Plazaberri

2008 - 10 - 17      63. zenbakia

Gaiak
"TOPONIMIA ADMNISTRAZIOAREN EGUNEROKO JARDUNEAN" IKASTAROA

"Toponimia Administrazioaren eguneroko jardunean" ikastaroa

Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatua, "Toponimia Administrazioaren eguneroko jardunean" izeneko ikastaroa egingo da Durangon, azaroaren 6an, ostegunean. Ikastaro honen helburua administrazio ezberdinetako euskara eta kultura sailetako langileei eta euskalgintza zein kulturgintzako bestelako entitate edota taldeei toponimiaren gaia nola landu dezaketen azaltzea eta erakustea izango da. Ikastaroa Akademiaren 90. urteurrenaren ospakizunen barruan sartua da eta Eudelen laguntzaz antolatu da.

Ikastaroa administrazioaren ikuspegitik aztertuko bada ere, bestelako ikuspegiak ere jorratuko dira, euskalgintzako entitate, elkarte edo taldeentzako interesgarria gerta dadin, batez ere elkarte horiek herri-entitateekin duten elkarlana sustatzeko asmoz. Toponimia ikerketen gorabeherak eta administrazioaren eginbeharra lantzeaz gain, toponimiaren garrantzia euskararen corpusean eta hizkuntza normalizazioaren atal den corpus-plangintzan landuko da; horrela, euskal toponimiaren arautzea eta gizarteratzea ere aztertuko dira.

Izen-ematea

"Toponimia Administrazioaren eguneroko jardunean" ikastarorako matrikula saria 5 eurokoa da, eta izena emateko epea urriaren 20tik 30era artekoa izango da. Plaza kopurua mugatua da.

Matrikula egiteko, info@euskaltzaindia.net helbidera igorri behar da mezua, toponimia ikastaroan parte hartzeko dela zehaztuz, eta izena, deiturak, NANa, telefonoa, helbidea, helbide elektronikoa, erakundea eta lanpostua edo kargua jakinaraziz.

Izen-ematea telefonoz eginez gero, 94-4158155 telefono zenbakira deitu beharko da, eta faxez bada, hauxe da zenbakia: 94-4158144. Bestela ere, Euskaltzaindiaren egoitzan eta ordezkaritza guztietan egin daiteke. Hauek dira helbideak:

  • Bilbo: Plaza Barria 15.
  • Gasteiz: Alava Jeneralaren kalea 5.
  • Donostia: Hernani 15.
  • Iruñea: Conde Oliveto 2, 2.
  • Baiona: Gaztelu Berria. Paul Bert plaza.

Esan bezala, matrikulak 5 euro balio du, eta bazkaltzen geratzen direnek 22 euro ordaindu beharko dute, honako kontu korronte honetan: 3035 0083 24 0830705575 ("Toponimia Ikastaroa" eta ikaslearen izen-abizenak jarri sarrera egiterakoan).

Egitaraua

Ikastaroa Onomastika batzordeko zenbait kidek emango dute.

Hauxe da egitarau osoa

  • 9:30-9:45 Harrera eta material banaketa.
  • 9:45-10:00 Ongi etorria.
  • 10:00-10:30 Euskaltzaindia eta Onomastika: ANDRES IÑIGO
  • 10:30-11:00 Legedia, eskumenak eta administrazio prozedurak: JOSE LUIS LIZUNDIA
  • 11:00-11:15 15 minutu galde-erantzunetarako.
  • 11:15-11:45 Atsedena-hamaiketakoa.
  • 11:45-12:45 Toponimia ikerketen oinarri teorikoak: PATXI GALÉ.
  • 12:45-13:45 Toponimia ikerketak: prozedura eta urratsak: MIKEL GORROTXATEGI
  • 13:45-14:00 15 minutu galde-erantzunetarako.
  • 14:00-15:15 Bazkaria.
  • 15:15-16:15 Toponimoak arautzeko irizpideak: IRATXE LASA
  • 16:15-16:45 Practicum-a: IRATXE LASA
  • 16:45-17:45 Toponimia gizarteratzeko bideak.Erabilera administrazioetan: FELIX MUGURUTZA
  • 17:45-18:00 Galde-erantzunak.
  • 18:00 Amaiera ekitaldia: ANDRES URRUTIA, euskaltzainburua