Plazaberri

2008 - 09 - 26      60. zenbakia

Berriak
EUSKALTZAINDIAREN NAZIOARTEKO XVI. BILTZARRA, IRUÑEAN

Berriak

Euskaltzaindiaren Nazioarteko XVI. Biltzarra, Iruñean

Urriaren 6tik 10era, Iruñeko Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriumean, Euskaltzaindiak bere XVI. Nazioarteko Biltzarra egingo du. Biltzarraren izenburua "Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina" izango da eta Pirinioetako mendikate zabalaren bi aldeetako hizkuntzak eta kulturak ikertuko dira bertan.

Biltzarraren sarrera-hitzaldia Michael Metzeltin Vienako Unibersitateko irakasle eta erromanista ospetsuak egingo du Las lenguas de los Pirineos izenburupean. Horrezaz gain, maila handiko adituak izango dira.

Hitzaldiak ez ezik, musika emanaldiak eta ekitaldi osagarriak ere izango dira Biltzarrean, bai eta teknologia berriei buruzko mahai inguru bat ere. Bestalde, Henrike Knörr zena omenduko dute biltzarkideek, "In Memoriam Henrike Knörr" ekitaldian.

Biltzarraren egitarauan azken orduko aldaketarik gerta daiteke.

XVI. Biltzarraren egitaraua



Izena emateko epea urriaren 2ra arte

Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra irekia izango da eta entzule bezala nahi duena joan daiteke.

Matrikula doan da. Aurretiaz izena eman behar da -urriaren 2ra arte- entzule bezala parte hartzeko:

  • 94 415 81 55 telefonora deituz, edo
  • xvi_biltzarra@euskaltzaindia.net helbide elektronikoan jakinaraziz.