Plazaberri

2008ko otsaila - 36. zenbakia

Azken ordukoak
Berriak
PIARRES LAFITTEREN EKINTZABIDEAK (1920 - 1944) LIBURUA AURKEZTU DA

Berriak

Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944) liburua aurkeztu da

Otsailaren 21ean, ostegunez, Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944). Kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan liburua aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Bilbon, Akademiaren egoitzan. Aurkezpena honako hauek egin dute: Andres Urrutia euskaltzainburuak, Ludger Mees Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara errektoreordeak, eta Amelia Hernández Mata egileak.

Andres Urrutiaren hitzak

Amelia Hernándezen hitzak



Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944). Kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan Akademiaren Iker bildumaren 20. zenbakia da eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.

Liburuaren aurkibidea

Liburuaren sarrera

Liburuaren fitxa







  • Amelia Hernández Mata
  • Amelia Hernández Bilbon jaio zen, 1964an. Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, Euskal Herriko Unibertsitatearen "La formación del mundo contemporáneo" izeneko Doktorego programan parte hartu eta Eusko Ikaskuntzaren Ahozko Historia sailaren "Euskaltzaleak eta Espainiako Gerra" izeneko proiekturako beka lortu zuen.

    Hauek dira argitaratu dituen lanak: Bigarren Aintzina, Uztaro, 15. zkia., 1995; Piarres Lafitte Aintzinan, Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura, 15. zkia., 1997; Piarres Lafitte bere eskutitzen bitartez. Euskaltasuna Iparraldean pizteko saiakera bat, Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura, 2000; Euskalduna eta Piarres Lafitte, Lapurdum, 6. zkia., 2001; Iparraldeko elkarte kulturalak 1920. eta 1930. hamarkadetan, Euskonews & Media, 198. zkia.

    Amelia Hernández: "Hau da burutu dudan lan interesanteena, aberasgarriena eta politena"


  • Piarres Lafitte
  • Piarres Lafitte Luhuson jaio zen 1901ean eta Baionan hil, 1985ean. 1924an apaiztu zen. Euskal Literatura eta Letrak ikasi zituen, baita Zuzenbidea ere. Lizentziatura Tolosan lortu zuen.

    Lafittek berak aitortzen zuenez, Saint-Pierre artzapezpikuaren eraginez egin zen euskaltzale eta abertzale. Eskualduna, Gure Herria, Le Courrier de Bayonne, La Presse, eta La Liberté de Sud-Ouest aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak.

    1934an Aintzina izeneko hilabetekaria sortu zuen eta 1944an Herria aldizkaria, Telesforo Monzon eta Sotaren laguntzarekin, eta Lafitte bera izan zen zuzendaria. 1952an euskaltzain oso izendatu zuten. Ohorezko kalonje Baionako katedralean (1961), eta Doctor Honoris Causa Euskal Herriko Unibertsitatean (1982). 1983an Euskaltzaindiak Lafitteren omenezko liburu bat kaleratu zuen 50 bat ikertzaileren lanez osatua.

    Alor asko ukitu zituen Lafittek bere idazlanetan, besteak beste gramatika eta hiztegiak, olerkia, ipuinak, antzerkia edota saiakera. Bere Grammaire basque oinarrizko gramatika-liburua da, askoren ustetan.