Plazaberri

2008 - 04 - 29      46. zenbakia

Hizkuntza gaiak
AZKEN ERABAKIAK
Batzordeak lanean
SUSTAPEN BATZORDEA
Erreseinak
RECUPERACIÓN DEL EUSKERA EN NAVARRA PIERRE BROUSSAIN. SA CONTRIBUTION AUX ETUDES BASQUES PIERRE LHANDEREN YOLANDA ETA BESTE EUSKARAZKO IDAZLANAK
Datozen ekitaldiak
SAGRARIO ALEMANEN SARRERA-HITZALDIA

Hizkuntza gaiak

Azken erabakiak

Euskaltzaindiak, apirilaren 25ean, Donostian egin zuen batzarrean, hau erabaki zuen.

- Exonomastika. "Europako eskualde historiko-politiko nagusiak" araua osatuko duen 6. zerrenda (Balkanak -Bulgaria, Jugoslavia ohia, Grezia, Albania- eta Zipre) onartu zen.

Bestalde, 7. zerrenda (Ekialdeko eslaviarrak: Ukraina, Bielorrusia eta Errusia) aurkeztu zen.

- Hiztegi Batua. E letrako zenbait sarrerari buruzko oharrak eztabaidatzen eta erabakitzen dihardu Euskaltzaindiak eta apirilaren 25eko batzarrean erabaki ziren sarreren artean bada azpimarratzeko erabaki bat, errepideen seinalizazioan izan dezakeen eraginagatik:

  • "errei iz. 1 'gurdiaren gurpilek mendi-bideetan egiten dituzten ildoak'. 2 (Autobide eta errepideetakoak adierazteko) h. lerro: A8 autobidean hirugarren lerroa ireki dute".

    Beraz, aukera egin du Euskaltzaindiak erabiltzen diren forma bien artean, horietako bat hobetsiz euskara baturako. Hau da: Euskal Herriaren bi aldeetan, Iparraldean eta Hegoaldean, erabiltzen dena aukeratu du, hori baita batasuna egiteko bide egokia. Euskaltzaindiaren ustez, errei hitza anbiguoa gertatzen da, batetik. Bestetik, idazle batzuk aspaldixko hasi ziren egokiagoa eta anitzez ulergarriagoa den lerro hitza erabiltzen.
    Erabaki horren berri ematean, errepideen arlo horretan lerro erabiltzeko deia egin nahi die Euskaltzaindiak errei darabiltenei, eta lerro darabiltenei, berriz, hartan irautekoa, hala egiten jarraitzekoa.

Batzordeak lanean

Sustapen batzordea

Apirilaren 25ean bildu zen Sustapen batzordea, Donostian, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan. Gai bi izan ziren aztergai: kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko mintegi batean partea hartzea eta XII. Jagon Jardunaldien prestaketa.

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Andres Urrutia, Ana Toledo, Manu Ruiz Urrestarazu, Jose Luis Lizundia, Jean-Baptiste Coyos, Santiago Larrazabal, Patxi Juaristi, Erramun Baxok eta Sagrario Aleman.

Erreseinak

Recuperación del Euskera en Navarra

Argia astekariaren 2.132. zenbakian (2008-4-13) Pilar Iparragirrek egiten duen "Liburutegia" atalean, Euskaltzaindiak argitara emandako Recuperación del Euskera en Navarra liburuaren berri ematen da.

Liburua Miquel Gros i Lladósek idatzia da eta Akademiaren Jagon bildumaren 4. liburua da.

Argia astekariaren aipamena

Liburua eskuratzeko




Pierre Broussain. Sa contribution aux etudes basques

Bestalde, 2.134. zenbakian (2008-4-27) "Liburutegia" atal berean, Pierre Broussain. Sa contribution aux etudes basques liburua aipatzen da.

Liburu honen aipamena Herria astekariak ere egiten du, 2.954. zenbakian (2008-4-24). Pierre Charrittonek idatzi du liburu hau eta Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bildumaren 2. zenbakia da.

Argia astekariaren aipamena

Herria astekariaren aipamena

Liburua eskuratzeko


Pierre Lhanderen Yolanda eta beste euskarazko idazlanak

Azkenik, Herria astekariaren 2.954. zenbakian ere (2008-4-24) Pierre Lhande. Yolanda eta beste euskarazko idazlanak liburua aipatzen da. Jon Casenavek paratu du liburu hau eta Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bildumaren 3. zenbakia da.

Herria astekariaren aipamena

Liburua eskuratzeko

Datozen ekitaldiak

Sagrario Aleman euskaltzainaren sarrera-hitzaldia

- Maiatzaren 31n, larunbata, Sagrario Aleman Astitz euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Etxalekun, goizeko 11:00etan, egitarau honen arabera:

  • Maria Antonia Iribarren Imozko alkatearen ongietorria
  • Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra
  • Sagrario Alemanen sarrera-hitzaldia: "Berdetik horira"
  • Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzainaren erantzuna
  • Euskaltzain berriari domina eta diploma ematea

- Maiatzaren 30ean, arratsaldeko 16:00etan, egingo du Euskaltzaindiak osoko batzarra, Iruñean.

Bisitatu gaituzte

Bilbo Zaharra euskaltegiaren eskutik, Juanjo San Sebastian mendizaleak "Ruwenzori, ilargiaren mendiak" ikus-entzunezkoa eskaini zuen, maiatzaren 24an.