Plazaberri

2007ko abendua - 32. zenbakia

Azken ordukoak
2007ko Euskaltzaindiaren argitalpenak
EUSKERA AGERKARIA EUSKALTZAINDIAREN OROITIDAZKIA LITERATUR LEHIAKETETAN SARITUAK MENDAUR BILDUMA JAGON BILDUMA EUSKALTZAINAK BILDUMA EUSKAL HERRIKO UNIBERSITATEA ETA EUSKALTZAINDIA

Euskera agerkaria

Akademiaren lan eta agiriak

Euskera da Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, 1920. urtetik argitaratzen dena. Bertan Akademiaren batzar-agiri, erabaki, irizpen, sari eta adierazpenak jasotzen dira, besteak beste.

  • Euskera 2006, 1

    Argitaratzailea: Euskaltzaindia. ISBN: 85479

    23 x 16,5 cm; 608 orr.; azal arrunta

    Hizkuntza: Euskara

    Euskera, 2006, 1 liburuan, besteak beste, ondoko gaiak agertzen dira: Plazido Muxika Berrondoren mendeurrena, Andima Ibinagabeitia, Imanol Berriatua eta Gorgonio Renteria idazleen omenaldia, Frantzisko Ignacio Lardizabalen II. mendeurrena eta Euskaltzaindiaren barne-historiaren bederatzigarren atala.

    Bestalde, Onomastika batzordearen irizpenak ere irakur daitezke, baita Akademiaren arauak ere.

  • Euskera 2006, 2

    Argitaratzailea: Euskaltzaindia. ISBN: 85479

    23 x 16,5 cm; 732 orr.; azal arrunta

    Hizkuntza: Euskara. Prezioa (2006ko bi tomoak): 33,50 euro

    Euskera 2006, 2 liburuan, besteak beste, ondoko gaiak agertzen dira: Ana Toledo Lezeta eta Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzainen sarrera-ekitaldiak; Joan Perez Lazarraga idazlearen IV. mendeurrena; 2006ko Nafarroa Oinez festa zela eta, egin zen ageriko bilkura; R. M. Azkue (gaur egun Lauro) ikastola legeztatu zeneko 40. urteurrena; Federico Barrenengoa, Gaizka Barandiaran eta "Kamiñazpi"-ren hilberri-txostenak.

    Euskaltzaindiaren agiriak, arauak eta barne-historiaren kapitulu berri bat ere jasotzen dira zenbaki honetan.

Egin eskaria hemen!




  • Euskera 2007, 1

    Egilea: Euskaltzaindia. ISBN: 85479

    Editorea: Euskaltzaindia, 2007. 23 x 16 cm; 530 orr.; azal arrunta

    Hizkuntza: Euskara. Prezioa: 16.75 euro

    Euskera 2007, 1 liburuan ondoko gaiak argitaratu dira: Jose Irazu "Bernardo Atxaga" eta Mikel Zalbide euskaltzainen sarrera-ekitaldiak; Euskaltzaindiaren XV. Barne Jardunaldiak; Teodoro Arburua eta Eusebio de Etxalar euskaltzain ugazleen omenezko bilkura; Uharten, Nafarroako Gobernuarekin batera "Euskalkiak eta komunikabideak" izeneko jardunaldiak; Iparraldeko ordezkaritza berriaren inaugurazioa.

    "Ez dok amairu" erakustekari buruzko informazioa eta arauak ere jaso dira zenbaki honetan.


Egin eskaria hemen!

Oroitidazkia

2006ko Oroitidazkia

Euskaltzaindiaren 2006ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren web gunean jarrita dago, hots, argitalpen digitala da. Euskaltzaindiak 2006an egin zituen lanen berri ematen duen argitalpena da hau. Lehen euskaraz argitaratu zen eta ondoren beste hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) ere eskaini da.

