Zalantza bat, bare hitzaren ingurukoa. Esan daiteke leku barea? Egokia da?
[EH:bare] eta [OEH:bare] sarreretako adibideei erreparatu baino ez dago ikusteko bare bizigabeen izenekin ere erabiltzen dela. Hain ezaguna den Ozeano Bareaz gain, hor daude leku barean zauzka zuek, ezpain bare batzuekin, begiratu bare hori, ortzi barea, arratsalde barea eta abar, erabilera hori egokia dela ikusteko.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.