Plazaberri

2008ko martxoa - 37. zenbakia

Azken ordukoak
Hizkuntza gaiak
AZKEN ERABAKIAK
Berriak
JOSE MANUEL LASARTE ETA JESUS ATXAREN OMENEZ BATZAR GELA BERRIZTATU
Ikustekoak
AXULARREN GERO
Erreseinak
HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. TESTU-BILDUMA EUSKARAZ
Datozen ekitaldiak
OSOKO BATZARRA BILBON

Hizkuntza gaiak

Azken erabakiak

Euskaltzaindiak, otsailaren 29an, Bilbon egin zuen batzarrean, hau erabaki zuen.

Exonomastika. "Europako eskualde historiko-politiko nagusiak" araua osatuko duen 4. zerrenda (Baltikoko kostaldeko lurraldeak: Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania eta Polonia) onartu zen.

Bestalde, arau horren 5. zerrenda (Erdialdeko Europako lurraldeak: Txekia, Eslovakia, Hungaria, Errumania eta Moldavia) aurkeztu zen, eta sortu berri den Kosovoko estatu izena eta herritarrena, hots, "jentilizioarena" arautzeko proposamena.

Berriak

Jose Manuel Lasarte eta Jesus Atxaren omenez

Otsailaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Bilboko egoitzan, azken urtean hil diren ondoko euskaltzainak omentzeko:

  • Jose Manuel Lasarte (Etxarri Larraun, 1927-6-20 / Iruñea, 2007-4-17)
  • Jesus Atxa (Aretxabaleta, 1920-5-28 / Iruñea, 2007-10-23)




Patxi Zabaletak irakurri zuen Jose Manuel Lasarte euskaltzain urgazlearen omenezko hilberri-txostena.

Patxi Zabaleta: Jose Manuel Lasarte

Argazkiak





Jose Luis Lizundiak irakurri zuen Jesus Atxa ohorezko euskaltzainaren omenezko hilberri-txostena.

Jose Luis Lizundia: Jesus Atxa

Argazkiak





Bestalde, Henrike Knörrek irakurri zuen Angel Ibisate euskaltzain urgazleak prestaturiko Ergoien-i buruzko txostena

Angel Ibisate: Ergoienak alavesas?

Mapa

Batzar gela berriztatu

Euskaltzain emeritoak sortu ondoren sei euskaltzain oso izendatu ditu Euskaltzaindiak 2006 eta 2007an zehar, une honetan hogeita hamar euskaltzain oso daudelarik. Horrek eragina du euskaltzainak hilero biltzen diren batzar gelan eta berriztatze eta egokitze lanak egin dira: mahaia handitu, aulkiak erosi, mikrofono-sistema osorik aldatu eta mahaian zehar ordenagailu-pantailak txertatu dira.

Ikustekoak

Axularren Gero

Leizarragaren Testamentu Berriaren ondoren, agian komenigarria litzateke arreta apur bat jartzea euskarazko bigarren liburu enblematikoenari, Axularren Gero-ren lehen edizoa (1643koa). Gogora dezagun ale gutxiago ezagutzen ditugula eta, gainera, ezagutzen ditugunak egoera kaxkarragoan daudela. Irudian dagoena Lacombe bildumaren ale bat da, Salaberri kantu bildumazale mauletar ospetsuarena izana. Agian izen bereko beste axularzale baten suspergarri.

Guero: bi partetan partitua eta berecia, lehenbicicoan emaitenda, aditcera, cenbat calte eguiten duen, luçamendutan ibiltceac, eguitecoen gueroco utzteac, bigarrenean quidatcenda, eta aitcinatcen, luçamenduac utciric, bera hala, bere eguin bideari, lothu nahi çaicana / escritura saindutic, eliçaco doctor etaric eta liburu debocinozco etaric Axular Saraco errotorac vildua. -- Bordelen : G. Milanges ... imprimaçaillea baithan, 1643.

Erreseinak

Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

Argia astekariaren 2.126. zenbakian (2008-3-2) Pilar Iparragirrek egiten duen "Liburutegia" atalean, Euskaltzaindiak argitara emandako Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz liburuaren berri ematen da.

Liburua Akademiaren Jagon Sailaren Sustapen batzordeak paratu du eta Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 5. liburua da.

Argia astekariaren aipamena

Liburuaren fitxa

Datozen ekitaldiak

Osoko batzarra Bilbon

Apirilaren 4an egingo du Euskaltzaindiak osoko batzarra Bilbon, egoitzan, goizeko 10:00etan.

Bisitatu gaituzte

Bizkai Euskal Folklore Elkarteak "Berrizko folklorea. Dantzari-dantza eta Soka-dantza" izeneko DVDa aurkeztu zuen (2008-II-26).