[…]
Kongresuak ahalik eta gehien bakearen aldeko programei laguntzeko gomendatzen dio UNESCOri. Bereziki, proposamen hauek aztertzea gomendatzen du:
1. Arreta jartzea Indarkeriari buruzko Sevillako Adierazpenean (1986), zeina lehenengo etapa baita giza indarkeria antolatua zehaztapen biologiko baten ondorio izango litzatekeen mitoa ezeztatzeko jotzen duen hausnarketa-prozesu garrantzitsu batean. Adierazpen hori, ohar egokiak eginez, ahalik eta hizkuntza gehienetan zabaldu behar da. Gogoeta-prozesu horren ondoren, diziplinarteko mintegi bat egin daiteke indarkeriaren jatorri kultural eta sozialak aztertzeko.