Plazaberri

2007ko abendua - 30. zenbakia

Azken ordukoak
Berriak
SENPEREN, "ZALDUBI"REN (1828-1907) OMENEZ, ABENDUAREN 20AN

Berriak

Senperen, "Zaldubi"ren (1828-1907) omenez

Abenduaren 20an, Senpereko Elkartetxean ageriko bilkura egingo dute Euskaltzaindiak eta Euskaltzaleen Biltzarrak, Gratien Adema "Zaldubi"ren omenez.

Gratien Adema Goyeneche 1828ko apirilaren 14an sortu zen Senperen eta 1907ko abenduaren 10ean hil, Baionan. Familiak Senperen zuen landa baten izena hartu zuen izengoititzat. Bidarraiko erretorea, Atharratzeko artzapeza eta Baionako ohorezko kalonjea izan zen (1875). Eskualduna aldizkariko kolaboratzailea zen. Erlijioa eta euskal gaiak landu zituen bere idazlanetan baina batez ere olerkari gisa nabarmendu zen. Berak jartzen zien musika bere bertsoei. Haren idazlanen artean, erlijiozko kantez gain (Euskal-Herriko eliza-bestak, Cantiques), alegiak (Artzain beltcharen neurthitzak), edota olerki aberkoiak (Chants patriotiques) daude. Zazpi Eskualherriek poema/kanta ezagunaren egilea da.

Hona hemen abenduaren 20ko egitaraua:

  • 16:30 Harrizko irudia jarriko da, eliza ondoan
  • 17:00 Hitzaldiak
    - Auzapezaren ongi etorria
    - Jean Haritschelharren agurra eta hitzaldia: "Zaldubi. Bere mendeko apez eta gizona"
    - Mikel Zalbide: "Euskalgintza XIX. mendearen bigarren erdian"
    - Patri Urkizu: "Gratien Adema "Zaldubi"ren JEUS poemaz iruzkinak"
    - Xabier Altzibar: "Zaldubi bere aldian: politika, ideologia eta prosazko idazlanak"
    - Henri Duhau: Gratien Adema "Zaldubi", saindu batzuen biziaz liburuaren aurkezpena
    - Andres Urrutia euskaltzainburua: azken hitzak

Gratien Adema "Zaldubi", saindu batzuen biziaz liburuaren aurkezpena

Henri Duhauk paratu du Gratien Adema, Zaldubi, saindu batzuen biziaz liburua eta Euskaltzaindiaren "Euskaltzainak" izeneko bildumaren 1. liburua da. "Euskaltzainak" bilduma berria da, Euskaltzaindiak sortu berri du eta bertan euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratuko ditu Akademiak. Bestalde, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere kaleratuko dira bilduma horretan.

Henri Duhau: Euskaltzaindiak eta Euskaltzaleen Biltzarrak Adema "Zaldubi"ri omenaldia

Henri Duhau: Goresmen zuri Adema-Zaldubi!





Henri Duhau Beskoitzen sortu zen, 1942an. 22 urtetan, lur berri egiten Donapaleutik, teknikari gisa. 1968an Senpererat ezkondurik merkataritzan erretretarat heldu arte. Lehen artikulua euskaraz, 1961eko urtarrilean argitaratu zuen, Gazte kazetan. Beti jarraitu du idazten: Herria astekarian, Otoizlari, Dantzariak, Ekaina, Denak Argian, eta bereziki Enbatan. Liburuak: Hasian-hasi (I, 1993, sorterriko euskara); Euskal aditz batua (1996); Aupa batasuna! (2000); Hasian-hasi (II, 2002); Hortzak izerdi (artikulu bilduma, 2005); Dufau bi anaiak (2006).