Plazaberri

2007ko abendua - 29. zenbakia

Azken ordukoak
Literatur Sariak
TXOMIN AGIRRE ELEBERRI SARIA TORIBIO ALTZAGA ANTZERKI SARIA FELIPE ARRESE BEITIA OLERKI SARIA MIKEL ZARATE SAIO SARIA

Literatur Sariak

Lau sari nagusiak

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero antolatzen dituzte elkarrekin eleberri, antzerki, olerki eta saiakera sariak. 2007. urteari dagozkion irabazleen izenak jakinarazi dira, abenduaren 17an egin den prentsaurrekoan. Sari-ematea Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, egin da.

  • Txomin Agirre eleberri saria: eman gabe

    Txomin Agirre eleberri saria eman gabe geratu da. Epaimahaikideak Sebastian Gartzia Trujillo, Ur Apalategi eta Iratxe Retolaza izan dira.

  • Toribio Altzaga antzerki saria: Pablo Barrio

    Toribio Altzaga antzerki saria Pablo Barrio Ramirezek jaso du, Kontrako bidean lanari esker. Hauek izan dira epaimahaikideak: Eugenio Arozena, Daniel Landart eta Patri Urkizu.

  • Felipe Arrese Beitia olerki saria: Karmele Igartua

    Felipe Arrese Beitia olerki saria Karmele Igartua Bengoarentzat izan da, Hitzak orbainetan lanagatik. Epaimahaikideak honako hauek izan dira: Jon Kortazar, Mikel Lasa eta Lourdes Otaegi.

  • Mikel Zarate saio saria: Julen Arriolabengoa

    Mikel Zarate saio saria Julen Arriolabengoa Unzuetak jaso du, Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan lanarekin. Adolfo Arejita, Antton Aranburu eta Iñaki Aldekoa izan dira epaimahaikideak.