Plazaberri

2008 - 03 - 27      41. zenbakia

Azken ordukoak
Berriak
SARAN EUSKALTZAINAK BILDUMAREN LIBURU BERRIAK AURKEZTU TXOMIN PEILLEN ETA XIPRI ARBELBIDE OMENDUAK IPARRALDEKO EUSKALTZAINEN EKARPENA, AURTENGO BILTZARREAN

Berriak

Saran Euskaltzainak bildumaren liburu berriak aurkeztu

Benetan arrakastatsua izan zen martxoaren 24an, Pazko Astelehenez, Sarako Idazleen Biltzarra. Idazleen eta irakurleen arteko harreman zuzena oinarri duen Biltzarraren 25. edizioan 130 idazletik gora bildu ziren, eta ehunka irakurle. Aurten Sarako hiru eskoletako haurrek ere parte hartu zuten eta ipuin batzuk irakurri zituzten. Bestalde, Txomin Peillen eta Xipri Arbelbide izan dira edizio honetako idazle omenduak.

Euskaltzaindiak bi liburu berri aurkeztu zituen: Pierre Broussain. Sa contribution aux etudes basques, Pierre Charrittonek idatzia, eta Pierre Lhande. Yolanda eta beste euskarazko idazlanak, Jon Casenavek paratua. Aurkezpenean Andres Urrutia, Jean Haritschelhar, Jon Casenave eta Pierre Charritton izan ziren.

Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak

Jon Casenaveren hitzak

Pierre Charritton: Bazko biharamuna 2008ko martxoaren 24ean Sarako Idazleen Biltzarra










  • Pierre Lhande. Yolanda eta beste euskarazko idazlanak

    Akademiaren Euskaltzainak bildumaren 3. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren eta Akademiaren arteko elkarlanaz argitaratu da.

    Liburuaren aurkibidea

    Liburua eskuratzeko

Txomin Peillen eta Xipri Arbelbide omenduak

Sarako Biltzarrak bi urtean behin bi idazle omentzen ditu. Aurten Txomin Peillen euskaltzain emeritua eta Xipri Arbelbide euskaltzain urgazlea izan dira hautatuak. Biek euren poza adierazi zuten: Txomin Peillenek saria euskarari eman diotela azpimarratu zuen eta Xipri Arbelbidek Sarako Biltzarraren xarma azpimarratu zuen, idazle eta irakurlearen arteko harremana sendotzen duelako.

Iparraldeko euskaltzainen ekarpena, aurtengo Biltzarrean

Sarako 25. Idazleen Biltzarrean nobedade asko aurkeztu ziren. Horien artean Txomin Peillen, Jean Louis Davant, Joseph Camino eta Xipri Arbelbide idazle eta euskaltzainek idatzitakoak.



  • Txomin Peillen: Jende ederrak lanean

    Utriusqe Vasconiae argitaletxeak publikatu du Txomin Peillenen azken liburua. Ipuinez osatua dago.

    "Sarritan, idazleak dio bere pertsonaiek bizirik dagoen norbaiten antza balute, ustekabean litzatekeela. Nik diot, alderantziz, nire irudiak egiati, benetako iruditzen bazaizkizu ez dela beti nire talentuen beharrez. Zoritxarrez edo zorionez, ezagutu ditudan jende batzuk agertzen dira hemen, beste asko nire asmakizunak, ametsen eta errealitateen artekoak badira ere(...)".(Txomin Peillen)





  • Jean Louis Davant: Histoire du peuple basque

    Elkar argitaletxeak berrargitaratu du euskaltzain osoaren liburua. Lehenengo edizioa 1970ean kaleratu zen.

    "Ez da aitzineko argitalpenak baino potoloagoa. Baina jalkitzeak gehitu dizkiot. Eta tonu ezberdinarekin idatzia da", azaldu zuen Davantek, abenduan egin zen aurkezpenean. "Adina hartuz bezala, zalantzak, ñabardurak ikasten dira. Lehengo edizioetako akatsak eta hutsak zuzendu ditut, eta lana sakonagoa utzi".






  • Joseph Camino: Herria maitez, Eliza maitez

    Joseph Camino ohorezko euskaltzainak berak argitaratu du bere liburua.

    "Apez batentzat Herria eta Eliza elgarrekin doaz baten eta bertzearen zerbitzari delakotz... Oroitzapen liburu hau idatziz, eta gehiago dena euskaraz idatziz, Joseph Camino apezak eskaintzen du Herriaren eta Elizaren "barne historia", baliagarri izanen dena geroari buruz. Eskerrik beroenak merezi ditu" (Jean Haritschelhar, euskaltzainburu ohia).





  • Xipri Arbelbide: Xuri-gorriak

    Elkar argitaletxeak argitaratua.

    Gorriak deitzen ziren Iparraldean errepublikarrak, Xuriak aldiz errepublika onartzen ez zutenak. Bi joera horien arteko borroka beroena izan zen 19. mende ondarrean eta 20. hastapenean. Katoliko gehienak xuriak zirenez, elizaren kontrako borroka bilakatu zen.