Plazaberri

2008 - 05 - 9      47. zenbakia

Gaiak
HENRIKE KNÖRR GOGOAN

Henrike Knörr gogoan

Apirilaren 30ean Henrike Knörr euskaltzain osoa eta Euskaltzaindiaren Iker sailburua hil zen, Gasteizen, 61 urte zituela.

Henrike Knörr Borrás Tarragonan sortu zen, 1947ko martxoaren 2an. Aita Gasteizkoa eta ama katalana, zazpi urte zituela Gasteizera etorri zen bizitzera. Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1981ean, Madrileko Complutense Unibertsitatean, Filosofia Hutsaren sailetik, 1981ean, Alfred. N. Whitehead filosofoaren gaineko lan batekin. Koldo Mitxelenaren laguntzaile izan zen Arabako Ikastetxe Unibertsitarioan. Ondoren, Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean irakasle izendatu zuten eta horretan jardun du gaur egun arte. 1987an, Euskal Filologiako Doktore titulua eskuratu zuen, Maurice Harriet apaizaren hiztegi argitaragabeari buruzko tesi batekin, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean. Euskal Filologiako katedraduna zen, 1995az geroztik.

Unibertsitatean hainbat kargu bete du: Euskal Filologia sailean zuzendari eta idazkari izan da; Fakultateko idazkari; eta Gregorio Monreal erretore zela, Arabako campuseko lehenbiziko erretoreorde izan zen, 1981etik 1984ra arte.

Euskaltzaindiak 1975ean hautatu zuen euskaltzain urgazle eta bi urteren buruan, 1977ko otsailaren 26an, euskaltzain oso izendatu zuen, A. Arrueren ordez. Sarrera hitzaldia Gasteizen egin zuen, "Federico Belaustegigoitia, arabar euskaltzain laguntzaile, bere bizitza eta lanak" gaiari buruz. Jose Mari Satrustegik erantzun zion.

Euskaltzaindiaren barne kargu batzuk bete ditu, hala nola, Euskaltzaindiko buruordea izan da, 1995etik 2004ra bitartean, diruzaina, Jagon sailburu eta idazkaria (1992-1995) edota Onomastika batzordeburua (1984-2001). 2004ko abenduaren 17tik Iker Sailburua zen; bestalde, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria zen 2001etik.

Artikulu ugari eta liburu batzuen egilea, gogokoen zituen gaien artean leku eta pertsona izenei buruzko ikerketak, euskararen historia eta euskal testuak daude. Hainbat egunkaritan eta aldizkaritan bere artikuluak argitaratu dira: El Correo, Diario de Noticias, Diario Vasco, Bilbao, Euskaldunon Egunkaria, Herria, El País, La Vanguardia, Avui, Serra d' Or, eta abar. 1993an, beste batzuekin batera, Landazuri aldizkaria sortu zuen. Orain dela egun batzuk, Landazuri Elkartearen ohorezko presidente izendatu zuten. Elkarte horrek argitaratzen duen izen bereko aldizkari honen zuzendaritzakide zen.

Euskaltzainak Henrike Knörr-i buruz mintzo

Henrike Knörren bizitza eta lana ez ezik, hari buruzko testigantzak argitaratu dituzte egunotan komunikabideek. Jende askok eman du euskaltzain osoa zenaren inguruko testigantza. Hona euskaltzainek -osoek nahiz urgazleek- han-hemenka idatzi dutena.

  • Andres Urrutia

    "Adiskidea joan zaigu, aspaldiko adiskidea, hain zuzen ere. Hala jakin dut gaur arratsaldean telefono hots baten bitartez. "Henrikek utzi gaitu", horiek izan dira hitzak, latz eta gogor. Hitzok, alabaina, ez dira aski sentimenduak eta gogoak borborrean etortzen zaizkizunean, arrapaladan, bata bestearen gainetik"...

    Asmoaren indarra

    "Que un amigo se te muera no es, desgraciadamente, una cosa nueva. Que, además de un amigo, se te muera quien ha compartido contigo proyectos, ideas e iniciativas en el mundo del euskera y la cultura vasca, es un duro golpe para el quehacer diario de quienes formamos Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca"...

    La fuerza de la convicción

    "Urte luzetan aldamenean izan duzun adiskidearen heriotzak beti samintzen eta larritzen zaitu. Askoz gehiago, esan beharrik ez dago, adiskide horrek zurekin batera jardun duenean hainbat egitasmo eta ahalegin aurrera ateratzen. Horrexegatik, hain zuzen ere, Henrike Knörr-en heriotza kolpe latza eta lehorra izan da gutariko askorentzat."...

