Plazaberri

2008 - 04 - 08      42. zenbakia

Hizkuntza gaiak
AZKEN ERABAKIAK
Berriak
JACQUES ETCHEVERRY EUSKALTZAIN URGAZLEA HIL DA
Ikustekoak
FRANCIACO BILÇARRAREN EDO ESTATU GENERALEN DECRETAC
Erreseinak
JEAN HARITSCHELHAR-I OMENALDIA PIARRES LAFITTEREN EKINTZABIDEAK (1920-1944)
Datozen ekitaldiak
OSOKO BATZARRA DONOSTIAN

Hizkuntza gaiak

Azken erabakiak

Euskaltzaindiak, apirilaren 4an, Bilbon egin zuen batzarrean, hau erabaki zuen.

Exonomastika

"Europako eskualde historiko-politiko nagusiak" araua osatuko duen 5. zerrenda (Erdialdeko Europako lurraldeak: Txekia, Eslovakia, Hungaria, Errumania eta Moldavia) onartu zen.

Bestalde, arau horren 6. zerrenda (Balkanak -Bulgaria, Jugoslavia ohia, Grezia, Albania- eta Zipre) aurkeztu zen.

Kosovo estatu jaioberria estatuen arauan sartu du Euskaltzaindiak

2008ko otsailean, Balkanetako eskualde batek, Kosovok, bere burua estatu burujabe aldarrikatu zuen. Orain arte, eta Jugoslavia estatua desegin zenetik, Serbia estatuaren mendeko probintzia autonomoa zen Kosovo. Euskaltzaindiak Europako eskualde historiko-politiko nagusien izenak arautzen dihardu une honetan, eta munduko estatuen araua 2007ko martxoan eguneratu zuen. Horiek horrela, Estatu jaioberriaren izena arautzea, eskualdeen zerrendatik ateratzea eta estatuen araura biltzea erabaki du Euskaltzaindiak. Hona hemen estatu berriaren datu nagusiak:

  • Estatuaren izena: Kosovo
  • Estatuaren izen ofiziala: Kosovoko Errepublika
  • Estatuko herritarren izena: kosovar
  • Estatuko hizkuntza ofizialak: albaniera, serbiera
  • Hiriburua: Pristina
  • Hiriburuko herritarren izena: pristinar

Euskaltzaindiak Bilbon, 2008ko apirilaren 4an, onartua.

Berriak

Jacques Etcheverry euskaltzain urgazlea hil da

Martxoaren 22an hil zen Baionan Jacques Etcheverry euskaltzain urgazlea, 86 urte zituela. Hileta martxoaren 26an izan zen, Donibane Lohizuneko elizan.

Pierre Charritton euskaltzainak emandako informazioa eskaintzen da eranskinean.

Informazio gehiago

Ikustekoak

Franciaco Bilçarraren edo Estatu Generalen decretac

Azkue Bibliotekan dauden testu garrantzitsuenetako bat dago irudian, ikuspegi historikotik ikusita bederen: Frantziako Estatu Orokorrek 1790ean emandako dekretu bat, euskaraz, hiri eta herrietako kargudunak (hots, auzapez eta zinegotzi) hautatzeko prozeduraz. Zeren Iraultza Handiaren lehen fasean oraindik guztiz kontuan hartzen baitziren herritar arrunten hizkuntzak. Gerora aldatu ziren gauzak, jakina denez.

Franciaco Bilçarraren edo Estatu Generalen decretac: Erresuma gucico cargudunen eguiteco maneraren, cargudunen podorearen, eta functionen gaïnean, bere explicationcaz articulu bacotcharen gaïnean seguitua. -- Aquicen : G. R. Leclerq liburu saldçaliaren imprimeriatic, 1790 [2], 27 orr. ; 8-rena (23 cm).

Erreseinak

Jean Haritschelhar-i omenaldia

Argia astekariaren 2.127. zenbakian (2008-3-9) Pilar Iparragirrek egiten duen "Liburutegia" atalean, Euskaltzaindiak argitara emandako Jean Haritschelhar-i omenaldia liburuaren berri ematen da.

Liburua Akademiaren Iker Sailaren 21. liburua da.

Argia astekariaren aipamena

Liburua eskuratzeko





Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920 - 1944)

Bestalde, 2.128. zenbakian (2008-3-16) "Liburutegia" atal berean, Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920 - 1944) liburuaren berri ematen da. Liburua Akademiaren Iker Sailaren 20. zenbakia da.

Argia astekariaren aipamena

Liburua eskuratzeko

Datozen ekitaldiak

Osoko batzarra Donostian

Apirilaren 25ean egingo du Euskaltzaindiak osoko batzarra Donostian, goizeko 10:00etan.

Bisitatu gaituzte

Bilboko Emakumeen Kontseiluak antolatu zuen hitzaldian, Maria Antonia Carok biolentzia sexistari buruzko hitzaldia eman zuen (2008-III-13).