XI. artikulua.— Nazio Batuen idazkaritzaren artxiboetan gordailutzea
Protokolo honen ale bat Batzar Orokorraren buruak eta Nazio Batuen idazkari nagusiak sinatuta, Nazio Batuen idazkaritzaren artxiboetan gordailututa geratuko da. Era berean, Protokoloaren testuak, txineraz, espainieraz, frantsesez, ingelesez eta errusieraz eginikoak, kautotasun berekoak dira. Idazkari nagusiak testuaren kopia ziurtatuak igorriko dizkie Nazio Batuen estatu kide guztiei eta V. supra artikuluan aipatutako gainerako estatuei.