaldua zenduak ere gogoan izan ziren. Omenduen izenean, esker oneko hitzak esan zituen Ramon Labaienek.

Argazkian: J.L. Lizundia, J.A. Maturana, I. Boneta eta R. Labaien.

Argazkiak

Dohaintza Euskaltzaindiari

Diplomak banatu ostean, Jose Luis Lizundiak zenbait dokumentu historikoren dohaintza egin zion Euskaltzaindiari: hala nola,

  1. Euskararen Legearen Parlamentuko eztabaida, negoziaketa, emendakinak, oharrak eta hemeroteka.
  2. Auzitegi Konstituzionaleko auzi, alegazio eta beste.
  3. Hizkuntza minoritario zenbaiten legeria eta agiriak.
  4. 1983ko HABE legearekiko dokumentazioa. Dokumentu guztiak Andres Urrutia euskaltzainburuak jaso zituen.

Bisitatu gaituzte

Mondragon Unibertsitateko Garabide egitasmokoak Euskaltzaindian Xabier Kintana idazkariarekin, 2007-XI-15ean.

Elkar argitaletxeak Jurgi Kintanaren Sabino Arana Goiri liburua aurkeztu eta Sabino Arana, bere bizitza, testuingurua eta gaurkotasuna izeneko mahai-ingurua antolatu zuen, 2007-XI-20an.