16. artikulua.— Dokumentazio orokorra, 3. eta 4. artikuluetan ezarritako familia-egoeraren arabera aurkeztu beharrekoa
1. Dokumentazio orokorra:
a) Eskaera-inprimakia, behar den moduan beteta.
b) Datu pertsonalen egiaztagiria:
I. Nazionalitate espainiarra duten pertsonak: eskatzailearen eta familia-unitateko kide diren 14 urte baino gehiagoko seme-alaben nortasun agiri nazionalaren (NAN) kopia, organo kudeatzaileari hura egiaztatzeko baimena ematen ez zaionean.
II. Atzerritarrak: atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren (AIZ) kopia, edo hura kontsultatzeko baimena, edo familia-unitateko kide diren pertsona guztien pasaportea edo Erregistro Zibileko hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Aurkeztutako dokumentu guztiek indarrean egon beharko dute.
Eta gaztelaniaz ez badaude, kopia aurkeztu beharko da, ofizialki homologatua, eta gaztelaniazko itzulpena.
[…]