2. artikulua
1. Itun honetan alde diren estatuek konpromisoa hartu dute, bakarka nahiz nazioarteko laguntza eta lankidetzarekin, zenbait neurri hartzeko, batik bat neurri ekonomiko eta teknikoak, ahalik eta baliabide gehien erabilita, hemen aitortutako eskubideen eraginkortasun osoa mailaz maila erdiesteko; horretarako, bide egoki guztiak baliatuko dituzte, eta, bereziki, legegintzako neurriak hartuko.
2. Itun honetan alde diren estatuek konpromisoa hartu dute, itun honetan bertan aipatu eskubideen egikaritza bermatzeko, diskriminaziorik egin gabe, arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo beste era bateko iritzi, nazioko nahiz gizarteko jatorri, maila ekonomiko, jaiotza nahiz bestelako gizarte-izateak direla medio.
3. Garatze bidean dauden herriek, giza eskubideak eta herri horien nazioko ekonomia behar bezala kontuan harturik, zehaztu ahal izango dute zein neurritan bermatuko dizkieten euren naziokoak ez diren pertsonei itun honetan aitortutako eskubideak.