[…]
Bigarren xedapen gehigarriak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 36.3 artikuluaren agindua berriztatzen du, hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetako lehiaren babeserako organoek Lehiaren Babeserako Auzitegiari eta Zerbitzuari zuzentzen dizkioten komunikazio eta jakinarazpen guztiak gaztelaniara itzuli beharra ezartzen duen heinean, idazki horiek dagokion autonomia-erkidegoaren lurraldetik kanpo efektuak sortzea baitakar horrek.
[…]
Bigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoek Lehiaren Babeserako Zerbitzuari zuzentzen dizkioten komunikazio eta jakinarazpenak gaztelaniara itzultzea
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 36. artikuluaren 3. apartatuan xedaturikoa betez, gaztelaniara itzuli beharko dira lege honetan jasotako Lehiaren Babeserako Zerbitzuari eta Lehiaren Babeserako Auzitegiari autonomia-erkidegoen organo eskudunek zuzenduriko komunikazio eta jakinarazpen guztiak.