(grek. harmonia, doitasuna)
Literaturan, hitz eta hitz soinu egoki eta ongi eratuen emaitza da, sentipen akus tiko edo estetiko atsegingarria. Ondorio hori lortzeko, literaturaren esparruan kon tuan ukan behar dira, besteak beste, hitzen melodia, denbora, neurria eta erritmoa. Erretorikaren arloan, onomatopeiaren, errepikaren eta aliterazioaren bidez lotzen da harmonia, batez ere bertsoen ordena orekatua eta hitzen inpresio fonetiko atsegina bilatu behar baititu idazleak esaldi poetikoan. Autore askoren iritziz, ideien orekatik sortzen da lehenik idazkeraren harmonia. Antzinatean, azentuazioak zerikusi bere zia izan zuen harmoniarekin, eta orobat soinuen ordena egokiak. Idazkera moder noan, berriz, soinu geldo eta zaluen, artikulazio garbi eta itzaliagoen jokoan bilatu izan da maiz harmonia; bereziki, poeta sinbolistek egin dute hori.
Imitaziozko harmoniak hizkuntza fenomeno bat sortzea bilatzen du; alegia, hitz, adierazpen nahiz esakune baten esanahia oroitaraztea edo imitatzea, hitz horren beraren edo esakunearen adierazlearen osagai fonikoen bidez. Baliabide klasiko horren modalitate ezagunak dira, besteak beste, aliterazioa, ebokazioa, onomato peia, eta abar. Poesian, zehazki, errimaz eta neurriaz aparte, errepikak, hitzen orde nak, erritmo sareak eta aliterazioak sarri erabili izan dira harmoniazko efektua lor tzeko, baina prosak ere baliatu ditu baliabide horiek sugestio poetikoa eragiteko, belarriko, ukimeneko, usaimeneko edota ikusmeneko asoziazio eta nahasteek era gin truke sinestesikoa sortzeko duten gaitasuna baliatuz. Euskal literaturan, B. Gandiagaren prosa poetikoa imitaziozko harmoniaren eredu egokia izan daiteke. Lizardiren olerkiek ere sarritan bilatzen dute harmoniazko efektua; besteak beste, “Biotzean min det” olerkian, a-a-i / o-o eta ts-tz aliterazioen bitartez harmoniazko emaitza ondua eskaintzen du, hitzen soinua heriotzaren giroan txertatzen baitu:
“Goruntz egik, biotza : otoika lasa adi ! Ixilla sor ba'dad i hire barrenean ! Ot s Ots ! enegan, biotz! ”
[L. M. M.]
es: armonía
fr: harmonie
en: harmony