Plazaberri

2008ko martxoa - 39. zenbakia

Azken ordukoak
Berriak
2007KO R. M. AZKUE SARIAK BANATU DIRA JOSE IGNACIO TELLETXEA IDIGORAS EUSKALTZAIN URGAZLEA HIL DA

Berriak

2007ko R. M. Azkue Literatur Sariak banatu dira

Martxoaren 12an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2007ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu dira. Euskaltzaindiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira.

Narrazioa eta olerkia sartzen dira. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.

Orotara, aurten 187 lan aurkeztu dira.

Bestalde, urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, beti ere Euskaltzaindiak izendatuta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:

  • A mailan: Antton Irusta, Manu Lopez Gaseni eta Kirmen Uribe.
  • B mailan: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Yolanda Arrieta.

Argazkiak

Saridunak

  • A maila, Narrazioan
    1. Lehen Saria: "Eguberri tristea". Egilea: Naia Leconte (Angelu - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.
    2. Bigarren Saria: "Kuzkoko bidea". Egilea: Olain Olaziregi (Senpere- Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.
    3. Hirugarren Saria: "Ezkutuko hitzak". Egilea: Mara Goikoetxea (Beasain - Gipuzkoa). Ikastetxea: Beasaingo Loinazpe Institutua. Laguntzailea: Maria Jesus Amundarain.


Argazkiak

  • A maila, Olerkian
    1. Lehen Saria: "Amatxi". Egilea: Elena Casiriain (Ortzaize - Nafarroa Beherea). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.
    2. Bigarren Saria: "Egun bat zuekin...". Egilea: Loreila Kanpandegi (Baiona - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.
    3. Hirugarren Saria: "Gereziondoari begira". Egilea: Joana Dagorret (Itsasu - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.


Argazkiak

  • B maila, Narrazioan
    1. Lehen Saria: "Amaiera guztien ostean datorrelako hasiera oro". Egilea: Alaine Agirre (Bermeo - Bizkaia). Ikastetxea: Ignacio Arozena Institutua. Laguntzailea: Marian Bilbao.
    2. Bigarren Saria: "Betiereko ilunabarra". Egilea: Jon Cadierno (Zumarraga - Gipuzkoa). Ikastetxea: Urretxuko Jose Maria Iparragirre Institutua. Laguntzailea: Itziar Agirre.
    3. Hirugarren Saria: "Limaren azala". Egilea: Iraitz Ugalde (Lezo - Gipuzkoa). Ikastetxea: Errenteriako Koldo Mitxelena Institutua.


  • B maila, Olerkian
    1. Lehen Saria: "Tanta bat". Egilea: Maialen Badiola (Eibar - Gipuzkoa). Ikastetxea: Eibarko Probidentzia Andra Mari Ikastetxea (Aldatze). Laguntzaileak: Joseba Epelde / Zorione Cerrón.
    2. Bigarren Saria: "Heldu da eguna". Egilea: Unai Lires (Ondarroa - Bizkaia). Ikastetxea: Txomin Agirre Ikastola. Laguntzailea: Itsasne Murillo.
    3. Hirugarren Saria: "Nitaz oroituko zarea?!". Egilea: Mailen Dagorret (Itsasu - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.


Argazkiak

Jose Ignacio Telletxea Idigoras euskaltzain urgazlea hil da

Martxoaren 8an hil zen, Donostian, Jose Ignacio Telletxea Idigoras euskaltzain urgazlea, 79 urte zituela. Euskaltzaindiak 1979ko abenduaren 20an euskaltzain urgazle izendatu zuen.

Jose Ignacio Telletxea Idigoras Donostian sortu zen, 1928ko apirilaren 15ean. Erromako Unibertsitate Gregorianoan Eliz historian, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutensean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen. Teologian doktorea zen. Gasteizko Teologia Fakultatean irakasle izan zen, bai eta Salamancako Elizaren Unibertsitatean ere. Salamancan jubilatu zen.

Fray Bartolome de Karranzaren lana zabaldu zuen, baita Catalina Erauso, Manuel Larramendi, Molinos, Miguel de Unamuno eta beste hainbat pertsonaia historikorena ere. Loiolako Inazioren biografia da, ezbairik gabe, bere lanik ezagun eta zabalduena: Ignacio de Loyola, solo y a pie. Artxibo arakatzaile eta dokumentu ezezagun bilatzaile nekaezina izan zen Telletxea Idigoras. 2001ean, Eusko Ikaskuntza Sariaren Manuel Lekuona saria eman zioten.

Argazkian, urgazle diploma hartu zueneko unea, Luis Villasanteren eskutik. Eskuinekoa Jose Mari Satrustegi da