1. azpiatala
Immatrikulazioa egitera beharturik dauden pertsonak
123-22 artikulua
Kontabilitate-dokumentuak eurotan eta frantsesez finkatuko dira.
[…]
L131-1 artikulua
Artekariak izan daitezke: lehengai-artekariak, artekari-interpreteak eta itsasontzi-gidariak, eta lehorreko nahiz itsasoko garraioaren alorreko artekariak.
[…]
L. 321-25 artikulua
Beren herrialdean enkante publiko bidezko ondasun higigarrien borondatezko salmenta-jardueretan modu iraunkorrean aritzen diren pertsonak, Frantziara etorri, eta finkaturik dauden estatuan hitz egiten den edo diren hizkuntza ofizialetako edozeinetan mintzatu ahal izango dira, baina frantsesezko itzulpenak aurkeztu eta, hala badagokio, zein organismo profesionalen mendean diharduten adierazi beharko dute.
L321-28-1 artikulua
V. Jatorrizko estatuan zein hizkuntza edo hizkuntzak erabiltzen diren, estatu horretako titulu profesionalean egikarituko dira jarduerak. Irispide partzialaren onura duen profesionalak argi eta garbi adieraziko die zerbitzu-hartzaileei zein jarduera-arlo egikaritzeko baimena eman zaion.
L. 511-1 artikulua
I. Kanbio-letrak hauek hartzen ditu barnean:
1. Tituluaren testuan bertan aipatzen den kanbio-letraren izendapena, titulu hori idazteko erabili den hizkuntzan adierazia;
[…]
L. 512-1 artikulua
I. Ordaindukoak hauek hartzen ditu barnean:
1. Testuan bertan aipatzen den ordaindukoaren klausula edo tituluaren izendapena, titulu hori idazteko erabili den hizkuntzan adierazia;
[…]
L693-1 artikulua
Hartzekodun atzerritarrek, edo haiek aukeraturiko arduradun edo ordezkariek, bai eta, halakorik bada, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetan irekiak dauden kaudimengabezia-prozeduretan hartzekodunen interesak ordezkatze aldera izendaturiko konkurtso-administratzaileek ere, jurisdikzio nazionalak izendatzen duen ordezkari judizialak jakinarazten dizkien lege-baldintzen arabera aitortuko dituzte beren hartzekoak. Horretan, L. 622-26 artikuluko xedapenak aplikatuko dira.
Baldin eta hartzeko osoaren edo zatiren baten kontrako aurkaratzerik badago, L. 622-27 artikuluko xedapenak aplikatuko dira. Artikulu honetan ezartzen den hogeita hamar eguneko epeari dagokionez, epe hori ez zaio aplikatuko hartzekoen aitorpenaren eta galdatzen diren gainerako frogagirien itzulpenari.