Plazaberri

2008 - 11 - 18      70. zenbakia

Berriak
JUAN MARI LEKUONA HURBILETIK (1927-2005) LIBURUA AURKEZTU DA

Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005) liburua aurkeztu da

Azaroaren 14an, Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005) liburua aurkeztu zen Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean. Liburua Oiartzungo Udalak eta Euskaltzaindiak argitaratu dute, Juan Mari Lekuona zenaren omenez.

Lourdes Otaegi Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordeko idazkariak koordinatu duen liburu honetan, Juan Mari Lekuona ezagutu, maite eta mirestu duten hainbat idazle, poeta, abeslari eta euskaltzainek hartu dute parte, omenaldi gisa, liburu honetan idatziz.

Aurkezpena honako hauek egin zuten: Aitor Etxeberria Oiartzungo alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Lourdes Otaegi Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordeko idazkariak.

Aitor Etxeberriaren hitzak

Lourdes Otaegiren hitzak

Andres Urrutiaren hitzak



Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005) liburuak hiru zati nagusi ditu: "Lekuona. Gertuko erretratuak"; "Lekuonaren bizitza ibilbidea iruditan (1927-2005)"; eta "Lekuona. Literatura ikerle eta poeta".

Hauek dira liburuaren egileak: Xabier Lete, Gorka Aulestia, Anjel Lertxundi, Pello Esnal, Jean Haritschelhar, Ana Toledo, Jon Kortazar, Joxe Austin Arrieta eta Lourdes Otaegi.

Lourdes Otaegik esan bezala, "afektua" da liburuari darion sentimentu nagusia.

Liburuaren aurkibidea

Liburua eskuratzeko




Egun berean, azaroaren 14an, iluntzean, Oiartzungo herriarentzako aurkezpena egin zen, bertoko Udaletxeko areto nagusian. Aretoa beteta zegoela, hauek hitz egin zuten: Idurre Bera Kultura zinegotziak, Jean Haritschelhar Euskaltzaindiko Literatura batzordeko buruak eta Lourdes Otaegik Literatura Ikerketa batzordeko idazkariak.