Testua ikusteko

Literatur Sariak

Literatur lehiaketetan sarituak

2006. urtean saritutako literatura-lanak argitaratu dira 2007an. Hauek dira 2006ko deialdiko irabazleak:

  • Arkitektoa
    • Egilea: Txema Garcia-Viana (Kartxi). ISBN: 978-84-8056-247-8

      Editorea: BBK - Euskaltzaindia, 2007. 21 x 15 cm; 136 orr.; azal arrunta

      2006an Txomin Agirre Eleberri saria irabazi zuen lana

      Hizkuntza: Euskara, Prezioa: 6.00 euro

      XIII. mendean gaude. Gaztelako erresumara bildu berri diren Donostiako agintari gaskoiek, mandatu zehatza eman diote Gonzalo de Montilla arkitekto gaztelauari: beren mailari dagokion eliza, hots, inoiz egin den eraikuntza handiosena eraikitzea, hain zuzen ere.

      Hala ere, laster gertatuko da ustekabea: orubeko oinarri zaharrak birrintze lanetan ari direla, neska noble baten gorpua azaltzen da horma artean sartua. Agerpen misteriotsu honek, euskaldunen eta gaskoien artean aspaldidanik lehertzear zegoen gatazka odoltsu baten atarian jarriko du Donostia.

    Egin eskaria hemen!
  • Joanes (itxaropenaren semea)
    • Egilea: Alaitz Olaizola Borda. ISBN: 978-84-8056-246-1

      Editorea: BBK - Euskaltzaindia, 2007. 21 x 15 cm; 84 orr.; azal arrunta

      2006an Toribio Altzaga Antzerki saria irabazi zuen lana

      Hizkuntza: Euskara, Prezioa: 5.00 euro

      Joanesek, txiki-txikitatik, mundua ikusi, sentitu eta bizitzeko modu desberdina zeukan. Desberdina izateagatik, garesti ordaintzea suertatu zitzaion, bere helburu bakarra, zoriontsu eta itxaropentsu bizitzea baino izan ez bazen ere.

      Bizitzak min eman zion Joanesi, arauak eta legeak ez betetzeagatik, ez ezagutzeagatik. Bizitzak ematen zion mina arintze aldera, Joanesek bizitza eta eternitateari buruzko bere teoria propioa eratu zuen: "Oraingoan ez bada, hurrengoan izango da." Gizakiaren izate infinituaren aldeko apustua eginez jaio zen, errepikatuz biziko ginela benetan sinetsiz. Joanesek itxaropena zeukan, itxaropen amaigabea.

    Egin eskaria hemen!
  • Zirrikituak
    • Egilea: Aintzane Galardi Portu. ISBN: 978-84-8056-245-4

      Editorea: BBK - Euskaltzaindia, 2007. 21 x 15 cm; 102 orr. , azal arrunta

      2006an Felipe Arrese Beitia Olerki saria irabazi zuen lana

      Hizkuntza: Euskara, Prezioa: 6.00 euro

      Badira betikotzen diren zirrikituak, ezin hautsizkoak, ametsezkoak, zirrikitu bidaideak, ilunpetik bestaldera garraiatzen gaituztenak.

      Poemario honetan lau zirrikitu betikotu dira. Lehenak Olinporantz garamatza, aukeratuen erreinura. Bigarrenak sentikortasunera.

      Badira zirrikitu hurbilagoak ere, geure baitarikoak, hego odolduei darienak.

      Azkenak, Ekialde Urrunera garamatza, Shanghaiko bizikleta eta zira koloretsuen zipriztinetara, Lichiang ibaiko arrantzalearengana, hots, Li-Tai-Peren mintzo liluragarrira.

    Egin eskaria hemen!
  • Herri maitea, Herri dorpea.
    • Egilea: Sebastian Gartzia Trujillo. ISBN: 978-84-8056-248-5

      Editorea: BBK - Euskaltzaindia, 2007. 21 x 15 cm; 914 orr.; azal arrunta

      2006an Mikel Zarate Saiakera saria irabazi zuen lana

      Hizkuntza: Euskara, Prezioa: 18.00 euro

      Bitoriano Gandiagaren Hiru gizon bakarka (1974) olerki liburua aztertu, sakondu eta azaltzen da. Gandiagaren iritziz, euskal kulturaren gaurko egoera hil ala bizikoa da, nahia eta ezina. Olerkaria, gizarte olerkigintza eta profeta literaturaren errekurtsoez baliaturik, Euskal Herriko egoera latz horretaz ohar gaitezen saiatzen da, baita egoera horretan ibiltzeko bidexkak seinalatzen ere. Gizarte literatura da, beraz, baina sinbolo eta lirikaz betea.