    Henrike Knörr-en kaierak

  • Patxi Salaberri

    "Henrike Knörr joan zaigu, hil da. Banekien, lehengo urteko maiatzaz geroztik, eri zegoela, minbizia lotu zitzaiola eta radio, kimio eta besterekin lehian ari zela gaitzari kontra egin eta osagarria berreskuratzeko, baina alferrik, Heriok eraman du, betiko" ...

    Henrike Knörr-en oroitzapenetan




  • Andres Iñigo

    "Hogeita hamar urte zituela izendatu zuten euskaltzain, eta bertze hainbertze Euskaltzaindiaren zereginetan eman ondoren utzi gaitu Henrikek. Ibilbide horretan kargu anitz eta garrantzitsuak izan ditu Akademian, bertzeak bertze, buruorde, idazkari, diruzain, Jagon sailburu, Onomastika batzordeburu izana zen eta egun Iker sailburu eta Arabako ordezkari zen"...

    Henrike Knörr euskaltzainaren oroitzapenetan





  • Joseba Lakarra

    "Los que llegamos hace ya algunos lustros al campo de los antaño denominados estudios vascos -en realidad a una mínima parcela de la misma, si bien tal vez central, denominada filología vasca- encontramos instalado ya allí, de siempre según la creencia más difundida, al euskaldunberri Henrike Knörr Borras: en sus clases de la incipiente Facultad de Filología y Geografía e Historia (no ha tenido ocasión de poner "de Letras" en sus tarjetas como estaba deseando) de nuestra no menos novata Universidad"...

    Henrike Knörr o la militancia cultural

  • Joakin Gorrotxategi

    "La muerte, aunque había presentado su tarjeta de visita meses atrás, tuvo prisa a la hora de llevarse a Henrike Knörr, filólogo y polígrafo vasco, académico de la lengua vasca y profesor de universidad"...

    Curioso y optimista

  • Aingeru Epaltza

    "Impresiona recibir unas líneas de una persona que sabes que acaba de fallecer. Y más aún impresiona cuando su primera frase es ez naiz hil, o sea, no he muerto"...

    Mensaje póstumo






  • Luis Alberto Aranberri, "Amatiño"

    Bakana zen gero Henrike Knörr. Nekez definitu daitezkeen horietakoa. Jakintsua, eruditoa, ideologiaz liberala, iritzitan tolerantea baina datu-xehetasunetan zehatz zorrotza. "Vasconia" zuen maite eta, zer gerta ere, herri-konpromisoaren jabe eta adiskide leial. Gizon ona" ...

    Gizon ona

  • Ricardo Gómez

    "Henrike Knörr sailkide eta adiskidearen heriotzaz jakin berri dut. Atsekabe handiz jaso dut berria, nahiz eta bagenekien oso gaixorik zegoela." ...

    Henrike Knörr hil da





  • Patxi Goenaga

    "Henrike había nacido en Tarragona pero desde niño vivía en el País Vasco. Ostentaba, por tanto, ambas nacionalidades, la vasca y la catalana, y las ejercía"...

    Henrike era muy educado

Komunikabideetan

Henrike Knörr-en heriotzak oihartzun handia izan du euskal gizartean, bertoko komunikabideek eskaini dioten lekua horren lekuko delarik. Alta, Euskal Herriko komunikabideek ez ezik, beste herritakoek ere Euskaltzaindiaren Iker sailburua zenaren heriotzaren berri eman dute, eta oso modu berezian Kataluniakoek, Tarragonan sortua baitzen Knörr. Argitaratu diren artikulu guztiak ezin ditugu hona ekarri, baina bai gutxi batzuk. Era berean, ez ditugu aipatzen interneten zabaldu diren hainbat eta hainbat lan.

Ainara Gorostitzu, Berrian

Sandra Atutxa, Deian, Diario de Noticias de Alavan, Noticias de Gipuzkoan

Cristina Tapia, Deian, Diario de Noticias de Alavan, Noticias de Gipuzkoan

Aitziber Salinas, Deian, Diario de Noticias de Alavan, Noticias de Gipuzkoan

R.C., Garan

R.C., Garan

Félix Maraña eta Felix Ibargutxi, Diario Vascon

Félix Maraña, El Correon

J.I., Le Journal du Pays Basquen

El País

Diario de Noticias

El Mundo

Natxo Artundo, Diario Vascon

Deia

Ivan Santamaria, Berrian

Lino Mondragon, Diario Vascon, El Correon

G. Montañes - C. González, Diario de Noticias de Alavan, Deian, Noticias de Gipuzkoan

El País

Landazuri Elkartea, El Correon