Plazaberri

2008 - 09 - 22      59. zenbakia

Azken ordukoak
Berriak
IRUÑEAN, NAFARROA OINEZ FESTAREKIN BAT
Irailak 18
SUSTAPEN BATZORDEA EUSKALTZAINDIAREN JAGON BILDUMAKO 6. ETA 7. LIBURUKIEN AURKEZPENA AGERIKO EKITALDIA

Berriak

Iruñean, Nafarroa Oinez festarekin bat

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egin du Euskaltzaindiak. Irailaren 18an, Iruñean, zenbait ekitaldi egin zituen Akademiak.

Goizean goiz, Sustapen batzordea Jaso Ikastolan bildu zen.

Bestalde, bi liburu aurkeztu ziren: Zenbait orientabide erregistroen trataeraz eta Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa.

XII. Jagon Jardunaldiak ere burutu zituen Euskaltzaindiak, Akademiaren Corpus batzordeak antolatuak (honi buruzko informazioa agerkari honen hurrengo zenbakian emango da).

Azkenik, ageriko ekitaldia egin zuten Akademiak eta Jaso Ikastolak.



Sustapen batzordea

Irailaren 18an, goizean, Sustapen batzordea bildu zen Jaso Ikastolaren egoitzan. Azaroan egingo diren XIII. Jagon Jardunaldien prestaketa izan zen gai nagusia

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Andres Iñigo, Erramun Osa, Manu Ruiz Urrestarazu, Jose Luis Lizundia, Patxi Juaristi, Sagrario Aleman, Ana Toledo, Jean-Baptiste Coyos eta Andres Urrutia.







Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 6. eta 7. liburukien aurkezpena

Sustapen batzordearen ostean, Zenbait orientabide erregistroen trataeraz eta Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa liburuak aurkeztu dituzte Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak.

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Andres Iñigo, Iñaki Etxezarrera, Andres Urrutia, Erramun Osa eta Pello Esnal.







Zenbait orientabide erregistroen trataeraz liburua Euskaltzaindiaren Jagon bildumako 6. liburua da. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren eta Akademiaren arteko lankidetzaren emaitza da. Bion arteko harremana aspaldikoa da, eta 2004an sinatu zuten lankidetza hitzarmena. Euskara zaintzeko eta eredu onak irakasteko orientabide eta proposamenak biltzen dituen liburu hau elkarren arteko lanaren azken emaitza da.

Liburuaren aurkezpena: Andres Iñigo

Aintzin solasa: Iñaki Etxezarreta

Sarrera

Aurkibidea

Liburua eskuratzeko



Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa Jagon bildumako 7. liburua da eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik. Esnalek berak azpimarratzen duenez, liburu honek euskararen egokitasuna du langai, "galdera bat gidari: nola ekoiztu euskara egokia? Eta erantzuten ere saiatu gara: besteak beste, testu-antolatzaileak era estrategikoan erabiliz".

Aurkezpena: Andres Urrutia

Liburuaren atarikoa: Pello Esnal

Aurkibidea

Liburua eskuratzeko



Ageriko ekitaldia

Iluntzeko 19:00etan, ageriko bilkura egin zen. Javier Baztarrika ikastolako presidentea, Unai Arellano hezkuntza zuzendaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua mintzatu ziren -ekitaldiaren hasieran eta amaieran- eta Aingeru Epaltza idazle eta euskaltzain urgazleak hitzaldi bat eman zuen. Amaitzeko, Nafarroa Oinez 08ko bideoklipa ikusi zen.

Argazkian, Javier Baztarrika eta Aingeru Epaltza.

Javier Baztarrika, ikastolako lehendakariaren agurra

Unai Arellano, ikastolako hezkuntza zuzendariaren aurkezpena

Aingeru Epaltza: Nola konspirazioa garaitu genuen (Nafarroako euskal literatura garaikidea)

Andres Urrutia euskaltzainburuaren azken hitzak