      Saiatze horretan, olerkariak ez ditu herri literaturaren markak bazterrean uzten. Alderantziz. Oso poesia landua idazten du, baina herri janzkeraz. Euskal tradizioa errebindikatzen du, baina ez tradizio hutsean geratzeko asmoz, handik, etendurarik gabe, gaurko modernitatera eta abangoardiara irits gaitezen baizik.

    Hainbat kritika, komunikabideetan jasoak

    Egin eskaria hemen!
  • Narrazioak eta olerkiak 2006
    • Egilea: Batzuek. ISBN: 978-84-8056-252-2

      Editorea: BBK-Euskaltzaindia, 2007. 20 x 13 cm; 92 orr.; azal arrunta

      Hizkuntza: Euskara, Prezioa: 3.00 euro

      2006ko Azkue sariak irabazitako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu horretan.

      Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero liburua argitaratzen dute. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi.

    Egin eskaria hemen!

Mendaur bilduma

Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sortu zuten bilduma hau 2006an, bi erakundeek sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.

  • Luzaideko Euskararen Hiztegia
    • Egilea: Peio Kamino Kaminondo - Patxi Salaberri Zaratiegi, ISBN: 978-84-235-2935-3

      Editorea: Nafarroako Gobernua - Euskaltzaindia, 2007.

      24 x 17 cm; 206 orr.; kartone azala

      Hizkuntza: Euskara, Prezioa: 12.00 euro

      Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sorturiko "Mendaur" bildumaren hirugarren liburukia da eta Peio Kamino Kaminondok eta Patxi Salaberri Zaratiegik prestatu dute.

      Luzaideko euskararen hiztegi hau gehienbat Garaziko herri horretako hizkera bizian dago oinarriturik, baina egungo euskaran ez ezik, horko testu ugariak ere, oraingoak eta iragan mendeetakoak, baliatu dituzte egileek.

      Bernat Etxepareren olerkiak aintzat hartu dituzte Lauzaideko egungo materialak aztertzean, hitzen bilakaera ikusteko, eta, halaber, XIX. mendeko Nafarroa Behereko gutun-predikuak, 1856ko Salaberri Ibarrolakoaren hiztegia eta Bonaparte printzearen hitz bilduma ttipia, besteak beste.

    Egin eskaria hemen!
  • Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia
    • Egilea: Orreaga Ibarra Murillo, ISBN: 978-84-235-2934-6

      Editorea: Nafarroako Gobernua - Euskaltzaindia, 2007.

      24 x 17 cm; 280 orr.; kartone azala

      Hizkuntza: Euskara, Prezioa: 15.00 euro

      "Mendaur" bildumaren laugarren liburukia da, Orreaga Ibarra Murillok prestatua.

      Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia liburuan biltzen da nagusienik Erroibarren eta Esteribarren egun erabiltzen den eta lehen erabili den lexiko esanguratsuena. Xede hori izanik, liburu horretako hitz altxor gehiena elkarrizketen bidez lortu du egileak.

      Erroibarko elkarrizketa anitz Mezkiritzen, Zilbetin eta Lintzoainen egin ditu Ibarrak, hauek baitira euskara beranduen gorde duten herriak. Esteribarko Iragi, Eugi eta Usetxi ere hiztegi honen iturri izan dira.

    Egin eskaria hemen!

Jagon bilduma

Euskaltzaindiaren Jagon Saila

Jagon bilduma euskararen soziologiaren ikerketa eta saiakera hartzen dituen bilduma da.

  • Recuperación del Euskera en Navarra
    • Egilea: Miquel Gros i Lladós, ISBN: 978-84-95438-29-I

      Editorea: Euskaltzaindia, 2007. 24 x 17 cm; 250 orr.; azal arrunta

      Hizkuntza: Gaztelania, Prezioa: 18.00 euro

      Miquel Gros i Lladósek idatzi du Recuperación del Euskera en Navarra izeneko liburua eta Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 4. liburua da. Jagon bilduma eraberritu du Euskaltzaindiak.

