Plazaberri

2008 - 07 - 22      55. zenbakia

Hizkuntza gaiak
AZKEN ERABAKIAK
Berriak
AURELIA ARKOTXA EUSKALTZAIN OSOAK SARRERA-HITZALDIA EGIN DU HENDAIAN BLANCA URGELL ETA PATXI URIBARREN EUSKALTZAIN OSO IZATEKO HAUTAGAIAK
Erreseinak
HITZAK ORBAINETAN KONTRAKO BIDEAN
Ikustekoak
CEJADORREN BIZITZA
Datozen ekitaldiak
IRAILEKO OSOKO BATZARRA BILBON

Hizkuntza gaiak

Azken erabakiak

Euskaltzaindiak uztailaren 18an egin zuen hileko batzarra, Hendaiako Udaletxean. Hiztegi Batuko E letrako oharrak eztabaidatu eta onartu ziren, erroma eta esgrima (eskrima) artekoak.

Berriak

Aurelia Arkotxa euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egin du Hendaian

Uztilaren 19an egin zen Aurelia Arkotxa Mortalena euskaltzainaren sarrera ekitaldia, Hendaian, Herriko Etxean. Ekitaldiaren amaieran, Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoa dela adierazten duten diploma eta domina eman zizkion.

Jean-Baptiste Sallaberry auzapezaren ongietorria

Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra

Aurelia Arkotxaren sarrera-hitzaldia: "Bazterrez"

Beñat Oihartzabalen ihardespena

Argazki galeria

Blanca Urgell eta Patxi Uribarren euskaltzain oso izateko hautagaiak

Uztailaren 18an, Euskaltzaindiak Hendaian egin zuen osoko batzarra izan zen Henrike Knörr euskaltzain zenaren hutsunea betetzeko hautagaiak aurkezteko azken aukera.

Datorren irailean egingo den osoko batzarrean bozketa egingo da eta euskaltzain berria aukeratuko da, baldin eta gehiengo osoa lortzen badu.

Bi hautagai aurkeztu zituzten euskaltzainek:

  • Blanca Urgell. Patxi Goenaga, Joseba Lakarra eta Miren Lourdes Oñederra euskaltzainek aurkeztua.

 

  • Patxi Uribarren. Jose Luis Lizundia, Andoni Sagarna, Sagrario Aleman eta Jean-Louis Davant euskaltzainek aurkeztua.

Erreseinak

Hitzak orbainetan

2008ko uztailaren 13ko Berria egunkariaren "Literatura - Kritikak" atalean, Euskaltzaindiak eta BBK-k argitara emandako Karmele Igartuaren Hitzak orbainetan liburuaren berri ematen da.

Lan honek 2007ko Felipe Arrese olerki saria eskuratu zuen.

Berria egunkariaren aipamena

Liburua eskuratzeko



Kontrako bidean

Bestalde, Berriaren "Literatura - Kritikak" atal berean, Pablo Barrioren Kontrako bidean liburua aipatzen da.

Lan honek 2007ko Toribio Altzaga antzerki saria eskuratu zuen, Euskaltzaindiak eta BBK-k antolatutako lehiaketan.

Berria egunkariaren aipamena

Liburua eskuratzeko

Ikustekoak

Cejadorren bizitza

Recuerdos de mi vida: (obra póstuma) / Julio Cejador y Frauca; prólogo de Ramón Pérez de Ayala. -- Madrid : Imp. Radio, 1927, 88 or.

Oraintxe berrargitaratu da Julio Cejadorren (1864-1927) autobiografia laburra, euskararen historiarekin interesatutako edonork arretaz eta plazerrez irakurri beharrekoa. Bereziki azken atala, zeinetan mintzatzen den euskarari buruz: " Es mi gran hallazgo, mi gran hallazgo, por nadie que yo sepa, estimado todavía en lo que vale... ". Gaurkotasun handia duen testua, dudarik gabe.

Datozen ekitaldiak

Iraileko osoko batzarra Bilbon

Irailaren 26an, hileko osoko batzarra egoitzan egingo du Euskaltzaindiak.