Hizkera, hizketa, ahots, entzumen eta komunikazioaren alterazioen prebentzioa, ebaluazioa eta diagnostikoa egiteko jarduera lanbide bat da, zeina arreta medikoari lotuta baitago, eta aitortze ofiziala lortu zuen Logopediako Diplomadunaren unibertsitate-titulu ofiziala sortu zenean, titulu hori lortzeko ikasketa-planen jarraibide orokorrak onetsi zituen abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretuaren bidez. Beraz, gizarte-beharrizan batzuei erantzuten dien lanbide baten aurrean gaude; lanbide horrek jarduera bat garatzen du osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte-zerbitzuen eremuan eragiteko, eta gaur egun titulu hori lortzeko ikasketak Gaztela-Mantxako Unibertsitatean ematen dira.
[…]
Bigarren xedapen gehigarria.— Elkargo profesionalean sartzea
Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan, hizkeraren eta entzumenaren perturbazio eta patologien arloan lan egin duten edo lan egiten duten profesionalak Gaztela-Mantxako Logopeden Elkargoan sartu ahal izango dira, hala eskatzen badute eta honako kasu hauetako batean badaude:
1. Logopediaren arloan gutxienez bost urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:
a) Hizkeraren eta entzumenaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, Hezkuntza Ministerioak emandakoa.
– Hizkuntza eta entzumenaren perturbazioetako espezialistaren diploma, Espainiako estatuko edozein unibertsitatek emana.