saritxo
saritxu.
Dim. de sari.
.
Saritxubak emon, ondo esan, zerbait eskiñi, ta pozgarrijakaz zaletuten ebeen asko doktriña, eskola, ta gauza onak ikasteko.
JJMg BasEsc 27s.
Mutil txikijei irakatsi, ta saritxuak emon ugari eurak abestuten yatorkuzanian.
Kk Ab I 61.
Alegia, gutxi dezaketenak ere saritxo bat noizpeinka irabazi aal-dezaten.
Ldi IL 149.
Euren langilleai, alogeraz gañera, geigarri lez ume bakotxeko saritxu bana emoteko prest dagozanak.
Eguzk GizAuz 183.
Herrerak behin hartu omen zuen honelako saritxo bat bere maiteagandik.
MIH 248.