      Miquel Grosek berak azaldu bezala, Recuperación del Euskera en Navarra liburuak xede bi ditu: batetik, Nafarroako Foru Erkidego osoan euskararen erretratua egitea eta, bestetik, euskal hizkuntzaren etorkizunari buruz hausnartzea.

      Liburuan, nafarrek udal erroldetan (1986tik 2001era) euskararen ezagueraz ematen dituzten erantzunak aztertzen dira. Metodologia zehatza da: errolda horiek udalez udal eta banan-banan aztertu ditu Grosek; hortaz, Nafarroako biztanle guztien datuak -ehuneko ehunenak- jaso eta aztertu ditu. Emaitzak eskualdeka, azpi-eskualdeka eta udalez udal aurkeztu ditu, bai eta Nafarroa osokoak ere.

      Oro har, liburuak egoera berri eta itxaropentsu baten aitzinean gaudela baieztatzen du. Liburuarekin, Nafarroan euskararen alde lan egin/egiten duten guztiak omendu nahi ditu Grosek. Bestalde, Nafarroako euskararen etorkizunari buruzko zentzuzko eztabaida proposatu nahi du egileak.

    Liburuari buruzko iritziak

    Egin eskaria hemen!
  • Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz
    • Euskaltzaindiaren Jagon Sailaren Sustapen batzordeak paratu du Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz liburua eta Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 5. liburua da. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz argitaratu da.

      Hizkuntza-zuzenbidearen arloan nazioarteko testu garrantzitsuen bilduma eskaintzen du liburuak.

      Testu-bildumarekin batera, eranskin gisa, aurkibide analitikoak eta iturrien zerrenda ere eskaintzen dira liburuan.

    Egin eskaria hemen!

Euskaltzainak bilduma

Gratien Adema "Zaldubi", saindu batzuen biziaz

  • Egilea: Henri Duhau. ISBN: 978-84-95438-32-4

    Editorea: Euskaltzaindia, 2007. 23 x 16 cm; 294 orr.; azal arrunta

    Hizkuntza: Euskara. Prezioa: 12.00 euro

    Henri Duhauk paratu duen Gratien Adema, "Zaldubi", saindu batzuen biziaz liburua Euskaltzaindiaren "Euskaltzainak" izeneko bildumaren 1. liburua da. "Euskaltzainak" bilduma sortu berri du Akademiak eta bertan euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratuko ditu Akademiak. Bestalde, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere kaleratuko dira bilduma horretan.

  • Egin eskaria hemen!

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskaltzaindia

 

  • Etxepare Aldudeko medikua

    Egilea: Kepa Altonaga Sustatxa, ISBN: 84-95438-27-5

    Editorea: Euskal Herriko Unibertsitatea - Euskaltzaindia, 2006. 24 x 17 cm; 334 orr.; azal arrunta

    Hizkuntza: Euskara, Prezioa: 18.00 euro

    2003ko CAF-Elhuyar zientzia-dibulgaziorako Sarien irabazlea

    Jean Etxepare (1877-1935), Aldudeko medikua, bizi zen garaiko arduretan murgildurik azaltzen zaigu liburuki honetan. Izatez, Aldudeko medikuaren bizitza eta obra izan dira lan honen ardatza eta denbora-bidaiarako aitzakia. Izan ere, pertsonaren ibilbideaz eta pentsamenduaz (eboluzionismoaren pentsamendu korrontea euskararen mundura sartu nahi izan zuen) baliaturik, zientziaren aspektu orokor batzuk eta garaiko Euskal Herriaren berri eskaintzen du.

Egin eskaria hemen!
  • Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944)

    Egilea: Amelia Hernández Mata, ISBN: 978-84-95438-30-0

    Editorea: Euskal Herriko Unibertsitatea - Euskaltzaindia, 2007. 24 x 16 cm; 452 orr.; azal arrunta

    Piarres Lafitte euskaltzain osoaren garaiko kultur ikuspegia, batez ere Iparraldean. "Iker" bildumaren 20. liburua da.

    Hizkuntza: Euskara. Prezioa: 18.00 euro.

Egin eskaria hemen!